Bilaketa emaitza:

Glutenik gabeko dietak eta arrisku kardiobaskularra – Harvard Unibertsitatea, 2017

British Medical Journal aldizkarian kaleratutako ikerlan baten arabera, glutenaren kontsumoak ez du areagotzen gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua, eta, beraz, glutenik gabeko dietak ez dira gomendagarriak eritasun zeliakorik ez duten pertsonentzat. Kontrara, gluten ugariko dieta batek gari-, garagar-, zekale- eta olo-aleak dauzka, eta horrek gaixotasun koronarioak izateko arriskua txikitzen du. Harvardeko, Chicagoko eta Columbiako unibertsitateetako ikertzaileek parte hartu dute taldeko zientzia-lan prospektibo horretan, eta aztertu dute nolako lotura dagoen glutenaren kontsumoaren eta zeliakoak ez diren pertsonek gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukeraren artean. Ikerlana egiteko, Estatu Batuetako komunitate medikoko 64.714 emakume eta 45.303 gizon ez-zeliakori egindako inkesta erdikuantitatibo baten emaitzak aztertu dituzte; 1986an egin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Glutenik gabeko dietak eta arrisku kardiobaskularra – Harvard Unibertsitatea, 2017

British Medical Journal aldizkarian kaleratutako ikerlan baten arabera, glutenaren kontsumoak ez du areagotzen gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua, eta, beraz, glutenik gabeko dietak ez dira gomendagarriak eritasun zeliakorik ez duten pertsonentzat. Kontrara, gluten ugariko dieta batek gari-, garagar-, zekale- eta olo-aleak dauzka, eta horrek gaixotasun koronarioak izateko arriskua txikitzen du. Harvardeko, Chicagoko eta Columbiako unibertsitateetako ikertzaileek parte hartu dute taldeko zientzia-lan prospektibo horretan, eta aztertu dute nolako lotura dagoen glutenaren kontsumoaren eta zeliakoak ez diren pertsonek gaixotasun kardiobaskularrak izateko aukeraren artean. Ikerlana egiteko, Estatu Batuetako komunitate medikoko 64.714 emakume eta 45.303 gizon ez-zeliakori egindako inkesta erdikuantitatibo baten emaitzak aztertu dituzte; 1986an egin ...

Irakurri gehiago

Panga kontsumitzearen arriskuen ebaluazioa

ACSAren Elikagaien Segurtasunerako Aholku Batzorde Zientifikoak pangaren kontsumoari buruzko iritzia eman du, arrain horretan ager daitezkeen kutsatzaile kimikoak direla eta, hala nola nitrofuranoak, merkurioa eta artsenikoa. Batzordeak ondorioztatu du panga kontsumitzeak ez duela gizakion osasuna arriskuan jartzen; beraz, segurua da dieta orekatu batean panga kontsumitzea.   Osaera nutrizionala Panga ur gezako arrain zuria da, akuikultura-tekniken bidez ekoitzia. Arrain hori batez ere Asia hegoaldean ekoizten da, eta Espainian merkaturatzen den panga gehiena Vietnametik dator. Nutrizioaren ikuspuntutik, pangaren osaera beste arrain zuri batzuenaren antzekoa da. Gantz, kolesterol eta Omega 3 gantz-azido gutxi dauka, eta beste arrain zuri batzuk (legatza, amuarraina, oilarra ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Histaminak eragindako elikadura-intoxikazioa – Informazio-oharra 17/05/10

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren mendeko Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Agentziak jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoaren Zuzendaritzari histaminagatiko elikadura-intoxikazioa jasan duten pertsonen zenbait kasu agertu direla, atuna jateagatik. Erregistratu diren kasuen artean, 25 Andaluzian detektatu dituzte, 11 Madrilen eta 2 intoxikazio arin Euskadin.   Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren informazio-oharra _______________________________________________________________   Histaminari buruzko informazio gehiago:   Histamina berez organismoan dugun konposatu bat da. Substantzia horrek hodiak zabaltzeko ahalmen handia du, eta erreakzio alergikoak sorraraz ditzake.  Bestalde, histamina sor daiteke bakteriek elikagai batzuen haragian duten eraginaren bitartez, batez ere arrainetan. Konposatu hori amina biogenoen multzokoa da. Histaminaz gain, badaude beste zenbait amina biogeno ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Euskadin tokiko Merkatu eta Azokak antolatzeko Gida 17/05/10

Eusko Jaurlaritzak Euskadin Tokiko Azokak eta Feriak Antolatzeko Gida argitaratu du.                                GIDA IKUSTEKO Hauek dira, besteak beste, gida horren helburuak:   Udalei nekazaritzako elikagaien azokak eta feriak antolatzen laguntzeko tresna praktiko bat ematea. Postuen eta elikagaien baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen direla bermatzea. Tokiko produktuei eta Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien bideragarritasunari babesa eta indarra ematea. Euskal herritarrak kontzientziatzea tokiko produktuek eta horiek zuzenean saltzeak duen balioaz eta garrantziaz.   Nekazaritzaren, osasun publikoaren eta kontsumoaren alorretan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailen eta Foru Aldundien artean egin dute, HAZIk, ELIKAk eta EUDELek lagunduta. Gida kaleko salmenta mota guztiei aplikatzekoa da, eta hainbat kapitulutan egituratuta dago: kontuan izan ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Egin zaitez EFSAren zientzia-paneletako kide! 17/05/09

EFSAk, bere 10 zientzia-panelak eta Zientzia Batzordea berritzeko asmoz, zientzia-aholkularitza independenteko organo horietan aditu gisa izena emateko deialdia zabaldu du. Maiatzaren 2tik 31ra bitartean, adituek EFSAren webgunean eman dezakete izena. Eskaera egiteko epe ofiziala ekainaren 1ean hasiko da, eta 2017ko irailaren 8an amaituko. Aurreinskripzioa eginda, adituek aldez aurretik presta ditzakete eskaerak, eta epe ofiziala irekitzen denean aurkeztu. Panel berriek eta Zientzia Batzorde berriak 2018ko uztailean hasiko dute hiru urteko hurrengo lanaldia. ESKAKIZUNAK Zientzialari independenteak izatea, unibertsitateko tituluarekin, eta gutxienez zazpi urteko lan-esperientzia edukitzea Elikagaien Segurtasunarekin lotutako zientzia-arlo hauetan: toxikologia, kimika, mikrobiologia, zoologia, albaitaritza, elikadura, ekologia, eta giza medikuntzarekin lotutako landare-epidemiologia eta -osasuna. ABANTAILAKHautatuak milioika kontsumitzaile ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Antibiotikoen erabilera murrizteak eragina du animalien erresistentzietan

Animalietan antimikrobiarrak modu arrazionalean erabiltzeri buruzko Herbehereetako txosten baten arabera, korrelazio zuzena dago animaliei emandako antibiotikoen murrizketaren (% 58,4ko beherakada salmentan 2009tik 2015era) eta antimikrobiarren aurreko erresistentzia-mailaren beherakadaren artean, loditzeko oilaskoetan, behietan eta txerrietan. Lorpen hori erdiesteko, honako jardunbide egoki hauek identifikatu dira: Ustiategietan erabiltzen diren antibiotikoen eta haien ebaluazio konparatiboaren erregistro gardena Albaitarien preskripzio-patroien ebaluazio konparatiboa Albaitariei garrantzi handiagoa ematea Animalien osasuna hobetzeko ekintzak sustatzea Antibiotikoen erabilera arrazionala sustatzea, ezarritako helburu ofizialekin bat Kolektibo publiko zein pribatuen parte-hartzea sustatzea; arduradunek neurri eraginkorrak hartu beharko dituzte helburuak erdiesteko, eta herrialdeko agintariek neurri horiek berrikusi eta babestuko dituzte Txostenaren ondorioek adierazten dute emaitzak epe nahiko laburrean lor daitezkeela, animalien osasunari ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSA DEIALDIAK – 2016 (Art 36) – eguneratuta 17/05/03

EFSAk zerrenda bat osatu du laguntza zientifikoa eta teknikoa eskainiko dioten erakunde eskudunak biltzeko, 178/2002 Araudiak 36. artikuluan xedatutakoarekin bat. EFSAren betebeharra da erakunde horiei laguntzea bai datuak biltzen, bai eta zientzia-iritziak emateko aurreko lanak egiten ere.   2008ko abenduan ELIKA sartu zuen EFSAk zerrenda horretan, eta beste Euskadiko ikertarako erakundeak sartu dira, NEIKER 2013an eta UPV 2014an.   EFSAk deialdi itxiak egiten dizkie zerrendako kideei, Elikagaien Segurtasun arloko ekintza-eremu jakinetan lan egiten duten erakundeen sarea sortzeko eta finantzatzeko.   Infografia: Art 36 Deialdiak 17/05/03 Deialdia irekiak- eguneratuta 17/05/02 Aurrekusitako 2017garren deildiko zerrenda 17/04/03 Erakunde Eskuduneko Zerrenda-eguneratuta 17/03/22 2016 projektu onaturtak Kideen bilaketa     ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

H2020 programako elikadura-segurtasunaren arloko mezu nagusiak – CDTI 2017

Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) Horizonte 2020 programako Industria Lidergoaren Mugarriei dagozkien gaiak eta programa horretako gizarte-erronkak aztertzea helburu duen dokumentua eguneratu du, eta gai bakoitzeko hitz gakoak nabarmendu.Elikadura-segurtasunari dagokionez, 2. gizarte-erronkan ("Elikadura, Nekazaritza eta Baso Segurtasuna, Itsas Ikerketa eta Bioekonomia") mezu nagusiak identifikatu dira erronka horretako 4 ikerketa- eta berrikuntza-arloetako bakoitzean: 1.    Nekazaritza jasangarria eta basokoa.2.    Uretako baliabide bizidunen ahalmena zabaltzea.3.    Nekazaritza- eta elikadura-sektore jasangarri eta lehiakorra, dieta seguru eta osasungarri baterako.4.    Oinarri biojasangarri eta lehiakorra duten industriak, Europako bioekonomia bat garatze aldera.5.    Zeharkako itsas ikerketa. Zehazki, hirugarren arloan (Nekazaritza- eta elikadura-sektore jasangarri eta lehiakorra, dieta seguru eta osasungarri baterako), honako ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Tetrodotoxinaren eta haren analogoen presentzia-arriskua moluskuetan eta itsas gastropodoetan – EFSA 2017

EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) zientzia-irizpen bat eman du tetrodotoxinak (TTX) eta haren analogoek molusku bibalbioetan eta itsas gastropodoetan duten presentziak osasun publikoari eragin diezazkiokeen arriskuei buruz. Toxikotasuna Toxinak itsas bakterioek sortzen dituzte, eta hala arrainetan nola itsas molusku bibalbioetan eta gastropodoetan egon daitezke. Tetrodotoxinaren 25 analogo natural aurkitu dira, eta horietako asko toxikoak izan daitezke. Analogoon ondorio toxikoak eta gizakietan jarduteko duten modua shigatoxina (STX) toxinek dituztenen antzekoak dira: neuronak blokeatu eta muskuluak geldiarazten dituzte, eta horrek heriotza eragin dezake arnas gutxiegitasunaren eta bihotz-kolapsoaren ondorioz. Ez dago, ordea, TTXek eragindako intoxikazioaren kontrako antidotorik.EFSAren panelak TTXen eta haren analogoen toxikotasunari buruzko zientzia-literatura ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago