Bilaketa emaitza:

Elikagai irradiatuak:Europako Batzordearen 2013ko txostena – EB 2015

Txosten honetan irradiazio-instalazioetan eginiko kontrolen emaitzak eta erradiazio ionizatzaileen bidez eginiko tratamendua hautemateko erabilitako metodoak erakusten dira, bai eta teknika horren bidez tratatutako elikagaiak merkaturatzeko fasean eginiko kontrolenak ere. 2013an, ikusi zen baimendutako 25 irradiazio-instalazio zeudela martxan hamahiru estatu kidetan, eta irradiazio-instalazio berri bat baimendu zen Espainian. Guztira, 6.876 tona elikagai tratatu ziren erradiazio ionizatzaileen bitartez; 2012. urtean baino % 14 gutxiago. Elikagai horien % 84 3 herrialdetan tratatu ziren:Belgikan (% 49,4), Herbehereetan (% 24,4) eta Espainian (% 12,7). Gehien irradiatutako produktuak igel-hankak (% 46,4) eta espezia eta usain-belar lehorrak (% 24,4) izan ziren. Espainian elikagaien 141 lagin aztertu ziren: ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ostren heriotza-kausak eta prebentzio-neurriak – EFSA 2015

EFSAko Animalien Osasunaren eta Ongizatearen Panelak ostren heriotza masiboen areagotzeari buruzko zientzia-iritzi bat argitaratu du. Horretan, OsHV-1 eta Vibrio aestuarianus birusen eta heriotza-tasa horren arteko harremana ikertzen da; halaber, prebentzio-neurrien eraginkortasuna eta gaixotasun horien kontrola aztertzen dira.2008. urtetik, Pazifikoko ostren (Crassostrea gigas) heriotza masiboaren patroi berri bat aurkitu da Frantzian eta Europako beste herrialde batzuetan. Antzeko agerraldiak izan ziren Australian eta Zeelanda Berrian 2010ean eta 2011n. Egindako azterlanek agerian utzi dute OsHV-1 microvar birusa lotuta dagoela ostren heriotza-tasaren areagotzearekin, uraren tenperatura 16 ° C-koa baino handiagoa denean. Alabaina, ezin izan da kausazko harremanik ezarri Vibrio aestuarianus birusaren eta ostren heriotza-tasaren ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

SIMCAPV EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemari buruzko 2014ko datuak – Osasun Saila 2015

Hona hemen Osasun Arloak EAEko Informazio Mikrobiologikoko Sistemaren (SIMCAPV) inguruan emandako datuak:2014n SIMCAPVari adierasitako kasuak ArabaGipuzkoaBizkaiaTotalCampylobacter24510106951950Staphylococcus aureus meticilinari erresistentea2541499891392Salmonella112307296615Rotavirus61540117778Yersinia14233269Listeria monocytogenes5141231Shigella1491868Vibrio0011Sistema de Información Microbiológica del País Vasco – SIMCAPV - Datos 2014 agregados por área sanitaria – Osakidetza 2015SIMCAPVi buruzko aurreko txostenak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-iritzia: akrilamida elikagaietan – EFSA 2015

EFSAren CONTAM panelak zientzia-irizpena eman du elikagaietako akrilamidari buruz. Txostenean ondorioztatzen da elikagaien bidez sortzen den akrilamidarekiko esposizioaren gaur egungo mailek ez dutela zertan kezka-iturri izan, ondorio ez-neoplastikoei dagokienez; alabaina, animalien ebidentziak adierazten du kezka dagoela eragin neoplastikoen inguruan, nahiz eta epidemiologia-elkarteek ez duten frogatu akrilamida giza kartzinogenoa izan daitekeela.Elikagaien bidezko esposizioaTxostenean 43.419 elikagairen analisien emaitzak ebaluatu dira. Bada, akrilamidaren balio handienak kafean eta kafe-suzedaneoetan eta patata frijituetan daude. Zenbatetsi zen dietaren bidezko akrilamidarekiko batez besteko esposizioa 0,4-1,0 mg / gorputz-pisuaren kg / egun izan zela eta esposizio horren eragile nagusia patata frijituak izan zirela. Halaber, ikusi zen etxeko janariaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kafeina:EFSAren zientzia-irizpena – EFSA 2015

EFSAk kafeinaren inguruan eman duen azken zientzia-irizpenean honako datu hauek aurki ditzakegu:Helduak (haurdunak izan ezik)Ingesta akutua200 mg kafeinako ingesta bakar batek (3 mg / gorputz-pisuaren kg 70 kg-ko heldu batentzat) ez da arriskutsua heldu osasuntsu batentzat. Kopuru horrek berak ez du arriskurik eragiten, balin eta ariketa fisikoa egin baino 2 ordu lehenago kontsumitzen bada.100 mg-ko dosi bakarrak loa hartzeko gaitasuna aldatu eta atsedenaldia murriztu egin dezake zenbait heldu osasuntsuen artean, batik bat kafeina oheratzeko ordutik hurbil kontsumitzen bada.“Edari energetiko”-en edukiek (besteak beste, taurina eta glukoronolaktona), ez diote elkarri eragiten eta ez dute kafeinaren eragina bultzatzen.Etengabeko kontsumoa400 mg kafeinako ingesta egunean ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kafeina:EFSAren zientzia-irizpena – EFSA 2015

EFSAk kafeinaren inguruan eman duen azken zientzia-irizpenean honako datu hauek aurki ditzakegu:Helduak (haurdunak izan ezik)Ingesta akutua200 mg kafeinako ingesta bakar batek (3 mg / gorputz-pisuaren kg 70 kg-ko heldu batentzat) ez da arriskutsua heldu osasuntsu batentzat. Kopuru horrek berak ez du arriskurik eragiten, balin eta ariketa fisikoa egin baino 2 ordu lehenago kontsumitzen bada.100 mg-ko dosi bakarrak loa hartzeko gaitasuna aldatu eta atsedenaldia murriztu egin dezake zenbait heldu osasuntsuen artean, batik bat kafeina oheratzeko ordutik hurbil kontsumitzen bada.“Edari energetiko”-en edukiek (besteak beste, taurina eta glukoronolaktona), ez diote elkarri eragiten eta ez dute kafeinaren eragina bultzatzen.Etengabeko kontsumoa400 mg kafeinako ingesta egunean ...

Irakurri gehiago

Dioxinen eta dioxinen pareko PCBen erreferentziazko balioak, osasunean oinarrituta – EFSA 0215

EFSAk txosten bat argitaratu du. Bertan, aztertu egin dituzte dioxinen eta Dioxinen pareko PCBen erreferentziazko mailak ezartzeko nazioarteko hainbat erakundek ematen dituzten ikuspegiak.Zehazki, txostenak honako zientzia-irizpen hauek aztertu ditu:SCF (EFSAren Giza Elikaduraren Zientzia Batzordea), 2001eko maiatzekoa. Irizpide horretan, Asteko Ingesta Onargarria (AIO) ezarri zen dioxinentzat eta dioxinen pareko PCBentzat: 14 pgEQT-OMS gorputz-pisuaren kiloko. Balio horren Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) baliokidea honako hau da: 2 pgEQT-OMS gorputz-pisuaren kiloko.JECFA (FAO/OMEren Elikagaien Gehigarrien Adituen Batzorde Mistoa), 2001eko ekainekoa. Bertan, hileko behin-behineko ingesta onargarria (HBBIO) ezarri zen dioxinentzat eta dioxinen pareko PCBentzat: 70 pgEQT-OMS gorputz-pisuaren kiloko. Balio horren Eguneko Ingesta Onargarri (EIO) baliokidea honako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kaltzioaren erreferentziazko balio dietetikoak – EFSA 2015

EFSAren Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, Kaltzioaren erreferentziazko balioak ezartzen dituena herritar-talde ezberdinetarako. Panelak kaltzioaren erreferentziazko honako ingesta hauek ezarri ditu: Jaioberriak (7-11 hilabete): 280 mg/egun 1 eta 3 urte bitarteko haurrak: 450 mg/egun 4 eta 10 urte bitarteko haurrak: 800 mg/egun 11 eta 17 urte bitarteko haurrak: 1.150 mg/egun Heldu gazteak (18-24 urte): 1.000 mg/egun 25 urtetik gorako helduak: 950 mg/egun Kaltzioa eskeletoaren osagai integrala da: gutxi gorabehera, gorputzeko kaltzioaren % 99 hezur eta haginetan dago; egiturako elementua da horietan. Gorputzeko kaltzioaren gainerako % 1ak zelulen arteko funtsezko mezulari gisa dihardu zelula eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berriz aztertu da fruta eta barazkietako perkloratoaren inguruko irizpena – EFSA 2015

EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) elikagaietan (batez ere, fruta eta barazkietan) dagoen perkloratoak osasun publikoan eragiten dituen arriskuei buruzko irizpen zientifikoaren berrikuspena kaleratu du. Argitalpen berri horrek ez die eragiten ez aurretik zegoen iritziaren ikuspegiari, ez eman ziren ondorio nagusiei.2014ko urrian argitaraturiko iritzia berriz aztertzeko, aintzat hartu dira elikagaietako perkloratoaren mailaren inguruko datu zuzenduak eta eskura zegoen informazio berria. Horrela, datuok eskutan, berriro balioetsi da perkloratoaren aurreko epe laburreko eta epe luzeko esposizioa, eta hau ondorioztatu da:Gaur egun elikagaietan eta uretan dagoen perklorato-mailaren aurreko esposizioak nekez eragingo du arriskurik osasunean eta herritarren talde kalteberenetan.Perkloratoaren aurreko elikagai-esposizio kronikoa kezkatzekoa izan daiteke, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Elikagaien Segurtasunaren Europako Lehentasunak 15/05/27

Munduko erronka handiek (biztanle-kopurua areagotzeak, baliabide naturalak murrizteak, klima-aldaketak eta ingurumenaren iraunkortasunak, besteak beste) eragina dute elikagaien ekoizpenaren segurtasunean. Artikulu honetan biltzen dira Elikagaien Segurtasunaren arloko bost ikerketa- eta berrikuntza-lehentasunak, Europako kontsumitzaileek elikagaiak seguruak, osasungarriak eta behar adina eskura ditzaten.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago