Bilaketa emaitza:

Landare eta animalien artean gaixotasun emergenteen arriskua identifikatzeko protokoloa 12/09/18

Hainbat faktoreren ondorioz (besteak beste, klima aldatzea eta merkataritza globala handitzea), handitu egin da animalien gaixotasunak eta/edo landare exotikoen izurriteak agertzeko arriskua. Halaber, patogenoak edo gaixotasunak hautemateko teknologiak nabarmen hobetu dira azkenaldian eta, horri esker, arriskuen kudeatzaileek merkataritza-prozesuetan esku-hartzeko aukera dute. Beste alde batetik, EFSA, OIE edo EPPO (Europako eta Mediterraneoko Landaredia Babesteko Erakundea) bezalako organismoek hainbat sistema garatu dituzte landare eta animalien artean arrisku emergenteak ebaluatzeko. Sistema horiek jada identifikatutako patogeno edo plagei baino ezin zaizkie aplikatu. Gainera, gaur egungo merkataritza globalak arrisku handia dakar landare exotikoen eta animalien gaixotasun berrien sarrerei dagokienez. Bada, horren guztiaren ondorioz, EFSAk Protokolo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: Erabateko Dietari buruzko Azterketak Europako iparraldeko herrialdeetan. 2012/09/17

Elikagaien Segurtasuneko Europako iparraldeko agentzia eta erakundeek NORDIRA proiektuaren emaitzak argitaratu dituzte. Proiektu horren xedea zen 2000. urtetik 2012. urtera bitartean egindako Erabateko Dietari buruzko Azterketak biltzean jasotako esperientzia partekatzea eta Arriskuen balioespenean aplikatzea. Proiektuak hiru urte iraun du eta hiru urte horietan balioetsi egin dute elikagaietan dauden zenbat kutsatzaile kimikorekiko esposizioa. Honako hauek dira, besteak beste, kutsatzaile kimiko horiek: landare-osasunerako produktuak, metil-merkurioa, dioxinak, kadmioa, amina-heteroziklikoak, konposatu perflurionatuak eta oso maiz erabiltzen diren elikagai-osagaiak (kafeina, edulkoratzaileak eta kontserbatzaileak).Txostenean honako hauek aurkezten dira: Europako iparraldeko 5 herrialdeetan egindako Erabateko Dietari buruzko Azterketetako inkesten alderdi metodologikoak, elikagaien kontsumoari eta substantzi kimikoen edukiari ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Erabilitako referentziak nutrizio arriskuen ebaluazioan – ELIKA 2012

Artikulu honetan nutrizio-arriskuak ebaluatzean erreferentzia gisa erabiltzen diren balio guztien esanahia eta erabilera argitzen dira. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Erabilitako referentziak nutrizio arriskuen ebaluazioan – ELIKA 2012

Artikulu honetan nutrizio-arriskuak ebaluatzean erreferentzia gisa erabiltzen diren balio guztien esanahia eta erabilera argitzen dira. Artikulu osoa ...

Irakurri gehiago

Arrisku emergenteak atzemateko prozesuaren ebaluaketa – EFSA 2012

EFSAk balioetsi egin du Elikagaien Segurtasunaren eta pentsuen arloan arrisku emergenteak identifikatze aldera informazioa eta datuak monitorizatu, bildu eta aztertzeko prozesua, eta emaitzak argitaratu ditu orain. EFSAk, Arrisku Emergenteak atzemateko, Europako elikagai eta pentsuen katean etorkizunean sor litezkeen arriskuak identifikatzen ditu. Horrela, arriskuaren kudeatzaileek prebentzio-neurriak har ditzakete, kontsumitzaileak babestuta daudela bermatzeko.Prozesuaren ebaluazioan zenbait arazo identifikatu eta lehenetsi dira (klima-aldaketak labore-uztetako aflatoxinetan duen eragina, omika teknologiak arriskuak ebaluatzean, edari energetikoen kontsumoa eta gizakien esposizioa hainbat hondakin kimikorekiko), prozesua ebaluatzeko eta atzemandako arazoak arrisku emergenteak diren aztertzeko. Berez, dokumentu honetan EFSAk oso txantiloi baliagarria ematen du, sor litekeen arrisku emergenteak identifikatzeko lagungarri ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: britainiar kontsumitzaileen jarrerak Elikagaien Segurtasunaren inguruan 12/09/04

Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) 2012an egin zuen kontsumitzaileek Elikagaien Segurtasunaren inguruan duten jarrerari buruzko azken azterlana eta orain argitaratu ditu emaitzak. Azterlan hori bi urterik behin egiten da 2010az geroztik. Bada, azterlan horretan Erresuma Batuan eginiko 2.141 inkestaren emaitzak jasotzen dira, honako gai hauei dagokienez: elikagaien inguruko kezka, elikagai-saltokietako higiene-arauen ezagutza, higiene-arauen esparruko ekimen edo planen ezagutza, FSAren eta bere arduren ezagutza, eta FSArekiko konfiantza.Emaitzen artean, nabarmentzekoa da:Elikagaien Segurtasun arloan honako hauek direla britainiar kontsumitzaileak gehien kezkatzen dituzten gaiak: elikagaien higienea, etxetik kanpo jaten denean (% 38); Salmonellak edo E.colik eragindako elikadura-intoxikazioak (% 32) eta elikagaietako gehigarriak (% 28).Inkesta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren Europako adituen datu basearen jarduerak 2011n 12/09/03

EFSAren adituen datu basea (EDB) 2008an osatu zen. Helburu nagusia zen EFSAri eta estatu kideei elikagaien segurtasunaren eta pentsuen arloan (nutrizioa, toxikologia, kimika, animalien osasuna eta ongizatea, eta landareen osasuna zein babesa barne) aholkuak eman ahal dizkieten zientzialari adituen datu-basea osatzea. Aditu horiek EFSAri laguntzen diote zientzia-aholkularitza bikaina ematen, denbora errealean, Europako arriskuen kudeatzaileei (Europako Batzordea, Europako Parlamentua eta estatu kideak), Elikagaien Segurtasunaren arloko euren politikak eta erabakiak babesteko. EDBko adituei kontsultak eginda, EFSAk honako helburu hauek lortzen ditu: Prozesuaren gardentasuna sustatzea, zientzia jardueretara adituak gonbidatuta. Arriskuen Balioespenak eta beste zientzia jarduera batzuk egiteko EFSAk daukan gaitasuna indartzea. Espezializatutako, ezusteko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

E.coli-ren 2011ko agerraldiarekin ikasitakoak – EFSA 2012

E. coli berotoxigenikoaren agerraldiak (nagusiki Alemanian gertatu zen 2011n) eragindako elikadura-krisiaren kudeaketa aztertu ondoren, Europako Batzordeak balizko zenbat neurri jasotzen dituen dokumentua argitaratu du, antzeko agerraldiak ekiditeko edo agerraldien tamaina mugatzeko, baita oro har jatorria elikaduran duten agerraldiei aurre egitean prestakuntza hobea izateko ere. Dokumentuak, halaber, osasunaren eta elikagaien segurtasunaren agintarien arteko zein arriskuaren ebaluatzaile, kudeatzaile eta komunikatzaileen arteko elkarlana indartzeko beharrezkoak diren neurriak aipatzen ditu.Honako hauek dira proposatutako neurriak:EBren ahalmenak indartzea, mugak igaro ditzaketen osasun-mehatxuen aurrean herritarrak babesturik daudela bermatzeko.Kontzientziaraztea beharrezkoa dela animalia-jatorria ez duten elikagaien higienea hobetzea (lehenengo ekoizpena eta inportazioa barne) eta dauden higiene-xedapenak hobeto ezartzea.Prestakuntza hobetzea. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arraina izozteko betekizunak lasaitu egin dira Erresuma Batuan – FSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) iragarri du Erresuma Batuan gordinik jateko hazten diren arrain-espezieak ez direla zertan izoztu erabili aurretik. Izozteko neurriak lasaitu egin dira Eskoziako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak egiaztatu egin duelako parasitoek ez dutela arriskurik eragiten arrain-haztegietako izokinetan. EFSAk 2010ean arrainetako parasitoei buruz argitaratutako zientzia-iritziaren ondoren, Europako Batzordeak arrainaren higieneari buruzko legeria berrikusi zuen eta baimena eman zien estatukideei bestelako xedapenak ezartzeko arrain gordinaren izozte-betekizunak aplikatzean, betiere erabakia arriskuan oinarrituta bazegoen. Xedapen horri jarraiki eta azken zientzia-ebidentziak oinarritzat hartuta, Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak ebatzi du, kontsumitzaileak irentsitako parasitoek eragin ditzaketen gaixotasunetatik babesteko, ez dela beharrezkoa arrain-haztegietatik etorritako espezieak izoztea.FSAren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arraina izozteko betekizunak lasaitu egin dira Erresuma Batuan – FSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) iragarri du Erresuma Batuan gordinik jateko hazten diren arrain-espezieak ez direla zertan izoztu erabili aurretik. Izozteko neurriak lasaitu egin dira Eskoziako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak egiaztatu egin duelako parasitoek ez dutela arriskurik eragiten arrain-haztegietako izokinetan. EFSAk 2010ean arrainetako parasitoei buruz argitaratutako zientzia-iritziaren ondoren, Europako Batzordeak arrainaren higieneari buruzko legeria berrikusi zuen eta baimena eman zien estatukideei bestelako xedapenak ezartzeko arrain gordinaren izozte-betekizunak aplikatzean, betiere erabakia arriskuan oinarrituta bazegoen. Xedapen horri jarraiki eta azken zientzia-ebidentziak oinarritzat hartuta, Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak ebatzi du, kontsumitzaileak irentsitako parasitoek eragin ditzaketen gaixotasunetatik babesteko, ez dela beharrezkoa arrain-haztegietatik etorritako espezieak izoztea.FSAren ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago