EFSAk dietaren bidezko selenio ingestioa aztertu du, elikadura-osagarriak barne, eta ondorioztatu du ez dela oso litekeena kontsumitzaile helduek gehieneko ingestio-maila jasangarria gainditzea, aintzat hartuta elikagaien eduki naturaletik datorren selenioa.
Dena den, ohartarazi da selenio dosi handiak dituzten elikadura-osagarriak kontsumitzen dituzten pertsonek gehieneko ingestio jasangarria gainditu ahal dutela. Gehieneko selenio ingestioari buruzko ebidentziak, eragin klinikoak eta biomarkatzaile potentzialak identifikatu dira, bai eta gaixotasun kronikoen arriskua eta pertsonen garapen neuropsikologikoaren narriadura ere.
Alopezia da selenioaren esposizioaren ondoriozko ezaugarri goiztiar ikusgarria eta ezarritako kontrako efektua, eta, horregatik, balorazio-irizpide kritiko gisa hautatu da selenioaren gehieneko muga ezartzeko. Behatutako kontrako efektu maila minimoa identifikatu da (LOAEL), 330μg/egun, gizakiengan ...
EFSAk iturri guztietatik (elikagaietatik eta ez elikagaietatik) datorren kobrearekiko giza esposizioa ebaluatu du, eta ondorioztatu du ingestio horrek ez dakarrela osasun-arazorik herritarrentzat. Hala ere, EFSAren Batzorde Zientifikoak Eguneko Ingesta Onargarriaren (IDA) balio berri bat ezarri du Europako herritarrentzat: 0,07 g/kg-ko gorputz‑pisua/eguneko. Kobrea funtsezko mikronutrientea da izaki bizidun guztientzat, baita pertsonentzat ere; hala ere, dietan gehiegi edo gutxiegi kontsumitzeak osasun-arazoak eragin ditzake.
Modu naturalean agertzen da elikagai askotan, eta elikakatean honako hauen bitartez sartzen da: pestizida organiko eta konbentzionalak, pentsuetarako eta elikagaietarako gehigarriak, eta elikagai aberastuetan eta elikadura-osagarrietako osagai gisa. Denboran zehar kobre gehiegi hartzea toxikoa izan daiteke, eta, batez ere, gibelari eragiten dio.
Kobrearen ...
EFSAk behi, txerri eta arkumeen okeletako bakterioen ugalketan ontzeak duen inpaktua ebaluatu du. Gainera, zenbait gomendio eta jardunbide egoki eman ditu haragia behar bezala ontzen dela bermatzeko.
Haragi ondu guztietan egon daitezkeen patogenoen artean, hauek daude: Escherichia coli shiga toxinaren sortzailea (STEC); Salmonella spp.; Staphylococcus aureus; Listeria monocytogenes; Yersinia spp. enterotoxigenikoa; Campylobacter spp., eta Clostridium spp..
Lizunek, hala nola Aspergillus spp. eta Penicillium spp., mikotoxinak sor ditzakete ontze-baldintzak egokiak ez direnean, baina prebenitu egin daitezke haragiaren tenperatura -0,5-3,0 ºC bitartekoa bada, hezetasun erlatiboa % 75-85 artean badago eta aire-fluxua 0,2-0,5 m/s-koa bada, gehienez ere 35 egunez ontzean.
Bestalde, kontserbazioa oker eginez gero, haragia honda dezaketen ...
2022ko hirugarren lauhilekoan elikagaiei buruzko 1301 jakinarazpen izan dira. Horietatik 384 alertak izan dira (%29,5), 491 informazio-jakinarazpenak (%37,5) eta 426 mugan egin diren ukapenak (%33).
Gehien jakinarazi diren kutsadurak:
Elikagai-osagarrietan debekatutako substantziak
Salmonella enteritidis eta salmonela oilaskoan
Salmonela sesamoan
Etiketan deklaratu gabeko alergenoak
Klorpirifos hondakina zitrikoetan eta piperretan
Jakinarazpen gehien sortarazi dituzten herrialdeak:
1. Turkia
2. Polonia
3. India
4. Frantzia
5. Herbeherak
...
2023ko urtarrilaren 5an argitaratu zen Batzordearen 2022ko otsailaren 10eko (EB) 2023/58 Exekuzio Erregelamendua, zeinaren bidez Alphitobius diaperinus espeziea elikagai berri gisa merkaturatzea baimentzen den, izoztuta, pasta gisa, lehortuta eta hautsean. Erregelamendu horrek lehen aldiz jotzen du ohe-kakalardoa (Alphitobius diaperinus) elikagai berritzat. Hura merkaturatzea baimendu da izoztuta, pasta gisa, lehortuta eta hautsean, datuak babesteko eskaerari jarraikiz; beraz, eskatzaileak baimena izango du produktua merkaturatzeko modu esklusiboan, 5 urtez, “betiere beste eskatzaile batek ez badu baimena lortzen elikagai berri horretarako datu babestuei erreferentziarik egin gabe”. Erregelamendua 2022ko martxoaren 3an sartuko da indarrean. Erregelamenduaren eranskinean elikagai berria erabiltzeko baldintzak zehazten dira, eta bigarren zatian deskripzioa/definizioa, ezaugarriak/osaera, ...
EFSAk txosten bat argitaratu du Europan hegazti basatietan patogenotasun handiko hegazti gripearen (PHHG) zaintza aktiboa egitearen potentziala laburtuz. Alerta goiztiarreko sistema bat egitea proposatzen du txostenak, zaintza planean oinarritutako dena. Plana birus honen egoera epidemiologiko aldakorrera egokitzeko bezain malgua izan behar du; hala eginez gero, Europar Batasun osorako onura epidemiologiko nabarmena izango luke. Ukrainan eta Georgian egin den landa-lanean datu birologikoak eta ornitologikoak aztertu dira eta argi geratu da PHHG azkar detektatzeko eta identifikatzeko laginketa-ahalmena eta logistika garatu daitezkeela.
EBn hegazti basatiak zaintzeko sare bat eraikitzea gomendatzen du txostenak, laginketa-nodoak hautatzeko tokiko aurrekari ornitologiko eta birologikoen datuak kontuan izanda, baina aldi berean egokitzeko ...
Abenduaren 27an, 1054/2022 EDa argitaratu zen, zeinaren berritasun handiena Nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategien eta nekazaritza-ekoizpenaren informazio-sistema (SIEX) den. Sistemaren helburua da dauden nekazaritza- eta abeltzaintza-erregistroen zati handi bat integratzea. Horrez gain, Dekretuak Nekazaritza-ustiategien erregistro autonomikoen (REA) alderdiak arautu eta Nekazaritza-ustiategien koaderno digitalaren (CUE) ezarpen-datak zehazten ditu. SIEX sistemaren bidez nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpenaren esparruko erregistroen zati handi bat integratu nahi da, Nekazaritza Politika Erkidea eraginkortasun handiagoz aplikatu ahal izateko. Horretarako, ustiategien kudeaketa dokumentala sinplifikatu eta politiken aplikazioaren analisia erraztu nahi da.
Helburu hori lortzeko, SIEX sistema jada badauden erregistroen datu-baseen multzoa izango da; erregistro horiek sistema berriarekin elkarreragingarriak izan behar dute (RETO, PROLAC, ARCA, ...
Elikadura-alergenoen arriskuen ebaluazioari buruzko FAO/OME adituen batzordeak elikagaietan dauden lehentasunezko alergenoen atalase-mailak berrikusi eta ezarri ditu. Atalaseak ezagutzea funtsezko eskakizuna da alergenoen arriskua ebaluatzeko; izan ere, elikagaiekiko alergia duten herritarrentzat konposatu horiek duten arriskuaren ezaugarrietako bat dira. Horiek ezartzea funtsezkoa da, ebidentzia zientifikoan oinarrituta, arriskuak kudeatzeko eta arintzeko estrategiak aplikatzeko, hala nola alergenoen arreta-etiketatzea (PAL).
Arriskuaren karakterizazioa arriskuen ebaluazioaren osagai kritikoa da, eta kontuan hartzen ditu bai alergeno-kopuru jakin batekiko esposizioagatiko erreakzio alergikoa jasaten duten pertsonen kopurua, bai gerta daitezkeen erreakzioen ezaugarriak. Adituen Batzordea bat etorri zen arriskuaren probabilitate-ebaluaziorako erreferentziazko dosiaren (RfD) ikuspegia doituena zela esatean, eta lehentasunezko elikagai alergenikoentzako RfDri buruzko ...
MAPAk duela gutxi argitaratu du abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretua, behi-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena.
Arautegi berria behi-ustiategi guztiei aplikatuko zaie, eta behi-azienden ustiategien antolamendu zooteknikoa eta sanitarioa egiteko oinarrizko arauak jasotzen ditu, honako hauei dagokienez: Gehieneko ekoizpen-ahalmena, azienda motaren arabera.
Baldintza minimoak, hauek dagokienez: Azpiegitura, ekipamendua eta maneiua.
Kokapena, eta instalatu berri diren ustiategien osasun-bereizketa.
Biosegurtasuna, animalien ongizatea, higiene- eta osasun-baldintzak, SIGEren bidez (Behi Ustiategiak Kudeatzeko Sistema Integrala). Simaurrak kudeatzeko eta ustiategiko isuriak murrizteko ingurumen-baldintzak.
Ustiategietako titularren erantzukizunak eta betebeharrak, prestakuntzari, biosegurtasunari, higieneari, osasunari eta animalien ongizateari dagokienez. Errege Dekretua joan den abenduaren 30ean sartu zen indarrean, nahiz eta 2024ko ...
2023ko urtarrilaren 3an partzialki koipegabetutako Acheta domesticus hautsa merkaturatzea baimendu zen. Enpresa eskatzaileak 5 urteko merkaturatze-esklusibotasuna izango du 2023ko urtarrilaren 24tik aurrera, salbu eta enpresa eskatzaileak emandako datu babestuetara bidaltzen ez den beste eskaera bat aurkezten bada. ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.