Bilaketa emaitza:

Elikagaien eta uraren bidez kutsatutako sei patogeno nagusien joerak – ECDC 2013

ECDCk argitaratu egin du 6 patogeno nagusi horiek (Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella) 2006tik 2009ra bitartean izandako joerei buruzko txostena. Hona hemen emaitzak: Dela campylobacteriosiek, dela STEC/VTECrekin loturiko infekzioek gora egin dute azterlanak iraun dituen 4 urteetan zehar. Campylobacter Campylobacteriosiaren jakinarazpenek % 13 egin dute gora, eta 2009an aitortutako 201.605 kasuetara heldu dira (eragina: 47 kasu 100.000 biztanleko). STEC/VTEC Bakteria mota horren jakinarazpenek % 9 egin dute gora, eta 3.698 kasu jakinarazi dira (eragina: 0,77 kasu 100.000 biztanleko). Salmonellosiak, Shigelosiak eta Yersiniosiak murriztu egin dira 2006tik 2007ra eta 2009an. Salmonella 2006tik 2009ra, 53.854 salmonellosi kasu gutxiago egon dira; ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fitosanitarioen hondakinak elikagaietan

Elikagaietan aztertutako laginen % 95ek ez zuen honako substantzia hauen hondakin kuantifikaturik: benzalkonio-kloruroa (BAC) eta didezil metil amonio-kloruroa (DDAC).16 Estatu kidek eta Norvegiak, guztira, barazki, fruta, fruitu lehor, animalia-jatorriko produktu, jaioberrientzako elikagai, labore eta bestelako landare-produktuen 5.472 lagin aztertu zituzten 2012ko azarotik 2013ko apirilera bitartean.Atzemate positibo gehien DDAC substantzietan eta BAC n = 10-16 (10-16 BACak) baturan egin ziren. Bada, substantzia horien batez besteko balio handienak, hala gutxieneko nola gehieneko mugan, animalia-jatorriko produktuen (3,64 mg/kg) eta fruta eta fruitu lehorren (14,4 mg/kg) kategorietan aurkitu ziren, hurrenez hurren.EFSA-elikagaietako hondakinen monitorizazioa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Abeletxetako ehiza-animalietatik eratorritako haragi-ikuskatzeak – EFSA 2013

Ondoren azaltzen den iritzia EFSAk argitaratu du, eta helburua da berrikustea haragi-mota horretan (oreina, elur-oreina, ostruka, untxia eta basurdea) eginiko kontrola. Horretarako, identifikatu egin behar dira egungo ikuskaritzen gune sendoak eta hobetu beharreko alderdiak. Beste alde batetik, kontrol horietan lehenetsi beharreko arrisku kimiko eta biologikoak definitzen dira.Lehenetsi beharreko arriskuak ARRISKUAGutxiErtainaAltuaZehaztugabea, datu faltagatikBasurdeaY. enterocoliticaVTECTrichinella Salmonella spp.Toxoplasma gondiiCampylobacter spp.E HepatitiaOreinaY. enterocoliticaY. pseudotuberculosis Toxoplasma gondiiCampylobacter spp.Salmonella spp.VTECE HepatitiaOstruka   Campylobacter spp.Salmonella spp.Untxia   Campylobacter spp.VTECE HepatitiaHobetu beharreko arloen artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:Ez dira Europa mailako kutsadura-adierazleak definitu, eta horrek zaildu egiten du Europan dauden arriskuen pisuaren zenbatespena.Ante mortem ikuskatze-teknikek ezin dituzte atzeman haragi-mota horretarako definitutako lehenetsitako arriskuak (ik. taula).Hainbat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuak ebaluatzeko lehentasun metodologikoak – EFSA 2013

EFSA arriskuak ebaluatzeko metodologia bateratzeari buruz egiten ari den lanarekin jarraituz, EFSAko Zientzia Batzordeak berrikusi egin ditu zeharkako orientazioari buruzko gidak eta irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikustea edo orientazio berriak sortzea eskatzen duten eta lehentasuna duten gaiak identifikatzen dira. Informazio horrekin, EFSAk hurrengo lan-plana egingo du arlo horretan. Zientzia Batzordeak orientazio berria behar duten zeharkako gaien lau kategoria identifikatu ditu: epidemiologia-azterlanak interpretatzea arriskuak ebaluatzeko probetan zuhurtasuna erabiltzea toxikologian garrantzi biologikoa identifikatzea inportazioetako arriskuak ebaluatzea Era berean, orientazioak edo gidak eguneratzea eskatzen duten bi gai identifikatu dira: gizakien esposizioaren ebaluazioa bateratzea arriskuen ebaluazioko terminologia Gaur egun, EFSA lanean ari da ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fluorraren erreferentziazko balio dietetikoen berrikuspena – EFSA 2013

EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai.Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina, haginetako txantxarrak saihesteko onuragarria denez gero, Panelak egokitzat jo du Ingesta Egokiko erreferentziazko balioa ezartzea.Elikaduran, fluor-iturri nagusiak ura, ur fluordunarekin berrosatutako edariak, tea, itsas arrainak eta gatz fluorduna dira. Epidemiologia-azterlanek erakutsi egiten dute alderantzizko harremana dagoela uretako fluoruroaren kontzentrazioaren eta txantxarren prebalentziaren artean. Alabaina, oso gaitza ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Erresuma Batuaren plana, Campylobacteraren aurka borrokatzeko – FSA 2013

Campylobacter bakterioak urtean 460.000 elikadura-intoxikazio 22.000 ospitaleratu eta 110 hildako eragiten ditu Erresuma Batuan. FSAk 2008an eginiko azterlan batean (herrialdean saltzen zen oilaskoari buruzkoa) adierazi zen dendetan saltzen ziren oilaskoen % 65 Campylobacter bakterioarekin kutsatuta zegoela. Horregatik guztiagatik, egiaztatu ondoren oilaskoen kutsadura-indizeak ez direla murriztu 2008az geroztik, FSAk jarduera-plan bat definitu du, bakterio horrek eragindako morbilitatea eta hilkortasuna murrizte aldera. Aurreko datuak aintzat hartuta, honako helburu hauek proposatu dira: 2015rako Helburuak <100 UFC/g 100-1.000 UFC/g +1000 UFC/g Aldez aurreko azterlana (2008) % 42 % 31 % 27 Azterlana 2012ko martxotik 2013ko otsailera % 35 Aldaketa nabarmenik gabe % 35 Aldaketa nabarmenik gabe % 30 Aldaketa nabarmenik gabe Target 2015 2008aren aldean hobetzea 2008aren aldean hobetzea % 10 Horretarako, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fluorraren erreferentziazko balio dietetikoen berrikuspena – EFSA 2013

EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai.Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina, haginetako txantxarrak saihesteko onuragarria denez gero, Panelak egokitzat jo du Ingesta Egokiko erreferentziazko balioa ezartzea.Elikaduran, fluor-iturri nagusiak ura, ur fluordunarekin berrosatutako edariak, tea, itsas arrainak eta gatz fluorduna dira. Epidemiologia-azterlanek erakutsi egiten dute alderantzizko harremana dagoela uretako fluoruroaren kontzentrazioaren eta txantxarren prebalentziaren artean. Alabaina, oso gaitza ...

Irakurri gehiago

Argitaratu dute PNCOCAri buruzko 2012ko urteko txostena 13/09/04

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) argitaratu egin du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionala (PNCOCA) gauzatzearen emaitzei buruzko 2012ko urteko txostena. Txosten honek adierazten du, oro har, betetzen ari direla kontrol ofizialei buruzko 882/2004 Araudiko betekizunak. Horrez gain, jorratu beharreko hobekuntza-arloak identifikatzeko aukera ematen du. Txostenaren ondorio garrantzitsuenetako bat honako hau da: nabarmen hobetu dira kontrol ofizialei buruzko araudi orokorrak xedatzen dituen kontrol-prozedurak eta betekizunak. Neurri berean, adierazten da programen aplikazio-maila handia dela, eta ia kasu gehienetan lortu egin dela programatutako kontrolak gauzatzearen xedea. Txostenak programa bakoitzean atzemandako gabeziak eta hartutako neurriak zehazten ditu. Neurri horien helburua da hutsegiteak konpontzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: Animalietan eta produktu eratorrietan dauden hondakinen zein kutsatzaileen kontrola Espainian – FVO 2013

Txostena FVOk igorri du eta Andaluzia eta Gaztela-Mantxa autonomia-erkidegoetan 2012an eginiko ikuskaritzaren emaitzak erakusten ditu. Bertan, ondorio hauek jasotzen dira: Plangintza Hondakinak Zaintzeko Plan Nazionala eta autonomia-planak modu aproposean egin dira, alderdi interesdun guztien parte-hartzearekin eta datu egokiak aintzat hartuta. Plangintzaren garapena Maila nazionalean, ez da alderik egon hartutako lagin kopuruaren eta laginketa-lanetarako programatutako laginen kopuruaren artean. Horrek erakusten du plana inplementatzean jarraipen-lana egin dela. Alabaina, erakutsi da aldeak daudela autonomia-planak garatzean, eta zenbait kasutan ohartarazi da laginketa-lanak ez direla urtean zehar banatuta egin: urtearen zati batean kontzentratuta egin dira, eta horrek eraginkortasuna kentzen die eginiko kontrolei. Elikakateari buruzko informazioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Germen patogenoak igortzea meloia kontsumitzerakoan 13/09/02

Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) gomendatzen du zorrozki bete daitezen higiene-arauak sukaldean meloiak prestatu eta biltzerakoan. Era berean, biztanle talde sentikorrenei, hala nola, haurdun dauden emakumeei, haur txikiei, adinekoei eta gaixoei, gomendatzen die segurtasun-neurriak areagotu ditzaten, eta ez ditzaten jan hainbat ordutan giro-tenperaturan gordeta eta moztuta egon diren meloiak.Meloiak agente patogenoekin kutsatu daitezke ekoizpenean, garraiatzean edo biltegiratzean. Halako agenteak dira, besteak beste, Salmonella, Listeria eta Escherichia coli Entehemorragikoa (EHEC). Meloiak mozten direnean, bakteriak azaletik haragira igaro daitezke. Gainera, haragia germen patogenoekin kutsa daiteke eskuen edo zikin dauden sukaldeko tresnen (labanak eta mozteko oholak) bidez; beraz, nahiko azkar biderkatu daitezke frutaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago