2014ko urriaren 8tik 10era bitartean, ANSESen Parisko egoitzan egin da OMEren Arrisku Kimikoen Ebaluazio Sarearen bilkura. Munduan arrisku kimikoen ebaluazioa hobetzeko sortu zen sare hori. Bada, sarea arrisku kimikoen ebaluazioaz arduratzen diren erakundeen arteko interakzio-foro bihurtu da, esperientziak eta jardunbide egokiak elkarrekin trukatzeko, bikoiztasunak saihesteko eta arriskuen ebaluazioaren esparruko metodologiak bateratzeko.Lehenengo batzar horrek sarea martxan jartzea ekarri du. Gaur egun 5 kontinenteetako 22 herrialdetako 53 parte-hartzaile eta 3 behatzaile ditu. Horietako bat da ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa. Batzarrean, 60 bat adituk osatutako taldeak eztabaidatu egin du arrisku kimikoen ebaluazioaren inguruan egun martxan dauden jarduerez. Halaber, etorkizunerako lankidetza-ekintzak planifikatu ...
Europako Batzordeak hala eskatuta, FEEDAPek, EFSAren baitan animaliak elikatzeko erabilitako gehigarri eta produktu edo substantziak aztertzen dituen batzorde teknikoak, irizpen zientifiko bat eman du azido formikoa berriz baimentzearen inguruan, zehazki, animalia-espezie eta -kategoria guztientzako pentsuen kontserbatzaile gisa erabiltzeko, eta ziloratzeko gehigarri gisa erabilera berria emateko. Hona hemen FEEDAPek ateratako ondorioak:Ez da kontrako eraginik atzeman txerriak elikatzeko azido formikoa proposatutako gehienezko dosian erabiltzen denean (12.000 kg azido formiko/elikagai osoaren kg), eskortako hegaztietan edo hausnarkarietan (10.000 mg azido formiko/elikagai osoaren kg). Era berean, ezin izan da identifikatu muga jakin bat segurtasun-tarte gisa. Ondorio horiek beste animalia-espezie batzuetara estrapola daitezke 10.000 mg azido ...
Europako Batzordeak EFSAko Arrisku Biologikoen Adituen Panelari (BIOHAZ) eskatu zion zientzia-irizpenak eman zitzala animalia-jatorririk gabeko elikagaiek (FoNAO dira ingelesezko siglak) kutsa ditzaketen patogenoen arriskuaz osasun publikorako. Oraingoan, meloietako Salmonellaren eta tomateetako Salmonellaren eta Norobirusaren presentziari buruz eginiko arrisku-ebaluazioaren bigarren zatia argitaratu du EFSAk. Bada, arrisku-ebaluazioa egiteko erreferentziazko terminoak honako hauek izan dira: (i) Aipatutako mikroorganismoetarako arrisku-faktore nagusiak identifikatzea meloi eta tomateetan.
(ii) Desagerrarazteko balizko aukera zehatzak gomendatzea eta horien eraginkortasuna ebaluatzea, gizakientzako arriskua murrizte aldera.
(iii) Bidezkotzat jotzen bada, irizpide mikrobiologikoak gomendatzea. Arrisku-faktore nagusiak
Meloietan Salmonella eta tomateetan Salmonella eta Norobirusa egoteko (nekazaritza-ekoizpenean eta horren osteko prozesamenduan) arrisku-faktore nagusiak identifikatzeari dagokionez, BIOHAZ taldeak ondorioztatu du tomateak eta ...
Europako Batzordeak EFSAko Arrisku Biologikoen Adituen Panelari (BIOHAZ) eskatu zion zientzia-irizpenak eman zitzala animalia-jatorririk gabeko elikagaiek (FoNAO dira ingelesezko siglak) kutsa ditzaketen patogenoen arriskuaz osasun publikorako.Oraingoan, meloietako Salmonellaren eta tomateetako Salmonellaren eta Norobirusaren presentziari buruz eginiko arrisku-ebaluazioaren bigarren zatia argitaratu du EFSAk.Bada, arrisku-ebaluazioa egiteko erreferentziazko terminoak honako hauek izan dira:(i) Aipatutako mikroorganismoetarako arrisku-faktore nagusiak identifikatzea meloi eta tomateetan.(ii) Desagerrarazteko balizko aukera zehatzak gomendatzea eta horien eraginkortasuna ebaluatzea, gizakientzako arriskua murrizte aldera.(iii) Bidezkotzat jotzen bada, irizpide mikrobiologikoak gomendatzea.Arrisku-faktore nagusiakMeloietan Salmonella eta tomateetan Salmonella eta Norobirusa egoteko (nekazaritza-ekoizpenean eta horren osteko prozesamenduan) arrisku-faktore nagusiak identifikatzeari dagokionez, BIOHAZ taldeak ondorioztatu du tomateak eta ...
Elikagaien toxiinfekzioei dagokienez, haurdunak arrisku-taldetzat jotzen dira, izan ditzaketen ondorioak larriak izan baitaitezke.Elikagaiek transmititzen dituzten gaixotasun garrantzitsuenen artean, listeriosia da aipagarriena; izan ere, gutxitan gertatzen bada ere, arazo larriak eragiten ditu fetuan. Haurdunen artean gertatzen den beste toxiinfekzio aipagarri bat Toxoplasma gondiik eragindakoa da, fetuan infekzio larria eragin baitezake.Haurdunarengan edo fetuarengan ondorio larriak eragin ditzaketen beste patogeno batzuk (nahiz eta inoiz gutxitan gertatzen diren) honako hauek dira: Brucella spp., H hepatitisaren birusa, E. coli berotoxigenikoak, Salmonella spp. eta Campylobacter spp.AECOSANek haurdunek hainbat elikagai kontsumitzearekin lotutako arrisku mikrobiologikoei buruz argitaratu berri duen txostenean zabal aztertzen dira patogeno horiek guztiak. Gainera, haurdunen ...
Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna Sailak Agindu bat argitaratu du. Agindu horrek sailkatu egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzean kusku biko moluskuen ekoizpen-eremuak. Aginduak honako espezie hauei eragiten die: ostra, datila, berberetxoa, txirla, muxila eta muskuilua. Agindu horren bidez, Mundakako Okako estuarioko eremu batean baino ezin da kusku biko moluskurik hartu; zehazki, Arketaseko azpi-eremuan. Euskal itsasertzean leku horretan baino ezin da moluskuak hartu. Leku hori B eremutzat jo denez, moluskuak bizirik merkaturatu aurretik, arazketa-prozesua aplikatu beharko zaie.Agindu hori argitaratuta, bete egiten da 854/2004 Araudia, itsasertzean moluskuen ekoizpen-eta berrezartze-eremuen kokapena eta mugak, uren kalitateari eta gorotz-kutsaduraren mailari dagokionez, agintari eskudunek ...
EFSAk argitaratu duen dokumentuan panelek argitaratzen dituzten zientzia-iritzi eta -irizpenek izan beharreko egitura eta gutxieneko edukiak proposatzen dira.Arriskuak Ebaluatzeko metodologia harmonizatzeko helburua lortzeko, EFSAk bere Zientzia Batzordeari agindu dio zientzia-txosten eta -irizpenen egitura eta edukiak berrikusteko. Ondoren, aholku-dokumentu hau egin du.Proposatutako egitura behar bezain malgua da EFSAk argitaratzen dituen txosten mota guztietara egokitzeko. Zehazki, honako atal hauek ditu:Titulua, estraktua (abstract), hitz gakoak eta laburpena.Sarrera:mandatuaren erreferentziazko hitzak izan behar ditu.Datuak eta metodologia:erabilitako informazio-iturriak eta dokumentu-gidak barne.Ebaluazioa:ziurgabetasunak eta aldakortasuna deskribatuta.Ondorioak.Gomendioak.Erabilitako erreferentziak.Gehigarriak, eranskinak eta hiztegia (beharrezkoa balitz).Egitura berri hori zenbait iritzitan testatu da, Zientzia Batzordeak 2014ko uztailean eginiko osoko bilkuran onetsi baino lehen. ...
CreSak eta MAGRAMAk txosten bat argitaratu dute. Bertan laburbiltzen dira Espainian, 2012. urteko zoonosiei eta antibiotikoekiko erresistentziari buruzko datuak.Txostenak honako hauei buruzko informazioa biltzen du: batetik, gaixotasunak eta agente patogenoak animalien artean, gizakien artean eta elikagaietan; eta, bestalde, antibiotikoekiko erresistentzia, zenbait zoonosia-agenteren eta beste bakterio batzuen aurrean.Txosten horren xedea da Espainian zoonosiei buruzko informazioa argi eta zehatz laburbiltzea, eta gaztelaniaz aurkeztea. EFSAk eta ECDCk urtero egiten dute Informe sobre tendencias y fuentes de zoonosis, agentes zoonósicos y brotes producidos por alimentos izeneko txostena, Europako Batzordeak hala aginduta. Txosten horrek estatu kide guztiek ematen duten informazioa biltzen du; baina, oso mamitsua ...
Oro har, Espainian Kontrol Sistema egokia ezarri da, agintari eskudunak izendatu dira eta egin beharreko betekizunak argi banatuta daude tartean dauden kontrol-agintaritza eta -organismoen artean. Horixe da, hain zuzen ere, FVOk Andaluzia eta Valentzia bisitatu ostean, Estatuaren inguruan egindako txostenaren ondorioetako bat; izan ere, bi autonomia-erkidego horiek hautatu zituzten, produktu ekologikoak kontrolatzeko Espainian ezarritako sistema ebaluatze aldera. Besteak beste, txosteneko ondorio hauek azpimarratu nahi ditugu… Gune sendoak Agintaritza eskudunen eta kontrol-agintaritzaren arteko koordinazioa egokia da. Kontrol-organismoak EN 45011 arauaren arabera daude egiaztatuta, eta agintaritza eskudunek onetsi dituzte. Barneko ikuskaritzak erregularki egiten dira. Badago produktu ekologikoen inportazioa kontrolatzeko sistema. Ahulguneak eta ...
FSAk argitaratu egin ditu 2013an eta 2014an Elikagaien Segurtasunaren arloan egindako zientzia-lanaren emaitzak. Bere lanaren ardatza izan da honako lau patogeno nagusi hauen bidez elikagaiek transmititzen dituzten gaixotasunak murriztea:Campylobacterra:elikagaien toxiinfekzio gehien eragiten dituen patogenoa da. Azken urtean, lehenengo aldiz murriztu da jakinarazitako kasuen kopurua (66.574 kasu). Hala ere, oraindik goiz da behin betiko joera dela adierazteko.Norobirusa:aurreko urtearekin alderatuz gero, nabarmen murriztu da jakinarazitako kasuen kopurua (9.328 kasu). Baina, kasu gehienak mediku-ingurune batean jakinarazi dira, eta nekez lot daiteke kutsatutako elikagaien kontsumoarekin.Salmonella:kasuen kopurua nabarmen murrizten ari da 2000az geroztik (8.924 kasu), zehazki, oilo-ustiategietan txertaketa-programa ezarri zenez geroztik.E. Coli:kasuen kopuruak behera egin ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.