Konposatu kimiko baten toxikotasuna, neurri handi batean, bere bioerabilgarritasunaren bidez definitzen da. FSAk aluminioaren eta manganesoaren bioerabilgarritasuna ikertu du, konposatu horiek dituzten elikagaien arabera. Izan ere, elikagai jakin baten ezaugarriek eragina dute elikagaia hesteetan deskonposatzeko moduan eta askatzen diren substantzia kimikoen motan.Hori dela eta, eguneko aluminio- eta manganeso-ingestak zehazte aldera, funtsezkoa da xurgatzeko ehuneko erabilgarria eta elikagai jakin batean dagoen bi metal horien kopurua.Ondorioen artean honako hauek nabarmendu behar dira:Bioerabilgarritasunaren ehunekoa ezberdina da aluminiorako eta manganesorako, aztertutako elikagaien artean.Aluminioak gora egiten duen kontzentrazioetan saturazio-maila bat dago. Hortik aurrera ez da xurgatzen.Zitratoa bezalako substantziak lagungarri dira aluminioa xurgatzeko.Manganesoaren xurgatze osoa oso ...
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Zaintza Epidemiologikoaren Memoriak laburbildu egiten ditu Gipuzkoan jakinarazitako gaixotasun nagusiei buruzko datuak. Horien artean, besteak beste, jarraian adierazitakoekin lotura duten zoonosi hauek daude:Salmonella2012. urtean bakterio horren isolamendu kopurua 1995-2012 epean izandakoen artetik txikiena da.Kasuen % 46 ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean izan dira.Serotipo isolatu ohikoenak honako hauek izan dira: S. enteritidis, 151 isolamendutan (% 43) eta S. typhimurium, 152 isolamendutan (jakinarazpenen % 43).4 izan ziren elikagaien bidezko transmisio agerraldi esanguratsuenak. Horietako bik etxeetan eginiko tortillekin izan zuten lotura, beste batek arrautza gordinaren ingestarekin, eta azkenak tiramisuarekin (arrautza freskoz eginikoa). Agerraldi horietako hirutan erabilitako arrautzak establezimendu berean ...
EFSAk duela gutxi egin du balioespen bat Europako elikagai, pentsu eta prozesatu gabeko hazien 13.164 laginen inguruan, eta honako hauek dira balioespen horren ondorioak:Nibalenolaren batez besteko kontzentrazio handienak honako hauetan atzeman ziren: oloa, artoa, garagarra, garia, eta produktu eratorriak.Laboreek eta laborez egindako elikagaiek areagotzen dute mikotoxina horiekiko esposizioa gizakien artean; Bereziki, opilgintzako produktuek, hazia ehotzetik eratorritako produktuek, pastak, gozogintza finak eta gosarietarako laboreek.Animalien esposizio-bide nagusia hazien eta produktu eratorrien ingesta da.Mikotoxina honen toxikozinetikari buruzko informazioa oso mugatua da. Beste alde batetik, ebidentzien arabera, nivalenola ez da genotoxikoa, baina bada immunotoxikoa eta hematotoxikoa.Panelak honako TDI (Eguneko Ingesta Toleragarria) hau ezarri du: ...
Beste eremu batzuetan bezala, Ekialdeko Europa eta Asia Erdialdea minberak dira klima-aldaketaren eta horrek eragin ditzakeen ondorio sozioekonomikoen aurrean.Herrialde guztiek bizi dituzte tenperatura beroagoak, hidrologia aldakorrak, muturreragoko fenomenoak (esate baterako, uholdeak eta lehorteak) eta negutegi-efektua eragiten duten gasak atmosferan; baina, herrialdeon erantzun-ahalmen finantzario eta instituzionala ez da berbera.Nolanahi ere den, orain urte batzuetara arte klima-aldaketaren aurkako borroka-foku nagusia isuriak gutxitzea (murriztea) izan da, ez beste herrialde batzuei laguntza ematea, klima-aldaketak gaur egun dituen eraginei edo eragin ditzakeen eraginei aurre egiteko, natur edo giza sistemetan egokitzapenak eginez.Horren ondorioz, ECAk (Europako eta Asia Erdialdeko Munduko Bankuko taldea) dokumentu bat argitaratu du, non ...
EFSAk ebaluatu egin du esterigmatozistinak gizakien eta animalien osasunerako dakarren arriskua. Mikotoxina horren patroia aflatoxinen patroiaren antzekoa da, batez ere Aspergillus flavus, A. parasiticus, A. versicolor eta A. nidulans bakterioek eragiten dute eta aleak zein uzta bildu ondoren alez eginiko produktuak kaltetzen ditu.Guztira 247 elikagai-lagin eta 334 pentsu-lagin aztertu dira, eta ikusi da lagin guztietan aurkitutako maila atzemate- edo kuantifikatze-mugaren azpitik zegoela, 4 pentsu-laginetan izan ezik. Horren ondorioz, Elikakateko Kutsatzaileen Panelak ondorioztatu du datuak oso mugatuak direla gizaki eta animalien dietaren esposizioari buruzko ebaluazio fidagarria egin ahal izateko.Gizakientzat aho bidezko toxikotasuna nahiko txikia da esterigmatozistinari dagokionez, nahiz eta jomuga-organoak giltzurrunak ...
2013ko martxoaren 31n Txinako agintariek jakinarazi zuten hegazti-gripearen andui berri (H7N9) bat identifikatu zutela. Zehazki, gripearen antzeko sintomak zituzten hiru pertsonetan aurkitu zen, Shangain eta Anhui probintzian. Hirurak hil ziren.Orain arte, Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) ez du gizakien arteko inolako transmisioren berri eman.Andui hori, zehazki, identifikatu gabe zegoen gizaki edo hegaztien artean. Birusaren gordailua eta gizakientzako infekzio-iturriak oraindik ere ez daude argi, nahiz eta ebidentzia historikoak eta merkatuetan eskortako hegaztien artean birusa atzeman izanak iradokitzen duten eskortako hegaztiak direla, ziur asko, gordailua.Hegaztien A gripea (H7N9) hegazti-jatorriko zenbait birus birbanatzean sor zitekeen. Azterketa genetikoak adierazten du Hegaztien A gripeak (H7N9) ugaztunen ...
Disruptore endokrinoak gure organismoak ekoizten ez dituen substantziak dira, naturalak edo gizakiaren jardueraren ondorioz sortutakoa (esate baterako, industria-prozesuak). Substantziok sistema endokrinoaren funtzioa eraldatzen dute; beraz, ondorio kaltegarriak dituzte pertsona osasuntsuen eta horien ondorengoen artean.Artikulu osoa ...
Uraren hornikuntza eta erabilera funtsezko faktorea da laboreen ekoizpenean.Gero eta eskasagoak diren baliabide hidrikoen gaineko muturreko presioaren aurrean, hurrengo hamarkadetan mundu-mailan ur-eskaera bikoiztea aurreikusi da. Mundu osoan uztak ureztatzeko 2,7 milioi gigalitro ur erabiltzen dira, elikagaien % 40 inguru ekoizteko.Klima-ereduek adierazten dute ur gez ugari egongo dela Kanada, Errusia eta Brasil bezalako lekuetan; baina, munduko gainerako lekuetan eskasa izango da, eta hiri-, ingurumen- eta landa-erabileren arteko konpetentzia handitu egingo da populazioa ugaritzen den heinean.Garrantzitsua da ura une zehatz batean erabiltzea, uztan nahi den emaitza lortzeko. Horrela, balio handiko baliabidea galtzea saihestuko da, eta ingurumenean eragindako ondorioak gutxi izango dira.Hazkunde-sasoiko ureztatze ...
EFSAk txosten bat argitaratu du, eta bertan biltzen dira 2012. urtean Adituen Datu Basearen (EDB) jarduera nagusiak. Datu-base horren xede garrantzitsuena da mundu osoko zientzia-adituak biltzea kontsultak egin ahal izateko eta eurek zientzia-aholkularitza emateko Zientzia Batzordeari, zientzia-panelei eta EFSAren lan-taldeei.EDBren ekintza garrantzitsuenetatik honako hauek dira azpimarratzekoak: 2012an 407 eskaera jaso ziren, batez beste 34 hileko. Horietatik % 70 onetsi ziren. 2012ko abenduan, 3.312 adituk osatzen zuten EDB. Italia (405), Erresuma Batua (409), Alemania (304), Frantzia (241), Herbehereak (217) eta Espainia (216) dira aditu gehien dituzten Europako herrialdeak, alegia, 68 herrialdeetako aditu guztien % 55. Europar Batasunekoak eta Europako Esparru Ekonomikoa ...
Krisi batean nola eragiten die, oro har, herritarrei arriskuen komunikazioak? Baliorik eransten al du krisi-garaietan Europako Batzordeak eta EFSAk parte-hartzeak? Nola jarraitu behar zaie krisi-egoeretan sortzen diren judizio-printzipioei? Horiek dira, besteak beste, 2012ko irailean Berlinen egin zuten jardunaldi batean jorratutako gaiak.BFRk duela gutxi argitaratu du liburuki bat, eta bertan bildu ditu jardunaldian egindako aurkezpen guztiak. Halaber, elikagai-krisiei aurre egiteko Europako zenbait herrialdek jarraitzen dituzten politikei eta lege-dokumentuei buruzko informazioa aurki daiteke. Bereziki, azpimarratu egiten ditu agintarientzat, enpresentzat eta kontsumitzaileentzat garrantzitsuak diren auziak.Hainbat erakundetako nazio-mailako eta nazioartekoa adituek (OME, ESFA, DG Sanco, Anses ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.