ECDCk argitaratu egin du 6 patogeno nagusi horiek (Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella) 2006tik 2009ra bitartean izandako joerei buruzko txostena. Hona hemen emaitzak: Dela campylobacteriosiek, dela STEC/VTECrekin loturiko infekzioek gora egin dute azterlanak iraun dituen 4 urteetan zehar. Campylobacter Campylobacteriosiaren jakinarazpenek % 13 egin dute gora, eta 2009an aitortutako 201.605 kasuetara heldu dira (eragina: 47 kasu 100.000 biztanleko). STEC/VTEC Bakteria mota horren jakinarazpenek % 9 egin dute gora, eta 3.698 kasu jakinarazi dira (eragina: 0,77 kasu 100.000 biztanleko). Salmonellosiak, Shigelosiak eta Yersiniosiak murriztu egin dira 2006tik 2007ra eta 2009an. Salmonella 2006tik 2009ra, 53.854 salmonellosi kasu gutxiago egon dira; ...
Elikagaietan aztertutako laginen % 95ek ez zuen honako substantzia hauen hondakin kuantifikaturik: benzalkonio-kloruroa (BAC) eta didezil metil amonio-kloruroa (DDAC).16 Estatu kidek eta Norvegiak, guztira, barazki, fruta, fruitu lehor, animalia-jatorriko produktu, jaioberrientzako elikagai, labore eta bestelako landare-produktuen 5.472 lagin aztertu zituzten 2012ko azarotik 2013ko apirilera bitartean.Atzemate positibo gehien DDAC substantzietan eta BAC n = 10-16 (10-16 BACak) baturan egin ziren. Bada, substantzia horien batez besteko balio handienak, hala gutxieneko nola gehieneko mugan, animalia-jatorriko produktuen (3,64 mg/kg) eta fruta eta fruitu lehorren (14,4 mg/kg) kategorietan aurkitu ziren, hurrenez hurren.EFSA-elikagaietako hondakinen monitorizazioa ...
Ondoren azaltzen den iritzia EFSAk argitaratu du, eta helburua da berrikustea haragi-mota horretan (oreina, elur-oreina, ostruka, untxia eta basurdea) eginiko kontrola. Horretarako, identifikatu egin behar dira egungo ikuskaritzen gune sendoak eta hobetu beharreko alderdiak. Beste alde batetik, kontrol horietan lehenetsi beharreko arrisku kimiko eta biologikoak definitzen dira.Lehenetsi beharreko arriskuak ARRISKUAGutxiErtainaAltuaZehaztugabea, datu faltagatikBasurdeaY. enterocoliticaVTECTrichinella Salmonella spp.Toxoplasma gondiiCampylobacter spp.E HepatitiaOreinaY. enterocoliticaY. pseudotuberculosis Toxoplasma gondiiCampylobacter spp.Salmonella spp.VTECE HepatitiaOstruka Campylobacter spp.Salmonella spp.Untxia Campylobacter spp.VTECE HepatitiaHobetu beharreko arloen artean, honako hauek nabarmentzen ditugu:Ez dira Europa mailako kutsadura-adierazleak definitu, eta horrek zaildu egiten du Europan dauden arriskuen pisuaren zenbatespena.Ante mortem ikuskatze-teknikek ezin dituzte atzeman haragi-mota horretarako definitutako lehenetsitako arriskuak (ik. taula).Hainbat ...
EFSA arriskuak ebaluatzeko metodologia bateratzeari buruz egiten ari den lanarekin jarraituz, EFSAko Zientzia Batzordeak berrikusi egin ditu zeharkako orientazioari buruzko gidak eta irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikustea edo orientazio berriak sortzea eskatzen duten eta lehentasuna duten gaiak identifikatzen dira. Informazio horrekin, EFSAk hurrengo lan-plana egingo du arlo horretan. Zientzia Batzordeak orientazio berria behar duten zeharkako gaien lau kategoria identifikatu ditu: epidemiologia-azterlanak interpretatzea arriskuak ebaluatzeko probetan zuhurtasuna erabiltzea toxikologian garrantzi biologikoa identifikatzea inportazioetako arriskuak ebaluatzea Era berean, orientazioak edo gidak eguneratzea eskatzen duten bi gai identifikatu dira: gizakien esposizioaren ebaluazioa bateratzea arriskuen ebaluazioko terminologia Gaur egun, EFSA lanean ari da ...
EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai.Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina, haginetako txantxarrak saihesteko onuragarria denez gero, Panelak egokitzat jo du Ingesta Egokiko erreferentziazko balioa ezartzea.Elikaduran, fluor-iturri nagusiak ura, ur fluordunarekin berrosatutako edariak, tea, itsas arrainak eta gatz fluorduna dira. Epidemiologia-azterlanek erakutsi egiten dute alderantzizko harremana dagoela uretako fluoruroaren kontzentrazioaren eta txantxarren prebalentziaren artean. Alabaina, oso gaitza ...
Campylobacter bakterioak urtean 460.000 elikadura-intoxikazio 22.000 ospitaleratu eta 110 hildako eragiten ditu Erresuma Batuan.
FSAk 2008an eginiko azterlan batean (herrialdean saltzen zen oilaskoari buruzkoa) adierazi zen dendetan saltzen ziren oilaskoen % 65 Campylobacter bakterioarekin kutsatuta zegoela.
Horregatik guztiagatik, egiaztatu ondoren oilaskoen kutsadura-indizeak ez direla murriztu 2008az geroztik, FSAk jarduera-plan bat definitu du, bakterio horrek eragindako morbilitatea eta hilkortasuna murrizte aldera. Aurreko datuak aintzat hartuta, honako helburu hauek proposatu dira:
2015rako Helburuak <100 UFC/g
100-1.000 UFC/g
+1000 UFC/g Aldez aurreko azterlana (2008)
% 42
% 31
% 27 Azterlana 2012ko martxotik 2013ko otsailera
% 35
Aldaketa nabarmenik gabe
% 35
Aldaketa nabarmenik gabe
% 30
Aldaketa nabarmenik gabe Target 2015
2008aren aldean hobetzea
2008aren aldean hobetzea
% 10 Horretarako, ...
EFSAko Dietetika-produktuen, Nutrizioaren eta Alergien Panelak (NDA) irizpen bat argitaratu du. Bertan, berrikusi egiten dira fluorraren erreferentziazko balio dietetikoak, eta honako balio hau ezarri da, Ingesta Egoki gisa: 0,05 mg/gp kg/egun. Horretarako, iturri guztiak aintzat hartu dira, elikaduraz gaindikoak ere bai.Fluorra ez da funtsezko nutrientea; beraz, ezin dira oinarrizko funtzio fisiologikoetarako betekizunak definitu. Alabaina, haginetako txantxarrak saihesteko onuragarria denez gero, Panelak egokitzat jo du Ingesta Egokiko erreferentziazko balioa ezartzea.Elikaduran, fluor-iturri nagusiak ura, ur fluordunarekin berrosatutako edariak, tea, itsas arrainak eta gatz fluorduna dira. Epidemiologia-azterlanek erakutsi egiten dute alderantzizko harremana dagoela uretako fluoruroaren kontzentrazioaren eta txantxarren prebalentziaren artean. Alabaina, oso gaitza ...
Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) argitaratu egin du Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionala (PNCOCA) gauzatzearen emaitzei buruzko 2012ko urteko txostena. Txosten honek adierazten du, oro har, betetzen ari direla kontrol ofizialei buruzko 882/2004 Araudiko betekizunak. Horrez gain, jorratu beharreko hobekuntza-arloak identifikatzeko aukera ematen du. Txostenaren ondorio garrantzitsuenetako bat honako hau da: nabarmen hobetu dira kontrol ofizialei buruzko araudi orokorrak xedatzen dituen kontrol-prozedurak eta betekizunak. Neurri berean, adierazten da programen aplikazio-maila handia dela, eta ia kasu gehienetan lortu egin dela programatutako kontrolak gauzatzearen xedea. Txostenak programa bakoitzean atzemandako gabeziak eta hartutako neurriak zehazten ditu. Neurri horien helburua da hutsegiteak konpontzeko ...
Txostena FVOk igorri du eta Andaluzia eta Gaztela-Mantxa autonomia-erkidegoetan 2012an eginiko ikuskaritzaren emaitzak erakusten ditu. Bertan, ondorio hauek jasotzen dira: Plangintza Hondakinak Zaintzeko Plan Nazionala eta autonomia-planak modu aproposean egin dira, alderdi interesdun guztien parte-hartzearekin eta datu egokiak aintzat hartuta. Plangintzaren garapena Maila nazionalean, ez da alderik egon hartutako lagin kopuruaren eta laginketa-lanetarako programatutako laginen kopuruaren artean. Horrek erakusten du plana inplementatzean jarraipen-lana egin dela. Alabaina, erakutsi da aldeak daudela autonomia-planak garatzean, eta zenbait kasutan ohartarazi da laginketa-lanak ez direla urtean zehar banatuta egin: urtearen zati batean kontzentratuta egin dira, eta horrek eraginkortasuna kentzen die eginiko kontrolei. Elikakateari buruzko informazioa ...
Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) gomendatzen du zorrozki bete daitezen higiene-arauak sukaldean meloiak prestatu eta biltzerakoan. Era berean, biztanle talde sentikorrenei, hala nola, haurdun dauden emakumeei, haur txikiei, adinekoei eta gaixoei, gomendatzen die segurtasun-neurriak areagotu ditzaten, eta ez ditzaten jan hainbat ordutan giro-tenperaturan gordeta eta moztuta egon diren meloiak.Meloiak agente patogenoekin kutsatu daitezke ekoizpenean, garraiatzean edo biltegiratzean. Halako agenteak dira, besteak beste, Salmonella, Listeria eta Escherichia coli Entehemorragikoa (EHEC). Meloiak mozten direnean, bakteriak azaletik haragira igaro daitezke. Gainera, haragia germen patogenoekin kutsa daiteke eskuen edo zikin dauden sukaldeko tresnen (labanak eta mozteko oholak) bidez; beraz, nahiko azkar biderkatu daitezke frutaren ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.