Bilaketa emaitza:

Mingain Urdinik gabeko Euskadi

MAPAk duela gutxi ebazpen bat argitaratu du, APA/1251/20201 Agindua aldatzen duena eta EAE mihi urdinik gabeko eremu gisa kalifikatzen duena. Hori guztia, EAEn eta aipatutako arauaren I. eranskineko C zatian zerrendatuta zeuden beste eskualde batzuetan «mingain urdinaren birusagatiko gaixotasunetik aske» kalifikazioa onartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen informazio-batzordeari aurkeztu ondoren. Batzordearen ebaluazioaren ondoren, egiaztatu da eskaera horrek betetzen dituela 2020/689 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 4. kapituluko II. zatian kalifikazio berria emateko ezarritako irizpideak, eta Euskadi II. eranskinaren barruan sartzen da, LA birusaren 1. eta 4. serotipoen aurkako borondatezko txertaketa-eremu gisa. Mingain urdinari buruzko informazio gehiago esteka honetan: ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagai-krisien kudeaketarako Gida

AECOC fabrikatzaileen eta banatzaileen elkarteak elikagai-krisien kudeaketarako gida eguneratu du, elikagaien arloko enpresei eta sektoreei laguntzeko krisia kudeatzeko sistemak egungo testuingurura egokitzen. Gidaren bertsio berriak ikuspegi aplikatuagoa du, krisi-egoerei eraginkortasunez eta koordinatuta erantzuten laguntzeko adibideak edo metodologiak baititu. Krisi potentzialeko egoerak goiz hautemateko jarraibideak ditu argitalpenak eta enpresen eta, oro har, sektoreen ospeari erasan dakiekeen egoeretarako prestatzeko eta egoera horiei aurrea hartzeko ere bai.   Era berean, gidak metodologiak eta irizpideak eskaintzen ditu krisi-egoera bakoitzerako estrategia egokia eta proportzionatua definitzeko eta elikagai-krisietan batera eta koordinatuta jarduteko.   Gidaren bertsio berri horretan gomendio, jarraibide eta jarduera-irizpide berriak daude, azken urteetako ikaskuntzetan oinarritutakoak dira eta legezko baldintzei ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren konpromisoa Arriskuen Ebaluazioaren ikerketarekin

EFSAk, 2022ko abenduaren 7an, finantzaketaz eta erabakiak hartzeaz arduratzen diren 250 pertsona baino gehiago bildu zituen, bai eta elikagaien segurtasunean gidari diren ikerketa‑zentroetako ordezkariak ere. Bigarren batzar horren helburuak ziren elikagaien segurtasunerako arriskuen ebaluazioaren ekosistema osatzen jarraitzea, aztertzea elikagaien segurtasunari buruzko ikerketak nola lagun dezakeen GJHak, Osasun Bakarra (One Health) eta Europako politikak lortzen (Itun Berdea eta Baserritik Mahaira estrategia), eta Europa, nazio eta eskualde mailan B+i arloko inbertsioen osagarritasuna sustatzea. 2018an egin zen lehenengo RARAz geroztik, EFSAk ikerketa-jarduerak lerrokatu eta koordinatu ditu. Honako ekintza hauek dira nabarmenenak: Ikerketa Plataforma sortzea, proiektu-ideei laguntzeko, partzuergoak eratzea sustatzeko eta ikertzaileei estatu kideetan elikagaien segurtasunaren ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Txikizkako saltegietarako Errege Dekretu berria

2022ko abenduaren 21ean (asteazkena) argitaratu zen abenduaren 13ko 1021/2022 Errege Dekretua, zeinaren bidez txikizkako merkataritza-saltokietan elikadura-produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko higiene-baldintza zehatzak arautzen diren. Errege Dekretuak elikadura-produktuak ekoizteko, prestatzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko eta merkaturatzeko higiene-baldintzen oinarrizko araudia ezartzen du, eta 852/2004 eta 853/2004 (EE) araudietan jasotakoak jaso eta osatzen ditu. Araudi horiek II. eta III. eranskinetan jasotako baldintzak neurri batean malgutzea aurreikusten zuten; beraz, Erre Dekretuak txikizkako saltegietan aplikagarriak diren egokitzapenak ezartzen ditu. Errege Dekretu berriko alderdi hauek nabarmentzen ditugu: Txikizkako saltegiek ekoizpen propioko elikagaiak hornitu ahal izango dizkiete beste txikizkako saltegi batzuei, betiere: Bolumena merkaturatutako elikagaien urteko bolumenaren % 25 baino txikiagoa bada. Astean gehienez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikaduraren eta nekazaritzaren etorkizuna: eraldaketaren sustatzaile eta eragileak

FAOk txosten bat argitaratu du pentsamendu estrategikoak eta ekintzak inspiratzeko, eta era horretan nekazaritzako elikagaien sistemak eraldatzeko eta etorkizun jasangarri, erresiliente eta inklusibo bat sortzeko. Txosten hori 2022-2030 FAOren esparru estrategikoa elikatu duen prospektiba estrategiko korporatiboaren ariketa integrala da. Txostenak nekazaritzako elikagaien sistemen bultzatzaileak ikertzen ditu, eta aztertzen du horren joerek nola eragin dezaketen nekazaritzako elikagai, ingurumen, eta gizarte eta ekonomiako sistema alternatiboetan. Txostenaren ondorio nagusia da nekazaritzako elikagaien sistemak sustatzea posible dela jasangarritasun- eta erresilientzia-eredu baten bidez, betiere eraldaketaren funtsezko eragileak behar bezala aktibatzen badira. Nolanahi ere, horiek aktibatu ahal izateko, sortutako interesak, ezkutuko agendak eta gatazkatsuak izan daitezkeen helburuak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FAO/OMEk Listeria monocytogenesek elikagaietan duen arriskua aztertzen du, datu berriak ikusita

2020an, Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko FAO/OMEren adituen taldeak (JEMRA) gomendatu zuen Listeria monocytogenes arriskuen etorkizuneko ebaluazioak zenbait elikagaitara hedatzea, arriskuen ebaluazioaren datu eta ikuspuntu berriak ikusita. Proposamen hori duela gutxi jorratu da adituen bilera batean, Listeria monocytogenesek baserritik mahaira izan ahal dituen arriskuen ebaluazio osoa garatzeko asmoarekin. Agerraldiei eta gaixotasunei, birulentziari, herritarrentzako arrisku-faktoreei eta laborategi‑metodoetako eta zaintzako aurrerapenei buruzko datu berriak aztertu ostean, JEMRA taldeak  L. monocytogenesen arriskuak ebaluatzerakoan honako hausnarketak eman zituen: Ereduetan honako elikadura-produktu hauek aintzat hartu ziren: hosto berdeko barazki moztuak eta hosto berdeko barazki moztuak eta ontziratuak, hosto berdeko barazki osoak, meloia kubotan, meloia osorik, arrain ketua eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Haragi- eta esne-elikagaietan E.coli STEC kontrolatzeko neurriak

Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko FAO/OME adituen taldeak (JEMRA) azterlan bat argitaratu du, non behi-ganaduan eta eratorritako produktuetan (behi-haragi gordina, esne gordina eta esne gordinaren gazta, behi-esnearekin fabrikatuta) STEC kontrolatzeko aplikatutako neurriak berrikusi eta ebaluatzen diren, baita beste hausnarkari txiki batzuei (ahuntz eta ardiak), txerriei eta beste animalia batzuei (elur-oreinak, jakak, kamelidoak, bisonteak, bufaloak eta txerriak) begira eskuragarri dauden neurriak ere. Neurrien berrikuspena aplikatu da lehen mailako ekoizpenetik eraldaketaren amaierara arte. Halaber, STEC kontrol espezifikorako esku-hartzeen eraginkortasunaren babes-maila handi, ertain edo txiki gisa kalifikatu da. Lan hau egin da Elikagaien Higienearen Codexaren Batzordeak (CCFH) emandako behi‑haragian, esne gordinean eta esne gordinarekin ekoitzitako gaztan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nerabeen elikadura eta bizi-ohitura osasuntsuen pertzepzioei buruzko azterlana

  Kontsumo Ministerioak, AESANen bitartez eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta autonomia-erkidego batzuetako Hezkuntza Sailburuordetzen laguntzarekin, Nerabeen elikadura, elikadura-praktika eta bizi-ohitura osasuntsuen pertzepzioei buruzko azterlan kualitatiboa egin du. Azterlanaren xedea da elikadura eta bizi-ohitura osasuntsuen pertzepzioak aztertzea 12-14 urteko ikasleengan, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleengan.   Azterlanaren helburuak hauek izan ziren:   12-14 urteko nerabeen elikadura osasuntsuari buruzko pertzepzioak ezagutzea. Nerabe horien elikadura-praktikak eta bizi-ohitura osasuntsuak zehazten dituzten faktore erabakigarriak, oztopoak eta elementu erraztaileak aztertzea. Aztertzeko xede den biztanleriaren ikuspegia eta bizipenak deskribatu eta ulertzea, obesitatearen arazoari aurre egiteko bideratutako politika publikoen diseinuan parte hartzen dutela bermatzeko.     Ondorioak:   Ateratako ondorioen ...

Irakurri gehiago

Abeltzaintzan antibiotikoak erabiltzeari buruzko Errege Dekretu berria

MAPAk duela gutxi argitaratu du abeltzaintza-ustiategi guztietan (norberaren kontsumorako ustiategietan izan ezik) aplikatzekoa den antibiotikoen erabilera jasangarria ahalbidetzeko neurriak ezartzen dituen araua. 2011z geroztik, mikrobioen aurkako erresistentziari (RAM) buruzkoa ekintza-planak daude Europa mailan, EBko estatu kide gehienetan; estatu mailan, berriz, PRAN plana eta haren Reduce programa daude 2014az geroztik. Albaitaritzako sendagaiei buruzko 2019/6 (EB) Erregelamenduak azpimarratu egiten du mikrobioen aurkako erresistentziak osasun-arazo gero eta larriagoak direla Batasunean eta munduan, eta beharrezkoa dela erresistentziak sortzeko arriskua murriztea. Bestalde, EEk “baserritik mahaira” Estrategiaren Komunikazioa argitaratu zuen; horren arabera, helburua da 2030erako antimikrobianoen salmenta % 50 murriztea. Lege berri horren bidez, MAPAk metodo bat ezartzen du espezie ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europako Batzordearen auditoretza-programa 2023rako

Europako Batzordearen Elikagaien Osasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak (DG SANTE) 2023. urterako Osasun eta Elikagaien Auditoretzen lan-programa argitaratu du, eta lehentasuna ezarri du mikrobioen aurkako erresistentzien, animalien ongizatearen eta pentsuen segurtasunaren esparruetan. Programa horretan estatu kideek, herrialde hautagaiek eta hirugarren herrialdeek datorren urterako izango duten programazioa jasotzen da, honako esparru hauei dagokien Europako legeria betetzeko eta hori ezartzen dela egiaztatzeko: elikagai eta pentsuen segurtasuna, animalien osasuna, animalien ongizatea, landareen osasuna eta elikadurari dagokionez giza osasunaren kalitatea eta babesa.   2023. urtean, Batzordeak 288 kontrol egingo ditu; horietatik 165 auditoretzak eta antzekoak izango dira (baterako ebaluazio eta bisitak, misioak eta ikerketak), eta 123 analisiak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago