Bilaketa emaitza:

FVOren ikuskatzeen programa 2015erako 14/12/18

Elikagai eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) argitaratu berri du 2015. urteari dagokion lan-programa. Guztira, 221 eginkizun jasotzen ditu.Horietako gehienetan (% 73) hainbat estatu kide bisitatuko dira. Espainia programatutako 8 betekizunetan bisitatuko da. Horrez gain, ohiko jarraipen-ikuskatzeak egingo dira.Zehazki, honako esparru hauetan egingo dira bisitaldiak Espainian:Akuikultura (2015-7352)Trazabilitatea post-mortem (2015-7370)Geografia-adierazpenak:JIB (Jatorri Izendapen Babestua), AGB (Adierazpen Geografiko Babestua) eta ETB (Espezialitate Tradizional Bermatua) (2015-7410)Kontrolak inportazioetan (2015-7444)Arrantza-produktuen trazabilitatea eta etiketatua (2015-7479)Landare-izurriteen agerraldiak:Pomaceae (2015-7581)Esnea eta esnekiak (2015-7596)Animalia-jatorriko azpi-produktuen trazabilitatea (2015-7610)Jarraipen-ikuskatzeak (2015-765)Ekitaldi honetan, % 5 areagotuko dira ikuskatzeak estatu kideetan, hirugarren herrialdeetako ikuskatzeen kaltetan.Halaber, ikuskatze gehiago egingo dira animalien osasunaren eta elikagaien (animalia jatorrikoak zein gainerakoak) arloan. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Plagizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2014

Europan elikagaietako pestizidak kontrolatzeko azken programan aztertutako lagin guztien % 97ren hondakin-maila legezko mailatik beherakoa zen (banaka-banaka aztertuta).Laginen % 54k baino gehiagok ez zuten produktu kimiko horien aztarna atzemangarririk.Elikagai ez ekologikoek maizago urratu zituzten legezko muga horiek produktu ekologikoek baino (% 3,1 eta % 0,8, hurrenez hurren)EBtik kanpoko herrialdeetatik inportatutako elikagaietan bost aldiz gehiagotan urratu ziren legezko mugak EBko elikagaietan baino (% 7,5 eta % 1,4, hurrenez hurren).MUGEN URRATZE GUTXIEN DITUZTEN ELIKAGAIAKLekarik gabeko ilarrak eta oliba-olioa (% 0,1 biek), garia (% 0,7) eta bananak (% 0,7). Ez da atzeman legezko mugen gainetiko kopurutik laranja-zukuetan edo animalia-jatorriko produktuetan (besteak beste, gurina ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Plagizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2014

Europan elikagaietako pestizidak kontrolatzeko azken programan aztertutako lagin guztien % 97ren hondakin-maila legezko mailatik beherakoa zen (banaka-banaka aztertuta).Laginen % 54k baino gehiagok ez zuten produktu kimiko horien aztarna atzemangarririk.Elikagai ez ekologikoek maizago urratu zituzten legezko muga horiek produktu ekologikoek baino (% 3,1 eta % 0,8, hurrenez hurren)EBtik kanpoko herrialdeetatik inportatutako elikagaietan bost aldiz gehiagotan urratu ziren legezko mugak EBko elikagaietan baino (% 7,5 eta % 1,4, hurrenez hurren).MUGEN URRATZE GUTXIEN DITUZTEN ELIKAGAIAKLekarik gabeko ilarrak eta oliba-olioa (% 0,1 biek), garia (% 0,7) eta bananak (% 0,7). Ez da atzeman legezko mugen gainetiko kopurutik laranja-zukuetan edo animalia-jatorriko produktuetan (besteak beste, gurina ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Ebola birusa: animaliek gaixotasunarekiko duten esposizioa 14/12/17

Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroaren (ECDC) eta EFSAren artean eginiko ebaluazio bateratu batek ondorioztatu du ez dirudiela etxeko maskotek Europan Ebola birusarekiko esposizioa dutenik.Ebaluazioak txakurrak eta katuak hartu ditu bere baitan, horiek baitira Europan maskotarik ohikoenak. Hala, honako hiru alderdi hauek jorratu ditu:Ebola birusarekin gaixotutako gizaki batekin kontaktuan egoteko maskota batek duen probabilitateaProbabilitate hori baxua da, kontuan hartuta EBn gizakien artean kasu gutxi atzeman direla.Maskota bat EBn kutsatzeko egoerak ez dira Afrika mendebalean egon daitezkeenen parekoak.Animaliak Ebola birusarekiko esposizioa izateko probabilitateaAnimalia bat kontaktuan badago gizakien gaixotasun sintomatiko batekin, maskota infektatzeko edo eragile kutsatu gisa aritzeko duen probabilitatea aldakorra izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Irlandako Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plana eguneratzea 14/12/17

Elikagaien Segurtasuneko Irlandako Agintaritzak (FSAI) argitaratu egin du Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Planaren lehenengo berrikustea eta eguneratzea. Plan horrek 2012-2016 aldia hartzen du bere baitan.Planak lau zati ditu:Elikagaien Kontrol Ofizialerako SistemaPentsuen Kontrol Ofizialerako SistemaAnimalien Osasunaren eta Ongizatearen Kontrol Ofizialerako SistemaLandareen Osasunaren Kontrol Ofizialerako SistemaSistema horietako bakoitzak honako alderdi hauek biltzen ditu: kontrol ofizialerako sistema jakinaren xede zehatzak; kontrol hori egiteaz arduratzen diren agintari eskudunak; halakorik balego, eginbeharrak eskualdatzea; izendatutako laborategi ofizialak; agintari eskudun bakoitzak egindako kontrolen antolaketa; kontrol zehatzen plana; prozedura dokumentatuak; kontrolak egiten dituzten langileen prestakuntza-planak; arrisku-planak; eta kontrol sistemaren inguruan gauzatzen diren kanpoko zein barruko ikuskatzeak.Planak Kontrol Ofizialei buruzko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

INFOGRAFIA: animalien ongizatearena abere-ustiategietan 14/12/22

ELIKAk beste infografia bat egin du eta bertan, oso modu grafikoan kontsultatu ahal izango duzu, animalien ongizateari dagokionez, abeltzaintza-ustiategietan zein lege-betekizun bete behar den.Animalien ongizatearen arloan, Europako legediak xedatzen du giza kontsumorako elikagaietarako animalia espezie bakoitzari hazkuntza-baldintza batzuk ezarri behar zaizkiola. Halaber, azken urteotan araudi berriak jarri dira indarrean hainbat espezierentzat (besteak beste, txerriak eta hegaztiak), batik bat instalazioei eta hazkuntza-baldintzei dagokienez.Aldi berean, araudi horrek xedatzen du oilaskoen eta txerrien zaintzaileek arloko prestakuntza jaso behar dutela, gutxienez 20 orduz. Lanabes hori prestakuntza-ekintzetarako lagungarri izan daiteke.INFOGRAFIA ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

H5N8 Hegazti-gripea Europan sartzeko bideak 14/12/17

EFSA aztertzen ari da zein bidetatik sartu ahal izan den H5N8 azpi-motako Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen (IAAP) birusa, azken boladan EBn agerraldiak eragin dituena.Europan lehenengo aldiz atzeman da birus hori, eta ez dago argi nola sartu zen Alemaniako ustiategi bateko indioilarren artean. Bertan atzeman zuten lehenengo agerraldia, azaroaren 6an. Birus hori aurretik ere isolatu izan da baso-hegaztietan, Asiako hego-ekialdean.Bildutako datuak aztertu ostean, EFSAk honako hau ondorioztatu du:Landa-datuek eta aldez aurreko infekzio esperimentalek adierazten dute H5N8 IAAP ez dela H5N1 IAAP bezain patogenoa uretako hegaztietan (etxekoak zein basokoak), baina bai kortako hegaztietan.H5N8 IAAPk kutsatu dituen baso-hegaztien espezieek ez dute sintoma klinikorik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai arriskuak jakinarazteko jardunbide egokiak –FAO 2014

FAOk, Elikagaien Kalitaterako eta Kaltegabetasunerako Txileko Agentziarekin (ACHIPIA) lankidetzan, agiri bat prestatu du. Bertan, giza osasunerako arriskuak, elikagaiekin lotutakoak, jakinarazteko gidalerroak ematen dira. Gida hori Elikagaien Segurtasunaren arloko agintaritza eskudunentzat, elikagaien industriarentzat, ikertzaileentzat, kontsumitzaileen erakundeentzat eta komunikabideentzat da. Xede du arriskuak jakinarazteko jardunbide egokiak gomendatzea, herritarrei jakinarazpenak egin behar zaizkienean aintzat hartzeko. Gidak aztertu egiten ditu elikagaien segurtasunaren arloko jakinarazpenak egitean egoten diren oztopo nagusiak, eta gidalerroak ematen ditu arriskuak jakinarazteko jarduerak planifikatzeko: jakinarazpena prestatzeaz ardurazten den taldea; nola, noiz, noren eskutik eta zein baliabideren bidez igorri behar den. Honako hauek dira azken gomendioak: Gomendagarria da harremanetarako pertsonen zerrenda zehatza ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Esne-behien ustiategi txikien ongizatea aztertzen du EFSAk 14/12/15

Galdeketa Europar Batzordeak (EB) EFSAri egindako eskaeraren ondorioz sortu da; zehazki, esne-behien ustiategi txikien definizioa eta kategorizazioa berrikusteko eskatu dio, ustiategi txikietako esne-behien ongizateari buruzko zientzia-irizpen bat egin eta argitaratzeko. 2015ean argitaratuko da.Orain arte, horri buruz egindako lana EFSAren AHAW Panelaren agiri bat da, besteak beste, hauek jasotzen dituena:Lan-taldeko kideek EBren eskaeraz egindako interpretazioa;Europako behi-biztanleriaren ikuspegi orokorra;Herrialdeetako esne-behien ustiategien egitura eta tamaina."Ustiategi txikia" edo "eskala txikiko abeletxea" definitzen duten kontzeptuak: 75 behiko tamaina; zenbait artzaintza-sistema; langileen % 80 baino gehiago familiakoa izatea; tokiko arrazak; ziurtatze-sistema (ekoizpen ekologikoa, Jatorri Izendapen Babestua, Adierazpen Geografiko Babestua, Espezialitate Tradizional Bermatua).Taldeek zein norbanakoek parte har ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Urteko txostena: Erresuma Batuko Kontrol Ofizialeko Plana 14/12/12

FSAk argitaratu egin du Elikakatearen Kontrol Ofizialaren Urte Anitzeko Plana (MANCP) Erresuma Batuan eta Ipar Irlandan aplikatzeari buruzko urteko txostena. Txostenak 2013an bildutako datuak ditu oinarri, eta, haren arabera, Planaren betetze-maila oso ona da, oro har, sektore guztietan.Txostena Elikagaien Segurtasunerako Britainiar Agentziak (FSA) eta Ingurumena, Elikadura eta Landa-gaiak Sailak (DEFRA) egin du, Ipar Irlandako Osasun Sailaren, Nekazaritza eta Landa-garapena Sailaren, eta Eskoziako eta Galesko eskualde-agentzien ekarpenekin.Txosten horretan zehazten dira honako hauei buruzko legeria aplikatzen diharduten eta betetzen dela zaintzen esku hartzen duten agintari eta erakundeen zereginak, erantzukizunak eta estrategiak: pentsuak eta elikagaiak, animalien osasuna eta ongizatea eta betekizun fitosanitarioak.Kontrol Ofizialen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago