Bilaketa emaitza:

Ontziratu gabe saltzen diren frutak eta barazkiak hondatzeko arriskua

AESANeko batzorde zientifikoak aztertu ditu ontziratu gabe saltzen diren eta hondatzeko arrisku handiena duten frutak eta barazkiak, bai eta elikagaien segurtasunean izan ditzaketen ondorioak ere. Halaber, arrisku horiek ekiditeko elikakatean jarraitu beharreko gomendio batzuk eman ditu. Frutak eta barazkiak hondatzeko kausa nagusiak honako hauek dira: kalte mekanikoa, ura galtzea eta kutsadura mikrobianoa. Landare-produktuetan kalte mekaniko eta birusen eta bakterio patogenoen ondoriozko arrisku handiagoa aurreikusten da. Produktuaren bizitza baliagarrian zehar ugaltzera irits daitezke, eta arrisku handiagoa eragiten dute gordinik eta zuritu gabe kontsumitzen diren fruta eta barazkietan. Frutak eta barazkiak heltzean, kalte mekanikorako eta hondatzeko aukera gehiago daude, bereziki fruten kasuan, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zenbait konposatu kimikoren jarduera obesogeniko potentziala: AESANen Batzorde Zientifikoaren txostena

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, obesitatea eta gehiegizko pisua epidemia izatera iritsi dira mundu mailan; haurren obesitateak prebalentzia handia du eta goranzko joera azken bi hamarkadetan. Elikadura-ohiturak hobetzea eta jarduera fisiko gehiago egitea izan da obesitatea murrizteko xede nagusia. Hala ere, obesitatea ohitura osasungarriak dituzten herrialdeetan nabarmen gora egiten jarraitzeak iradokitzen du tartean ingurumen-faktoreak egon daitezkeela, besteak beste, jarduera obesogenikoa duten substantzia kimikoekiko esposizioa. Obesogenoak honela definitzen dira funtzionalki: obesitatea bultzatzen duten konposatu kimikoak, zelula adiposoen kopurua eta/edo dagoeneko badauden adipozitoetan gantzen pilaketa areagotzen dutenak. Gehien ikertu diren konposatu horien artean plastikoaren industrian erabiltzen diren substantziak daude. Horiekiko esposizioa zenbait bideren bidez ...

Irakurri gehiago

Txikizkako establezimenduetan xerratutako eta ontziratutako elikagaien bizitza baliagarria

AESANen Batzorde Zientifikoak txikizkako merkataritzako establezimenduetan saldu aurretik xerratu edo zatikatutako eta ontziratutako zenbait elikagairen (jateko prest daudenak) bizitza baliagarria ebaluatu du, eta gomendioak eman ditu Listeria monocytogenesen balizko presentziari dagokionez balio-bizitza ezartzen laguntzeko. Horrez gain, hutsean ontziratutako elikagaietan aintzat hartu da Clostridium botulinumen balizko presentziak eragin dezakeen arriskua, eta ondorioztatu da ez liekeela eragingo emandako gomendioei. Honako hauek dira AESANen Batzorde Zientifikoak ebaluatutako elikagaiak: egositako haragi-produktuak (pateak barne), ondutako haragi-produktuak eta gaztak. Elikagai-kategoria bakoitzerako, arrisku biologikoen presentzia eta hazkundeari lotutako faktoreak ezarri dira (uraren ekintza (aw), pH-a eta heltze-denbora), hainbat kontserbatze-egoera hartu dira aintzat eta mikrobiologia aurresalearen ereduak erabili dira ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien krisiak kudeatzeko ikasbideak

EFSAk elikagaien krisiei erantzuten ikasteko prestakuntza-saio bat egin du Europar Batasuneko Aholkularitza Zientifikoko Agentzien Sareari zuzenduta. Saioan agentzien arteko lankidetza hobetzeko arloak identifikatu dira eta krisiaren aurrean prestatzeko etorkizuneko jarduerak ezagutarazi dira. Ekitaldiak egun eta erdi iraun zuen eta Bilbon egin zen, lanerako segurtasun eta osasunerako Europako agentziaren bulegoetan (OSHA), eta Europako eta Europako Batzordeko 12 agentziatako 38 ordezkarik parte hartu zuten. Itxurazko eszenatoki multifazetiko batean oinarrituta, aurkezpenak, eztabaidak eta krisi baten simulazio‑ariketa egin ziren, osasun publikoko eta elikagaien segurtasuneko elementuak konbinatuta. Prestakuntzaren xedea zen agentziak elikagaien krisiari aurre egiteko prestatzea, bai eta horien arteko elkarlana sustatzea oinarri zientifikoan oinarritutako politiketan elkarri ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mendebaldeko Niloko sukarrari buruzko txosten tekniko berria

ECDCk eta EFSAk txosten tekniko bat argitaratu berri dute gaixotasun horrek EBn duen egoera epidemiologikoaren ikuspegi orokorra emateko eta osasun publikoan eta animalietan duen eragina ebaluatzeko. Irizpenaren helburua da ebidentzia zientifikoa ematea EBn ezarritako Nilo Mendebaldeko birusak eragindako infekzioen zaintza, prebentzioa eta kontrola indartzeko, erabilitako laborategiko diagnostikoak, dauden zaintza-sistemak eta aplikatutako prebentzio-neurriak deskribatuz. Gizakietan, 2012tik 2021era, MNBren 3.632 infekzio-kasu jakinarazi ziren guztira, eta % 62 Italiak eta Greziak jakinarazi zituzten. Herrialde kaltetuetan, MNBk eragindako giza infekzio gehienak landa-eremuetan eta hiri-eremuetan gertatu ziren. Hegaztien artean, MNB kasuak maiztasun handiagoarekin detektatu dira hegazti harrapari basati edo gatibuetan. Animalia ugaztunen kasuan, MNB kasuak maiztasun handiagoarekin diagnostikatu dira ekidoetan, hala ere, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

RASFF (pentsuak) Alerta Sarearen laburpena, 2023ko 2. lauhilekoa

2023ko bigarren lauhilekoan, animalien elikadurari lotutako 124 jakinarazpen egin dira. Horietatik 19 alertak izan dira, 64 informazio-jakinarazpenak eta 41 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 37 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 35 jakinarazpen industriako autokontroletan detektatu dira; 46 jakinarazpen mugako ikuskapen-postuetan; 4 jakinarazpen kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman dira, eta 1 salaketa baten ondorioz. Arrisku-motaren arabera, detektatutako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 65), ondoren mikotoxinekin lotutakoak (% 8) eta gehigarri eta debekatutako substantzien presentziarekin lotutakoak (% 5). Azpimarratu behar dugu onddoak hauteman direla mikrobiologiako 36 jakinarazpenetan. Gehienetan jakinarazpenaren herrialdea Polonia izan da eta lehengaia Ukrainako ekilore-irina. Produktuen arabera, ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Elikagaietako olio mineralen hidrokarburoen arriskuaren ebaluazioa

EFSAko CONTAM panelak elikagaietako olio mineralen hidrokarburoen (MOH) arriskua berrebaluatu du. Olio mineralen hidrokarburoek (MOH) konposatu kimiko ugari dituzte, eta petrolioaren destilaziotik eta fintzetik sortzen dira nagusiki. Bi talde nagusi daude: MOSH (olio mineralen hidrokarburo aseak) eta MOAH (olio mineralen hidrokarburo aromatikoak). MOH horiek elikagaietan aurki daitezke hainbat arrazoirengatik: inguruneko kutsadura, makinetan lubrifikatzaileak erabiltzea, eragile desmoldekatzaileak edo laguntzaile teknologikoak erabiltzea, elikagai edo pentsuentzako gehigarriak edo elikagaiekin kontaktuan dauden materialetatik migratzea (EKM). EFSAren Elikakatearen Kutsatzaileen Panelak (CONTAM), arriskua aztertu ondoren, honako ondorio hauek atera ditu: Behatutako eragin kaltegarririk gabeko (NOAEL) mailaren ikuspegiaren erreferentzia-balioa kontuan hartuta (236 mg/gorputzeko pisuaren kg eta eguneko) eta 1.200 (esposizio-tarte berdina edo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

RASFF – ELIKAGAIAK: 2023ko bigarren lauhilekoaren laburpena

  2023ko bigarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1434 jakinarazpen izan dira. Horietatik 388 alertak izan dira (%27), 560 informazio-jakinarazpenak (%39) eta 486 mugan egin diren ukapenak (%34).     Gehien jakinarazi diren kutsadurak:   Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak edo osagai berriak Salmonela enteritidis  eta salmonela oilaskoan Etiketan deklaratu gabeko alergenoak Fitosanitarioen hondakinak zitrikoetan (laranja, limoi, mandarina eta pomeloetan) Aflatoxinak fruitu lehorretan Klorpirifos-a ekilore eta soja oliotan     Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:   1.       Turkia 2.       Polonia 3.       India 4.       Espainia 5.       Frantzia ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Manganesoaren gehieneko ingestio-maila jasangarria eguneratzea

EFSAk manganesoaren (Mn) gehieneko ingestio-maila (UL) ezartzeko erabil ahalko liratekeen froga zientifikoen bilduma eta ebaluazioa egin du. Nahiz eta animalietan egindako ikerketa esperimentalek Mn maila altuen ingestioa eragin neurologiko kaltegarriekin lotzen duten, pertsonen artean egindako ikerketei buruz eskura dagoen informazioa ez da nahikoa ondorioak ateratzeko. Bi berrikuspen sistematiko egin ziren manganesoarekiko aho bidezko esposizio altuaren eta pertsonen zein ugaztunen artean izandako eragin neurologikoen arteko lotura ebaluatzeko. Horretarako, 14.471 erregistro aztertu ziren; horren ondorioz, baheketa egin ondoren, pertsonen artean egindako 49 ikerketa eta animalietan egindako beste 63 sartu ziren. Emaitza berberak modu konparagarrian jorratzeko pertsonen eta animalien arteko azterlanak falta zirenez, iritzi zen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaiek osasunean dituzten arriskuei eta onurei buruzko komunikazioa

EFSAk elikagaien kontsumoak osasunean dituen arriskuei eta onurei buruzko komunikazioaren gaineko literatura zientifiko garrantzitsuaren berrikuspen bat argitaratu du. Egindako azterketek agerian utzi zuten Europako kontsumitzaileek garrantzitsutzat jotzen dutela informazioa jasotzea eta modu positiboan baloratzen dutela elikagaien segurtasuna. Argitalpenak, amaieran, komunikazioa hobetzeko eta herritarren artean elikadura sistemarekiko konfiantza sortzeko jarraibideak eskaintzen ditu. Berrikuspen horretan, EFSAk 2018 eta 2022 artean parekoen ebaluazio bidez berrikusitako aldizkarietan argitaratutako 48 azterlan (gehienak Europar Batasunean argitaratuak) identifikatu eta aztertu ditu. Azterlan horiek honako gai hauei buruzkoak dira: Kontsumitzaileek elikagaien, produktuen eta elikagaietako osagaien ekoizpenari buruz dituzten itxaropenak. Elikagaiei eta elikadura-produktuei buruzko informazio-iturri gogokoenak. Elikagaien arriskuei eta onurei buruzko informazioari erantzunak. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago