Bilaketa emaitza:

Kromoaren eta nikelaren ondorio toxikoak esperimentuetarako animalietan eta gizakietan – EFSA 2015

EFSAk kromoaren (Cr) eta nikelaren (Ni) toxikotasunari buruzko bibliografia aztertu du, eta eskuragarri dauden ikerketetan argitaraturiko datuek honako ondorio toxiko hauek azaltzen dituzte:Kromoa:kromo tribalenteak toxikotasun txikia du, akutua nahiz epe luzekoa; kromo hexabalentea, berriz, oso toxikoa da, eta epe luzeko ondorioak sortzen ditu parametro hematologikoetan eta gibelean. Saguei hesteetako tumoreak sortzen zaizkie, etengabe egoten badira edateko urean dagoen kromo hexabalentearen kontzentrazio handien eraginpean; arratoiei, aldiz, ez.Haatik, arratoietan frogatu da minbizia eragiteko gaitasuna izan dezakeela; saguetan ez da froga sendorik lortu. Beraz, datuek erakusten dutenez (hala in vitro nola in vivo), kromo tribalentea ez da genotoxikoa, eta kromo hexabalentea, aldiz, bai. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien arriskuak jakinaraztea: zuzentarau berriak – EFSA 2015

EFSAk eguneratu egin ditu arriskuak jakinarazteko zuzentarauak, arriskuen kudeatzaileei esparru erkide bat emateko, komunikazio-estrategiak diseinatze aldera, Elikagaien Segurtasunean gerta daitezkeen hainbat egoeratarako.Komunikazio-tresnak eta -bideakJakinarazpenaren helburua eta hartzaileak nolakoak diren, hala identifikatu eta hautatu beharko dira tresna eta bide egokienak.Dokumentuak aztertu egiten ditu komunikazio-ikuspegiko aldaketak, eta berrikusi egiten ditu eskura dauden tresnak eta bideak (prentsa-oharrak eta -agerraldiak, argitalpen inprimatuak, argitalpen digitalak, kontsulta publikoak, gizarte-sareak, blogak, etab.). Azkenik, horietako bakoitza erabiltzeko jarraibideak ezartzen dira, aurkitzen dugun komunikazio-egoeraren arabera.Esperientzietatik ikastenEuropako azkenaldiko adibideen bidez (komunikazio-kanal eta -tresnen erabilera efektiboa erakusten dute), partekatu egiten dira ikasitako esperientziak eta lezioak, eta horrek informazio baliagarria ematen du, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku-ebaluazioa: nikela elikagaietan eta uretan- EFSA 2015

EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) ebaluatu egin du elikagaietan (bereziki, barazkietan) eta edateko uretan nikela (Ni) egoteak giza osasunari dakarkion arriskua.Iturria:Nikela Lurreko gainazaleko osagai bat da, eta nonahikoa da biosferan. Iturri naturaletatik igaro daiteke elikagaietara eta uretara, edo giza jardueren ondorioz.Tartean dauden elikagaiak:Oro har, hauek dira elikaduraren bidez nikelaren aurreko esposizioa dakarten elikagaiak: aleak eta laborez eginiko produktuak, alkoholik gabeko edariak, azukrea eta gozogintza, egoskariak, fruitu lehorrak eta hazi oleaginosoak, eta landareak eta landare-produktuak (onddoak barne). Esneak eta esnekiek ere esposizioa ekar dezakete, batez ere haurren artean. Edateko urak nikelaren aurreko esposizioan egiten duen ekarpena, ordea, oso txikia da.Esposizio akutua:Pertsona ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gidaliburuak:nekazaritza-ekoizpeneko higienea + produktu fitosanitarioen nahasketak soroetan

Higiene de la producción agraria gidaliburuaren helburua da erraztea 9/2015 Errege Dekretu berriko "higiene-pakete"-an ezarritako higiene-betekizunak eta -betebeharrak betetzea.Gainera, egiaztatze-zerrenda edo check list bat sortu da, nekazariari gida honen jarraipena egitenlaguntzeko. MAGRAMA eta sektorea (ASAJA, AFHSE, COAG, COEXPHAL, Cooperativas Agro-alimentarias de España, FEPEX eta PROEXPORT) lankidetzan aritu dira, eta argitalpen hau prestatu dute. Beste alde batetik, Guía de mezcla en campo de los productos fitosanitarios lana ere argitaratu da. Bertan argibideak eta aholkuak ematen dira, soroetan erabiltzeko produktu fitosanitarioen nahasteak egoki egiteko eta produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko (1311/2012 Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez).Guía de Buenas Prácticas de ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Komunikazio-estrategia, akainek transmititutako gaixotasunen inguruan – ECDC 2015

Presta zaitez akainen sasoirako! lemapean, ECDCk eguneratu egin ditu Europan akainen bidez transmititutako gaixotasunei buruzko komunikazio-materialak.Eguneratze horrek baliabide hobetuak eta tresna berriak ematen ditu, osasun publikoko agintariei laguntzeko, komunikazio-ekimenak egin behar dituztenean, gaixotasunen transmisioa prebenitzeko programetan.Akainek ez dute gaixotasunik eragiten, zuzenean, gizakien artean; baina, euren ziztaden bidez, patogenoak transmiti ditzakete, eta, ondorioz, gaixotasunak eragin.Materiala egiteko aintzat hartu dira bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen zientzia-ezagutza eta Osasun Publikoko komunikazioan egindako aurrerapenak. Mezu gakoak zuzentzeko eta honako hauen artean gaixotasunak saihesteko diseinatu da: haurrak , eremu endemikoetara doazen bidaiariak, osasuneko profesionalak eta eremu endemikoetan bizi den jendea, oro har.Materialak honako hauei buruzko informazioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Komunikazio-estrategia, akainek transmititutako gaixotasunen inguruan – ECDC 2015

Presta zaitez akainen sasoirako! lemapean, ECDCk eguneratu egin ditu Europan akainen bidez transmititutako gaixotasunei buruzko komunikazio-materialak.Eguneratze horrek baliabide hobetuak eta tresna berriak ematen ditu, osasun publikoko agintariei laguntzeko, komunikazio-ekimenak egin behar dituztenean, gaixotasunen transmisioa prebenitzeko programetan.Akainek ez dute gaixotasunik eragiten, zuzenean, gizakien artean; baina, euren ziztaden bidez, patogenoak transmiti ditzakete, eta, ondorioz, gaixotasunak eragin.Materiala egiteko aintzat hartu dira bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen zientzia-ezagutza eta Osasun Publikoko komunikazioan egindako aurrerapenak. Mezu gakoak zuzentzeko eta honako hauen artean gaixotasunak saihesteko diseinatu da: haurrak , eremu endemikoetara doazen bidaiariak, osasuneko profesionalak eta eremu endemikoetan bizi den jendea, oro har.Materialak honako hauei buruzko informazioa ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Katalunian osasuna babesteko kontrol ofizialaren emaitzak 15/02/12

Kataluniako Osasun Publikoko Agentziak (ASPCAT) "Osasunaren babeserako adierazleak, 2013. urtea" izeneko txostena argitaratu du. Bertan laburbiltzen dira pertsonak osasunean eragin kaltegarria izan dezaketen agente fisiko, kimiko eta biologikoetatik (ingurumenean egoten dira) babesteko jardueren emaitzak.Argitalpen horrek sustatu egiten du jardueren eta elikagai- zein ingurumen-kontrol ofizialaren emaitzen inguruko gardentasuna, eta ahalbidetu egiten du interesa duten pertsonak eta erakundeak informazioa eskuratu ahal izatea.Kontrol-jardueraEragile ekonomikoek indarrean dagoen legediak eskatzen dituen betekizunak betetzen dituztela egiaztatzearren, 2013. urtean 70.172 ikuskaritza eta 202 auditoretza egin dira Katalunian.Gainera, honako hauen 24.649 lagin aztertu dira: gizakien kontsumorako ur-elikagaiak, Legionella hedatzeko arriskua duten instalazioetako ura eta gizakien kontsumorako hildako animalien ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Elikagaien eta Uraren bidez Transmititutako Gaixotasunak 15/02/11

Txosten honetan aurkezten dira gaixotasun transmitigarriei buruzko zaintza epidemiologikoaren emaitzak. Zehazki, autonomia-erkidegoetako zaintza-zerbitzuek eta Epidemiologia Zentro Nazionalak (CNE) lurralde nazionalean 2012. urtean egindako zaintza-lanen emaitzak dira.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berunaren bidezko intoxikazioaren prebentzioa – OME 2014

OMEk beruna sartu du osasun publikoarentzat kezkagarrienak diren hamar produktu kimikoen artean; hortaz, beharrezkotzat jo du langileen, haurren eta ugaltze-adinean dauden emakumeen osasuna babesteko hainbat ekintza abiaraztea.Honako hauek dira Berunaren aurreko esposizioa eragin dezaketen jarduera edo substantziak: industria-jarduera (meatzaritza, galdaketa, birziklapena, pinturak, gasolina, etab.), ura eta elikagaiak eta kosmetiko eta sendagai tradizional batzuk. Haur txikiei bereziki eragiten die metal astun horrek; izan ere, xurgatzeko gaitasun askoz ere handiagoa dute, eta garunaren garapenean eragiten die. Horrek atzerakorik ez duten eragin neurologikoak sor ditzake. Honako hauek ere sor ditzake: anemia, hipertentsioa, giltzurruneko gutxiegitasuna eta toxikotasuna ugaltze-organoetan.Berez ez dago berunaren aurreko esposiziorako maila ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aholkuak dietaren ordezkoen oinarrizko osaerari buruz – EFSA 2015

EFSAko Dietetika Produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, pisua kontrolatzeko dietaren ordezkoen oinarrizko osaerari buruz. Produktu horiek energia-defizit nabarmena eragiten dute gehiegizko pisua duten pertsona helduengan, euren dieta osorik ordezkatuta pisua murriztu nahi dutenengan.Halaber, Panelak informazioa eman zuen produktu horien erabilera-baldintzez eta -mugez, eta gomendatu zuen hiru astetik gora ez erabiltzeko, medikuaren zaintzarik eta zaintza dietetikorik gabe. Halaber, ohartarazi zuen jaioberriek, haurrek, nerabeek, emakume haurdunek edo edoskitze-aroan daudenek ez dutela halako produkturik kontsumitu behar, ezta pisu normala edo bestelako patologiak (diabetesa, hezueria, tiroideko gaixotasunak, giltzurruneko gaixotasuna, gibeleko gaixotasuna, gaixotasun kardiobaskularra edo behazun-kalkuluak) dituzten pertsona zaharrek edo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago