Bilaketa emaitza:

Biodieselaren fabrikaziotik eratorritako lehengai seguruak lortzeko gida 16/01/29

Biodiesel Fabrikatzaileen Europako Batzordeko (European Biodiesel Board; aurrerantzean, EBB) kideek gida bat argitaratu dute, biodiesel-operadoreei pentsu-fabrikatzaileentzako lehengai seguruak hornitzen laguntzeko. EBBk industria horrek prozesatzen dituen material nagusien lehengai-katearen arrisku-ebaluazioak egin ditu.Ebaluazio horiei esker, biodiesel-fabrikatzaileekberen kudeaketa-sistemaren autoebaluazioa egin dezaketepentsuen segurtasuna bermatzeko. EBBko kideek biodieselaz gain beste hainbat produktu ere ekoizten dituzte, eta produktuok animaliak elikatzeko eta beste erabilera tekniko batzuetarako erabil daitezke. EBBko kide dira Europar Batasuneko 21 estatu kidetako ia 80 enpresa eta erakunde.EBBk,dokumentu hori argitaratuz, erakutsi nahi du konpromisoa duela pentsuetarako lehengai seguruak fabrikatzeko eta ados dagoela osasunaren eta segurtasunaren arloko Europako betebeharrekin.Zehazki, bat egiten du Pentsuen higieneari buruzko ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Gipuzkoako teniasiari/zistizerkosiari buruzko azterketa 16/01/27

Teniasi-zistizerkosiari erreferentzia egiten dion konplexu parasitarioa zoonosi bat da, eta parasito beraren forma helduak (Taenia Saginata) eta forma gazte edo larbarioak (Cysticercus Bovis) sorrarazten dute. Gizakia (forma helduaren behin betiko ostalaria) infektatzeko modua behi-haragia gordinik edo gutxi eginda jatea da. Behiek (bitarteko ostalariak), aldiz, ahotik bereganatzen dute parasitosia, pentsuen, bazken, uraren eta halakoen bidez. Horretarako, animalien jakiek parasito helduaren arrautzekin kutsatuta egon behar dute; gizakiak gorozkien bidez kanporatzen ditu arrautza horiek. Gizakietan erregistratutako teniasi-kasuen bilakaerak gora egin zuela egiaztatu ondoren, eta ikusita 2000. eta 2004. urteen artean behi-aziendaren hiltegietako hil ondorengo azterketetan diagnostikatutako zistizerkosi-kasuak pixkanaka areagotzen ari zirela, Gipuzkoako teniasi-zistizerkosiaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gipuzkoako teniasiari/zistizerkosiari buruzko azterketa 16/01/27

Teniasi-zistizerkosiari erreferentzia egiten dion konplexu parasitarioa zoonosi bat da, eta parasito beraren forma helduak (Taenia Saginata) eta forma gazte edo larbarioak (Cysticercus Bovis) sorrarazten dute. Gizakia (forma helduaren behin betiko ostalaria) infektatzeko modua behi-haragia gordinik edo gutxi eginda jatea da. Behiek (bitarteko ostalariak), aldiz, ahotik bereganatzen dute parasitosia, pentsuen, bazken, uraren eta halakoen bidez. Horretarako, animalien jakiek parasito helduaren arrautzekin kutsatuta egon behar dute; gizakiak gorozkien bidez kanporatzen ditu arrautza horiek. Gizakietan erregistratutako teniasi-kasuen bilakaerak gora egin zuela egiaztatu ondoren, eta ikusita 2000. eta 2004. urteen artean behi-aziendaren hiltegietako hil ondorengo azterketetan diagnostikatutako zistizerkosi-kasuak pixkanaka areagotzen ari zirela, Gipuzkoako teniasi-zistizerkosiaren ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikadura-krisiaren simulakroa Europan -EFSA 2015

EFSAk elikadura-krisi baten simulakro bat koordinatu du Europan, eta hainbat estatu kidek osasun publikoari ondorioak ekarriko dizkion elikadura-segurtasuneko gertakari bati aurre egin diote, komunikabideen presiopean. Ekimen honetan ikasitako ikasgaiek eta ondorioek balio handia izango dute Europan etorkizunean egon daitezkeen elikadura-krisiei aurre egiteko.Jarduera ebaluatu ondoren, honako gomendio hauek egin dira:Jakinarazpen-eredu goiztiar bat helarazteko aukera aintzat hartzea, hasierako adierazpenetan erabiltzeko; mezu gakoak izango ditu. Horrek lagundu egingo luke jakinarazpen-fase goiztiarrean: komunikabideak informatzeko beharra dagoenean, baina jakinarazpen ofiziala eskuragarri ez dagoenean.Jakinarazpenerako protokolo argiagoak zehazteko premia, elikadura-segurtasuneko eta osasun publikoko alderdien artean gainjartzeen kudeaketa hobetzeko asmoz.Krisi-egoeretan EFSAren, estatu kideen eta elikadura-segurtasuneko agentzien artean informazioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoa Frantzian 16/02/05

2015eko irailaren 11n ANSESen Erreferentziazko Laborategi Nazionalak baieztatu egin zuen mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoaren lehen kasu bat agertu zela Frantziako Allier departamenduko artalde batean. Harrezkero, 158 foku jakinarazi dira guztira Frantzian.Erasandako eremuen mapa 2016eko otsailaren 4an (alim´agri).Mingain urdin gaixotasunaren 8 serotipoa ez zegoen Frantzian 2010az geroztik, eta ez da kasurik jakinarazi munduan 2011z geroztik.Hartutako neurriak2015eko abenduaren 31n, Frantziako Nekazaritza Ministerioak 2015eko abenduaren 30eko Dekretua argitaratu zuen, 2011ko uztailaren 22ko Dekretuaren arabera murriztutako eremuak aldatzen zituena. 2015eko abenduaren 30eko dekretu horrek eremu metropolitarrean mingain urdin gaixotasunaren aurkako neurri teknikoak eta administrazio-neurriak ezartzen ditu.Hartutako neurrien artean hauek nabarmentzen dira:Animaliak txertatzea: lehentasuna ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Animalia basatien laginak hartzeko gida 16/01/25

"Ehiza larriko espezien laginak hartzeko gida" dokumentuaren helburua da azaltzea animalia basatien zer lagin hartu behar diren eta nola hartu behar diren, ondoren laborategira bidaltzeko. Gida hori NEIKER-Tecnaliak egin du, ELIKAren eta hiru foru-aldundien laguntzarekin.Gainera, informazio-bideo bat egin da prestakuntza-ekintzei laguntzeko.Gida eta bideoaEuskal Herrian, ibilgailuren batek harrapatutako edo ageriko arrazoirik gabe hildako animaliak aztertzen dira, baita gaixo aurkitutako eta sendatzeko zentroetan utzitako animaliak ere. Alabaina, espezie zinegetikoen kasuan, ehiztarien laguntza behar-beharrezkoa da, eremu bakoitzeko animalia gehiago aztertu ahal izateko. Tiroz botatako animalien laginak laborategiko analisiak egiteko erabil daitezke eta, horri esker, beren osasun-egoera zehaztu daiteke eta interes-gune bakoitzean zer patogeno ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Nekazaritza-hondamendietan arriskuen jakinarazpenak planifikatzeko gida – FAO 2016

FAOk gida praktiko bat argitaratu du arriskuen kudeatzaileentzat, eta nekazaritzako, elikadura-segurtasuneko eta nutrizioko larrialdi-egoeretan jakinarazpenetarako plangintza egiteko jarraibideak eskaintzen ditu. Gainera, jarraipena egiteko eta ondoren ebaluatzeko jarraibideak ere baditu. Gida honek ikuspegi oso bat eskaintzen du herritarrei jakinarazpenak egiteko premiak ebaluatzeko moduari buruz, jakinarazpen-jarduerak planifikatzeko eta gauzatzeko moduari buruz, krisien aurrean prestatzeko moduari buruz eta larrialdietan erantzuteko moduari buruz. Gidak lau urrats ezartzen ditu larrialdi-egoeretan jakinarazteko prozesuan, eta, horretarako, natura-hondamendien aurreko prestaketa indartzera eta klima-aldaketarako moldaketa hobetzera bideratutako FAOren proiektuetan lortutako adibide praktikoak erabiltzen ditu: Egoera aztertzea eta interesdunekin egiaztatzea: metodologia bat eskaintzen da informazioa eta tresnak biltzeko, interesdun guztiekin ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien bakterioak kolistina antibiotikoarekiko erresistenteak direla hauteman da Alemanian 16/01/22

Alemaniako Arriskuak Ebaluatzeko Institutu Federalak (BfR) frogatu du 2012. eta 2015. urteen artean egindako ikerketetan isolatutako bakterioak kolistinarekiko erresistenteak zirela, "mcr-1" gene transferigarriaren presentziaren eraginez. Hainbat ikerketaren arabera, kolistinarekiko erresistentzia bereziki ohikoa da gizentzeko oilaskoetan isolatutako Salmonella eta Escherichia coli bezalako bakterietan. BfRen ikerketen arabera, "mcr-1" gene transferigarria da erresistentzia horren eragilea. Gene hori lehen aldiz Txinan aurkitu zen, eta oso hedatuta dago Alemanian ekoizten diren animalien hesteetako bakterietan. Hasieran, bazirudien ezinezkoa zela kolistinarekiko erresistentzia bakterio batetik bestera transferitzea; alabaina, ikusi da gene erresistenteak transmititu egin daitezkeela hesteetako bakterio kaltegabeen bitartez, hau da, bakterio komensal izenekoen bitartez, bakterio patogenoetara; horren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nekazaritza ekologikoa: FVOk 2012-2014an egindako ikuskapenei buruzko txostena – 2016

FVOk 14 estatu kideei (besteak beste, Espainiari) egindako ikuskapenei buruzko txosten bat argitaratu du. Ikuskapen horiek ekoizpen ekologikoari eta horien etiketei buruzkoak ziren. Ikuskapenen horien helburua ekoizpen organikorako eta produktu ekologikoen etiketentzako kontrol-sistemak ebaluatzea zen. Txosten horren arabera, ikuskatutako estatuko kide guztiek gaituta zituzten kontrol-sistemak. Gainera, kontrol-organoak eta -agintaritzak zituzten, ikuskapenak eta egiaztapen-lanak egiteaz arduratzeko. Estatu gehienetan, kontrol-sistemak ondo antolatuta zeuden, nahiz eta hutsune batzuk ere bazituzten. Zehazki, hutsune nabarmenak zituzten bi estatu kide identifikatu ziren. Estatu kide batzuetan kontrol-erakundeei eskuordetzen zitzaizkien zenbait ekoizpen-arauri salbuespenak emateko eskumenak, Europar Batasunaren baldintzen aurka. Ikuskatutako kontrol-sistemek ziurtatzen zuten operadoreak erregistratuta eta kontrolen mende zeudela. Hala ere, estatu kide ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

ERANET SusAn-en deialdiaren iragarpena 16/01/11

Urtarrilaren 4an, ERANET SusAn sareak (ELIKAk Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuordetza ordezkatzen du han) proiektu-proposamenak aurkezteko deialdia iragarri zuen; zabalik egongo da 2016ko martxoaren 29ra arte. Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren bitartez, euskal ikerketa- eta teknologia-zentroek, unibertsitateek eta enpresek Europako proiektuetan duten parte-hartzea finantzatuko du. Horretarako, 100.000 euro jarriko ditu, gehienez ere.H2020 programan zehazturiko diziplinarteko eta eragile askoko ikuspegia duten proiektuen proposamenak aurkez daitezke, betiere animalia-ekoizpenerako sistema iraunkorren ikerkuntzako hiru arlo hauek jorratzen badituzte: Ekonomia: Europako animalia-ekoizpenaren produktibitatea, suspertzeko gaitasuna eta lehiakortasuna hobetzea. Ingurumena: hondakinak murrizteko baliabideen erabilera hobetzea eta kudeatzea, eta Europako animalia-ekoizpenaren ingurumen-iraunkortasuna hobetzea. Gizartea: Kontsumitzaileen onargarritasuna ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago