Europako Batzordeak hala eskatuta, animalientzako elikagaietan erabiltzen diren substantzien eta gehigarrien adituen panelak (FEEDAP) animalia espezie guztientzat diren elikagaietan etoxikina erabiltzeak dituen arriskuak ikertu zituen. Etoxikina gaitasun antioxidatzaileak dituen gehigarri bat da, eta animalia espezie guztientzako elikagaietan erabiltzen da, gehienez ere 50 mg/pentsu kilogramoko balioetan. Etoxikina gehigarriaren osaera honakoa da: gutxienez % 91 etoxikina, ≤ % 8 etoxikina polimero, ≤ % 3 p-fenetidina eta ≤ % 0,02 azetona. Hona hemen FEEDAPek ateratako ondorioak: Etoxikina, bere horretan, ez da genotoxikoa, ez du minbizirik eragiten eta ez du toxikotasunik eragiten ondorengoen garapenean. P-fenetidina substantzia mutagenikoa izan liteke. Pentsu kiloko 50 mg etoxikina ...
Frantziako agintariek jakinarazi dute Frantzia hego-mendebaldean patogenotasun altuko H5N1 hegazti-gripearen foku bat aurkitu dutela.Foku hau da herrialdean azken zortzi urteetan agertu den lehena, eta azaroaren 24an baieztatu zuen Arriskuak Ebaluatzeko Agentzia Nazionalak (ANSES), hegaztiak ezohiko eran hiltzen ari zirela ikusteak sortu zituen susmoen harira.H5N1 birusaren aldaera bat da eta patogenotasun maila altua du hegaztientzat. Oraindik ere sekuentziazioa aztertzen ari badira ere, badirudi aurrez Europan detektatutako birus mota bat dela, nahiz eta garai hartan patogenotasun maila baxua zuen.H5N1 birusaren kronologia Europan, 2015. urtean:2015ean, Europan, herrialde hauetan detektatu da H5N1 birusa: Bulgaria eta Errumania. Urtarrilean, otsailean eta martxoan Bulgariak baieztatu zuen H5N1 ...
NEIKER eta ELIKA, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, EAEn abeltzaintzaren sektorearen egungo egoera eta bilakaerari buruzko artikulu tekniko hau egin dute. Artikulu osoa ...
Intsektiziden aurreko Erresistentziaren aurkako Ekintzen Batzordeak (IRAC) eguneratu egin du Intsektiziden eta akariziden aurreko erresistentziari aurre egiteko gida.Horrelako erresistentziak izurri bat kontrolatzeko intsektizida edo akarizida bat “gehiegi erabiltzeagatik” edo “gaizki erabiltzeagatik” gerta daitezke. Izan ere, forma erresistenteen hautespen moduko bat gertatzen da, eta, ondorioz, erresistentzia hori dutenetatik espezie erresistentea sortzen da. “Clasificación de Modos de Acción del IRAC” (IRACen Ekintza Moten Sailkapena) agiria intsektizidak edo/eta akarizidak modu eraginkor eta iraunkorrean hautatzeko lanabesa da, nekazari, ekoizle eta, oro har, uztak babesteko teknikari eta profesionalentzat. Clasificación de Modos de Acción del IRAC(IRACen Ekintza Moten Sailkapena) –2015eko urriko bertsioa– IRAC 2015 ...
Arlo horretan eskumena duten agintariek erabaki dute zer baldintza bete behar diren okela hori giza kontsumorako erabiltzeko. Baldintzok Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agindu honetan daude jasota: "Hiltegietatik kanpo premiaz hildako etxeko ungulatuen haragia: jarraibideak. Merkaturatzeko esparrua".Horrela, Euskal Herrian giza kontsumorako erabil daiteke ganadu-haztegietan premiazko arrazoiengatik hildako etxeko ungulatuen haragia (behiena, ardiena, txerriena, zaldiena ...
Elikagaien Segurtasunaren Arloko adituak parte hartu dute Elikagaien Segurtasunari buruzko Ikerketa Planaren emaitzak aditzera emateko III. Jardunaldian. Joan den azaroaren 20an egin zen Basque Culinary Center-en, eta adituak nekazaritzako elikagaien kateko, ikerketa-zentroetako eta Euskadiko administrazioetako kideak izan dira.Dibulgazio-jardunaldi horrek bete egin du 2014an eta 2015an gauzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak zuzen-zuzenean ezagutarazteko helburua. Zehazki, proiektu horien helburua izan da EAEn kontsumitutako elikagaien bidez transmiti daitezkeen arriskuak murriztea.Jardunaldi hori Elikagaien Segurtasunari buruzko Ikerketa Plan Operatiboaren Komunikazio Planaren (2011-2016) atal bat da.Prentsa OharraAurkezpenak ...
EFSAk txosten bat egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europako animalia bizidunetan eta haien produktuetan duten presentziari buruz, 2013ko datuak oinarri hartuta.Guztira, 28 estatu kideek bidalitako 1.005.835 lagin aztertu dira. Lagin horietatik:419.528 lagin 96/23 Zuzentarauak ezarritako moduan “zuzendu” dira, substantzia batzuei, haien hondakinei eta albaitaritza-sendagaiei aplikatzekoak diren kontrol-neurriei dagokienez.17.561 lagin susmagarriak dira.565.417 lagin beste programa nazional batzuen esparruan jaso dira.3.329 lagin inportazioetan kontrolatutakoak dira.Zehazki, animalia hauek aztertu dira: behiak, txerriak, ardiak, ahuntzak, zaldiak, eskortako hegaztiak, untxiak, ehizakiak (kumeak eta basatiak), akuikulturakoak, bai eta animalia-jatorriko produktuak ere; esaterako, esnea, arrautzak eta eztia.Txostenaren emaitzetatik honako hauek aipa daitezke:Zuzendutako 419.528 laginetatik ...
EFSAren azken ebaluazioaren arabera, aukera gutxi dago glisofatoa genotoxikoa izateko gizakientzat edo gaitasun kartzinogenoa izateko. Azterlan horiek baliagarriak izan dira honako muga toxikologiko hauek definitzeko: ARfD:0,5 mg/gorputz-pisuarenkg/egun AOEL:0,1 mg/gorputz-pisuarenkg/egun ADI:0,5 mg/gorputz-pisuaren kg/egun Europako Batzordeak aintzat hartuko ditu txosten horretako datuak glisofatoak substantzia aktibo baimenduen zerrendan jarraituko duen ala ez erabakitzean; eta, ondorioz, EBn herbizida gisa erabiltzen jarraitu daiteken ala ez erabakitzean. Bestalde, honako gomendio hauek ere biltzen dira: Disruptore endokrino gisa duen zeregina ebaluatzeaInformazio gehiago biltzea, lur gaineko zein azpiko uren kutsadurari dagokionez, glisofatoak duen ingurumen-eragina ebaluatzekoLuzera begira hausnarkari txikien eta hegazti intsektujaleen artean duen eragina ebaluatzeaEFSAk gaineratu du organismo ...
MAGRAMAk duela gutxi argitaratu ditu Izurriteen Kudeaketa Integratuari buruzko 3 gida berri (IKI): hezurdun fruta-arbolak, arbendolondoa eta hurritza.Izurriteen Kudeaketa Integratuari (IKI) buruzko gida horien helburua da nekazari eta aholkularientzat orientazio-tresna izatea, euren uztetan IKIaren hatsarreak ezartzea lortzeko. IKI gida: hezurdun fruta-arbolak IKI gida: arbendolondoa IKI gida: hurritza ...
FSAren zientzia-aholkularitzarako unitateak elikagaien arriskuei buruzko bigarren txostena argitaratu du. Lehengoan elikagaiek transmititzen dituzten birusak landu ziren eta bigarren honetan bi arrisku kimiko jorratzen dira: akrilamida eta potasioa.PotasioaAlde batetik, txostenak sodioaren ordez potasio gehiago hartzeak izan ditzakeen arriskuen ebaluazioa egiten du, sodio gutxiago hartzeak dakartzan onurekin alderatuta. Potasioa sodioaren alternatiba gisa erabil daiteke, gatzaren (sodio kloruroa) kontsumoa murrizteko.Txostenak ondorioztatzen du potasioa ezinbesteko minerala dela dietan, baina potasio gehiegi kontsumitzeak arriskua eragin lezake giltzurruneko gutxiegitasun larria duten pertsonen artean; izan ere, ez lirateke gehiegizko potasioa iraizteko gai izango. Nolanahi ere, gainerako herritarrentzat ez luke arriskurik eragingo.AkrilamidaBeste alde batetik, txostenak aztertzen du ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.