EFSAk aztertu egin ditu irinean, semolinan, semolan eta osagai gisa erabilitako gari-, arto- edo garagar-malutetan deoxinibalenol mikotoxinaren (DON) gehienezko muga handitzeak osasun publikoan eragin ditzakeen arriskuak; zehazki, 750 µg / kg-tik 1.000 µg / kg-ra handitu da, ulertuta ogirako (okindegi-produktu txikiak barne), pasteletarako, galletetarako, laborez eginiko gosegarrietarako eta gosaltzeko laboreetarako gehienezko mugaren maila 500 µg / kg-tan mantentzen dela.Oinarri gisa zenbait adin-klaseren batez besteko esposizioa hartuta, eguneko gehienezko behin-behineko ingesta onargarria (EGBIO) gainditzen duen kontsumitzaileen ehunekoa (1 mg/gorputz-pisuko kg, DONaren eta bere 3- eta 15- azetil eratorrien baturatik, JECFAk 2010ean ezarritakoarekin bat), gutxi gorabehera, bikoitza da, DONaren gehienezko muga iradokia ...
EFSAko CONTAM Panelak zientzia-irizpen bat argitaratu du elikagaietako A Tetrabromobisfenolari (TBBPA) eta horretatik eratorritakoei buruz. Bertan ondorioztatzen da gaur egun Europar Batasunean elikagaien bidez gertatzen den esposizioak ez dakarrela inolako arazorik giza osasunerako.TBBPA nagusiki sugarra atzeratzeko gehigarri gisa erabiltzen den konposatua da; hortaz, konposatua bera eta bere eratorriak lixibiatu egin daitezke ingurumenera, eta bertatik elikagaietara igaro daitezke. Toxikologia-azterlanak gutxi izan arren, CONTAM panelak ondorioztatu ez dagoela zantzurik esateko TBPPA kantzerigenoa izan daitekeela. Orobat, ondorioztatu du eskura dauden in vitro datuek erakusten dutela ez dela genotoxikoa.Ebazpen hori emateko, EFSAk 2003. urtetik 2010. urtera bitartean jasotako 652 laginen azterketak bildu ditu. Horietatik ...
Elikagai eta Albaitaritza Bulegoak (FVO ingeles sigletan) kontu ikuskaritza egin zuen 2013ko apirilaren 9tik 19ra, eskumeneko agintariek eginiko jarduketak ebaluatze aldera; zehazki, kontrol ofizialei dagokienez eta zaldiak eta ardiak hiltzearen edota haragi freskoa eraldatzearen arloko araudia betetzeko bermeari dagokienez. Kontu ikuskaritza hori 2011ko maiatzean eginikoaren jarraipena izan zen. Bertan, hutsune larriak atzeman ziren ebaluatutako sektorean kontrol ofizialak egitean. FVOren lehenengo bisita horren ondorioz, agintari eskudunek ekintza plana egin zuten. Bada, plan horren zati nagusia hausnarkari txikien eta zaldien hiltegietarako plan estrategikoak hartu zuen, eta arau hausteak konpontzeko premiazko neurria izan zen. Plan horren harira, agintari eskudunek 457 hiltegi ebaluatu zituzten. ...
Osasun Publikoko Agentziak eta Kataluniako Pompeu Fabra unibertsitateak aztertu dituzte Katalunian Eragin handiena duten hiru egunkarietako albisteak (La Vanguardia, Segre eta 20 Minutos), iaz komunikabideetan Elikagaien Segurtasunaren txostenaren arabera (SAM 2012). Aurten, eragin handiko on-line kanal bat gehitu dute, Elikagaien Segurtasunaren arloan espezializatua eta kontsumitzaileei zuzenduta (Eroski Consumer). Bertan, Elikagaien Segurtasunaren arloko araudiak eta gaur egungo albisteak biltzen dira, bai eta aholku praktikoak eta gomendioak ere. Horrez gain, informazioak gizarte-sareetan duen eragina kontabilizatu dute. Horri esker jakin daiteke zein gaik duten gizartean garrantzi handiena. Honako hauek izan dira albisteetan gehien aipatu diren eta, ondorioz, irakurleen artean interes handiagoa piztu duten ...
EFSAk egindako azterlan batek ondorioztatu du bi intsektizida neonikotinoidek (azetamiprid eta imidakloprid) ahalmena dutela gizakien nerbio-sistemari eragiteko.Bi intsektizida horiek eragin kaltegarria izan dezakete ikastea eta memoria bezalako funtzioei lotutako neurona eta burmuin-egiturekin.Gaur egun, azeptamipriderako eta imidaklopriderako ezarritako tolerantzia-mailak ez dira behar bestekoak, beharbada, garapeneko neurotoxikotasuna (DNT) delakoaren aurrean babesa lortzeko.Bere azterlana oinarri hartuta, EFSAk aldaketak proposatu ditu azetamipridaren eta imidaklopridaren erreferentziazko toxikotasun-balore hauetan:Azetamipdriderako: gaur egungo Eguneko Ingesta Toleragarria (EIT) eta operatzaileentzako Esposizio Maila Onargarria (EMO), 0,07 mg/gorputz-pisuko kg/egun, eta Erreferentziazko Dosi Larria (EDL), 0,1 mg/gorputz-pisuko kg, 0,025 mg/gorputz-pisuko kg/egun dosira murriztu beharko lirateke.Imidaklopriderako, gaur egungo EMOa eta EDLa (0,08 mg/gorputz-pisuko ...
Elikagaien Segurtasunerako Finlandiako Agentziak (EVIRA) dietako nitrato eta nitritoen ingestak dakarren arrisku-ebaluazio bat egin du. Bertan ondorioztatu du Finlandian 3 urteko haurren % 14k eta 6 urteko haurren % 11k gainditu egiten duela nitritoen Eguneroko Ingesta Onargarria (EIO). Bada, horrek giza osasunerako arriskua eragiten du. Alde batetik, nitratoen aurreko esposizio handiagoa iturri naturalen, barazkien, fruten eta uraren kontsumotik dator. EVIRAk, EFSAk bezala, zehaztu egin du fruta eta barazkien kontsumorako gomendatutako dosien onurek gainditu egiten dituztela landare-produktu horietako nitritoek eragin ditzaketen arriskuak.Dena den, zenbait barazkiren muturreko kontsumitzaileei (funtsean, nitrato-kopuru handiak metatzen dituzten barazkienak: letxugak, espinaka eta erremolatxa) gomendatzen die kontsumo hori ...
EFSAk egindako azterlan batek ondorioztatu du bi intsektizida neonikotinoidek (azetamiprid eta imidakloprid) ahalmena dutela gizakien nerbio-sistemari eragiteko.Bi intsektizida horiek eragin kaltegarria izan dezakete ikastea eta memoria bezalako funtzioei lotutako neurona eta burmuin-egiturekin.Gaur egun, azeptamipriderako eta imidaklopriderako ezarritako tolerantzia-mailak ez dira behar bestekoak, beharbada, garapeneko neurotoxikotasuna (DNT) delakoaren aurrean babesa lortzeko.Bere azterlana oinarri hartuta, EFSAk aldaketak proposatu ditu azetamipridaren eta imidaklopridaren erreferentziazko toxikotasun-balore hauetan:Azetamipdriderako: gaur egungo Eguneko Ingesta Toleragarria (EIT) eta operatzaileentzako Esposizio Maila Onargarria (EMO), 0,07 mg/gorputz-pisuko kg/egun, eta Erreferentziazko Dosi Larria (EDL), 0,1 mg/gorputz-pisuko kg, 0,025 mg/gorputz-pisuko kg/egun dosira murriztu beharko lirateke.Imidaklopriderako, gaur egungo EMOa eta EDLa (0,08 mg/gorputz-pisuko ...
1311/2012 Errege Dekretuak produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko jarduera-esparrua ezartzen du, produktu fitosanitarioek giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien arriskuak murriztuta. Araudi horrek sustatu egiten du produktu fitosanitarioak merkaturatzeari, erabiltzeari eta erabilera arrazional eta iraunkorra egiteari buruzko zenbait xedapen araudiari jarraikiz garatzea. Hain zuzen ere, xedapen horiek Landareen osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Legeak ezartzen ditu. Errege Dekretu hau garrantzitsua da, besteak beste, produktu fitosanitarioak erabiltzeak giza osasunean eta ingurumenean eragiten dituen arriskuak eta ondorioak murrizten dituelako, izurriteen kudeaketa integratua sustatzen duelako eta bestelako planteamendu edo teknikak bultzatzen dituelako, hala nola, metodo ez kimikoak. Produktu fitosanitarioen ekoizpenaren, banaketaren eta erabiltzaileen (nekazariak ...
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak (EFSA) Landareen Osasun Panelari zientzia-irizpena eskatu zion, sagar-barraskiloak Europar Batasuneko (EB) ingurumenean eragiten duen arriskuari buruz. Dokumentu horretan, Panelak sagar-barraskiloaren biologiaren eta ekologiaren egungo egoeraren berrikuspena aurkezten du, eta ebaluazio bat egiten du, biztanleria-dinamiken ereduaren bidez, sagar-barraskiloa Europar Batasunean bizitzen jartzearen inguruan.Pomacea generoaren sistematikari eta taxonomiari buruzko ziurgabetasunak dauden arren, gaur egun ezagun da P. insularum delakoa P. maculataren sinonimoa dela, eta zalantzarik gabe P. canaliculatatik bereiz daiteke, diferentzia genetiko argiak direla eta. Azken aldian Ebroren deltan (Espainia) bildutako bederatzi barraskilo identifikatu ziren P. maculata gisa.P. canaliculataren eta P. maculataren biologiari buruzko literatura zehatz berrikusi da, ...
QPS zerrendak (Segurtasuneko Presuntzio Kualifikatua) jasotzen ditu elikagai eta pentsuen iturri gisa (gehigarriak, entzimak, produktu fitosanitarioak eta genetikoki eraldatutako organismoak) gomendatutako agente biologikoak, euren sailkapen taxonomikoaren arabera. Zerrenda hori maiztasun jakin batekin berrikusten eta eguneratzen da, aintzat hartuta EFSAko panelek eta aditu-taldeek egiten dituzten segurtasun-ebaluazio berriak.Testuinguru horretan, EFSAko BIOHAZ Panelak berrikusi egin ditu QPS zerrendaren azken ebaluazioaz geroztik honako hauei buruz emandako zientzia-iritzi guztiak: bakterioak, legamiak, harizpizko onddoak, oomizetoak eta uztak babesteko erabiltzen diren birusak. Berrikuste-lan horri jarraikiz, Panelak honako hau gomendatzen du:Zerrendan mantentzea aldez aurretik gomendatutako unitate taxonomiko guztiak, informazioa eguneratuz eskura dauden zientzia-ebidentzia berrien bidez; bereziki, zenbait unitate ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.