Bilaketa emaitza:

MERtzat jotako materialak aldatzea 15/05/11

Orain arte, adin guztietako behien hestea (duodenotik ondestera) eta mesenterioa jotzen zen Arrisku Material Espezifikotzat (MER), 999/2001 Araudiaren V. eranskinaren arabera.Bada, maiatzaren 7tik aurrera araudi berri bat (728/2015 Araudia) aplikatuko da, aldatu egiten duena 999/2001 Araudiaren V. eranskina eta honako hauek MERtzat jotzen dituena: heste meheko azken lau metroak, heste itsua eta mesenterioa. Kanpoan uzten ditu, ordea, gainerako heste zatiak: duodenoa, kolona eta heste mehea (azken lau metroak izan ezik).EFSAren irizpenak eta OIEko Lurreko Animalientzako Osasun Kodearen aholkuak daude erabaki horren oinarrian.Hain zuzen ere, EFSAk 2014ko otsailaren 13an behien hesteetan eta mesenterioan BEE egoteko arriskuari buruz emandako zientzia-irizpenak hau ezarri ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europako elikagaien kontsumoari buruzko datu-basea – EFSA 2015

EFSAk eguneratu egin du elikagai-kontsumoaren datu-basea: orain, EBko 23 estatu kidetako 100.000 pertsonaren dieta-erregistroak biltzen ditu.EFSAk jasotako elikagai-kontsumoari buruzko datuak behar-beharrezkoak dira arriskua ebaluatzeko; izan ere, pertsonek elikagaiek transmititutako arrisku kimikoen edo biologikoen aurrean duten esposizioa kalkulatzeko bide ematen dute.Azken eguneratzeak haurren kontsumoaren datuak eman ditu (orain arte datu gutxi zegoen): umetxoak (0tik 3 urtera), haurrak (3-10 urte) eta nerabeak (10-18). Bestalde, helduen kontsumoaren datuek % 60 egin dute gora. Horrez gain, 6 estatu kidek helduen inguruan eginiko inkesta berrienetako datuak eman dituzte.Datu berriok EFSAren kafeinaren arrisku-ebaluazioa prestatzeko lanetan erabili dituzte; orain, berriz, akrilamidaren arriskua ebaluatzeko erabiltzen ari dira (aurten ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSArekin truke zientifikoa egiteko programa – 2015

Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) langileen truke programa berri bat abiarazi du estatu kideetako administrazioetako eta erakunde publikoetako zientzialarientzat eta kudeatzaileentzat. Programa horren xedea da zientziaren ezagutza trukatzea.Interesa duten zientzialariek eskaera eta proiektuaren proposamena bete behar dituzte, 2015eko maiatzaren 29a baino lehen. Eskatzaileak eta EFSAko dagokion unitateko buruak elkarrekin adostuko dute proiektuaren deskripzio xehatua. Proposamenak AECOSANera, EFSAko Aholku Foroko ordezkari nazionalera, bidaliko dira (pfefsa@msssi.es), edo zuzenean EFSAra (afsecretariat@efsa.europa.eu).Egonaldia amaitzean, onuradunak proiektuari buruzko txostena egin eta AECOSANera bidaliko du. Egonaldiak asko jota 3 hilabetekoak izango dira, eta EFSAk ez du ezer ordainduko horien truke.Halaber, programaren bidez, EFSAko langileek antzeko egonaldiak egin ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

FVOren ikuskatzea: Espainiako hiltegiak 15/05/04

Elikagai eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) ikuskatzea egin zuen Espainian joan den apirilaren 1etik 10era, hiltegietan animalien ongizatea bermatzen duten kontrol ofizialen eraginkortasuna egiaztatzeko. Zehazki, hauek egiaztatu zituen:Animaliei ez zaiela inolako minik edo sufrimendurik eragiten, 1099/2009 zenbakiko Araudiarekin (EE) bat eginez.Animalia hiltzeko unean ongizatea bermatzeko kontrol ofizialak, 882/2004 zenbakiko Araudiaren (EE) arabera egindakoak, egokiak direla 1099/2009 zenbakiko Araudia (EE) behar bezala ezartzen dela bermatzeko.Erakunde eskudunek 1099/2009 zenbakiko Araudian (EE) ezarritako baldintza bereziak betetzen dituztela (besteak beste, jardunbide onei, babes zientifikoari eta gaitasun-agiriei buruzko arauak) eta baldintza horiek modu eraginkorrean ezartzen direla.Horiez gain, hauek ere aztertu ziren:Haragi-ekoizpenerako hazitako oilaskoen ongizatearen baldintza kaskarrak ...

Zientzia Lankidetza Europan 2014an 15/04/28

EFSAk Urteko Txosten bat argitaratu du, EFSAk eta Puntu Fokalen Sareak 2014. urtean Zientzia Lankidetzan egin dituzten jarduerak biltzen dituena. Jarduera horien helburua da Europako elikakatea babesteko eragile garrantzitsuen arteko loturak indartzea. Hona hemen 2014. urtean Zientzia Lankidetzan egin diren jarduera garrantzitsuenak: Informazioa Trukatzeko Plataformaren Jarduera: 218 dokumentu partekatu dira; horietatik % 70 arrisku-ebaluazioen emaitzak dira. 18 puntu fokalek informazioa partekatu dute arrisku-ebaluazioen jardueren inguruko euren estrategiari eta plangintzari buruz. Zientzia-lankidetza indartzeko jarduerak, FAO/OMEko adituen batzorde mistoekin. Elkarlan estua Europako beste erakunde batzuekin; besteak beste, ECHA, EMA, ECDC eta EEArekin. EFSAko Adituen Datu Basea zabaltzea. 2014. urte amaieran, 3.813 aditu ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Arrisku-ebaluazioa: nikelaren presentzia animalien elikaduran – EFSA 2015

EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak ebaluatu egin ditu animalien elikaduran nikela egotearen arriskuak, hala animalien osasunean eta ingurumenean nola giza osasunean.Animalien osasunaPanelak zenbatetsi egin ditu nikelaren aurreko esposizio mailak, honako animalia hauentzat, elikaduraren bidez: behiak, txerriak, untxiak, ahateak, arrainak, txakurrak, oiloak, zaldiak, ardiak, ahuntzak eta katuak. Zenbatespen horiek atzeman gabeko ondorio kaltegarrien mailekin (NOAEL) eta atzemandako ondorio kaltegarrien maila txikienekin (LOAEL) alderatu ondoren, EFSAko Panelak ondorioztatu zuen aztertutako animalia guztien artean aukera gutxi dagoela nikelak ondorio kaltegarriak izateko, elikaduraren bidez transmititu bada.IngurumenaPanelak halaber ondorioztatzen du simaurraren bidez ingurumenera askatutako nikelak (animalien elikaduran egotearen ondorioz) ez duela ekarpen garrantzitsurik egiten ez ingurumenari, ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Behi-esnea kontsumitzearen ondorioz iodoaren aurreko esposizioan egoteko arriskuaren ebaluazioa – ASPCAT 2015

Kataluniako Osasun Publikoko Agentziaren Elikagaien Segurtasunerako Aholku Batzorde Zientifikoak (ASPCAT) txosten bat argitaratu du; bertan, esnean dagoen iodoari buruzko azken datuak eta eduki horietan eragiten duten faktoreak jaso ditu. Era berean, behi-esnea kontsumitzearen ondorioz iodoa hartzeko arriskua ere ebaluatzen du eta dietaren bidez esneak iodoaren ingesta osoan duen eraginaren gutxi gorabeherako kalkulua egiten du. Ondorioztatzen da ez dagoela iodo gehiegi hartzeko arriskurik.Iodoaren edukian eragiten duten faktoreakAnimalien elikaduran iodo-gehigarriak erabiltzeak nagusiki eragina izaten du behi-esneko iodoaren edukian. Iodo-gehigarrien erabilera araututa dago Europan, eta EFSAk ebaluatzen du, pertsonen osasunaren segurtasuna bermatze aldera.Behi-esneko iodoaren edukian eragin dezaketen askotariko faktoreen arteko konbinazioak oso zaila ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Espainiak gainditu egin du erleen osasunaren inguruko Europako azterketa 15/04/23

Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (OAV) ikerketa-misio bat gauzatu zuen Espainian, erleen osasunaren egoerari buruz, 2014ko irailaren 29tik urriaren 3ra bitartean.Misioaren helburu orokorra izan zen ezagutzea zein zen ezti-erleen osasun-egoera eta zein mailatan aplikatzen zen arloko Europako legedia . Misio hori erleen osasuna modu proaktiboan babesteko Europako estrategiaren baitan dago; izan ere, azken urteetan erleen heriotza-tasa handia atzeman da:Txostena: erleen heriotza-tasaren igoera hainbat herrialdetan, EBn zein EBtik kanpoEspainian egindako misioaren ondorio nagusiak hauek dira:Espainiako agintaritza eskudunak oinarri bat osatu du, erleen osasuna kontrolatzeko. Oinarri horrek gainditu egiten ditu EBren betekizunak, batik bat, erleen trazabilitateari eta Varroa akaroaren kontrolari dagokienez.Erlezaintza-industria ongi egituratuta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago