2014ko urteko txostena. Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) 2014ko txostena argitaratu du, EBn landare arloko organismo kaltegarriei buruz. Txostenak 2014an jasotako jakinarazpenei buruzko estatistika giltzarriak biltzen ditu, baita 2010 eta 2014 urteen arteko joerak ere.Ondorio nagusia da jakinarazpenen urteko kopurua nahiko egonkorra dela: ia 200 kasu berri urtero. Hala ere, oso modu desorekatuan banatzen da estatu kideen artean.Txostenaren xedea da landare-sektoreari eragiten dioten organismo kaltegarrien egoerari buruzko ikuspegi orokorra izatea. Estatu kideek jakinarazi diote Europako Batzordeari 2014. urtean organismo horiek atzeman direla Europar Batasunean, 2000/29/CE Zuzentarauarekin bat etorriz.Halaber, EBk txostenean adierazi du estatu kideek emandako informazioan gabeziak daudela. ...
2014ko urteko txostena. Europako Batzordeko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) 2014ko txostena argitaratu du, EBn landare arloko organismo kaltegarriei buruz. Txostenak 2014an jasotako jakinarazpenei buruzko estatistika giltzarriak biltzen ditu, baita 2010 eta 2014 urteen arteko joerak ere.Ondorio nagusia da jakinarazpenen urteko kopurua nahiko egonkorra dela: ia 200 kasu berri urtero. Hala ere, oso modu desorekatuan banatzen da estatu kideen artean.Txostenaren xedea da landare-sektoreari eragiten dioten organismo kaltegarrien egoerari buruzko ikuspegi orokorra izatea. Estatu kideek jakinarazi diote Europako Batzordeari 2014. urtean organismo horiek atzeman direla Europar Batasunean, 2000/29/CE Zuzentarauarekin bat etorriz.Halaber, EBk txostenean adierazi du estatu kideek emandako informazioan gabeziak daudela. ...
OMEk argitaratutako txosten baten arabera, munduko hamar pertsonatatik bat gaixotu egiten da urtean, kutsatutako elikagaiak kontsumitzeagatik. Horrek honako hau adierazi nahi du: urtean 600 milioi pertsona gaixotzen dira, elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak (ETGk) direla eta. Gaixotzen diren 600 milioi horietatik 420.000 hil egiten dira.Txostenaren ondorioetako bat da heriotza horien ia herena (% 30) 5 urtetik beherako umeen artean gertatzen dela. Txosten horrek ebaluatzen du lehenengo aldiz ETGk eragiten dituzten 31 patogenoren (bakterioak, birusak, parasitoak, toxinak eta produktu kimikoak) eragin orokorra.Beherako-gaixotasunak dira kasuen erdien erantzuleak. Honako hauek kontsumitzearen ondorioz gertatzen da: haragi eta arrautza gordinak edo gaizki prestatuak; gaizki garbitutako ...
Euskadiko nekazaritzako elikagaien balio-kateko 50 eragilek baino gehiagok parte hartu dute Horizon 2020 programak datozen bi urteetarako ekarriko dituen aukerei buruzko jardunaldi batean. Programa horrek 637 milioi euro ditu elikagaien segurtasunaren, nekazaritzaren, abeltzaintzaren, arrantzaren eta bioekonomiaren alorretarako.Jardunaldi horren xedea da zehatz-mehatz azaltzea Horizon 2020 Europako programak zer-nolako aukerak ematen dituen ikerkuntzaren eta berrikuntzaren esparruan “Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, itsasokoa eta barneko uren ikerketa, eta bioekonomia” gizarte-erronkari heltzeko.Prentsa oharraAurkezpenak ...
ELIKAk, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arratza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren ordezkari gisa, animalia-ekoizpenaren sistema iraunkorrei buruzko ERANET SusAn-enparte hartzen du eta iragarri berri du 2016. urtearenhasieran iragarriko duela bere deialdia.Eskatzaileei eskatuko zaie euren proiektu-proposamenean H2020n definitutako diziplina arteko eta eragile anitzeko ikuspegia izatea, eta honako hiru ikerketa-arlo hauetan zentratzea:Ekonomia: Europako animalia-ekoizpenaren produktibitatea, suspertzeko gaitasuna eta lehiakortasunahobetzea.Ingurumena: hondakinak murrizteko baliabideen erabilera hobetzea eta kudeatzea, eta Europako animalia-ekoizpenaren ingurumen-iraunkortasuna hobetzea.Gizartea: Kontsumitzaileen onargarritasuna hobetzeko ustiategietan jarduketak hobetzea, eta honako arlo hauekin lotutako gizarte-erronkei ekitea: animalien ongizatea, produktuek elikadura-kalitatea eta -segurtasuna, biodibertsitatea eta zerbitzu ekosistemikoen hornidura.Partzuergoek zeharkako ikerketa-proposamenak aurkeztu behar dituzte, iraunkortasuna sendotzen duen triangeluko ...
EFSAk txosten bat argitaratu du, Espainian eginiko dietetika-inkesta baten emaitzak jasotzen dituena. Inkestaren helburua zen 6 hilabete eta 18 urte bitarteko haurren eta nerabeen elikagai-kontsumoari buruzko datuak eta adin horretako haur eta nerabeek elikadurari eta jarduera fisikoari dagokionez dituzten ohiturei buruzko informazio osagarria biltzea.1.780 pertsonari egin zitzaien dietetika-inkesta, banan-banan, 2012ko azarotik 2014ko uztailera bitartean, eta laginketan kontuan hartu dira urtaroa, asteko eguna eta lurraldea. Partaidetza-tasa % 68,9 izan zen.Denera, elikagai-kontsumoari buruzko eguneko 5 otorduetako 86.237 datu jaso ziren. 847 elikagai nazional identifikatu ziren, eta FoodEx2 sistemaren arabera kodetu ziren. Sistema horren helburu nagusia informazio-bilketa bateratzea da.Era berean, azterketa egin zaien ...
EAEn egoki erabiltzen dira farmakologikoki aktiboak diren substantziak, 2013an eta 2014an Euskadin eginiko Hondakinen gaineko Ikerketarako Plan Nazionalaren (PNIR) emaitzen arabera.Plana 1990. urtetik gauzatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta farmakologikoki aktiboak diren substantzien legez kanpoko erabilera edo erabilera okerra ikuskatzea eta kontrolatzea du helburu. Azken urteetan, jaitsi egin da hautemandako positiboen kopurua: ia ez da bat ere agertu. Horrek esan nahi du gutxitu egin dela sendagai-hondakinen presentzia animalia-jatorriko produktuetan.2013. urtean, 960 lagin hartu ziren guztira, eta 2014. urtean, berriz, 828 lagin. Bat ez zetozen bi lagin soilik hauteman ziren, horietako bakoitza ebaluatutako urte bakoitzean; beraz, gainerako lagin guztiak HGMen barruan ...
Biozidek gizakion edo animalien osasuna kalte dezaketen organismoei aurka egiten diete, produktu horiek dituzten substantzia aktiboen ekintzaren bitartez. Kontsumitzaileen osasuna babesteko, azken urteotan Europako Batzordeak biozidak baimendu ditu eta elikagaien arloko erabilera arautu du.Artikulu osoa ...
Europako Batzordeak hala eskatuta, animalientzako elikagaietan erabiltzen diren substantzien eta gehigarrien adituen panelak (FEEDAP) animalia espezie guztientzat diren elikagaietan etoxikina erabiltzeak dituen arriskuak ikertu zituen. Etoxikina gaitasun antioxidatzaileak dituen gehigarri bat da, eta animalia espezie guztientzako elikagaietan erabiltzen da, gehienez ere 50 mg/pentsu kilogramoko balioetan. Etoxikina gehigarriaren osaera honakoa da: gutxienez % 91 etoxikina, ≤ % 8 etoxikina polimero, ≤ % 3 p-fenetidina eta ≤ % 0,02 azetona. Hona hemen FEEDAPek ateratako ondorioak: Etoxikina, bere horretan, ez da genotoxikoa, ez du minbizirik eragiten eta ez du toxikotasunik eragiten ondorengoen garapenean. P-fenetidina substantzia mutagenikoa izan liteke. Pentsu kiloko 50 mg etoxikina ...
ELIKAk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren izenean, Horizonte 2020ko ERANET berri batean hartuko du parte: European Research Area on Sustainable Animal Production Systems” (SusAn). SusAnen xedea da estatu kideen artean eta parte hartzen duten elkarteen artean abeltzaitzaren etorkizuneko garapena ikertzeko jarduerak koordinatzea eta babestea, iraunkortasunaren hiru zutabeei (ekonomia, gizartea eta ingurumena) dagokienez. SusAnek animalia-ekoizpenaren fase guztiak hartuko ditu: osasuna, ongizatea, hazkuntza, elikadura, eta eratorritako elikagaien kalitatea eta segurtasuna.Europako 23 herrialdetako 36 erakundek osatzen dute sarea, eta H2020ren 5 milioi euroko finantzazioa du 5 urterako. Abenduaren 1ean hasiko da proiektua eta 2016ko urtarrilaren 4an deialdia irekiko da.SusAN Europako sare ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.