Bilaketa emaitza:

Medusen eragina arrain-biztanleriaren murrizketan 13/06/03

FAOk argitaratutako txosten batek medusa-kopuruaren gorakadaz ohartarazi du; izan ere, kopuru-handitze hori izan daiteke Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean atzemandako arrain-murrizketen eragilea. Medusek arrautzak, arrain-larbak eta arrain gazteak jaten dituzte, eta arrain-biztanleriak berreskuratzeko duen ahalmena murrizten dute. Txostenak lotu egiten du gertakizun hori arrainen biztanleria murriztearekin. Orain arte ez da egoera hori aztertu, eta FAOren ustez, arrantzaren kudeaketan aintzat hartzeko modukoa da.Munduko ozeano gehienetan medusak azkar ugaritzea honako hauen ondorio da: Gehiegizko arrantza, itsasoko harrapari gehienak desagerrarazten baititu. Berotze orokorra, latitude tropikaletan bizi diren espezieak ugaritzea baitakar. Eutrofizazioa, uretako nutrienteak ugaritzen baititu. Kostaren higadura saihesteko dikeak oro har erabiltzea eta sortutako ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Akuikulturako arrainen osasuna eta ongizatea – FVE 2013

Orain gutxi egin dute Bruselan “Arrainen osasunaren eta ongizatearen zaintza: Akuikulturaren arrakastarako faktore kritikoa” izeneko jardunaldia, Europako Albaitarien Federazioak antolatutakoa. Helburua izan da akuikulturako arrainen osasun- eta ongizate-arloko arazoak identifikatzea, eta gai horietan albaitari profesionalaren zeregina aztertzea. Honako hauek dira jardunaldiko ondorio nagusiak: Europar Batasunak ez du aski bere buruarekin arrantza-produktuei dagokienez; beraz, akuikulturako ekoizpenaren gorakada erronka handia da espezie berriak modu iraunkorrean eta bideragarrian ustiatzeari zein Elikagaien Segurtasunari dagokienez.Beharrezkoa da ustiategietan osasun-kudeaketa egokia gauzatzea ekoizpen-fase guztietan, eta horretan zeregin garrantzitsua dute zaintza epidemiologikoak eta txertaketa-programek. Animalien mugimenduak arriskuan oinarritutako kontrola behar du, batik bat, aintzat hartuta beste herrialde batzuetako ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

36. artikuluko Zerrendak 2012an gauzatu dituen jardueren txostena – EFSA 2013

EFSAk txosten bat argitaratu du, eta bertan jaso ditu 36. artikuluko Adituen Zerrendaren inguruan gauzatu dituen jarduera nagusiak 2012. urtean. EFSAren Erakunde Adituen Zerrenda hori 2008an osatu zen eta xedea da EFSAri eta estatu kideei elikagaien eta pentsuen segurtasun arloan (honako hauek barne: nutrizioa, toxikologia, kimika, animalien osasuna eta ongizatea, eta landareen osasuna eta babesa) aholkua eman diezaieketen erakundeen datu-basea ezartzea.Europako aditu horiek EFSAri laguntzen diote arriskuen kudeatzaileei zientzia-aholkularitza bikaina ematen, Elikagaien Segurtasun arloan euren politikak eta erabakiak babesteko. Honako hauek dira adituen zerrendak garatu duen jardueraren inguruko datu garrantzitsuenak:2012. urtean 416 erakunde aditu gehitu ziren.Zerrendako erakunde gehienak unibertsitateak eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ingurumen Arriskuen Ebaluazioen Etorkizuna – EB 2013

Ingurumen Arriskuen inguruan egin ohi diren Ebaluazioek ezjakintasun handia eragiten dute ingurumen-kutsaduraren egiazko ondorioei buruz eta, ondorioz, giza osasunean dituzten ondorioei buruz: izan ere, ekosistemak babesteko lege-oinarria ezartzera bideratuta daude. Europako Batzordeak argitaratu berri duen irizpenak ondorioztatzen du Ingurumen Arriskuen Ebaluazioko erronka nagusia dela egoera errealistetan oinarritutako eredu berriak sortzea. Egoera horiek aintzat hartu behar dute ekosistemen konplexutasuna eta ahalbidetu egin behar dute produktu kimikoen bioerabilgarritasuna, elikagaien bidez gehitzeko bideak eta ondoren izaki bizidunetan duten biometatze maila ezagutzea. Lehenengo hurbilketa bat da protokolo eta irizpideak sortzea, substantzia toxikoen jarraipenen datuak lortu eta konparatzeko, bereziki nahaste kimikoenak, barne hartzen dituztenak metabolitoak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fipronil pestizidaren arriskua erleentzat – EFSA 2013

Fipronil intsektizidak arrisku akutu handia eragin dezake erleetan, baldin eta arto-haziak tratatzeko erabiltzen bada. Horixe da, hain zuzen ere, EFSAk atera duen ondorioa.Europako agintariek balioetsi egin dute fipronilaren arriskua, eta horretarako arreta berezia jarri diete, batetik, koloniaren biziraupenean eta garapenean dituen eragin akutu eta kronikoei, eta, bestetik, erleen hilkortasun-tasan eta jarreran dosi subletalek dituzten eraginei.Fipronilarekiko hainbat esposizio-bide aztertu zituzten, eta honako hauek dira ondorioak:Tratatutako haziek askatzen duten hautsak eragindako arriskua: arrisku akutu handia atzeman zen artoan. Ezin izan dira zehaztu beste uzta mota batzuen hautsarekiko esposizioaren arrisku-mailak (adibidez, ekilorea); izan ere, ez da arrisku ebaluazioak osatzeko aukerarik izan.Kutsatutako nektarra eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuen Ebaluazio erabilgarri eta garrantzitsuenak –CE 2013

Arriskuen ebaluazioen erabilgarritasuna hobetzearren, diziplina anitzeko talde batek (Europako Batzordearen zenbait zientzia-batzordetako kideek osatutakoa) gainbegiratu egin ditu arriskuak ebaluatzeko gaur egungo praktikak eta arriskuen kudeatzaileen beharrak, ebaluazio-ikuspegiak identifikatu ahal izateko. Ikuspegi horiek ahalik eta zientzia onenean oinarritutako emaitzak eman behar dituzte, baina, neurri berean, koherenteak eta gardenak izango dira, bai eta interpretatzeko zein komunikatzeko errazak ere.Berrikuspena egin da, uste baitzen arriskuen ebaluazioek ez dietela erantzuten kudeatzaileen eta politikari arduradunen beharrei. Beraz, ondorio honetara iritsi dira: ebaluazioek kudeaketa-prozesuari buruzko informazioa eman behar dute modu eraginkorrean, eta, horrez gain, balorazio ekonomia, gizarte- eta ingurumen-arloko balorazioa jaso behar dute beren baitan.Horretarako, elkarrizketa gardena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Fipronil pestizidaren arriskua erleentzat – EFSA 2013

Fipronil intsektizidak arrisku akutu handia eragin dezake erleetan, baldin eta arto-haziak tratatzeko erabiltzen bada. Horixe da, hain zuzen ere, EFSAk atera duen ondorioa.Europako agintariek balioetsi egin dute fipronilaren arriskua, eta horretarako arreta berezia jarri diete, batetik, koloniaren biziraupenean eta garapenean dituen eragin akutu eta kronikoei, eta, bestetik, erleen hilkortasun-tasan eta jarreran dosi subletalek dituzten eraginei.Fipronilarekiko hainbat esposizio-bide aztertu zituzten, eta honako hauek dira ondorioak:Tratatutako haziek askatzen duten hautsak eragindako arriskua: arrisku akutu handia atzeman zen artoan. Ezin izan dira zehaztu beste uzta mota batzuen hautsarekiko esposizioaren arrisku-mailak (adibidez, ekilorea); izan ere, ez da arrisku ebaluazioak osatzeko aukerarik izan.Kutsatutako nektarra eta ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Berezi@ Lore jangarriak 13/05/29

Errezeta batean funtsezko osagai gisa, plater bat ontzeko edo, besterik gabe, apaingarri legez erabili ahal diren hainbat landare mota dago.Lore batzuk oso arruntak dira gure dietan, eta konturatu ere ez gara egiten: alkatxofa, azalorea, brokolia ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Ebaluazio-gida: Genetikoki eraldatutako animalien Ingurumen Arriskua – EFSA 2013

Gida honek zenbait jarraibide ezartzen ditu, Europako merkatuan genetikoki eraldatutako (GE) animali biziak sartzen badira, Ingurumen Arriskuaren Ebaluazioak egiteko eta horrek ingurumenean zein animalia eta gizakien osasunean izan dezakeen eragina aztertzeko.Ebaluazioa honako pausu hauei jarraiki egin behar da:Arriskua eta esposizioa identifikatzea.Arriskua ezaugarritzea.Esposizioa ezaugarritzea.Arriskua ezaugarritzea.Arriskua kudeatzea.Ebaluazio orokorra.Genetikoki eraldatutako arrain, intsektu, ugaztun eta hegaztientzat honako arrisku arlo hauek identifikatu dira:Iraunkortasuna eta inbasio-ahalmena, geneen transferentzia bertikala barne.Geneen transferentzia horizontala.Interakzioak genetikoki eraldatutako animaliaren eta jomuga-organismoen artean.Interakzioak genetikoki eraldatutako animalien eta jomuga ez diren organismoen artean.Genetikoki eraldatutako animaliak kudeatzeko erabilitako teknika zehatzek ingurumenean duten eragina.Genetikoki eraldatutako animalien eragina prozesu biogeokimikoetan.Genetikoki eraldatutako animalien eragina gizaki eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: Antibiotikoekiko erresistentzia animalietan eta elikagaietan – EFSA 2013

Txosten horretan biltzen dira Europan 2011. urtean egindako analisien datuak, antibiotikoekiko erresistentziaren inguruan honako talde eta bakterio hauetan:Salmonella zoonotikoa gizaki, elikagai eta animalietanCampylobacter gizaki, elikagai eta animalietanEscherichia coli eta enterokoko isolatuak animalia eta elikagaietanMetizilinarekiko erresistenteak diren S. aureus animalia eta elikagaietanEmaitzak:Salmonella eta E. coli Ampizilina, tetraziklina eta sulfonamidekiko erresistentzia-maila handia atzeman zen gizakietan isolatutako Salmonellan. Hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko eta fluorokinolonekiko erresistentziak, berriz, maila baxuari eutsi zion. Hegazti, txerri, behi eta horien haragietan isolatutako Salmonellan eta Escherichia Colin oso ohikoa izan zen ampizilina, tetraziklina eta sulfonamidekiko erresistentzia; baina, baxua izan zen hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia. Indioilar, hegazti eta oilasko-haragian isolatutako Salmonellan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago