EFSAk zientzia-irizpen bat argitaratu du elikagai eta pentsuetan kloranfenikolaren presentziak gizakien eta animalien osasunean izan ditzakeen arriskuei buruz. Europar Batasunean ezin da erabili kloranfenikola antibiotikoa elikagaietarako animalietan. Hala ere, lurzoruko bakterioek ekoitz dezakete, eta, beraz, naturalki ager daiteke landare-elikagaietan.Irizpenean, EFSAko CONTAM panelak elikagai-esposizioa kalkulatu du kasurik txarrenerako: animalia-jatorriko elikagai guztietan 0,3 µg kloranfenikola kiloko. Kalkulu horren arabera, batez besteko elikagai-esposizio kronikoa 1 eta 17 ng-ren artean egongo litzateke gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko umeen kasuan, eta 2 eta 4,0 ng-ren artean gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko helduen kasuan.Kloranfenikola gizakien anemia aplastikoan inplikatuta dago eta ondorio hepatotoxikoak dakartza animalien ugalketa-sisteman. Dena den, deskribatutako ...
Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Zientzia Sarea EFSAk sortu zuen, 2012an, honako helburu hauekin:Handitzea EBn egindako Arriskuen Ebaluazioen bateratze maila.Sustatzea Arriskuen Ebaluazioaren printzipioen elkar ulertzea eta hobetzea parte-hartzaileen arteko elkarrizketa.Hobetzea EBn egindako zientzia-ebaluazioen ezagutza eta konfiantza.Gardentasun handiagoa ematea estatu kideen eta EFSAren arteko egungo prozesuari.Urteko bigarren txostenean ezartzen du Sareak 2014ko azarorako aurreikusitako bilkuraren ordez, galdeketa publikoa egingo duela Arriskuen Ebaluazioaren ikuspegi globalera begira azken aldian eta orain martxan dauden jarduerei buruz. Honako hauek dira Arrisku Ebaluazio horren oinarriak: zientzia-ebidentzia (Prometheus proiektua), ebidentziaren pisua ebaluazioan eta garrantzia biologikoa toxikologian, eta Arriskuen Ebaluazioaren ziurgabetasuna.Galdeketa aurki argitaratuko da honako lotura honetan eta emaitzak ...
EFSAk gidaliburu bat argitaratu du, estatistika-txostenak aurkezteko. Xedea da jasotzen duen estatistika-informazioa bateratu eta estandarizatzea, eta honako hauek erraztea: analisien erreproduzigarritasuna, estatistika-emaitzen interpretazioa eta erabilera, eta berrikuspen independentea.Gida hau argitaratuta EFSAk egiten duen lanaren eta jasotzen duen informazioaren kalitatea, irekiera eta gardentasuna hobetu nahi dira. Horretarako, txantiloi bat proposatzen dute, bertan, ahalik eta modurik zabalenean biltzeko estatistika-analisiaren alderdi garrantzitsuenak: helburuak, azterlanaren diseinua, erabilitako informazio-iturriak, datuen kalitatea, analisien metodoa eta, emaitzak eta interpretazioa. Ez du orientabiderik ematen estatistika-analisia aplikatzeko metodologiaren inguruan.Estatu kideek ildo horiei jarraituz gero, areagotu egingo du EFSAk argitaratzen dituen Arriskuen Ebaluazioen emaitzen gardentasuna.EFSAren ildoak ...
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) txosten bat argitaratu du, Europan 2009-2012 epean hainbat gaixotasun emergenteren eta bektoreen bidez transmititutako gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruz.Zenbait datu garrantzitsu:1. Q Sukarra - Espainian, kasuen kopuruak behera egin du 2008az geroztik:Q Sukarra Espainian20082009201020112012119343933582. Akainek transmititutako entzefalitisa - Gizakien arteko kasuen kopuruak ia % 400 egin du gora eremu endemikoetan, azken 30 urteotan. Arrisku-eremuak hedatu egin dira eta foku gehiago atzeman dira.3. Malaria - Jakinarazitako malaria-kasuen kopurua egonkor mantendu egin da azken urteotan Europan. Urtean kasu bat atzematen da 100.000 biztanleko.Datu horiek EBko estatu kideei igorri zaizkie, eta herrialdeetako Zaintza Epidemiologikoko sistemei dagozkie. Guztira, ...
EFSAk, arrisku emergenteen EREN sarearen bidez, sistematikoki eta eraginkortasunez atzeman nahi ditu Europako pentsu eta elikagaien elikakatean, eta animalia eta landareen osasunean gerta daitezkeen arrisku emergente garrantzitsuak, epe ertainean (5-10 urte) eta epe luzean (10-25 urte).2013. urtean, ERENek gerta daitezkeen arrisku emergenteen 16 zantzu atzeman ditu: 10ek EFSAren Arrisku Emergenteen Arriskuen Unitatean zuten jatorria, eta 6k estatu kideetan:Norobirusa: Jarduera areagotzea, II.4 genotipoko aldaera berri bati loturik.Clostridium difficile: elikagaien patogeno potentziala.Cryptosporidium: infekzioak areagotzea Herbehereetan, Erresuma Batuan eta Alemanian.Plastikoaren mikropartikulak: elikakatea kutsatzea, ingurumenaren kutsaduraren ondorioz.Bisfenol A: alternatibak, elikagaiak ukitzen dituzten materialen aplikazioetarako.Opisthorchis felineus Italian.Dermatitis nodular kutsakorra.Zianotoxinak: kutsadura elikadura-osagarrietan.Kadmioa eta klorpirifoak: balizko toxikotasun ...
Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC) urteko txostenaren lehen zatia kaleratu du, eta bertan, Europako osasun publikorako garrantzitsuak diren eta transmiti daitezkeen gaixotasun nagusien epidemiologiaren ikuspegi orokorra ematen da. Argitaratutako txostenak 2012ko egoera epidemiologikoaren berri ematen du, uraren eta elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasun eta zoonosi nagusiei dagokienez.Lehen txosten horretan, gaixotasun hauen inguruko datuak aurkeztu dituzte: kanpilobakteriosia, listeriosia, salmonellosia, STEC/VTEC, antraxa, botulismoa, bruzelosia, kolera, kriptosporidiosia, shigellosia, ekinokokosia, giardiasia, A hepatitisa, leptospirosia, toxoplasmosia, trikinelosia, tularemia, sukar tifoidea eta paratifoidea, eta yersiniasia.Hauek dira aipatutako lehen 4 gaixotasunei buruzko datuak:Kanpilobakteriosia:Beherakoa eragiten duen bakterio ohikoena da.Kanpilobakteriosia-kasuek gora egin zuten 2008tik 2012ra bitarteko bost ...
EFSAk ebaluatu egin du Fusarium generoko onddoek sortutako Nibalenola eta Deoxinibalenola (DON) mikotoxinen genotoxikotasuna. Horiek normalean garia, artoa, garagarra, oloa eta zekalea bezalako zerealen laborantzak kutsatzen dituzte.Horretarako, genotoxikotasun-probak egin dira saguekin, eta egindako entseguen erantzun guztiak negatiboak izan dira. Era berean, ez zen ondorio mutagenikorik agertu ikertutako dosietarako.Bi mikotoxinen geotoxikotasun-egintzaren mekanismoa azaltze aldera, in vitro ikerketak egin dira, eta horiek adierazten dute bi mikotoxinek ez dutela kalterik eragiten DNAn, egindako entsegu batean ere ez.Ikerketa horietatik ondorioztatu da hala Nibalenolak nola Deoxinibalenolak potentzial genotoxikorik gabeko mikotoxinatzat har daitezkeela, eta ez dakartela inolako arrisku genotoxikorik edo mutagenikorik. Horrek argitu egiten ditu azken ...
Bideo honen bidez, Lehen Sektoreak Elikagaien Segurtasunaren arloan duen garrantziaz kontzientziarazi nahi da.Nekazariek, abeltzainek eta arrantzaleek jardunbide egokien aldeko apustua egiten dute euren eguneroko lanean, guri elikagai osasungarriak eta seguruak eskaintzeko.Lurrean zein itsasoan lan egiten duten profesional guztiei omenaldi xume bat.Bideoa: Elikagaien segurtasuna Lehen Sektorean ...
EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) azido folikoaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat. Balore horiek dietan folatoaren (EFD) baliokidetzat ematen dira; izan ere, elikagaietan dagoen folatoaren bioeskuragarritasuna txikiagoa da, gehigarri gisa hartzen den edo elikagai aberastuek duten folato sintetikoarena baino.Zientzia-iritzi berri honetan gizon eta emakume heldu osasuntsuentzat ezarri den eguneko batez besteko ingesta EFD 250 µg-koa da. Hala ere, helduentzako Erreferentziazko Ingesta hau ezarri da: 330 µg EFD/egun. Helburua da beren ezaugarri genetikoak direla-eta azido foliko gehiago behar duten pertsonak biltzea.Beste herritar-talde batzuentzat honako ingesta-maila hauek ezarri dira:7 eta 11 hilabete bitarteko haurtxoak: 80 µg ...
EFSAren Produktu Dietetikoak, Nutrizioa eta Alergiak Panelak (NDA) azido folikoaren erreferentziazko balore dietetiko berriak ezarri ditu, Europako herritarrentzat. Balore horiek dietan folatoaren (EFD) baliokidetzat ematen dira; izan ere, elikagaietan dagoen folatoaren bioeskuragarritasuna txikiagoa da, gehigarri gisa hartzen den edo elikagai aberastuek duten folato sintetikoarena baino.Zientzia-iritzi berri honetan gizon eta emakume heldu osasuntsuentzat ezarri den eguneko batez besteko ingesta EFD 250 µg-koa da. Hala ere, helduentzako Erreferentziazko Ingesta hau ezarri da: 330 µg EFD/egun. Helburua da beren ezaugarri genetikoak direla-eta azido foliko gehiago behar duten pertsonak biltzea.Beste herritar-talde batzuentzat honako ingesta-maila hauek ezarri dira:7 eta 11 hilabete bitarteko haurtxoak: 80 µg ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.