Bilaketa emaitza:

Elikagaien Segurtasunaren lehentasunak zientziaren arloan – FSA 2014

FSAk Ebidentzien Urteko Plana argitaratu du. Bertan, 2014rako Elikagaien Segurtasunaren arloko lehentasunezko ikerketa-arloak biltzen dira. Finantzatutako proiektuen emaitzek beteko dituzte Elikagaien Segurtasunaren arloko etorkizuneko ikerketa-beharrak, Zientzia eta Ebidentzien Plan Estrategikoa 2010-2015 izenekoan bildutakoak.Proposatutako jarduerak 5 arlotan bildu dira:Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa: Campylobacter, Listeria, birusak, elikagaiek eragindako toxiinfekzioak etxean, elikagaien higieneari buruzko hezkuntza-estrategiak.Elikagaien segurtasun kimikoa: metalen eta akrilamidaren dieta osoaren azterketa, konposatu kimikoen aurreko esposizio anitzaren arriskuaren balioespena, elikagaietan bakteriofagoen erabilera, elikagai-osagai berrien ingesta, elikagaiek eragindako alergien edo intolerantzien inguruko tailerrak.Arriskuetan oinarritutako betetze eta aplikatze eraginkorra, elikagaien egiazkotasuna barne, eta elikagaiak interneten bidez saltzea.Elikagaien kutsadura gurutzatua, arrisku emergenteak eta kontsumitzailearen jarrera.Dietarekin eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOren ikuskapenen programa 2014 13/12/02

Europako Batzordeko Albaitaritza eta Elikadura Bulegoak (FVO) 2014. urterako ikuskapenen programa argitaratu du. Aurten, 220 ikuskapenen % 66,8 elikagaien segurtasuna kontrolatzera bideratuta egongo dira, % 5 animalien osasuna kontrolatzera, % 7,2 animalien ongizatera, % 8,2 landareen osasunera, % 5,5 azterketa orokorrak egitera eta % 5,5 elikagaien kalitatera. Gainerako % 1,8a animalien osasuna eta ongizatea batera ikuskatzera zuzenduta egongo da. Espainiako estatuan honako esparru hauetan gauzatuko dira ikuskapenak: 92/65 Zuzentarauaren menpe baimendutako organismoak Hil behar diren animalien ongizatea Landareen izurriteen agerpenak (kiwiaren txankroa) Landareen izurriteen agerpenak (Bursaphelenchus xylophilus) TRACES. Animalia-azpiproduktuen eta produktu eratorrien trazabilitatea Erleen gaixotasunak Lehen sektoreko ekoizpena FVOren Ikuskapenen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Xylella fastidiosaren arriskua olibondoetan 2013/11/27

Xylella fastidiosa antzeman zuten 2013ko urrian, Apuliako (Italia) Lecce probintziako olibondoetan. Horixe da, hain zuzen ere, X. fastidiosaren lehenengo agerraldia, landa egoeran, Europar Batasunean. Hortaz, EFSAk gainbegiratu egin ditu ostalariak zein bektoreak, sartzeko eta hedatzeko bideak, eta arriskuak murrizteko aukerak.Ostalari ezagunen baitan daude landutako landare asko eta Europako landare natural komunak. Nolanahi ere, eta lehenengo aldiz, bakterioa Europako basa-landareen hainbat espezietan agertu da.Europan xilemaren jariakinaz elikatzen diren intsektuak X. fastidiosaren bektore posibletzat hartu behar dira. X. fastidiosaren sarbide nagusia landatzeko landareen mugimendua da, eta X. fastidiosa naturalki hedatzeko bide bakarra intsektu-bektoreak dira, zehazki, hegan distantzia laburrak (gehienez ere 100 metro) ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Balorazioa: T2 eta HT2 mikotoxinen arriskua Katalunian – ACSA 2013

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologia Saileko Mikologia Aplikatuko Unitateari (UTPV-XaRTA, AGROTECNIO) agindu zion, 2008an, ebaluatzeko Katalunian kontsumitzen diren elikagaietako mikotoxinen aurreko esposiziotik eratorritako osasun-arriskua. Azterlanak, B eta G aflatoxinaz, eta M1 aflatoxinaz gain, honako hauek ere baloratu zituen: B1 eta B2 fumosininak, A okratoxina, patulina, trikotezenoak (T-2, HT-2 eta DON) eta zearalenona. Kataluniako agentziak atal berri bat argitaratu du, T2 eta HT2 mikotoxinen presentziaz bildutako datuekin. Bada, azterlan horren arabera, T2 eta HT2ren eragina Europako herrialdeetan, funtsean, ale-laboreetara mugatzen da. Alabaina, informazio gutxi dago gizakiek kontsumitzeko prozesatutako elikagaien eraginaz. Beste trikotezeno batzuk bezala, T2 eta HT2 egonkorrak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Albaitaritzan erabiltzen diren zortzi sendagairen ebaluazioa – FAO/OME 2013

FAO/OMEko Elikagaien Gehigarrien Adituen Batzorde Mistoak (JECFA) bilkura egin du orain dela gutxi, albaitaritzan erabiltzen diren zortzi sendagai aztertzeko eta elikagaietan uzten dituzten hondakinak ebaluatzeko, Eguneko Ingesta Onargarriak (EIO) ezartzeko eta Hondakinen Gehienezko Mugak (HGM) gomendatzeko, sendagaiak ematen zaizkienean elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren animaliei.Aztertutako sendagaiei buruzko ondorioa hau izan zen:Gentziana-bioleta: bakterioen aurkako agentea, antifungikoa eta antihelmintikoa. Batzordeak ebatzi du ez dela egokia EIOrik eta HGMrik ezartzea; izan ere, konposatu kantzerigeno eta genotoxikoa da.Somatrotropina errekonbinantearen hazte-hormonak (somagrebobea, sometribobea, somabubobea eta somidobobea). Batzordeak berretsi egin zuen EIOrik eta HGMrik ez ezartzeko erabakia.Antihelmintikoak: Derkuantela eta Monepantela, parasitoen aurkakoak: emamektina-bentzoatoa, Lasalozid sodikoa eta Ibermektina, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arazoa perkloratoarekin frutak eta barazkiak erostean 13/11/22

Zenbait erosketa-zentralek Espainiako fruta- eta barazki-ekoizleei egindako hainbat eskakizun direla eta, ekoizleok ongarrien hornitzaileei eskatzen ari zaizkie euren produktuetan perkloratorik ez dagoela adierazten duten ziurtagiriak. Hori dela eta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko (MAGRAMA) Nekazaritza Ekoizpeneko Bitartekoen Azpi-zuzendaritza Orokorrak eta Espainiako Landare Barietateen Bulegoak honako hau erantzun du:-Orain arte, ez dago perkloratoaren eduki-muga jakinik elikagaietan. Balore mugarri batzuk daude, eta horien azpitik ez da jarduten:0,2 mg/kg zitriko, pipitadun fruta, sustrai eta tuberkulu, mahaiko mahats, espinaka, meloi eta angurrietan.1,0 mg/kg barazki hostodunetan (espinaka salbu), belar freskoetan eta negutegian edo estalpean hazitako apioan.0,5 mg/kg elikagai guztietan eta gainerako fruta eta barazkietan.-Ez dakite ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arazoa perkloratoarekin frutak eta barazkiak erostean 13/11/22

Zenbait erosketa-zentralek Espainiako fruta- eta barazki-ekoizleei egindako hainbat eskakizun direla eta, ekoizleok ongarrien hornitzaileei eskatzen ari zaizkie euren produktuetan perkloratorik ez dagoela adierazten duten ziurtagiriak. Hori dela eta, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko (MAGRAMA) Nekazaritza Ekoizpeneko Bitartekoen Azpi-zuzendaritza Orokorrak eta Espainiako Landare Barietateen Bulegoak honako hau erantzun du:-Orain arte, ez dago perkloratoaren eduki-muga jakinik elikagaietan. Balore mugarri batzuk daude, eta horien azpitik ez da jarduten:0,2 mg/kg zitriko, pipitadun fruta, sustrai eta tuberkulu, mahaiko mahats, espinaka, meloi eta angurrietan.1,0 mg/kg barazki hostodunetan (espinaka salbu), belar freskoetan eta negutegian edo estalpean hazitako apioan.0,5 mg/kg elikagai guztietan eta gainerako fruta eta barazkietan.-Ez dakite ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Euskadik Elikagaien Segurtasunerako politika aitortua eta fidagarria du 13/11/22

Elikakateko hirurogeita hamar aditu baino gehiagok hartu dute parte Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako Euskadiko Planaren emaitzen berri emateko EHUko Gasteizko Campusean egin den jardunaldian aurreko azoroaren 22an.Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak kudeatzen duten Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako Koordinazio Mahaiak egindako lanaren fruitua da plana.Eusko Jaurlaritza - Prentsa oharraElika - Jardunaldiaren aurkezpenak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalia-jatorriko hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan – Osakidetza 2013

“Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaietan animalia-jatorriko hondakinak Ikertzeko Planaren Ebaluazioa 2012” azterlanaren datuak argitaratu dira. Urte horretan eta planaren barruan, honako lagin ez-ados hauek atzeman dira:B2 taldea, kortikoesteroideak: Toreaketa-zezenen gibelaren bi lagin ez-adosak izan ziren (substantzia horiek animalia mota horrek giltzaduretan izaten dituen arazoak tratatzeko erabiltzen dira). Bi kasuotan jarduketa-neurri egokiak hartu ziren.B3 taldea, metal astunak: ardi-gibelaren lagin batek gainditu egin zuen kadmioarentzat ezarritako LMRa, eta, ondorioz, zegokion jarduketa-prozedurari eman zitzaion hasiera. Hiru positibo horiek aztertutako lagin guztien (619) % 0,65 dira.A taldean (eragin anabolizatzailea duten substantziak eta baimendu gabeko substantziak) ez da atzeman lagin positiborik 2004az geroztik, anabolizatzaileen artean 2008an ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Artikulua: Elikakateko Kontrol Ofizialen Funtzionamendua Europan 13/11/18

Europako Batzordeak Parlamentuari eta Kontseiluari aurkeztutako txostenak erakutsi du estatu kideek bermatu egiten dutela elikakate osoan zehar egindako kontrol ofizialen betetze maila ona dela, baita elikagaien segurtasunari, animalien eta landareen osasunari eta animalien ongizateari buruzko arauak betetzen direla ere.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago