Bilaketa emaitza:

Uretako organismoen babesa fitosanitarioen aurrean 13/09/02

EFSAk eguneratu egin du 2012an Produktu fitosanitarioek uretako organismoei (arrainak, anfibioak, ornogabeak eta landareak) eragiten dieten arriskuaebaluatzeko argitaratutako gida. Organismook substantzia horiekin landutako larretatik hurbil dauden aintzira, zanga eta erreketan bizi dira.Gidaren helburu nagusia da uretako organismoen biztanleria-mailei eustea, oro har. Arriskuen kudeatzaileei galdetuta, Fitosanitarioen Batzorde Teknikoak neurriak ezarri ditu, uretako ornodunei (besteak beste, arrainak eta anfibioak) babes handiagoa emateko.Gidan arriskuen kudeatzaileek erabil ditzaketen bi eskema jaso dira, lortu nahi diren honako helburu hauek lortzeko:Muga Ekologikoko Aukera (ETO), uretako organismoetan garrantzirik gabeko ondorioak bakarrik ahalbidetzen dituena.Berreskuratze Ekologikoko Aukera (ERO), baimendu egiten dituena uretako organismoen gaineko zenbait ondore kaltegarri, betiere organismoak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Germen patogenoak igortzea meloia kontsumitzerakoan 13/09/02

Arriskuak Ebaluatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) gomendatzen du zorrozki bete daitezen higiene-arauak sukaldean meloiak prestatu eta biltzerakoan. Era berean, biztanle talde sentikorrenei, hala nola, haurdun dauden emakumeei, haur txikiei, adinekoei eta gaixoei, gomendatzen die segurtasun-neurriak areagotu ditzaten, eta ez ditzaten jan hainbat ordutan giro-tenperaturan gordeta eta moztuta egon diren meloiak.Meloiak agente patogenoekin kutsatu daitezke ekoizpenean, garraiatzean edo biltegiratzean. Halako agenteak dira, besteak beste, Salmonella, Listeria eta Escherichia coli Entehemorragikoa (EHEC). Meloiak mozten direnean, bakteriak azaletik haragira igaro daitezke. Gainera, haragia germen patogenoekin kutsa daiteke eskuen edo zikin dauden sukaldeko tresnen (labanak eta mozteko oholak) bidez; beraz, nahiko azkar biderkatu daitezke frutaren ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Patatako Mildiu-aren arriskua kudeatzea 13/09/02

Patata haztean edo biltegiratzean ager daitezkeen gaixotasunen artean, aipatzekoa da Mildiua edo ezkabia berankorra (Phytophtora infestans onddoak ekoitzitakoa).Patatei eragiten dien gaixotasun garrantzitsuena da. Infekzioa tenperaturak jaistean eta hezetasuna handitzean gertatzen da, baina beharrezkoa da tenperaturek gora egitea onddoaren esporak ernetzeko.Sintomak hostoen ertzetatik hurbil agertzen diren orban berdeak dira, beltz bihurtu eta zurtoinerantz hedatzen direnak. Erasoa oso gogorra bada, tuberkuluei ere eragin diezaieke, eta, ondorioz, usteldu egin daitezke.Tuberkuluak kontrolatzeko, kaltetutakoak batu eta baztertu egin behar dira biltegiratu aurretik. Biltegiratuta daudenean, garrantzitsua da aireztatzea egokia izatea, tenperatura ahalik eta baxuen mantenduta.Patataren Europako Batzordeak gida bat argitaratu du. Bertan, izurria uztatik kanpo mantentzeko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Perkloratoa fruta eta barazkietan 13/09/02

Europako Batzordeko Elikakateko eta Animalien Osasuneko Batzorde Iraunkorrak adostu egin du fruta eta barazkietako perkloratoaren behin-behineko mailak ezartzea, eta estatu kideei eta operatzaile ekonomikoei eskatu die maila horiek betetzen direla zaintzea, bereziki negutegietako fruta eta barazkietan.Horregatik guztiagatik, estatu kideek adostu zuten ez dela saihestu behar honako elikagai hauek merkaturatzea, kasu bakoitzean ezarritako erreferentziazko balioak, ondoren zehazten direnak, errespetatzen direnean:Fruta eta barazkiak oro har 0,5 mg/kgSalbuespenak: zitrikoak, pipitadun frutak, sustrai eta tuberkuluak, mahaiko mahatsak, espinakak, meloiak eta angurriak 0,2 mg/kgHostodun barazkiak (espinaka, belar freskoak eta apioa salbu, betiere horiek guztiak negutegian edo estalpean hazten badira) 1,0 mg/kgEFSAri dei egin zaio, gaiari ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Uretako organismoen babesa fitosanitarioen aurrean 13/09/02

EFSAk eguneratu egin du 2012an Produktu fitosanitarioek uretako organismoei (arrainak, anfibioak, ornogabeak eta landareak) eragiten dieten arriskuaebaluatzeko argitaratutako gida. Organismook substantzia horiekin landutako larretatik hurbil dauden aintzira, zanga eta erreketan bizi dira.Gidaren helburu nagusia da uretako organismoen biztanleria-mailei eustea, oro har. Arriskuen kudeatzaileei galdetuta, Fitosanitarioen Batzorde Teknikoak neurriak ezarri ditu, uretako ornodunei (besteak beste, arrainak eta anfibioak) babes handiagoa emateko.Gidan arriskuen kudeatzaileek erabil ditzaketen bi eskema jaso dira, lortu nahi diren honako helburu hauek lortzeko:Muga Ekologikoko Aukera (ETO), uretako organismoetan garrantzirik gabeko ondorioak bakarrik ahalbidetzen dituena.Berreskuratze Ekologikoko Aukera (ERO), baimendu egiten dituena uretako organismoen gaineko zenbait ondore kaltegarri, betiere organismoak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Ekialde Ertaineko Arnas Sindromea, gaixotasun emergente berria? 13/08/28

Ekialde Ertaineko Arnas Sindromea (MERS-CoV dira ingeleseko siglak) animaliei eta gizakiei eragiten dien gaixotasuna da.Gizakien artean 2012ko irailean antzeman zen estreinakoz, baina geroztik, gizakien agerraldi esporadikoak gertatu dira 9 herrialdetan: Frantzia, Alemania, Italia, Jordania, Qatar, Saudi Arabia, Tunisia, Arabiar Emirerri Batuak eta Erresuma Batua. Kasu guztiek nolabaiteko harremana izan dute, zuzenean edo zeharka izanda ere, Ekialde Ertainarekin.Hala deitzen da, mikroskopio elektronikoan birusa agertzerakoan, koroa edo aureola berezi batek inguratzen duelako. Hainbat koronabirus espeziek animaliak zein gizakiak kutsa ditzakete.Susmoa dago MERS-CoVak animalia-jatorria duela, baina ez dago horren ebidentziarik. Egun arte, birus hori ez da animalietan antzeman eta ez da egiaztatu gizakia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-Arriskuen fitxa berriak – 13/08/13

Nekazaritzako Elikagai-Arriskuen fitxa eta infograma berriakMikotoxinak :Okratoxina A, Deoxinibalenola, Nibalenola eta Zearalenona.Kadmioa. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Artikulua: Hainbat substantzia kimikoren aurreko esposizio konbinatua – ELIKA 2013

EFSAk azken aldian argitaratutako zientzia-txostenean deskribatzen dira erreferentziazko agintaritzak hemendik aurrera erabili beharreko metodologia eta jarraitu beharreko metodologiak, hainbat substantzia kimikoren aurreko esposizio konbinatutik eratorritako giza osasunerako arriskua ebaluatzeko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Produktu fitosanitarioen arrisku metagarria balioesteko metodologia – EFSA 2013

EFSAk metodo berri bat osatu du, produktu fitosanitarioen hondakin anitzen aurreko esposizioak dakarren arriskua balioesteko. Metodo horren oinarria da organo edo sistema zehatz batean antzeko propietate toxikologikoak dituzten osagaiak taldekatzea.Metodo horrek lau etapa ditu:Organo edo sistema batean eragin kaltegarria duten efektu toxiko zehatzak identifikatzea.Organo edo sistema batean efektu kaltegarri horien arriskua karakterizatzea.Efektu toxikoen mailei buruzko datuak biltzea.Balioespen metagarrien taldean (CAGak) antzeko efektu toxikologikoak dituzten produktu fitosanitarioak taldekatzea.Lehen urratsa gisa, PPR Panelak (Produktu Fitosanitarioak eta horien Hondakinak) aplikatu egin du metodo hori, nerbio-sistema zentralerako eta tiroiderako toxikoak diren pestiziden taldeak definitzeko. Halaber, aurretikako lan handia egin da, beste organo edo organo-sistema ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren Balioespena: Pirrolizidina alkaloidea belar usaintsuetan – BfR 2013

Arrisku Balioztatzeko Alemaniako Institutoak (BfR) aztertu egin ditu pirrolizidina alkaloideen mailak landare usaintsuen eta horien infusioen 221 laginetan. Infusio horien artean daude tea, mihilua, kamamila, menda, garraiska eta asuna.Pirrolizidina alkaloideak bigarren mailako metabolitoak dira, eta askotariko landareek eragiten dituzte animalia belarjaleetatik babesteko. Euren presentzia eta kontzentrazioa aldatu egiten da honako hauen arabera: landare espeziea, landare zatia eta bestelako kanpoko faktore batzuk (besteak beste, klima eta lurzoruaren ezaugarriak).Bereziki, pirrolizidina (PA) 1,2 alkaloide asegabeak elikagai eta pentsuetako substantzia kaltegarritzat jotzen dira, gibelean kalte latzak eragin ditzaketelako dosi handietan kontsumitzen direnean. Esperimentuetarako erabiltzen diren animalien kasuan, frogatu egin da zenbait PA kartzinogenoak eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago