Bilaketa emaitza:

Txostena: elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak eta zoonosiak Araban – Osakidetza 2013

Iaz, Araban, Campylobacterrak, Salmonellak eta Rotabirusak eragin zituzten Mikrobiologia Informazioko Sistemari (SIM) egindako jakinarazpenen % 93, patogeno enterikoen taldearen baitan. Datu horiek eta beste batzuk aurki daitezke Arabako Osasun Publikoko Zuzendaritzaordeak 2012an eginiko Zaintza Epidemiologikoari buruzko txostenean. Beste datu interesgarri batzuk:SalmonellaBehera egiten jarraitzen du jakinarazpenen kopuruak: 2012an 105 jakinarazpen egin dira. Hala ere, atzeman da B serotaldearen isolamendu-portzentajeak gora egin duela etengabe (% 49), D serotaldearen kalterako (% 41). CampylobacterBakterio-gastroenteritisaren iturri nagusia izaten jarraitzen du: 306 kasu jakinarazi dira. Aurten, isolamenduek gora egin dute zertxobait, iazko kopuruarekin erkatuz gero. Martxoan eta uztailean kasu-kopuruak handigoak izan direla atzeman da. Hiru kasutatik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Amorrua errotik ken daiteke gizakietan 13/10/01

Urtero 60.000 pertsona hiltzen dira munduan amorrua dela eta.Gaixotasuna gizakietan errotik kendu eta animalietan kontrolatzeko asmoz, FAOk, OIEk eta OMEk ohar bateratua argitaratu dute irailaren 28an, hain zuzen ere, Amorruaren aurkako Munduko Egunean.Ohar bateratu horretan, hiru erakundeek gaixotasunari aurre egiteko neurri nagusiak zehaztu dituzte:Kontzientziazioa:herritarrek euren gain hartu behar dute beraien txakurren ardura, prebenitu egin behar dituzte hozkadak eta jakin egin behar dute zer egin behar den hozkaden aurrean. Txertaketa: txakurren % 70 txertatzeak eten egiten du transmisio-zikloa txakurren artean eta txakurretatik gizakietara. Amorruaren aurkako txartaketari buruzko informazio-oharra - MAGRAMAJardunbide egokia hozkada baten aurrean: animalia amorratu batek pertsona bati hozka eginez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

3-MCPDren presentzia EBko elikagaietan 13/10/01

EFSAk argitaratu egin ditu 3-Monokloropropano-1,2-diolaren (3-MCPD) presentziari buruzko datuak; zehazki, 2009 eta 2011 bitartean eginiko laginketa-lanetako datuak eman ditu. Horien artean Europako 14 herrialdek aurkeztutako 1.235 emaitza analitiko daude, 11 elikagai multzoren (34 azpimultzo) arabera antolatuta. Honako hauek izan dira emaitza nagusiak: • Elikagai multzo gehienetan, batez besteko balioak “Atzeman gabe” eta 50 µg/kg bitartean daude. • Balio handienak animalia- eta landare-koipe eta olioetan (960 - 1090 µg/kg), eta horien azpi multzoetan (margarinak eta antzeko produktuak, koipeen nahasteak, etab.) atzeman dira. Beste alde batetik, EFSAk herritarren elikagaien bidezko esposizioa kalkulatu du, substantziaren batez besteko presentziari buruzko datuak eta elikagaien banakako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Glisofatoa gernu-laginetan 13/09/27

Amigos de la Tierra en Alemania (BUND) erakundeak emandako informazioaren arabera, Europako 18 herrialdetako 182 pertsonei hartutako gernu-laginak Glisofato (herbizida gisa erabiltzen da) substantzia aktiboa atzemateko aztertu ziren.Atzemandako glifosato-kontzentrazio handiena gernu litroko 1,82 mikrogramo izan zen. AMPA (azido amino-metil-fosfonikoa) metabolitoaren kontzentrazio altuena, berriz, gernu litroko 2,63 mikrogramo izan zen.BUND azterlanaren emaitzak onargarriak dira eta adierazten dute glisofatoaren kutsadura dagoela, baina giza osasunerako arriskutsua izan daitekeena baino askoz ere maila txikiagoan.BfRk laginetan neurtutako glisofato-mailak aztertu zituen, giza osasunean izan ditzaketen eraginei dagokienez. Neurtutako kontzentrazioak kutsatutako elikagaien kontsumoaren ondoriozkoak balira, elikagai horien bidezko glisofato-ingesta 1.000 aldiz txikiagoa izango litzateke, osasunerako arriskutsuak izan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Glisofatoa gernu-laginetan 13/09/27

Amigos de la Tierra en Alemania (BUND) erakundeak emandako informazioaren arabera, Europako 18 herrialdetako 182 pertsonei hartutako gernu-laginak Glisofato (herbizida gisa erabiltzen da) substantzia aktiboa atzemateko aztertu ziren.Atzemandako glifosato-kontzentrazio handiena gernu litroko 1,82 mikrogramo izan zen. AMPA (azido amino-metil-fosfonikoa) metabolitoaren kontzentrazio altuena, berriz, gernu litroko 2,63 mikrogramo izan zen.BUND azterlanaren emaitzak onargarriak dira eta adierazten dute glisofatoaren kutsadura dagoela, baina giza osasunerako arriskutsua izan daitekeena baino askoz ere maila txikiagoan.BfRk laginetan neurtutako glisofato-mailak aztertu zituen, giza osasunean izan ditzaketen eraginei dagokienez. Neurtutako kontzentrazioak kutsatutako elikagaien kontsumoaren ondoriozkoak balira, elikagai horien bidezko glisofato-ingesta 1.000 aldiz txikiagoa izango litzateke, osasunerako arriskutsuak izan ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

EPIC-Soft: elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko metodologia berria – EFSA 2013

EBko elikagaien kontsumoari buruzko datuak biltzeko metodologia berria (EPIC-Soft) ezartzeko proiektuaren azken txostena argitaratu du EFSAk. Proiektu honen helburu nagusiak honako hauek dira: EPIC-Soft metodologia gauzatzea. Metodologia hori probatu eta ebaluatzea (oraindik ere prestatze-aroan dago), eta inkesta nerabe, heldu eta zaharren artean probatzea. Proiektuaren fase hau 4 herrialdetan egin da (Hungaria, Finlandia, Bulgaria eta Portugal). Metodologiak behar dituen berrikuspenak planifikatu eta gauzatzea. EPICen (Minbiziari eta Nutrizioari buruzko Europako Ikerketa Prospektiboa) ikuspegi kalibratua erabiltzen da, Europako zenbait herrialdetako elikagaien maiztasun-galderen bidez lortutako dietetika-datuak erkatzeko. Halaber, Minbiziari buruzko Ikerketarako Nazioarteko Agentziak (IARC), gaia lantzen duten zentro nazionalekin lankidetzan, EPIC-SOFT izeneko sofwtarea (informatika-programa) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: fruta eta barazkietako perkloratoa – BfR 2013

Arriskuen Ebaluaziorako Alemaniako Institutuak (BfR) ebaluatu egin du fruta eta barazkietako perkloratoaren hondakinak hartzeak giza osasunerako dakarren arriskua.Perkloratoa hartzeak ondorio kaltegarriak ditu giza osasunean; zehazki, oztopatu egiten du guruin tiroideak ioduroa xurgatzea, eta horrek aldaketak ekar ditzake hormona tiroideoen mailetan, herritar talde minberetan (gaixotasun tiroideoak edo iodo gabezia duten pertsonak, jaioberriak eta haurrak).Aintzat hartuta kontrol ofizialetako eta elikagaien industriako kalitate-kontroleko datuak, 15 herrialdetan hartutako laginen azterketen % 33k 0,01 mg/kg-tik gora zuten, eta laginen % 17k 0,05 mg/kg-tik gora. Guztiak zeuden, baina, Batzordeak gomendatutako behin-behineko mailen baitan.Nolanahi ere, BfRk eginiko arrisku-ebaluazioan arrisku handiagoko egoera ikusi da. Bertan, zitrikoen, fruta exotikoen, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Uraren Segurtasuna – 13/09/18

Ura funtsezkoa da ekosistema naturaletarako eta izaki bizidunek bizirauteko, eta nekazaritzan, industrian zein etxean dituen erabilera anitzak substantzia kimikoekin kutsatzeko aukerak sortzen ditu.Ondorioz, estrategia erkide bat abiarazi zen, 2015erako azaleko uren egoera ekologiko eta kimiko ona lortze aldera.Berezi@ honetan argitzen da uren kutsadura kimikoa murrizteko estrategia erkidea, eta zehaztapenak ematen dira arriskua sortzen duten 45 "substantzia lehenetsi"-ei eta horietatik arriskutsutzat jotzen direnek Elikagaien Segurtasunean duten eraginari buruz.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Akuikulturan probiotikoak erabiltzea – AZTI 2013

Akuikulturak metodologia eraginkorrak eta ziurrak behar ditu produktibitatea eta merkaturatzen diren produktuen kalitatea areagotzeko. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ingurune urtarreko ingurumenaren narriadura murrizteko aukera ematen duten alternatibak garatzea eta arrainen gaixotasunak kontrolatzea. Hori guztia aplikatzea erraza eta ekonomikoki errentagarria izan beharko da.Akuikulturan probiotikoak erabiltzeak etorkizun handia dauka, baina jarduera onuragarria izango da eraginkortasuna mugatu dezaketen hainbat faktoreren arabera. Berariazko aplikazio bakoitzean erabili beharreko probiotikoak aukeratzerakoan, irizpide oso zorrotzak erabili behar dira bilatzen den eragina lortu ahal izateko.Probiotikoen erabilera praktikoa areagotu ahal izango da esparru honetan ikerketa gehiago egiten den heinean eta, horri esker, produktibitatea eta akuikulturako arrainaren kalitatea ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Azterlana: artsenikoa arrozean eta arrozetik eratorritakoetan – FDA 2013

Ameriketako Estatu Batuetako Elikagaien eta Sendagaien Administrazioak (FDA) artsenikoaren presentzia aztertu du, gutxi gorabehera, 1.300 arroz-laginetan eta arroz-produktuetan. Laginak 2012an zehar bildu ziren Ameriketako Estatu Batuetako merkatuetan. Laginetan zenbait arroz-mota (adibidez, zuria, jasmin-arroza eta basmati arroza) eta arroz-produktu jaso dira, honako hauek barne: jaioberri eta haurrentzako laboreak, arroz-pasta, laborez eginiko barrak, arroz-olatak, galletak eta pastelak, postreak eta arroz-esnea; eta zenbait edari (garagardoa, arroz-ardoa eta arroz-ura). Mailak nabarmen aldatu ziren aztertutako produktuen arabera, baina, oro har, artseniko kopuru atzemangarriak ez dira izan epe laburrean giza osasunean ondorio kaltegarriak eragiteko behar bestekoak. Bestalde, FDAk 20 urte daramatza kutsatzaile kimiko hori kontrolatzen, eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago