Bilaketa emaitza:

Europan erleen 2 gaixotasun sartzeko arriskua-EFSA 2013

EFSAren Animalien Osasun eta Ongizate panelak balioetsi egin du Europar Batasunean Aethina tumida (SHB) eta Tropilaelaps Spp. sartzeari buruzko arriskua.Aethina tumida (SHB), "Erlauntzaren kakalardo txikia" izenez ere ezaguna, parasito bat da, Afrikako Sahararen hegoaldean dauden eskualde tropikal eta subtropikaletakoa.Tropilaelaps spp kanpoko parasitosia da, eta batik bat erleen kumeei eragiten dien akaro batek sortzen du. Varroosiak eragindako prozesua larriagotu egiten du. Gaur egun, Asiako eremu jakin batzuetan baino ez da atzematen.Honako hauek dira gaixotasun horiek EBn sartzeko bideak:Beste herrialde batzuetatik honako hauek inportatzea: erle erregina biziak, erlastar erregina biziak, erlastar koloniak eta erlezaintzan erabiltzeko erle-produktuak.Inguruko herrialdeetatik sartzea, batik bat, erleen eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016 13/03/13

Generalitateko Gobernuak onetsi egin du Kataluniako Elikagaien 2012-2016ko Segurtasun Plana. Plan hori sailen arteko proiektua da, elikagaien segurtasun arloko ekintza publikoak definitzen dituena. Horretarako, elikakateko etapa guztiak hartzen ditu aintzat: ekoizpenetik hasi eta kontsumora arte.Kataluniako elikagaien segurtasunerako politika oinarrizko elementua da herritarren osasuna babesteko. Erantzukizun partekatua da, eta bertan parte hartzen dute Generalitateko hainbat sail eta organismok (osasun, nekazaritza, elikadura, ingurumen eta kontsumo arloan ardura dutenak), Kataluniako toki administrazioek, elikakateko agente ekonomikoek, zientzia-gizarteak eta kontsumitzaileek.Kataluniako Elikagaien 2012-2016ko Segurtasun Planak 28 helburu estrategiko biltzen ditu eta 127 esku-hartze ildo ezartzen ditu. Horiek bost eremutan jasotzen dira: arriskuen balioespena (zientzia ezagutza onena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Norobirusa indargabetzea izoztutako baietan – BfR 2013

Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BFR) aholkatu egin du izoztutako baiarik ez ematea talde bereziki minberei (adin nagusiko pertsonak, jaioberriak eta haur txikiak), aldez aurretik behar beste berotu gabe. Badirudi baia barrualdetik 90º C-ko tenperaturan berotzea nahiko dela bertan egon litekeen edozein birus guztiz indargabetzeko.Egungo ezagutzaren arabera, infekzio-arrisku handia dago, bai baia freskoetan, bai oso izoztutako baietan ere, baldin eta gutxi edo ezberdin berotu badira eta aldez aurretik norobirusekin kutsatuta bazeuden. Guztira 11.000 gaixotasun-kasu jakinarazi ziren orain arte Alemanian izan den elikagai bidezko gastroenteritis-transmisioaren agerraldi handienean.Baia eta norobirusen arteko kontaktua ekoizpen-prozesuko zenbait puntutan gerta daiteke; esate baterako, behar ez bezala ureztatzearen ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Pestizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2013

EFSA plagizida-hondakinei buruzko urteko txostena argitaratu du. Bertan, ikuspegi orokorra ematen da Europar Batasunean 2010ean zehar elikagaietan antzemandako plagizida-hondakinei buruz, eta ebaluatu egiten da europar kontsumitzaileek dietaren bidez hondakinekiko duten esposizioa. Aztertutako laginen % 97,2 legeak ezarritako gehienezko mugen parean edo horien azpitik daude.Txostenean aparteko atal batean aipatzen dira programen emaitzak; zehazki, Programa Erkide Koordinatuarenak eta programa nazionalenak.Programa Erkide Koordinatuari dagokionez, txostenak erakusten du aztertutako laginen % 98,4k bete egiten dituela EBn elikagaietarako baimendutako plagizida-hondakinen gehienezko mailak (HGM).Elikagai hauek aztertu dira: sagarrak, azak, porruak, letxugak, esnea, muxikak, madariak, zekalea edo oloa, marrubiak, txerri-haragia eta tomateak. Guztira 12.168 lagin aztertu dira ...

Trazabilitatea landare kimuen ekoizpenean 13/03/13

Batzordeak 208/2013 Araudia argitaratu du, 2013ko martxoaren 11koa, kimuen eta kimuak ekoizteko hazien trazabilitatearen gaineko betekizunei buruzkoa. Araudia 2013ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.Araudi hori argitaratu da 2011ko maiatzean Europar Batasuneko zenbait elikagai Escherichia coli bidez (Shiga toxinak ekoizten ditu) kutsatu zirelako. Kimuen ekoizpen-baldintzek arrisku handia ekar dezakete osasun publikorako; izan ere, elikagaien agente patogenoak nabarmen ugaltzea ekar dezakete.Hori dela eta, funtsezkoa da arin zehaztea kaltetutako merkantzien jatorria, mugatze aldera kutsadura horrek osasun publikoan izan ditzakeen ondorioak.Araudiaren arabera, honako hau da operatzaileak ekoizpen-, eraldatze- eta banatze-aro guztietan erregistratu eta transmititu behar duen informazioa:a) Hazi edo kimuen deskribapen zehatza, landarearen izendapen ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Arrainaren kontsumo iraunkorra ahalbidetzeko aplikazioa 13/03/13

i-Marine arrantzari eta bioaniztasunari buruzko ezagutzaren plataformak AppliFish garatu du, sakelako telefonoetarako doako aplikazioa.Horren bidez, itsas inguruarekin lotutako informazioa edonoren eskura egongo da, edozein une eta tokitan. Aplikazio horri esker, kontsumitzaileak informazio gehiago eskuratu ahal izango du jaten edo erosten duen arrainari buruz, edo desagertzeko arriskuan dagoen espeziea ote den eta bestelako kontuak jakin ahal izango ditu.AppliFish aplikazio berriak badu Interneteko bertsioa ere, zientzia-informazio gehigarria ematen duena. Informazio horrek lagundu egingo die arduradun politikoei, ekoizleei eta kontsumitzaileei oinarritutako erabakiak hartzen, eta, halaber, lagundu egingo du beharrezko politikak zehazten, arrantza modu arduratsuan ordenatzeko eta itsas baliabideak zaintzeko, FAOren Código de Conducta ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Aflatoxinak esnera, arrautzetara, haragira eta erraietara igarotzea – BfR 2013

Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) azterlan bat egin du esnera, arrautzetara, haragira eta erraietara igarotzen diren aflatoxinen inguruan. Bertan ondorioztatu du aukera gutxi dagoela produktu horien bidez kontsumitzaile zein animalien osasunerako arriskuak eragiteko.Azterlan hori egin da orain dela gutxi esne-enpresa batean eginiko ohiko kontroletan atzeman delako behi-esneko M1 aflatoxinaren kontzentrazioa zertxobait handitu dela. Horrek pentsaraz dezake animaliek hartzen duten dietan aflatoxina-kopurua handitu egin dela; izan ere, aflatoxina horiek gibelean metabolizatu eta, esnean, beste metabolito batzuen artean, M1 aflatoxina gisa ager daitezke.Azterlanean esneko M1 aflatoxinako kontzentrazioak zenbatetsi dira arto-bazkan dauden B1 aflatoxinaren balizko zenbait kontzentraziotan, eta ondorioztatu da esneak Europak ezarritako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren zeregina zientzian 13/03/12

EFSAk informazio-liburuxka bat argitaratu du, eta bertan azaltzen du zein den bere zientzia-lana Europako Elikagaien Segurtasunaren esparruan. EFSAk balio handiko zientzia-aholkularitza eskaintzen du, arriskuen kudeaketako arduradun politikoei oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko. Horren guztiaren azken helburua da Europako kontsumitzaileak elikagai-arriskuetatik babestea. Agintariaren jarduera nagusia arriskuen zientzia-balioespena da. Eremu hori zientzia aplikatuaren eremu espezializatua da, eta honetan datza: datuak eta zientzia-azterlanak aztertzea, elikagaien bidez transmititzen diren arriskuak balioesteko. Erakundeak, halaber, gomendio argiak, koherenteak eta egokiak ematen dizkie bazkide nagusiei, alderdi interesatuei eta jendeari oro har. Horrela, zientziaren eta kontsumitzailearen arteko zubia eraikitzen laguntzen du. Europan elikakatea etengabe ari da bilakatzen, eta EFSAren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago