Bilaketa emaitza:

Kataluniako herritarrek Patulinaren aurrean duten esposizioaren ebaluazioa – ACSA 2013

ACSAk ebaluatu egin du Katalunian 2008 eta 2009 bitartean kontsumitutako elikagaietan dauden mikotoxina nagusiekiko esposizioa gizakientzat duen arriskua. Argitalpen berri horrek Patulinaren aurreko esposizioa lantzen du eta osatu egiten ditu B, G eta M1 aflatoxinei, B1 eta B2 fumonisinei eta A okratoxinari buruz jada argitaratutakoak.Sagar-zukuaren eta sagarrez eginiko elikagaien 262 laginen artean, patulina, nagusiki, sagar-zukuan (% 42,3) eta sagarrez eginiko haurrentzako elikagaietan (% 33,9) aurkitu zen. Sagarrez eginiko elikagai solidoetan, aitzitik, % 5,2 besterik ez zen atzeman. Alabaina, gehienezko balorea eta positibo eman zuten laginen batez besteko altuena azken kategoria horretakoak dira., nahiz eta indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra 13/05/16

Produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorrerako Ekintzen Plan Nazionalak (EPN) helburuak, neurriak, egutegiak eta adierazleak ezartzen ditu, produktu fitosanitarioen erabileran iraunkortasun irizpideak sartzeko 2013tik 2017ra bitarteko epean.Planak bere baitan hartzen ditu irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako oinarriak. Dekretu horren xedea da ekintzen esparrua definitzea produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorra lortzeko. Horretarako, murriztu egin behar dira produktu fitosanitarioak erabiltzeak giza osasunean eta ingurumenean dituen arriskuak eta ondorioak.MAGRAMAk, EPNren xedeekin bat etorriz, triptikoa eta dibulgaziozko kartela argitaratu ditu. Horietan banakatu egiten dira produktu fitosanitarioen ekoizle, banatzaile, nekazari eta gainerako erabiltzaileek bete behar dituzten baldintzak eta betebeharrak, produktu horien erabilera iraunkorrari dagokionez.Erabilera iraunkorrari buruzko kartelaErabilera ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Listeriosi Arriskuaren Ebaluazio Kuantitatiboa kontsumitzeko prest dauden produktuetan – FDA 2013

Estatu Batuetan Elikagaien Segurtasunean eskumena duten agintariek (FSIS, FDA eta DHHS) ebaluazio kuantitatibo bat egin dute kontsumitzeko prest dauden elikagaien kontsumoarekin loturiko Listeriosi arriskuaren inguruan (RTE). Elikagai horiek, zehazki, txikizkako elikagai dendetan, delicatesen dendetan edo azalera handiko merkataritza guneetako delicatesen ataletan egindakoak dira. Arriskuaren Ebaluazio Kuantitatibo honek (QRA) ebaluatu egiten du, batetik, higiene zein manipulazio jardunbide egokiek eta arintzeko estrategiek zein neurritan areagotu edo gutxiagotu dezaketen Listeria monocytogenes-en esposizioa kontsumitzeko prest dauden elikagaietan, eta, bestetik, RTE elikagaiek (esate baterako, elikagai dendetan moztu, prestatu eta ontziratu diren haragi hotzak, gaztak, hestebeteak eta entsaladak) osasun publikoan eragin dezaketen listeriosia arriskua. Ateratako ondorioen artean, besteak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako Estrategia Akuikultura Iraunkorrerako 13/05/15

Arrantza Politika Erkidearen eraberritzeak aurreikusi egin du akuikultura "koordinazio-metodo ireki"-aren bidez garatzea eta sustatzea. Estatu kideei euren ahaleginak koordinatzeko eta jardunbide onenak elkarrekin trukatzeko laguntzeko ikuspegia da. Metodoak hiru zutabe ditu:Zuzentarau estrategikoak. Estatu kideen eta Europako Batzordearen arteko borondatezko lankidetza-prozesu honetako lehenengo pausua dira.Urte anitzeko plan nazionalak. Estatu kideek sortu behar dituzte, akuikultura iraunkorra garatzeko.Jardunbide onenak elkarrekin trukatzea. Izan ere, Estatu kideek aukera izango dute lege-betekizun horiek ezartzeko jardunbide onenak elkarrekin trukatzeko. Horrela, kostuak txikiagoak izango dira akuikultura-ekoizleentzat, eta ez da zalantzan jarriko EBko legeriak bermatzen duen babesa kontsumitzaileentzat zein ingurumenarentzat.Horrez gain, Europako Itsaso eta Arrantza Funtsa (EIAF) izango da ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Patatak hazteko lurzoruaren erabilera 13/05/13

Ekoizle eta operatzaileek kontziente izan behar dute lurzorua prestatzean eta ereitean lurzoruak duen egoeraz. Lurzorua ulertzeak lurzoruari, isurketa-urari eragindako arrisku eta kostuak murritz ditzake, bai eta erosioa ere.Patataren Europako Batzordeak eguneratu egin du lurzoruaren kudeaketa praktikoaren printzipioak jasotzen dituen gida:Lurzorua kudeatzea (ehundura, egitura, porositatea, etab.).Lurzoruarekin lotutako arazoak (higidura eta trinkadura).Nola egin aurre arazoei (soroak eta uztak hautatzea).Legedia.Ingurumen-planifikazioko zerrenda.Gidan lurzoruek pairatzen dituzten mehatxuak laburtzen dira:Lurzoruaren egitura galtzea. Jarduerak txarto planifikatzeak eta lurzorua gehiegi lantzeak lurzorua jaustea, estaltzea eta tinkatzea ekar dezake. Bada, arazo horiek lurzoruaren aireztapena, sustraiek esploratutako lurzoruaren bolumena eta eskueran dagoen ura murriztea ekar dezakete. Horrek, era berean, honako ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Pestizidak lixibiatzeko ereduak berrikustea 13/05/10

PPR Panelak esan du lixibiazio-prozesuen eta horien eraginaren inguruko arriskuak ebaluatzeko prozesuen eraginkortasunak eta sendotasunak lotura zuzena duela "babes-helburuak" egoki definitzearekin. Bestalde, nabarmendu egin du oso garrantzitsua dela ur edangarria hornitzeko lurrazpiko ura berariaz babestu beharreko helburu izatea.Hori da lurrazpiko uren inguruko lan-taldearen txostena berrikusi ostean ateratako ondorio nagusietako bat (FOCUS, 2009).Beste alde batetik, nabarmendu egiten da lan-taldeak arrakastaz harmonizatu dituela kontzeptuak lixibiazio-ereduetan eta, oro har, lixibiazio-aurreikuspenak hobetu egin direla.PPR ez dator bat lan-taldearekin kalkuluak eredu bakar batekin aurkeztearen inguruan, eta gomendatu egiten du erabakietan eredu bat baino gehiago aintzat hartzea. Mugak muga, uste da berrikusitako egoerek estali egiten dituztela ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Elikadurako birusen arrisku-profila – RIVM 2013

Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutuak (RIVM) gizakiei elikagaien bidez transmititu ahal zaizkien birusen arrisku-profila egin du. Horretarako, elikadurako hiru birus motari buruz eskuragarri dagoen informazio guztia bildu du:A hepatitisa mariskoetanNorobirusa fruta eta barazki freskoetanE hepatitisa txerrietanTxosten horretan elikagaiak birusekin kutsatzeko aukerak handitzen dituzten faktoreak biltzen dira, honako arrisku-faktore hauek zehaztuta:Frutak eta barazkiak: ureztatzeko erabilitako ura. Bestalde, kutsadura gurutzatua gertatzeko aukera, operatzaileen eskuen bidez edo erabilitako tresnen bidez.Mariskoak: uretan birusak egotea eta mariskoak kontsumitu artean kontserbatzeko modua.Txerriak: hiltzean birusekin kutsatutako txerrien kopurua. Animalien birus bidezko infekzioa animalia hil baino zenbait hilabete lehenago gertatu bada, aukera asko dago txerriak sendatzeko; beraz, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasun arloko legedia sinplifikatzea eta eguneratzea 13/05/07

Europako Batzordeak neurri sorta bat hartu du, nekazaritzako elikagaien katean ezartzen diren osasun- eta segurtasun-arauak sendotzeko.Elikakateari buruzko EBko legeriak hirurogeita hamar lege-egintza ditu, ia, bere baitan. Bada, gaur onetsitako erreforma sortak bostera ekarriko ditu, eta nekazari, abeltzain eta nekazaritzako enpresen ustiatzaileentzako (ekoizleak, eraldatzaileak eta banatzaileak) prozesu eta prozeduren burokrazia murriztuko du, euren lana errazte aldera.Proposameneko elementu nagusiak:Kontrol ofizialak:Batzordeak onartu egin du beharrezkoa dela Estatu kideetako agintari eskudunen tresnak sendotzea, EBko legeriaren betetze maila tokian egiaztatzeko (kontrol, ikuskapen eta azterlanen bidez).Azken aldian elikagaien inguruan sortutako iskanbilek berriz ere erakutsi dute beharrezkoa dela legea ezartzeaz arduratzen diren agintariek jarduera eraginkorragoa gauzatzea, kontsumitzaileak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasun arloko legedia sinplifikatzea eta eguneratzea 13/05/07

Europako Batzordeak neurri sorta bat hartu du, nekazaritzako elikagaien katean ezartzen diren osasun- eta segurtasun-arauak sendotzeko.Elikakateari buruzko EBko legeriak hirurogeita hamar lege-egintza ditu, ia, bere baitan. Bada, gaur onetsitako erreforma sortak bostera ekarriko ditu, eta nekazari, abeltzain eta nekazaritzako enpresen ustiatzaileentzako (ekoizleak, eraldatzaileak eta banatzaileak) prozesu eta prozeduren burokrazia murriztuko du, euren lana errazte aldera.Proposameneko elementu nagusiak:Kontrol ofizialak:Batzordeak onartu egin du beharrezkoa dela Estatu kideetako agintari eskudunen tresnak sendotzea, EBko legeriaren betetze maila tokian egiaztatzeko (kontrol, ikuskapen eta azterlanen bidez).Azken aldian elikagaien inguruan sortutako iskanbilek berriz ere erakutsi dute beharrezkoa dela legea ezartzeaz arduratzen diren agintariek jarduera eraginkorragoa gauzatzea, kontsumitzaileak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Baimenik gabeko substantzien erreferentzia-baloreak ezartzeko metodologia – EFSA 2013

EFSAko Elikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Irizpena eman du, metodologiari begira, animalia-jatorriko elikagaietan baimenduta ez dauden eta farmakologia aldetik aktiboak diren substantzien erreferentzia-baloreak ezartzeko. Horrelakoak dira kloranfenikola, nutrofuranoen metabolitoak, medroxiprogesterona edo malakita-berdea; izan ere, substantzia horiek debekatuta daude eta ez dute Hondakinen Gehienezko Mugarik (HGM). Argitalpenaren helburua da substantzia horietarako kontzentrazio analitiko bat definitzea. Horrela, ahalbidetu egingo da kontrol-laborategi ofizialek substantzia horiek zehaztea eta behar bezain kopuru txikiak egotea, kontsumitzaileak era egokian babesteko. Irizpenean hainbat faktore hartu dira kontuan: ahalmen analitikoa, egon daitekeen jarduera farmakologikoa eta substantziaren toxikotasuna. Bestalde, lor daitekeen kuantifikazio-muga txikiena (RALLOQ) identifikatu da, atzemate toxikologikoko balorea (TSV) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago