Bilaketa emaitza:

Nola kudeatzen ditu EFSAk ebaluazio zientifikoen bitartez lortu dituen datuak? – EFSA 2015

EFSAk txosten bat argitaratu du, eta, bertan bildu ditu bere ebaluazio zientifikoetan ageri diren datuak eta frogak kudeatzeko printzipioak eta prozedurak.PrintzipioakHona hemen datuak eta frogak kudeatzeko zehaztu dituen printzipioak:Inpartzialtasuna.Ebaluazio zientifikoen bikaintasuna.Gardentasuna eta jarrera irekia.Erantzuteko gaitasuna.ProzeduraAipatu printzipio horiek oinarri hartuta, ebaluazio zientifiko baten datuak kudeatzeko prozedurak lau fase nagusi ditu:Estrategia bat prestatzea, hasierako ebaluazioa egiteko. Fase horretan, datu garrantzitsuenak zein diren eta datu horiek biltzeko, ebaluatzeko eta integratzeko zer ikuspuntu hartuko den definituko da.Ebaluazio zientifikoa egitea, hartutako estrategiari jarraituz eta eskura dauden beste ikerketa batzuen emaitzei buruz dakiguna kontuan hartu gabe.Prozedura egiaztatzea, estrategia eta printzipioak errespetatzen direla ziurtatzeko.Prozedura osoa dokumentatzea, bai ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zoonosia Gipuzkoan (2014): Zaintza epidemiologikoaren memoria – Osasun Saila EJ -2015

Zaintza epidemiologikoaren 2014ko txostena Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzaren Epidemiologia Unitateak egin du, eta Informazio Mikrobiologikoaren Sistemara (IMS) igorritako datuak jasotzen ditu.Hona hemen txosten horretatik atera ditzakegun ondorio nagusiak:AREAGOTU EGIN DIRACampylobactera1.010 isolatze jakinarazi ziren, 2013an baino zertxobait gehiago (944).Isolatze guztien artean, % 72 haurretan izan ziren, eta horietatik % 41 3 urtetik beherakoak ziren..Zuzendariordetzak honako gomendio hauek eman ditu, campylobakteriosiaren arriskua saihesteko:Oilasko-haragia tenperatura hotzean edo izozte-tenperaturan gordeta eduki, erabili arte.Ondo prestatu produktu osoa, erreketa-tenperatura elikagaiaren barnealdera hel dadin.Prebenitu kutsadura gurutzatua sukaldean; horretarako, ondo garbitu eskuak, tresnak eta gainazalak, animalia-jatorriko produktu gordinak manipulatu ondoren.Ez edan pasteurizatu gabeko esnerik eta tratatu gabeko urik.Mycobacterium ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien gaitzen egoera, zugandik klik bakarrera 15/06/23

Animalien Osasunerako Mundu Erakundeak (OIE) gune berria argitaratu du sarean, "Munduko animalien osasuna" izenekoa. Bertan, mundu osoan zehar animalien gaitzen egoera zein den azaltzen da, baita zoonosiaren egoera ere.Lehen, "Munduko animalien osasuna"-ri buruzko informazioa paperean argitaratzen zen, eta urtero eguneratzen zen. Orain, Interneten dago eskuragarri, eta urte osoan zehar informazio eguneratua eskaintzen da. Gainera, Excel taula formatuan eskura daiteke.Munduko animalien osasunaTresna honek OIEko kide diren eta kide ez diren herrialdeetako animalien osasunari buruzko informazioa biltzen ditu. Honako atal hauek ditu: Animalia kopuruaExistitzen diren gaixotasunak edota infekzioakEz dauden edo inoiz antzeman ez diren gaixotasunakBadauden eta ez dauden zoonosiak, herrialdekaBadauden zoonosiak, gaixotasunkaAlbaitariak ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Esne-behien ustiategi txikien ongizatea 15/06/23

Europako biztanleek gero eta gehiago eskatzen dituzte tokian tokiko ustiategietan ekoitzitako elikagaiak, eta, era berean, ustiategi horietan animalien ongizatea bermatzeko ere eskatzen dute. Hori aintzat hartuta, Europako Batzordeak (EB), beste hainbat ekimenekin batera, esne-behien ustiategi txikietan animaliak nola zaintzen diren ikertzea erabaki du.Horretarako, EFSAk ikerketa bat egin du. Ikerketa horren emaitzak "Ustiapen txikietako esne-behien ongizatearen ebaluazioari buruzko txosten zientifikoa" - EFSAUstiapen horien gehienezko neurria 75 behitan ezarri zen (txostenaren unean zeudenak, hala esnea ematen nola esnerik gabe). Eskala txikiko ustiategiak zein ziren erabakitzeko hainbat irizpide erabili ziren; besteak beste tokiko baliabideak erabiltzea, ziurtagiri-sistema batean izena ematea, langileak kontratatzea edo ez ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Euskadiko elikagaien sektorearen I+G+b deialdi irekiak – EJ-GV 2015

Berriker programa 2015 (II eta V kapituluak): EAEko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzei buruzkoa.Berriker programa 2015 (VI kapitulua): Prozesuen alorreko berrikuntza proiektuei laguntzak. ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Analisia: H2020ren lehen urtean Espainiak lortu dituen emaitzak – MINECO 2015

Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak “Horizonte 2020” I+G+b Europako finantzaketa-programa berriaren lehenengo urteko proiektuen 73 deialdietako emaitzak aurkeztu ditu.Hona hemen ondorio nagusiak:Itzulkinari dagokionez, Espainia bosgarren lekuan dago, Alemaniaren, Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Herbehereen atzetik. 553,3 milioi euro jaso ditu; hots, orain arte norgehiagokan emandako baliabideen % 9,5.Espainiako erakundeek –unibertsitateek, ikerketa-organismoek eta –zentroek, enpresek, teknologia-zentroek, fundazioek eta administrazioek– I+G+b arloko 943 jardueratan parte hartzeko finantzaketa lortu dute. Horien artean, 101 proiektu zuzendu dituzte (15,7%) eta, horrela, erakundeok kokapen estrategiko hobea lortu dute.Bestalde, Osasunaren, Elikagaien Segurtasunaren, Bioekonomiaren eta Ingurumenaren arloan 4. lekua lortu du itzulkinari dagokionez. Horrela, VII. Esparru Programaren Europako funtsak areagotu ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

EFSAren arrisku Emergenteak Identifikatzeko Prozeduraren Balorazioa 15/06/17

EFSAk txosten bat argitaratu du; bertan, elikakatean arrisku emergenteak identifikatzeko bere prozeduraren ibilbidea deskribatzen du, eta, ondorio gisa, oraingo prozedura hobetzeko proposamen bat egiten du. Txostenean azpimarratzen da aurrerantzean ere bereizi egin behar direla Arrisku Emergenteen Ebaluazioa eta krisi-egoeran egon daitezkeen Arriskuen Ebaluazioa; izan ere, azken horretan beste prozedura batzuk daude ezarrita. Era berean, txostenean aipatzen da arrisku emergenteak identifikatzeko datuak falta izaten direla, oro har, eta egoera horietan ezinbestekoa dela adituen iritzian oinarritzea. Txostenean ondorioztatzen da oraingo prozedura ezartzen jarraitu behar dela, arrisku emergenteak sistematikoki identifikatze aldera; bereziki, gizakien, animalien eta landareen osasunean nabarmen eragiten duten arriskuen kasuan. Nolanahi ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kadmioaren elikagaien bidezko ingesta Herbehereetan – RIVM 2015

Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) 7 eta 60 urte bitarteko holandarrek elikagaien bitartez hartzen duten kadmioa kalkulatu dute, eta gutxi gorabehera 2 urteko umeek 0,57 µg / gorputz-pisuaren kg hartzen dute eguneko, eta helduek 0,20 µg gorputz-pisuaren kg eguneko.Emaitzek erakutsi dute 10 urte bitarteko haurrek hartzen dutela, batez beste, kadmio gehien. Haurrek kadmio gehiago ahoratzen dute helduek baino; izan ere, haurrek helduek baino elikagai gehiago kontsumitzen dituzte gorputzaren pisuko kilogramo bakoitzeko. Horrez gain, zerealak, patatak, frutak eta barazkiak dira kadmio iturri nagusiak (ingesta guztiaren % 80, gutxi gorabehera), eta haurrek gehiago kontsumitzen dituzte elikagai horiek helduek baino.Nolanahi ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nanomaterialen eraginak ebaluatzeko metodo berria – RIVM 2015

Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) estrategia bat diseinatu du, nanomaterialek gizakien eta animalien osasunean eta ingurumenean duten eragina ebaluatzeko. Estrategia horrek marko bat ematen die enpresei, agintaritzei eta zientzia-erakundeei, nanomaterialek gizakien eta animalien osasunean, eta ingurumenean duten eraginaren ebaluazioan estrapolazioa ezartzeko.Diseinatutako estrategiak asko gutxitzen du nanomaterial batzuek gizakietan eta beste espezie batzuetan duen benetako eragina ezagutzeko behar den denbora, diru eta esperimentatzeko animalia kopurua. Lehenik eta behin, nanomaterial bat ezaugarritzeko parametro fisiko-kimikoen multzo bat identifikatzen da, baita organismoetan eta ingurumenean duen jokabiderako eta toxikotasunerako duen garrantzia ere. Ondoren, antzeko substantzien datuak erabiltzen dira, substantzia kimiko baten datuetan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ostren heriotza-kausak eta prebentzio-neurriak – EFSA 2015

EFSAko Animalien Osasunaren eta Ongizatearen Panelak ostren heriotza masiboen areagotzeari buruzko zientzia-iritzi bat argitaratu du. Horretan, OsHV-1 eta Vibrio aestuarianus birusen eta heriotza-tasa horren arteko harremana ikertzen da; halaber, prebentzio-neurrien eraginkortasuna eta gaixotasun horien kontrola aztertzen dira.2008. urtetik, Pazifikoko ostren (Crassostrea gigas) heriotza masiboaren patroi berri bat aurkitu da Frantzian eta Europako beste herrialde batzuetan. Antzeko agerraldiak izan ziren Australian eta Zeelanda Berrian 2010ean eta 2011n. Egindako azterlanek agerian utzi dute OsHV-1 microvar birusa lotuta dagoela ostren heriotza-tasaren areagotzearekin, uraren tenperatura 16 ° C-koa baino handiagoa denean. Alabaina, ezin izan da kausazko harremanik ezarri Vibrio aestuarianus birusaren eta ostren heriotza-tasaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago