Bilaketa emaitza:

Ontziratutako arrain freskoaren arriskuen ebaluazioa – EFSA 2015

EFSAk argitaratu berri du txikizka ontziratutako arrain freskoarekin lotutako arrisku nagusiak aztertzen dituen zientzia-iritzi bat, eta arrisku horiek saihesteko zenbait gomendio eman ditu. Txostenean zehaztuta daude arraina prozesatzean tenperatura desegokia erabiltzeak eragiten dituen arrisku nagusiak; kasurako, histamina sortzea eta Listeria monocytogenes, Clostridium botulinum eta Yersinia enterocolitica bakterioak haztea. EFSAko zientzialariek, txikizkako biltegiratzean eta garraioan dauden arrisku horiek ebaluatzeko, mikrobiologia prediktiboko hazkuntza-ereduak erabili dituzte, eta honako hauetan ezarri: bakailao-xerratan, eraldatu gabeko produktu desizoztuetan (sushian, adibidez) eta hoztutako eta egositako krustazeo eta moluskuetan (karramarro egosian eta hutsean ontziratutako karramarro-haragian, adibidez). Ereduen emaitzek erakutsi zuten ontziratutako arrain freskoa 0° C-tik gorako hozte-tenperaturan gorde ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta Zoonosiak Bizkaian 2014 – Osasun Publikoa EJ 2015

Bizkaiko Osasun Publikoko Lurralde Ordezkaritzak egindako 2014ko Zaintza Epidemiologikoari buruzko Txostenak zenbait Informazio Sistemei (SIM, EDO, etab ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako nitrofuranoak eta metabolitoak izan dezakeen arriskuaren ebaluazioa – EFSA 2015

EFSAk elikagaietan nitrofuranoa egoteak giza osasunean izan ditzakeen arriskuak aztertu ditu, eta, halaber, egiaztatu du ea 1,0 µg/kg-ko metabolitoetarako erreferentzia-puntua (RPA) egokia den osasun publikoa babesteko.Irizpen honetan nitrofurano hauek hartu dira aintzat: furazolidona, furaltadona, nitrofurantoina, nitrofurazona eta nifursola. Era berean,hauek dira nitrofurano horiek sortzen dituzten metabolitoak: 3-amino-2-oxazolidinona (AOZ), 3-amino-5-metilmorfolino-2-oxazolidinona (AMOZ), 1-aminohydantoin (AHD) nitrofurantoinarentzat, erdikarbazida (SEM) nitrofurazonarentzat eta 3,5 hidrazida –azido dinitrosalizilikoa (DNSH), hurrenez hurren, aztertutako nitrofurano bakoitzarentzat. Arriskuaren ebaluazioa Nitrofuranoak mikrobioen aurkako agenteak dira, eta Europar Batasunean debekatuta dago horiek elikagaiak ekoizteko animalietan erabiltzea.Animaliek azkar metabolizatzen dituzte nitrofuranoak, eta animalia-ehunen proteinekin lotzen diren metabolito bihurtzen dituzte. Nitrofuranoak eta horien metabolitoak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ireki dute H2020 erronketarako I+G+b estatu-programaren diru-laguntzen deialdia – MINECO 2015

Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak argitaratu du jada Europako eta nazioarteko kolaborazio-ikerketen proiektuak finantzatzeko programazio bateratuko ekintzen deialdia. Deialdi horren asmoa da finantzazioa ematea nazioarteko deialdietan gai jakin batzuetan batera parte hartu duten eta gizarteko H2020 erronkei aurre egitean balio gehigarria erakusten duten Espainiako kolaborazio-proiektuetarako.Erronka globalei batera aurre egiteko, erabilgarri dauden baliabideak arrazionalki erabiltzeko eta Europako eta nazioarteko bikoiztasunak saihesteko, Espainiak, Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioaren bidez, partzuergo transnazionaletan parte hartzen du Ikerketarako Europako Esparruan zein nazioarteko esparruan, ulermen-akordioak eta -memorandumak sinatuz. Akordio horien bidez, konpromisoa hartzen du kolaborazio-proiektu garrantzitsuak babesteko, Espainiako ikerketa-taldeen eta beste herrialde batzuetako taldeen parte-hartzearen bidez.10 milioi euroko ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikagaien kloratoak eragindako arriskuen ebaluazioa – EFSA 2015

EFSAren Elikakateko Kutsatzaileen Paneleko (CONTAM) adituek azterketa bat egin dute, elikagaietan aurki daitekeen kloratoak gizakien osasunean eragin ditzakeen arriskuak ebaluatzeko eta erreferentziazko balioak ezartzeko. Elikagaiek kloratoa izatearen arrazoi nagusia da elikagaiak prozesatzean eta elikagaien industriako instalazioetako makinak desinfektatzean ur kloratua erabiltzea. Panelak kloratoarekin kontaktuan egoteak zer eragin dituen aztertu zuen, hala kontaktua kronikoa denean nola akutua denean. Hauek izan ziren ondorioak: Orokorrean, adin-talde guztietan eta kalte gehien jasan dezaketen gizarte-taldeetan (haurdun dauden emakumeak eta bularreko haurrak) kloratoarekin kontaktu kronikoa izateko biderik ohikoena “ur edangarria” da. Kloratoaren hondakinen gehieneko muga gisa 0,7 mg/kg aplika liteke, hala elikagaietan nola edateko uretan. EFSAri ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen kudeaketan gardentasunez jokatzeko gomendioak – HoA 2015

FSAk zenbait herrialdetako adituek eginiko txosten bat argitaratu du. Txostenak, hain zuzen ere, Europan Elikagaien Segurtasunaren arloko erabakiak hartzean gardentasuna eta zorroztasuna sustatzeko modua aztertzen du.Era berean, Arriskuen Kudeaketaren arloko erabakiak gardentasunez hartzeko ikuspegien gakoak eta ezaugarri nagusiak azaltzen ditu, eta agentziei gomendatzen die zuhur joka dezatela beren planteamenduetan, eta kasu egin diezaietela txostenean zehaztutako oinarrizko irizpideei.Txosten hori egin duen lantaldearen ustez, ez da gomendatu behar herrialde guztiek ezarri beharreko lan-esparru bakar bat; aitzitik, ikuspegi guztiek malguak izan behar dute, eta lurralde bakoitzeko egoera jakinetara egokitu. Hala ere, herrialde guztiek bete beharreko helburu eta ezaugarri bateratu batzuk proposatzen dira, bai ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikaren webgunean ikusgai daude “Ustiategietako azpiproduktuak kudeatzea” ikastaroko aurkezpenak 15/06/29

Abeltzaintzako ustiategietan hondakinak eta azpiproduktuak egoki erabiltzeari buruzko ikastaro bana egin zuten Fraisoroko eta Derioko nekazaritza-eskoletan, ekainaren 9an eta 10ean, hurrenez hurren.Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, HAZIko nekazaritza-eskolek eta ELIKAk antolatu zuten ikastaroa, Euskal Herriko abeltzaintza-ustiategietako aholkularientzat. Helburua zen aztertzea zer-nolako eskakizunak ezartzen dituen legeriak abeltzaintza-ustiategietan sortzen diren hondakinak eta azpiproduktuak egoki kudeatzeko eta ezabatzeko.Horrez gain, hondakin edo azpiproduktuak (animalien gorpuzkiak, adibidez) oker erabiltzeak eta behar bezala ez ezabatzeak zer osasun-arrisku dakartzan ere azaldu nahi izan zen, bai eta horretarako dauden alternatiben berri eman ere.Horretarako, Antonio Sáenz Feijóo jauna aritu zen irakasle. Feijóo jauna Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren (MAGRAMA) Nekazaritzako ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Artsenikoa arrozean eta arrozaren eratorrietan – BfR 2015

BfR institutuak Arriskuen Ebaluazio bat egin du arroza eta arrozaren eratorriak jateagatik hartutako artseniko inorganikoari buruz. Ebaluazioaren ondorioa da elementu hori hartzeak minbizia izateko aukerak handitzen dituela.Elikagaietako kutsatzaile kimikoak ikertzen dituzten eskualdeko agintariek egindako azterketek baieztatu dute arrozak eta produktu arrozdunek (esaterako, pastelak eta jaioberrientzako arroz-kremak) artseniko inorganikoaren kopuru nahiko handiak izan ditzaketela. Hori bereziki garrantzitsua da toxikologiari dagokionez; izan ere, elementu horrek gizakiongan minbizia eragin dezakeela aitortu da. Gainera, datuek agertu dute arrozez egindako produktuetako artseniko-kopurua arroz-aleena baino handiagoa dela.Aurkikuntza horiek bat datoz EFSAren azken ebaluazioaren emaitzekin (2014), baita beste estatu kide batzuetako Elikagaien Segurtasunerako Agentzien ebaluazioekin ere. Ez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOk aztertu egin du animalia-proteinak nola erabiltzen diren akuikulturan 15/06/26

Elikagaien eta Abeltzaintzaren Bulegoko (FVO, ingelesezko sigletan) ikuskatzaile-talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2014ko azaroan, ebaluatze aldera kontrol ofizialek zer-nolako ahalmena duten hausnarkari ez diren Animalien Proteina Eraldatuak (PAT) akuikulturanerabiltzea baimentzen duten salbuespen-kasuetako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko. Irismenari dagokionez, ikuskaritzak lege- eta administrazio-neurri berriak izan zituen ardatz; zehazki, 999/2001 Araudiaren (EB) azken aldaketaren bidez sartutakoak. Helburua da bermatzea jatorria hausnarkarietan ez duten PAT hautagarriak bakarrik erabiltzen direla akuikulturako animalien elikagaiak ekoizteko. Oro har, txostenak honako hau ondorioztatzen du: erabilitako prozedurak egokiak dira kate osoan kontrol ofizialak antolatzeko.erabilitako prozedurek neurri handi batean bermatzen dute hausnarkari ez direnen PATak bakarrik erabiltzen direla ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOk aztertu egin du animalia-proteinak nola erabiltzen diren akuikulturan 15/06/26

Elikagaien eta Abeltzaintzaren Bulegoko (FVO, ingelesezko sigletan) ikuskatzaile-talde batek ikuskaritza egin zuen Espainian, 2014ko azaroan, ebaluatze aldera kontrol ofizialek zer-nolako ahalmena duten hausnarkari ez diren Animalien Proteina Eraldatuak (PAT) akuikulturanerabiltzea baimentzen duten salbuespen-kasuetako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko. Irismenari dagokionez, ikuskaritzak lege- eta administrazio-neurri berriak izan zituen ardatz; zehazki, 999/2001 Araudiaren (EB) azken aldaketaren bidez sartutakoak. Helburua da bermatzea jatorria hausnarkarietan ez duten PAT hautagarriak bakarrik erabiltzen direla akuikulturako animalien elikagaiak ekoizteko. Oro har, txostenak honako hau ondorioztatzen du: erabilitako prozedurak egokiak dira kate osoan kontrol ofizialak antolatzeko.erabilitako prozedurek neurri handi batean bermatzen dute hausnarkari ez direnen PATak bakarrik erabiltzen direla ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago