Bilaketa emaitza:

2 Eguneratzea – Hegazti-gripearen agerraldi berriak Europan 16/12/09

2 Eguneratzea (2016/12/09)H5N8 IAAPren agerraldien laburpena (2016-10-28tik 2016-12-09ra):HerrialdeaAgerraldi kop. hegazti basatietanAgerraldi kop. eskortako hegaztietanAgerraldi kop. kaiolako hegaztietanSerbia1  Errumania2  Suedia21 Finlandia2 1Frantzia2121Hungaria396 Polonia21 Kroazia26  Alemania25124Austria12 Suitza81  Danimarka181 Holanda1322Batzordearen 2016ko abenduaren 8ko 2016/2219 Exekuzio Erabakia (EB). Horren bidez, honako erabaki honen eranskina aldarazten da:2016/2122 Exekuzio Erabakia (EB), hainbat estatu kidetan H5N8 azpimotako oso patogenoa den hegazti-gripearen agerraldietatik babesteko neurriei buruzkoa.Europako hegazti-gripearen agerraldiei buruzko informazioa - EE:H5N8 oso patogenoa den hegazti-gripearen agerraldien mapa - EEMAPAMAren informazioa: hegazti-gripea1 Eguneratzea (2016/11/29)2016ko urriaren amaieratik, hegazti-gripearen beste agerraldi batzuk jakinarazi dira Europako geografia osoan, eskortako hegaztietan nahiz basokoetan. Horrez gain, patogenotasun handiko hegazti-gripearen H5N8 birusa identifikatu da beste lau herrialdetan (Errumania, Frantzia, Suedia eta Finlandia).H5N8 IAAPren agerraldien ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

EET kasuen intzidentzia txikia EBko hausnarkarietan 16/12/02

EFSAk EBko behien, ardien eta ahuntzen Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarrien (EET) zaintzari buruzko bere lehen txostena kaleratu du, 2015eko datuekin. Lehen, Europako Batzordeak argitaratu ohi zituen EETei buruzko urteko txostenak. Txostenak, hain zuzen ere, EBko estatu kide guztiek, Islandiak, Norvegiak eta Suitzak Behien Entzefalopatia Espongiformearen (BEE) eta ardi eta ahuntzen scrapiearen (EETen bi forma) agerraldiari buruz 2015ean bilduriko datuen inguruko emaitzak ematen ditu. Hona hemen txostenaren ondorio nagusiak: BEEaren kasu gutxi aurkitu ziren behietan EBko estatu kideetan, eta kasuetako bat ere ez zen sartu elikakatean. EBn BEEaren bost kasu jakinarazi dira azterturiko 1,4 milioi behi ingururen artean (Irlandan 1, Eslovenian 1, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Espainian behien tuberkulosia desagerrarazteko plana ikuskatu da 16/11/30

Otsailaren 1etik 12ra, Europako Batzordeko Osasunaren eta Elikagai Segurtasunaren Zuzendaritza Nagusiko (FVO) ikuskatzaile talde batek ikuskaritza bat egin zuen Espainian, ebaluatzeko ea behi-tuberkulosia desagerrarazteko hainbat urtetarako programa, Europar Batasunak finantzatutakoa, behar bezala aplikatzen den, Batzordeak onetsitako moduan.Ikuskaritza taldeak Espainiako hamazazpi autonomia-erkidegoetako zazpi aztertu zituen (Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Extremadura, Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias eta Kantabria), horiek baitute Espainiako behi-aziendaren % 75, gutxi gorabehera.Hona hemen ikuskaritzan ateratako ondorio nagusiak:Tuberkulosia desagerrarazteko programa onetsitakoaren arabera aplikatzen da hein handi batean, eta behar bezala aplikatzen dira agintaritza eskudun zentralak programa indartzeko proposatutako neurri gehigarriak ere.Ikerketa-programa zabala da eta ondo bideratuta dago, eta agintaritza eskudun guztiei ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

AECOSANen jakinarazpena: Intoxikazio botulinikoa Alemanian, Rutilus rutilus arrain lehor, gazi eta hoztua kontsumitzeagatik. Eragina izan dezake Espainian.

Elikagaientzako eta Pentsuentzako Europako Alerta Sistema Azkarrak (RASFF) jakinarazi du intoxikazio botuliniko bat izan dela Alemanian, arrain (Rutilus rutilus ; izen arrunta: errutiloa) lehorra, gazia eta hoztua kontsumitzeagatik. Pertsona bakarrak jasan du intoxikazioa Alemanian, eta sintoma hauek izan ditu produktu hori kontsumitu ondoren: zorabioa, ikusmen bikoitza, ahultasuna eta goragalea. Alemaniako agintariek jakinarazi dute ustez intoxikazioa eragin duen produktua hainbat estatu kidetara banatu dela; besteak beste, Espainiara, eta, zehazki, Kataluniara eta Valentziako Erkidegora. Holandatik Espainiara banatu den produktu kopurua txikia da: 102 kg. Nolanahi ere, Valentziako Erkidegoak jakinarazi du bi helduk elikadura-intoxikazio bat izan dutela (horietako bat baino ez dute ospitaleratu), eta biek aurrekari bera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

H5N8 motako PHHGk gizakientzat duen arriskua 16/11/29

ECDC Europako Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrol Zentroak egindako eta azaroaren 18an kaleratutako arrisku-ebaluazioaren arabera, IAAP (H5N8) birusen transmizio arrisku oso txikia dago gaixotasuna animaliengandik Europako herritarrengana transmititzeko.Gaur-gaurkoz, mundu osoan ez da jakinarazi birus horren giza infekziorik.Berriki analizatu diren zenbait IAAP (H5N8) birusen genomaren sekuentzia osoek erakutsi dute oraingoz hegazti-birus horiek ez daukatela afinitate espezifikorik gizakientzat. Dena den, HA geneak H5N1 birusetatik eboluzionatu du; horrenbestez, gaixo dauden hegaztiekin kontaktuan dauden pertsonek infektatzeko arriskua izan dezakete.Arrisku zoonotiko hori dela eta, kaltetutako herrialdeetan zenbait neurri aplikatzen ari dira:Hegaztien artean gaixotasuna kontrolatzeko kontingentzia-planak ezartzea.Norbera babesteko ekipoak ematea hegaztiekin kontaktuan egoten diren pertsonei, arnasketa-ekipoak barne.Kaltetutako ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

1 Eguneratzea_Hegazti-gripearen agerraldi berriak Europan 16/11/29

1 Eguneratzea (2016/11/29)2016ko urriaren amaieratik, hegazti-gripearen beste agerraldi batzuk jakinarazi dira Europako geografia osoan, eskortako hegaztietan nahiz basokoetan. Horrez gain, patogenotasun handiko hegazti-gripearen H5N8 birusa identifikatu da beste lau herrialdetan (Errumania, Frantzia, Suedia eta Finlandia).H5N8 IAAPren agerraldien laburpena (2016-10-28tik 2016-11-29ra):HerrialdeaAgerraldi kop. hegazti basatietanAgerraldi kop. eskortako hegaztietanErrumania1 Suedia11Finlandia1 Frantzia1 Hungaria116Polonia2 Kroazia26 Alemania2311Austria12Suitza62 Danimarka181Holanda92Berria (2016/11/18)2016ko urriaren amaieratik hegazti-gripearen agerraldi berriak antzeman dira Europako geografia osoan, eskortako hegaztietan nahiz basokoetan. Patogenotasun handiko hegazti-gripearen (IAAP) H5N8 birusa identifikatu da herrialde hauetan: Hungaria, Polonia, Kroazia, Alemania, Austria, Suitza, Danimarka eta Holanda.Bestalde, EFSAko adituak laguntza ematen ari dira estatu kideei, birusa hegazti-ustiategietan nola sartzen den eta hegazti basatiek nolako arriskua dakarten identifikatzeko ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Zientzialariak eta erakundeak arrisku-ebaluazioa egiteko gaitzeko programa – EFSA 2016

EFSAk abian jarri du Elikagai Arriskuak Ebaluatzeko Beken Europako Programa (EU-FORA), hau da, EBn zientzia-ebaluaziorako gaitasuna eta ezagutzaren komunitatea eraikitzeko funtsezko egitasmoa. EU-FORA programak aukera paregabea ematen die oraindik ere karrera profesionalaren lehen aldietan (15 urte baino gutxiago) dauden zientzialariei, hala EBko elikagai-segurtasunaren arloko estatu-agintaritzetatik datozenei nola 36. artikuluak jasotzen dituen beste erakunde batzuetatik datozenei, elikagaiek transmitituriko arriskuen ebaluazioaren inguruko ezagutzak eta esperientziak areagotu ditzaten. Programaren ardatz nagusia arrisku kimiko eta mikrobiologikoen ebaluazioa da. Besteak beste arlo hauek lantzen dituzten profesionalentzat pentsatua dago: molekulen biologia, biologia, mikrobiologia, albaitaritzako medikuntza, giza medikuntza, agronomia, nekazaritza-zientziak, biokimika, kimika, ingurumen-zientziak, elikagaien teknologia eta toxikologia. Hamabi hilabetean, bekadunak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzialariak eta erakundeak arrisku-ebaluazioa egiteko gaitzeko programa – EFSA 2016

EFSAk abian jarri du Elikagai Arriskuak Ebaluatzeko Beken Europako Programa (EU-FORA), hau da, EBn zientzia-ebaluaziorako gaitasuna eta ezagutzaren komunitatea eraikitzeko funtsezko egitasmoa. EU-FORA programak aukera paregabea ematen die oraindik ere karrera profesionalaren lehen aldietan (15 urte baino gutxiago) dauden zientzialariei, hala EBko elikagai-segurtasunaren arloko estatu-agintaritzetatik datozenei nola 36. artikuluak jasotzen dituen beste erakunde batzuetatik datozenei, elikagaiek transmitituriko arriskuen ebaluazioaren inguruko ezagutzak eta esperientziak areagotu ditzaten. Programaren ardatz nagusia arrisku kimiko eta mikrobiologikoen ebaluazioa da. Besteak beste arlo hauek lantzen dituzten profesionalentzat pentsatua dago: molekulen biologia, biologia, mikrobiologia, albaitaritzako medikuntza, giza medikuntza, agronomia, nekazaritza-zientziak, biokimika, kimika, ingurumen-zientziak, elikagaien teknologia eta toxikologia. ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen agerraldi berriak Europan 16/11/18

2016ko urriaren amaieratik hegazti-gripearen agerraldi berriak antzeman dira Europako geografia osoan, eskortako hegaztietan nahiz basokoetan. Patogenotasun handiko hegazti-gripearen (IAAP) H5N8 birusa identifikatu da herrialde hauetan: Hungaria, Polonia, Kroazia, Alemania, Austria, Suitza, Danimarka eta Holanda.Bestalde, EFSAko adituak laguntza ematen ari dira estatu kideei, birusa hegazti-ustiategietan nola sartzen den eta hegazti basatiek nolako arriskua dakarten identifikatzeko datuak jaso ditzaten. Informazio horrek hegazti-gripea EBn sartzeko arriskua berriz ebaluatzen lagunduko dio EFSAri, ezagutza zientifiko berriak oinarri hartuta. Aholku zientifiko eguneratuak 2017an argitaratuko dira.Europako Batzordeak estatu kideei eskatu die agerraldi berriak zaindu eta murriztu ditzatela, horretarako zenbait neurri hartuz (esaterako, biosegurtasun-mailak areagotzea hegazti-ustiategietan).Ez da H5N8 ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Azido eruzikoak elikagai eta pentsuetan duen arriskua ebaluatu dute 16/11/17

EFSAk, Europako Batzordeak hala eskatuta, txosten zientifiko bat egin du pentsu eta elikagaietako azido eruzikoak animalien eta gizakion osasunerako dakartzan arriskuei buruz.Azido eruzikoa zis-13-dokosenoiko izeneko gantz-azidoaren izen arrunta da. Azido eruzikoaren kontzentrazio handiak aurki daitezke, nagusiki, Brassicaceae espezieen hazietan: koltza-haziak, ziape-haziak eta beste zenbait landare-laboreren haziak (aza eta arbia, esaterako). Koltza- eta ziape-hazien aldagai naturalek azido eruziko asko dute (normalean, guztizko gantz-azidoen % 40); alabaina, 1970etik merkaturatzeko garatutako koltza-laboreek azido eruziko gutxi dute (% 0,5 baino gutxiago).Bestalde, oraindik ere landatzen da azido eruziko askoko koltza (HEAR), industria olio-kimikoen beharrizanei erantzuteko, baina ez da elikagaietan erabiltzen. Aipatu behar da, halaber, azido ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago