Elikagaien kontsumoak behera egin duen arren, oinarrizko produktu horien etxeko urteko gastua aurreko urtean baino % 0,2 handiagoa izan da, eta eutsi egin dio 2009az geroztiko goranzko joerari: % 3,2 gehiago 2009tik 2010era, % 0,6 gehiago 2010etik 2011ra eta % 0,2 gehiago 2011tik 2012ra.Horiexek dira 2012an Espainian etxeko eta etxetik kanpoko elikagai-kontsumoaren inguruan MAGRAMAk argitaratu duen txosteneko datuetako batzuk. Honako hauek dira elikagai-motaren araberako beste datu batzuk:HARAGIA2012an haragiaren erabateko kontsumoak zertxobait gora egin du (% 0,8), batik bat indioilarraren haragi freskoaren kontsumoak (% 22,7). Beste haragi-mota batzuen kontsumoak % 9,2 egin du gora (behi, oilasko, untxi, ardi/ahuntz, txerri, barruki, ostruka, ...
ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek A Okratoxinarekiko esposizioa jorratzen du, eta osatu egiten ditu azken aldian B, G eta M1 Aflatoxinekiko eta B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioari buruz kaleratutakoak. Laboreen eta laborez egindako produktuen (umeentzako elikagaiak, moldeko ogia, garagardoa), kafearen, ardoaren eta fruitu lehorren 1.557 lagin aztertu dira, eta lagin positiboen kopuru handiena (% 89) garagardoan atzeman da. Pototxoen, kafearen, laboreen eta moldeko ogiaren lagin positiboen batez bestekoak Europako Batzordeak ezarritako mugaren azpitik daude. Kataluniako herritarren elikagai horien kontsumoa aintzat hartuta, herritar-talde guztientzat ...
Campylobacter bidezko infekzioak dira EBn gehienetan jakinarazten diren urdail-hesteetako infekzioak. Infekzio hauei dagokienez, Europan: Infekzioen maiztasuna handitzen ari da. Kasu gehienak noizbehinkakoak dira. Oso urtarotasun markatua du udan. Zenbait herrialde eragiten dituzten agerraldiak ez dira ohikoak. Hegazti-haragia da Campylobacter bidezko infekzioekin gehienetan lotzen den elikagaia: gizakien arteko kasuen % 20-30rekin lotuta dago. Salmonella bidezko infekzioa da urdail-hesteetako bigarren infekzio arruntena, EBn jakinarazitakoen artean. Horri dagokionez: Salmonelosia etengabe murriztu da 2004az geroztik, besteak beste, Europan Hegazti Abeletxeak kontrolatzeko abiarazitako programari esker. Hainbat agerraldiren iturria da oraindik ere. 2011n zehar lau agerraldi jakinarazi ziren Europako zenbait herrialdetan. Hesteetako zenbait gaixotasun parasitario, hala ...
EFSAk 2013an jorratu behar dituen lehentasunezko gaiak EFSAk 2013rako Jarduketa Programa osatu du, eta espero du Arriskuen Balioespen arloan 690 zientzia-txosten egitea. Arriskuen Balioespen independenteen bidez, zientzia-aholkularitza eskaintzeko zereginean, besteak beste, honako gai hauek lehenetsi ditu: Disruptore endokrinoen giza osasunerako eta ingurumenerako Arriskua Balioestea. Animalien ongizatearen adierazleak erabiltzea.Akrilamidarekiko esposizioa eguneratzea. EETei buruzko iritziak. Erreferentziazko nutrizio-baloreak mikronutrienteentzat. Aplikazio berriak elikagai entzimentzat Aspartamoaren eta Bisfenol A konposatuaren Arriskuen Balioespena. Pestiziden eta erleen arriskua balioesteko gidak. Gai horizontalei dagokienez, erakundeak honako hauek gauzatuko ditu: Ingurumen Arriskuak Balioesteko metodologia bateratuak garatzea, zalantzak karakterizatzea, eta kutsatzaile kimiko ugariekiko esposizioa balioestea. Halaber, ...
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak argitaratu berri du Espainian onartuta dauden arrain- eta akuikultura-espezie komertzialen izenen zerrendaren eguneratzea. Zerrenda berri horrek ordeztu egiten du 2012ko maiatzaren 28ko ebazpeneko zerrenda, eta gehitu egiten ditu Arrain Espezieen Izen Komertzialen Batzordeak onetsitako izen komertzial berriak.Zerrendak arrain-espezie bakoitzaren zientzia-izena eta FAO kodea zehazten ditu. Kode hori lotuta dago izen komertzialarekin, eta izen hori da, hain zuzen ere, espeziearen izen ofiziala. Zientzia-izenez eta FAO kodeaz gain, autonomia-erkidegoetako hizkuntza ofizialetan, halakorik balego, onetsitako izen komertziala ere ageri da: Andaluzia, Asturias, Balear Irlak, Kanariak Irlak, Kantabria, Katalunia, Valentzia, Galizia, Murtzia eta Euskal Herria.Izenen zerrenda eguneratua ...
ELIKAk eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza arloko Ikerketa Taldeak “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko prentsan” txostena egin dute 2012an Elikagaien Segurtasunari eman zaion estaldurari eta Euskadiko egunkarietan argitaratutako albiste-motari buruz.Elikagaien Segurtasunak bere baitan hartzen dituen 15 gai nagusiri buruzko albiste guztiak aztertu dira Euskadin argitaratzen diren 9 egunkarietan, bertsio inprimatu zein digitaletan.Honako hauek dira ondorioetako nagusi batzuk:Elikagaien Segurtasuna 1.518 aldiz aipatu izan da, hau da, aztertutako egunkari guztietako 68,3 albiste hilean eta edizio digitaletako 9,7 albiste hilean.Ez dago Elikagaien Segurtasunan espezializatuta dagoen kazetaririk Euskadiko Prentsan. Albisteetan erdiak 237 kazetarik sinatu dituzte. Horren ordainetan, berriz, testuen % 14an aditu espezializatuek (zientzialari edo medikuak, ...
Duela gutxi argitaratu duten txosten batek azpimarratu egiten du Asaldatzaile Endokrinoen (AE) eta hainbat osasun-arazoren arteko lotura. Honako hauek dira osasun-arazo horiek, besteak beste: gizonezkoen ugaltze-sistemako arazoak (kriptorkidia gazteen artean eta prostatako minbizia helduen artean), emakumezkoen ugaltze-sistemako arazoak (bularreko minbizia), nerbio-sistemaren garapen-arazoak, umeen arreta-falta edo/eta hiperaktibitatea, edo tiroideetako minbizia. Txostenaren arabera, azterlan zehatzagoek eta analisi-metodo hobeek gaixotasun-arriskua murriztu eta osasun publikoarentzat aurrezkia eragin lezakete.Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (PNUMA) eta Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) egin dute txostena, eta bertan biltzen dira funtzio endokrinoa nahasten duten substantzia kimiko horien inguruko zientzia-ezagutza. Gaur egun arte, AEren inguruan egin den txosten osatuena da.AE batzuk ...
EFSAk kanpoko zientzia-txosten bat argitaratu du. Txosten horretan biltzen dira 5.000 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko datu toxikologikoen analisiak, eta datu-base zabala eskaintzen du. Hortaz, informazio toxikologiko garrantzitsua eskura daiteke, plagiziden substantzia aktiboen eragin metagarriak eta sinergikoak lantzeko.Honako hauek egin dute azterlana: Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionala (RIVM), Pestiziden eta Osasun Arriskuen Prebentzioko Italiako Nazioarteko Zentroa (ICPS) eta Elikaduraren, Ingurumen Osasun eta Osasun Okupazionalaren eta Segurtasunaren Frantziako Agentzia (ANSES). Azterlan horrek identifikatu egin ditu emankortasun- eta garapen-arloko toxikotasuna duten 257 substantzia, eragin neurologikoak dituzten 67 substantzia, eta gibelean eta behazun-sisteman eragina izan dezaketen 244 substantzia. Halaber, aztertutako substantzia ...
EFSAk kanpoko zientzia-txosten bat argitaratu du. Txosten horretan biltzen dira 5.000 substantzia aktibori baino gehiagori buruzko datu toxikologikoen analisiak, eta datu-base zabala eskaintzen du. Hortaz, informazio toxikologiko garrantzitsua eskura daiteke, plagiziden substantzia aktiboen eragin metagarriak eta sinergikoak lantzeko.Honako hauek egin dute azterlana: Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionala (RIVM), Pestiziden eta Osasun Arriskuen Prebentzioko Italiako Nazioarteko Zentroa (ICPS) eta Elikaduraren, Ingurumen Osasun eta Osasun Okupazionalaren eta Segurtasunaren Frantziako Agentzia (ANSES). Azterlan horrek identifikatu egin ditu emankortasun- eta garapen-arloko toxikotasuna duten 257 substantzia, eragin neurologikoak dituzten 67 substantzia, eta gibelean eta behazun-sisteman eragina izan dezaketen 244 substantzia. Halaber, aztertutako substantzia ...
AESANen Zientzia Batzordeak duela gutxi egindako Arriskuen Balioespenaren arabera, Escherichia coli berotoxigenikoak (ECVT) eragindako infekzioen agerraldiak gero eta gehiagotan lotzen dira fruta eta ortuariekin, batik bat ernamuindutako haziekin eta entsaladetarako barazki hostodunekin.Frutak eta barazkiak elikakateko hainbat etapatan kutsa daitezke ECVTrekin (uzta, uzta ondoren, biltegiratzea, maneiatzea eta prozesatzea, merkaturatzea eta txikizkako salmenta, cateringa, garraioa, etxea…). Gaur egun uzta ondorengo prozesuan aplikatzen diren teknologiek edo praktikek ez dituzte erabat suntsitzen frutak eta ortuariak kutsatzen dituzten mikroorganismoak; beraz, AESANen Zientzia Batzordeak gomendatzen du ahaleginak bideratzea uzta aurretik edo ondoren kutsatzeko arriskua prebenitzera.Bestalde, Zientzia Batzordeak egiaztatu egin du oraindik ere haragia kutsatu egiten dela ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.