Bilaketa emaitza:

Arriskuen Balioespena: karamelu-koloratzaileak – EFSA 2012

EFSAk eguneratu egin du kontsumitzaileen hiru karamelu-koloratzaileekiko esposizioa (E-150a, E-150c y E-150d). Koloratzaile horiek elikagai ugariri gaineratzen zaizkie kolore marroi iluna emateko; besteak beste, honako hauei: zopak, gozokiak, ongailuak eta edari ugari (kola edariak, garagardoa eta whiskya).Duela gutxi, hiru koloratzaile horiek elikagai eta edarietan zuten mailari buruzko datuak eta elikagaien kontsumoari buruzkoak lortu dituzte, eta, hain zuzen ere, datu horiek izan dira balioespen berri horren oinarria. Emaitza horiek alderatu egin dituzte 2011n Elikagaiei gaineratzen zaizkien Gehigarrien eta Nutriente-iturrien Panelak (ANS Panela) egindako balioespen osoko emaitzekin. Balioespen hartan Eguneko Ingesta Toleragarria (EIT) ezarri ziren koloratzaile horientzat.Balioetsi da edozein herri-talderen hiru karamelu-koloratzaileekiko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Artikulua: Arrisku Emergenteen Identifikazioa – ELIKA 201313/01/03

Artikulu honetan zehaztu egiten da zer diren arloan arrisku emergenteak elikagaien eta pentsuen segurtasunaren arloan. Halaber, arrisku horiek arin atzemate aldera EFSAk ezarritako prozedura ere azaltzen da, gizakien eta animalien osasunerako egiazko arriskuak identifikatzeko. Era berean, 2011n atzemandako arrisku emergenteei buruzko informazioa ematen da. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aurrerapausoak Elikagaien Segurtasunean Euskal Arrantza Sektorean 12/12/31

Lau urte bete dira Arrantzaren Plan Estrategikoa 2009-2013 martxan jarri zenetik, eta jada posible da arrantza-jarduerari, sektorea profesionalizatzeari, lan-istripuak murrizteari eta Elikagaien eta Lanaren Segurtasunaren lege-esparrura egokitzeari dagokienez lortutako emaitzak ikustea.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Merkurioak gizakietan duen toxikotasunari buruzko ikerketak eta arriskuaren ebaluazio berria elikagaietan – EFSA 2012

EFSAk berrikuste-azterlana eta merkurio totalaren, hau da, merkurio inorganikoaren eta metilmerkurioaren (MeHg) toxikotasunari buruzko datuen bilketa bibliografikoa argitaratu ditu. Metilmerkurioa da, 2002az geroztik, elikagaietako merkurioaren forma toxikoena. Alabaina, ez dago behin betiko ondoriorik eta gaiaren inguruko ikerketa berriak behar dira, orain arte aurkitutakoak egiaztatze aldera. Esperimentazio-animalien artean, MeHg-aren ondorio larrienak lotura du jaio aurreko esposizioaren ondoren sortutako neurotoxikotasunarekin. Neurotoxikotasuna ez diren beste ondorio sistemiko batzuk ere aurkitu dira dosi handiagoetan. Gainera, azken aldiko ikerketek egiaztatu dute metilmerkurioak ondorioak dituela sistema kardiobaskularrean eta immunologikoan. Merkurio inorganikoari dagokionez, ez dago behar besteko datu epidemiologikorik gizakietan duen toxikotasuna ebaluatzeko, zenbait muga direla eta: ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku Balioztatzea: Tomatearen Brontzeztatze Birusa Europan 12/12/26

Tomatearen Brontzeztatze Birusa (TSWV) oso zabalduta dago estatu kide guztietan, zenbait landare-espezie kaltetzen ditu eta Europan oso ugariak diren 3 trip bektoreren bidez transmititzen da. EFSAren Panelak, Europako Batzordeak hala eskatuta, patogeno honen Arrisku Ebaluazioa egin du. Bertan, honako ondorio hauek nabarmentzen dira: Birusaren transmisioa trip bektoreen jardueragatik eta infektatutako landareen salerosketaren bidez gertatzen da. Zenbatetsi da Estatu kideetan zabaltzeko aukerak egon, badaudela, eta zalantza-tasa txikia dela. Birusaren sarrera gisa bi bide posible identifikatu dira: ereiteko ez diren landare-produktuena garrantzi txikiena duen bidea da. Aitzitik, ez da gauza bera gertatzen landatzeko landareekin, bide garrantzitsuena baitira. Izan ere, kasu honetan patogenoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Larrialdi-egoeretan elikagaiak baztertzeko gida – FAO/OME 2012

Elikagaiak baztertzeko sistema eraginkorra eta horren euskarri gisa erabiltzeko beharrezko azpiegitura edukitzea funtsezkoa da elikadurako arriskuak kudeatzeko. Hori dela eta, Osasunaren Mundu Erakundeak Gida bat argitaratu du, elikagaien segurtasunarekin lotutako gertakizunetan eta larrialdietan elikagaiak baztertzeko. Gidaren helburua da herrialdeen lagungarri izatea elikagaiak baztertzeko nazio-mailako sistema eraginkorra ezartzean eta inplementatzean. Horretarako oinarriak bi izango dira: arriskuen analisiaren hatsarreak eta agintaritza eskudunen eta elikagaietako enpresen operatzaileen arteko elkarlanerako ezartzen diren protokoloak. Dokumentuak, adibide praktikoen bidez, elikagaiak baztertzeko nazio-mailako sistemak garatu eta inplementatzeko, eta jada ezarritako prozedurak berrikusi eta hobetzeko praktika onenak laburbiltzen ditu.Gida FAO/OME ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-irizpena: dioxinak, furanoak eta PCBak haurrentzako elikagaietan – EFSA 2012

EFSAren Kutsagarrien Panelak (CONTAM) balioetsi egin du ea bularreko haurren eta haur txikien elikagaietan dioxinen, furanoen eta PCBen egungo gehienezko mugek murriztu egiten duten kutsatzaile kimiko horiek elikagaietan duten kontzentrazioa; hots, ea muga horiek murriztu egiten duten herritarren arrisku-talde horren balizko esposizioa. Ebaluazioa egiteko, bularreko haurrentzat eta haur txikientzat merkatuan salgai aurki daitezkeen elikagaien 516 laginetako dioxinen, dibenzofurano polikloratuen (PCDF) eta dioxinen antzekoak diren PCBen (DL-PCBak) emaitzak bildu dira. Laginen artean, besteak beste, jarraipen-esne hautsa eta zerealak zeuden. Horietako batzuk ur edo esnearekin berreraiki behar ziren, eta hori ere aintzat hartu zen ebaluazioa egitean. Europako 13 herrialdek 2003tik 2011ra bitartean ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Produktu Fitosanitarioak Nekazaritzan 12/12/18

Nekazaritzak urte askoan erabili ditu osagai kimikoak, uzten kopurua eta kalitatea hobetzeko. Bada, kezka gehien eragiten dutenen artean daude Produktu Fitosanitarioak (edo nekazaritzako plagizidak), baina bestelakoak ere badaude, hala nola, ongarriak.Plagiziden helburua da landare- edo animalia-espezie kaltegarriak saihestea edo kontrolatzea.Uzta askotan osagai kimiko horiek erabiltzearen ondorioz, hondakin-kopuru txikiak igaro ahal dira kate trofikora.Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Indarrean jarri da elikagaietan baimendutako osasun propietateen zerrenda 12/12/14

Gaurtik aurrera egongo da indarrean 432/2012 (EB) Araudia, maiatzaren 16koa. Araudi horrek baimendu egiten ditu elikagaietako osasun propietateei buruzko 222 adierazpen. Indarrean jarri aurretik, enpresek 6 hilabeteko epea izan dute araudi horretara egokitzeko. Baimendutako adierazpenen zerrendak Europako kontsumitzaileak babestuko ditu publizitate iruzurtiaren aurrean, eta bermatu egingo du elikagai enpresetako operadoreek bete beharreko baldintzak berdinak izatea denontzat. 222 osasun propietateen zerrenda hori baimentzeko, zientzia-balioespen batean oinarritu dira, eta elikagaien enpresek etiketetan eta publizitatean osasun arloko halako adierazpenak gero eta gehiago erabiltzearen ondorio da. Nolanahi ere, erabilera horrek ez ditu beti aintzat hartu bete beharreko irizpideak. Gaur egun, beste 2.500 alegazio ari ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Klima-aldaketak elikagaien segurtasunean dituen ondorioak aztertzeko Europako estrategia – FACCE 2012

Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Klima-aldaketaren inguruko Europako ekimen bateratuak (FACCE-JPI) Ikerketarako Agenda Estrategikoa eman du nazioarteko erreferentziazko zientzialarien eta elikakateko kideen arteko elkarrizketen emaitza gisa.Agendak bost ikerketa-eremu estrategiko ezartzen ditu, klima-aldaketak nekazaritzan, elikagaien ekoizpenean eta Elikagaien Segurtasunaren arloan dituen ondorioen erronkak landu ahal izateko. Honako hauek dira ikerketa-eremu horiek:Elikagaien Segurtasun iraunkorraIngurumenari dagokionez, nekazaritza iraunkorra haztea eta indartzeaElikagai-hornikuntzaren, biodibertsitatearen eta ekosistemen arteko orekaKlima-aldaketara egokitzeaKlima-aldaketa murrizteaArlo horietako bakoitzean epe labur, ertain eta luzeko ikerketa-lehentasunak definitu eta ekintza bateratuak zehazten dira, Europan plataformak sendotzeko, eta ezagutza trukatzea zein prestakuntza sustatzeko. Ikerketa-programa nazionalak lerrokatuz, sinergiak batu, bikoiztasunak murriztu eta ikerketa-finantzazioan eraginkortasuna maximizatu nahi da, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago