British Medical Journal aldizkarian kaleratutako ikerlan baten arabera, glutenaren kontsumoak ez du areagotzen gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua, eta, beraz, glutenik gabeko dietak ez dira gomendagarriak eritasun zeliakorik ez duten pertsonentzat. Kontrara, gluten ugariko dieta batek gari-, garagar-, zekale- eta olo-aleak dauzka, eta horrek gaixotasun koronarioak izateko arriskua txikitzen du. Harvardeko, Chicagoko eta Columbiako unibertsitateetako ikertzaileek parte hartu dute taldeko zientzia-lan prospektibo horretan, eta aztertu dute nolako lotura dagoen glutenaren kontsumoaren eta zeliakoak ez diren pertsonek gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukeraren artean. Ikerlana egiteko, Estatu Batuetako komunitate medikoko 64.714 emakume eta 45.303 gizon ez-zeliakori egindako inkesta erdikuantitatibo baten emaitzak aztertu dituzte; 1986an egin ...
British Medical Journal aldizkarian kaleratutako ikerlan baten arabera, glutenaren kontsumoak ez du areagotzen gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua, eta, beraz, glutenik gabeko dietak ez dira gomendagarriak eritasun zeliakorik ez duten pertsonentzat. Kontrara, gluten ugariko dieta batek gari-, garagar-, zekale- eta olo-aleak dauzka, eta horrek gaixotasun koronarioak izateko arriskua txikitzen du. Harvardeko, Chicagoko eta Columbiako unibertsitateetako ikertzaileek parte hartu dute taldeko zientzia-lan prospektibo horretan, eta aztertu dute nolako lotura dagoen glutenaren kontsumoaren eta zeliakoak ez diren pertsonek gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukeraren artean. Ikerlana egiteko, Estatu Batuetako komunitate medikoko 64.714 emakume eta 45.303 gizon ez-zeliakori egindako inkesta erdikuantitatibo baten emaitzak aztertu dituzte; 1986an egin ...
ACSAren Elikagaien Segurtasunerako Aholku Batzorde Zientifikoak pangaren kontsumoari buruzko iritzia eman du, arrain horretan ager daitezkeen kutsatzaile kimikoak direla eta, hala nola nitrofuranoak, merkurioa eta artsenikoa.
Batzordeak ondorioztatu du panga kontsumitzeak ez duela gizakion osasuna arriskuan jartzen; beraz, segurua da dieta orekatu batean panga kontsumitzea.
Osaera nutrizionala
Panga ur gezako arrain zuria da, akuikultura-tekniken bidez ekoitzia. Arrain hori batez ere Asia hegoaldean ekoizten da, eta Espainian merkaturatzen den panga gehiena Vietnametik dator.
Nutrizioaren ikuspuntutik, pangaren osaera beste arrain zuri batzuenaren antzekoa da. Gantz, kolesterol eta Omega 3 gantz-azido gutxi dauka, eta beste arrain zuri batzuk (legatza, amuarraina, oilarra ...
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren mendeko Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Agentziak jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren Zuzendaritzari histaminagatiko elikadura-intoxikazioa jasan duten pertsonen zenbait kasu agertu direla, atuna jateagatik. Erregistratu diren kasuen artean, 25 Andaluzian detektatu dituzte, 11 Madrilen eta 2 intoxikazio arin Euskadin.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren informazio-oharra
_______________________________________________________________
Histaminari buruzko informazio gehiago:
Histamina berez organismoan dugun konposatu bat da. Substantzia horrek hodiak zabaltzeko ahalmen handia du, eta erreakzio alergikoak sorraraz ditzake.
Bestalde, histamina sor daiteke bakteriek elikagai batzuen haragian duten eraginaren bitartez, batez ere arrainetan. Konposatu hori amina biogenoen multzokoa da.
Histaminaz gain, badaude beste zenbait amina biogeno ...
Eusko Jaurlaritzak Euskadin Tokiko Azokak eta Feriak Antolatzeko Gida argitaratu du.
GIDA IKUSTEKO
Hauek dira, besteak beste, gida horren helburuak:
Udalei nekazaritzako elikagaien azokak eta feriak antolatzen laguntzeko tresna praktiko bat ematea.
Postuen eta elikagaien baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen direla bermatzea.
Tokiko produktuei eta Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien bideragarritasunari babesa eta indarra ematea.
Euskal herritarrak kontzientziatzea tokiko produktuek eta horiek zuzenean saltzeak duen balioaz eta garrantziaz.
Nekazaritzaren, osasun publikoaren eta kontsumoaren alorretan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailen eta Foru Aldundien artean egin dute, HAZIk, ELIKAk eta EUDELek lagunduta.
Gida kaleko salmenta mota guztiei aplikatzekoa da, eta hainbat kapitulutan egituratuta dago: kontuan izan ...
EFSAk, bere 10 zientzia-panelak eta Zientzia Batzordea berritzeko asmoz, zientzia-aholkularitza independenteko organo horietan aditu gisa izena emateko deialdia zabaldu du.
Maiatzaren 2tik 31ra bitartean, adituek EFSAren webgunean eman dezakete izena. Eskaera egiteko epe ofiziala ekainaren 1ean hasiko da, eta 2017ko irailaren 8an amaituko. Aurreinskripzioa eginda, adituek aldez aurretik presta ditzakete eskaerak, eta epe ofiziala irekitzen denean aurkeztu.
Panel berriek eta Zientzia Batzorde berriak 2018ko uztailean hasiko dute hiru urteko hurrengo lanaldia.
ESKAKIZUNAK
Zientzialari independenteak izatea, unibertsitateko tituluarekin, eta gutxienez zazpi urteko lan-esperientzia edukitzea Elikagaien Segurtasunarekin lotutako zientzia-arlo hauetan: toxikologia, kimika, mikrobiologia, zoologia, albaitaritza, elikadura, ekologia, eta giza medikuntzarekin lotutako landare-epidemiologia eta -osasuna.
ABANTAILAKHautatuak milioika kontsumitzaile ...
Animalietan antimikrobiarrak modu arrazionalean erabiltzeri buruzko Herbehereetako txosten baten arabera, korrelazio zuzena dago animaliei emandako antibiotikoen murrizketaren (% 58,4ko beherakada salmentan 2009tik 2015era) eta antimikrobiarren aurreko erresistentzia-mailaren beherakadaren artean, loditzeko oilaskoetan, behietan eta txerrietan.
Lorpen hori erdiesteko, honako jardunbide egoki hauek identifikatu dira: Ustiategietan erabiltzen diren antibiotikoen eta haien ebaluazio konparatiboaren erregistro gardena
Albaitarien preskripzio-patroien ebaluazio konparatiboa
Albaitariei garrantzi handiagoa ematea
Animalien osasuna hobetzeko ekintzak sustatzea
Antibiotikoen erabilera arrazionala sustatzea, ezarritako helburu ofizialekin bat
Kolektibo publiko zein pribatuen parte-hartzea sustatzea; arduradunek neurri eraginkorrak hartu beharko dituzte helburuak erdiesteko, eta herrialdeko agintariek neurri horiek berrikusi eta babestuko dituzte Txostenaren ondorioek adierazten dute emaitzak epe nahiko laburrean lor daitezkeela, animalien osasunari ...
EFSAk zerrenda bat osatu du laguntza zientifikoa eta teknikoa eskainiko dioten erakunde eskudunak biltzeko, 178/2002 Araudiak 36. artikuluan xedatutakoarekin bat. EFSAren betebeharra da erakunde horiei laguntzea bai datuak biltzen, bai eta zientzia-iritziak emateko aurreko lanak egiten ere.
2008ko abenduan ELIKA sartu zuen EFSAk zerrenda horretan, eta beste Euskadiko ikertarako erakundeak sartu dira, NEIKER 2013an eta UPV 2014an.
EFSAk deialdi itxiak egiten dizkie zerrendako kideei, Elikagaien Segurtasun arloko ekintza-eremu jakinetan lan egiten duten erakundeen sarea sortzeko eta finantzatzeko.
Infografia: Art 36 Deialdiak 17/05/03
Deialdia irekiak- eguneratuta 17/05/02
Aurrekusitako 2017garren deildiko zerrenda 17/04/03
Erakunde Eskuduneko Zerrenda-eguneratuta 17/03/22
2016 projektu onaturtak
Kideen bilaketa
...
Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) Horizonte 2020 programako Industria Lidergoaren Mugarriei dagozkien gaiak eta programa horretako gizarte-erronkak aztertzea helburu duen dokumentua eguneratu du, eta gai bakoitzeko hitz gakoak nabarmendu.Elikadura-segurtasunari dagokionez, 2. gizarte-erronkan ("Elikadura, Nekazaritza eta Baso Segurtasuna, Itsas Ikerketa eta Bioekonomia") mezu nagusiak identifikatu dira erronka horretako 4 ikerketa- eta berrikuntza-arloetako bakoitzean:
1. Nekazaritza jasangarria eta basokoa.2. Uretako baliabide bizidunen ahalmena zabaltzea.3. Nekazaritza- eta elikadura-sektore jasangarri eta lehiakorra, dieta seguru eta osasungarri baterako.4. Oinarri biojasangarri eta lehiakorra duten industriak, Europako bioekonomia bat garatze aldera.5. Zeharkako itsas ikerketa.
Zehazki, hirugarren arloan (Nekazaritza- eta elikadura-sektore jasangarri eta lehiakorra, dieta seguru eta osasungarri baterako), honako ...
EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) zientzia-irizpen bat eman du tetrodotoxinak (TTX) eta haren analogoek molusku bibalbioetan eta itsas gastropodoetan duten presentziak osasun publikoari eragin diezazkiokeen arriskuei buruz. Toxikotasuna
Toxinak itsas bakterioek sortzen dituzte, eta hala arrainetan nola itsas molusku bibalbioetan eta gastropodoetan egon daitezke. Tetrodotoxinaren 25 analogo natural aurkitu dira, eta horietako asko toxikoak izan daitezke. Analogoon ondorio toxikoak eta gizakietan jarduteko duten modua shigatoxina (STX) toxinek dituztenen antzekoak dira: neuronak blokeatu eta muskuluak geldiarazten dituzte, eta horrek heriotza eragin dezake arnas gutxiegitasunaren eta bihotz-kolapsoaren ondorioz. Ez dago, ordea, TTXek eragindako intoxikazioaren kontrako antidotorik.EFSAren panelak TTXen eta haren analogoen toxikotasunari buruzko zientzia-literatura ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.