Europar Batasuneko Albaitaritza eta Elikadura Bulegoak (FVO) jendaurrean ikusgai jarri du aurtengo uztailetik abendura bitarteko ikuskaritza-programa. Urtearen bigarren erdi horretan, 94 ikuskaritzen % 64 Elikagaien Segurtasuna kontrolatzera bideratuko dira, % 5 Animalien Osasuna kontrolatzera, % 4 Animalien Ongizatera, % 9 Landareen Osasunera, % 7 Berrikuspen Orokorretara eta % 9 Elikagaien Kalitatera. Gainerako % 2a Animalien Osasunaren eta Ongizatearen ikuskaritza konbinatura bideratuko da. Espainiar estatuan honako ikuskaritza hauek egingo dira: Lehenengo ekoizpena Landareen izurrite-agerrerak (Kiwiaren txankroa) Animalien azpi-produktuen eta horietatik eratorritako produktuen trazabilitatea Erleen gaixotasunak FVOren ikuskaritza-programa (2014ko uztailetik abendura) ...
Gero eta nanoteknologia-aplikazio gehiago deskribatzen dira Elikagaien Industriarako, eta aurreikuspena da erabilerak areagotzea, material horien propietateak eskaintzen dituzten abantailei esker.Hori dela eta, ikerketak arrisku-ebaluazioaren azterlanetara lotu behar dira, Elikagaien Segurtasun maila handia mantentzeko eta kontsumitzaileen osasuna eta ingurumena babesteko.Artikulu osoa ...
Elikagaien Segurtasunerako Britainiako Agentziak (FSA) argitaratu egin ditu 2014ko lehenengo hiruhilekoan Elikagaien Segurtasunaren pertzepzioari buruz eginiko azterlanaren emaitzak. Azterlan hori bi urtean behin egiten du, 2010az geroztik.Bada, azterlan berri horretan 2.483 kontsumitzaile britainiarren iritziak jasotzen dira, honako bost gai hauen inguruan eginiko inkesta pertsonalen bidez:elikagaien inguruko kezkahigiene-arauak ezagutzea errestaurazio-establezimenduetanhigiene-ekimen edo -sistema ezarrien berri izateaFSA eta bere ardurak ezagutzeaFSAn konfiantza izateaLortutako emaitzen artean, honako hauek aipa daitezke:Hauek dira britainiar kontsumitzaileak gehien kezkatzen dituzten Elikagaien Segurtasunaren arloko gaiak: elikagaien higienea, etxetik kanpo jaten denean (% 36); elikadura-intoxikazioak (% 28) eta elikagaietako gehigarrien erabilera (% 28). Ehuneko horiek zertxobait handitu dira aurreko inkestaren ...
ACSAk Mikotoxinen Dieta Osoaren Azterlanaren kapitulu berri bat argitaratu du. 2008-2009an egin zen eta elikagai berezietan (glutenik gabeko elikagaiak eta inportatutakoak, nagusiki herritar zeliakoek eta etorkinek kontsumitzen dituztenak, hurrenez hurren) aflatoxinek (AFS), deoxinibalenolak (DON), fumonisinek (FBak) eta zearalenonak (ZEA) duten presentziari dagokio.Alde batetik, glutenik gabeko elikagaiek (nagusiki, arto- edo arroz-irinez eginikoak) FBekin eta DONekin kutsatutako laginen ehuneko txikia aurkeztu zuten (18tik 6 eta 18tik 2, hurrenez hurren). Hori dela eta, ez zen beharrezkotzat jo esposizioaren ebaluazioa egitea.Beste alde batetik, inportatutako elikagaietan espezializatutako dendetako elikagaietan FB1 eta FB2 mikotoxinak izan ziren atzemandako garrantzitsuenak (% 40 eta % 51 arteko kutsadura-ehunekoa). Nagusiki, ...
EFSAk inbentario bat egin du, elikagaien sektorean nanoteknologiari buruzko ikuspegi orokorra ematen duena; izan ere, gaur egungo eta etorkizuneko aplikazioak biltzen ditu, alo horretako araudia (EBkoa zein EBtik kanpokoa) aztertzen du eta gaur egun eskura dauden datu toxikologikoak (material horiei eta, arlo honetan, azken urteotan gauzatu diren arrisku zehatzen ebaluazioei buruzkoak) biltzen ditu.Inbentarioak 633 erregistro (55 nanomaterial eta 12 aplikazio dituztenak) laburbiltzen ditu. Erregistro horiek guztiak biltzeko, bibliografietan bilatu da (9.000 erreferentzia baino gehiago), elikagai-enpresetako web orriak kontsultatu dira eta ikerketa-institutuetara zein elikagai-industrietara galdetegiak igorri dira, baita aholkulari eta beste aditu batzuei ere.Erregistro kopuru handiena zilarrezko eta titanio dioxidozko nanokapsulatuei ...
Uztailaren 1ean, Ministerioaren Nekazaritza Ekoizpenaren Osasuneko Zuzendaritza Orokorrak baimendu egin zuen, salbuespen gisa, zenbait produktu fitosanitario merkaturatzea (besteak beste, klorpirifoz eta tiaklopridaz egindako intsektizidak), almendrondoaren "har buruhandiari" aurre egiteko.Intsektizida horiek merkaturatzeko eta erabiltzeko baimenak honako epe hauetara arte egongo dira indarrean:Klorpirifozegindakoak: 2014ko uztailaren 15etik azaroaren 11ra bitartean.Tiaklopridaz egindakoak: 2014ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean.Hauek dira tratamenduak aplikatzeko baldintzak:Nekazari eta aplikatzaile profesionalek egingo dituzte, autonomia erkidegoko agintaritza eskudunen kontrolpean.Salbuespeneko baimen hau ezin da luzatu eta behin baino ez da gauzatuko.Aragoiko gobernuak egin zuen baimen-eskaera, ez baitzegoen almendrondoaren har buruhandiari (Capnodis tenebrionis) aurre egiteko produktu fitosanitario baimendurik.Baimen hori eta beste batzuk hedatzeko, ...
EFSAren Nutrizio, Produktu Dietetiko eta Alergien gaineko Panelak (NDA) zientzia-irizpen bat argitaratu du, arrainek eta itsaskiek Europako elikaduran duten eginkizuna zehazteko. Halaber, balioetsi egin ditu arraina kontsumitzeak giza osasunean izan ditzakeen ondorio onuragarriak, arriskuekin alderatuta.Panelak honako hauek aztertu dit: batetik, haurdunen kontsumoa eta eragina fetuen garapen neurologikoan, eta, bestalde, oro har, helduen artean gaixotasun kardiobaskularra izateko arriskua.Panelak ondorioztatu du arrainak eta itsaskiak balore biologiko handiko energia- eta proteina-iturri direla, eta lagundu egiten dutela osasunerako argi identifikatutako onurak dituzten oinarrizko nutrienteen ingestan (besteak beste, iodoa, selenioa, kaltzioa eta A eta D bitaminak). Horrez gain, kateko gantz-azido poliinsaturatuen iturri aberatsa ere badira, ...
EFSAk eguneratu egin du Salmonellari, Campylobacterri, Escherichia coliri eta antimikrobianoen aurreko erresistentziari buruzko informazio-orrietan biltzen duen informazioa.Informazio-orriotan, gaixotasun horien alderdi hauei buruzko informazioa biltzen da: infekzio-iturriak, Europan urtean jakinarazten diren kasuen kopurua, gaixotasunaren sintoma nagusiak, eta Osasun Publikoaren sistemetarako kostuaren zenbatespena eta EBn produktibitatea galtzeagatiko kostua.Halaber, laburpen bat egiten da Europan gaixotasun horiei aurre egiteko egiten diren ahaleginei buruz, Elikagaien Segurtasunaren ikuspegi integratuaren bidez (abeletxetik mahaira). Besteak beste, honako hauek zehazten dira: zaintza-sistemak, datuen bilketa, arriskuen balioespena, gaixotasuna kontrolatzeko eta arintzeko neurriak, eta arriskuak jakinarazteko jarduera egokiak eta eraginkorrak.Azkenik, diagrama erraz batean, islatu egiten dira Osasun Publikoan kontsumitzaileak arrisku horietatik ...
Zer egiten du EFSAk nazioarteko zientzia-kooperazioan? 2014/07/15 EFSAk argitaratu egin du Nazioarteko Zientzia Kooperazioko Programa 2014-2016, eta horretan lehentasuna eman die elikagaiekin lan egiten duten munduko agentzia eta erakundeekin egiten den elkarrizketari eta elkarlanari. Programak zehaztu egiten ditu EFSAk nazioarteko zientzia-kooperazioa babesteko eskura dituen jarduerak, mekanismoak eta tresnak. Batez ere zientzia- eta teknika-aholkularitza ematen die Codex Alimentariusari eta FAO/OMEko adituen batzordeei. Halaber, EFSA lankidetzan ari da zientzia-aholkularitza ematen duten edo nazioarteko arauak ezartzen dituzten nazioarteko erakundeekin: Babes Fitosanitarioaren Nazioarteko Konbentzioa (IPPC), Babes Fitosanitarioaren Europako eta Mediterraneoko Erakundea (EPPO), OCDE eta OIE. Azkenik, lankidetza-hitzarmenen bidez, hirugarren herrialde batzuetako Elikagaien Segurtasunaren arloko ...
Uztailaren 4an, Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onetsi zuen, zaldien mugimenduei buruzko txartela sortzeko. Txartel horrek ordeztu egingo ditu mugimenduei buruzko osasun-agiri ofizialak, baldin eta mugimenduen xedea honako hauek badira:Turismoa, olgeta, kultura edo larreen aprobetxamendua.Kirol- edo morfologia-lehiaketak.Horretarako, zaldiek 30 egun baino lehenago itzuli behar dute jatorrizko ustiategietara, eta ez da animaliaren titularra aldatuko.Txartela borondatezkoa izango da, eta autonomia-erkidegoan animalien mugimenduaren arloan eskuduntza duen organoak edo eskuordetzen duen organoak emango du.ZMT eskuratzen ez dutenek gaur egungo betebehar berberak izango dituzte, osasun-agiri ofizialei dagokienez.MAGRAMAren prentsa-oharra ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.