Bilaketa emaitza:

Berezi@ Kutsazaile Organiko Iraunkorrak – ELIKA 2012

Kutsatzaile Organiko Iraunkorrak (KOI), nazioartean ingelesezko POP (Persistent Organic Pollutants) akronimoarekin ezagutzen direnak, ezaugarri berezi jakin batzuk (iraunkortasuna, biometaketa eta toxikotasuna) dituzten substantzia kimikoak dira. Hain zuzen, ezaugarri horien ondorioz dira giza osasunerako eta ingurumenerako mehatxu garrantzitsuak mundu-mailan. Hori dela eta, Nazioarteko Komunitateak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu azken hamarkadetan, horiek erregulatu eta kontrolatzeko. Artikulu honetan, KOI izeneko kutsatzaileak gutxitzeko estrategia orokorra azaltzen da.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Datu-basea: nutrizio osaera – ANSES 2012

Elikagaien Segurtasuneko eta Ingurumeneko Frantziako Agentziak (ANSES) duela gutxi argitaratu du elikagaien nutrizio-osaerari buruzko datu-basearen eguneratzea. Datu-base horrek 1440 elikagai baino gehiagoren honako kopuru hauek eskaintzen ditu: kalorien, karbohidratoen, lipidoen, proteinen, bitaminen eta mineralen kopuruak. Datu-basearen bertsio berri honetan 140 elikagai gehiago daude, bai eta elikagai askoren gantz-profilaren xehetasunak ere. Halaber, Frantziako herritarren elikagai ingestaren erreferentziak eguneratu dituzte. Bilaketarako funtzio berri bat ere gehitu dute. Funtzio horrek osagai jakin baten maila altua edo baxua duten elikagaiak (omega 3 gantz-azido ugarikoa edo bitamina jakin batean aberatsak, gatz (sodio) edo azukre gutxikoak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Artikulua: elikagai-alergiak eta intolerantziak – ELIKA 2012

BBVA fundazioak duela gutxi argitaratu zuen Gaixotasun Alergikoei buruzko liburua, eta artikulu tekniko honek liburu horretan jasotako elikagai-alergien inguruko informazioa laburbiltzen du. Liburua, funtsean, Alergia eta Immunologia Klinikoaren Espainiako Elkarteak (SEAIC) 2007an argitaratu zuen Alergologiari buruzko tratatuan oinarrituta dago. Horrez gain, artikulu honek elikagai-intolerantziei buruzko informazioa ere jasotzen du. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Plagiziden hondakinak elikagaietan – JMPR 2011

FAOk eta OMEk 2011ko irailaren 20tik 29ra bitartean Genevan Plagiziden Hondakinak (JMPR) aztertzeko elkarrekin egin zuten batzarretik eratorritako txostena argitaratu berri dute. Batzar horretan parte hartu zuten OMEko Plagizida Hondakinak Ebaluatzeko Taldeak eta FAOko Elikagaietan eta Ingurumenean dauden Plagizida Hondakinen Adituen Panelak. Dokumentuak honako hauek jasotzen ditu lehenengoz: zortzi substantziaren ebaluazioa (azetamiprida, bentzoatoa, emamektina, flutriafola, isopyrazama, penthiopyrada, propileno-oxidoa eta sulfoxaflorra), hiru substantziaren ebaluazio berria (diklorboak, dikofola eta etofenproxa) eta genetikoki eraldatutako laborantzetako glifosato-metabolitoei buruzko ebaluazio berria. Substantzia horien inguruan argitaratutako monografia toxikologikoek Eguneko Ingesta Toleragarriak (EIT) eta Hondakinen Gehienezko Kopuruak (HGK) ezartzen dituzte ebaluatutako substantzia guztietarako, eta balio horiek oso ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

E. coli bidez Kutsadura Gurutzatua gertatzeko Arriskuaren kontrola – FSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Agentzia Britainiarrak (FSA) orientazio-dokumentu bat argitaratu du, eta Escherichia coli bidezko kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua kontrolatzeko argibideak ematen ditu. Dokumentuko berrikuntzen artean daude etxeko sukaldean ezarri beharreko neurri zuzentzaileen irismenari buruzko informazio berria, sukaldeko tratamendurik ez duten elikagaiak prestatzeko argibideak, harraska erabiltzeari buruzkoak, sukalde-gainak eta elikagaiek ukitzen dituzten azalerak garbitzeari buruzkoak, sukaldean termometroak erabiltzeari buruzkoak, etab. Agentziak, halaber, bi erabaki-zuhaitz argitaratu ditu. Horiek baliagarriak izan daitezke, hartu beharreko neurri gisa, elikagaien industrian eskuak garbitzeko kontrolak egiten direnean eta desinfektatzaileak erabiltzea aztertzen denean, betiere E. coli bidezko kutsadura gurutzatua ekiditeko. Argibideak Erabaki-zuhaitza: eskuak garbitzea Erabaki-zuhaitza: desinfektatzaileak erabiltzea ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasunaren arloan jakinarazpenak egiteko arauak. EFSA-2012

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) hainbat arau argitaratu ditu. Arau horien helburua da komunikazioaren arloko profesionalei aurre egiten laguntzea elikagaiekin zerikusia duten arriskuen balioespenen eta komunikazioen egoera anitzei. Dokumentu hori EFSAren Kontsulta Foroko Komunikazio Lan Taldearen baitan egin da. Talde hori arriskuen komunikazioaren arloko adituek osatzen dute. Halaber, arriskuen balioespenaren arloko zientzialari adituen laguntza jaso da. Dokumentuaren helburua ez da krisi-garaian jakinarazpenak egiteko gidaliburua izatea, baizik eta Elikagaien Segurtasunaren arloko komunikazioetarako praktika egokietan oinarritutako arauak ematea eta, horrela, gai horri buruzko zientzia-bibliografian ezarritako printzipioei orientabide praktikoagoa ematea. Oinarritzat hartuta arriskuen komunikazioak aintzat hartu behar dituela eskualde edo estatu bakoitzaren ezberdintasunak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: artsenikoa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, artsenikoarekiko esposizioa dietaren bidez eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean eragiten duen arriskua. Halaber, balioespen horren emaitzak 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu. Artsenikoa elikagaietan aurki daiteke modu organikoan zein ez-organikoan, baina artseniko ez-organikoa toxikoagoa da bere bioeskuragarritasuna eta pertsonetan eragiten dituen ondorio kaltegarriak direla eta. Azterlan horretan artsenikoaren kopuru handiak arrain eta itsaskien taldean (kontzentrazio-maila handiagoa barbarin, mihi-arrain eta ganbetan) eta arrozean baino ez dira atzeman. 2000ko eta 2005eko azterlanetako emaitzekin erkatuz gero, artsenikoaren kopuruak gora egin du elikagai talde guztietan, olio eta koipeetan izan ezik. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-iritzia: Ergot alkaloideak elikagai eta pentsuetan – EFSA 2012

EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu du. Iritzia kutsatzaileetan adituen panelak egin du eta elikagaietan eta pentsuetan Ergot alkaloideen (AE) presentziari buruzkoa da. AEak Hipocrelaes eta Euroiales ordenako zenbait onddo espeziek sortzen dituzte. Europan, Hipocreales ordenaren barruan, Claviceps purpurea espeziea da hedatuena.Adituen taldeak elikagaietan eta pentsuetan egindako 20.558 analisiren emaitzak aztertu ditu eta arriskuaren balioespena egin du C. purpurea-ren AE nagusiei buruz: ergometrina, ergotamina, ergosina, ergokristina, ergokriptina (α eta β isomeroen nahasketa), ergokornina eta –inina amaiera duten epimeroak.Panelak hainbat egoeraren balioespenak egin ditu, eta Europako zenbait herrialdetako adin ezberdinetako herritar-taldeen AErekiko esposizio akutua eta kronikoa aztertu ditu. Aztertutako datuak aintzat hartuta, adituen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Dioxinen eta PCBen mailak Europako elikagai eta pentsuetan – EFSA 2012

Europan 1995etik 2010era bildutako elikagai eta pentsuen laginekin EFSAk egindako ikerketak dioxinen, dioxinak ez bezalako PCBen (NDL-PCBak) eta dioxinen antzeko PCBen (DL-PCBak) mailak aztertu ditu. Honako hauek dira azterlan horretatik ateratako ondorio batzuk: Lagin gehienetan zegoen, gutxienez, dioxina edo DL-PCB mota bat. NDL-PCBen maila, bestalde, % 68,4koa zen pentsuetan eta % 82,6koa elikagaien laginetan. Elikagai-laginen % 10ek gainditu egiten zituzten DL-PCBen legezko mugak, eta % 3k NDL-PCBenak. Horrekin guztiarekin, ikusi da 2002-2004 eta 2008-2010 aldietan dioxinekiko eta DL-PCBekiko esposizioa murriztu egin dela. NDL-PCBen mailek ere behera egin dute, nahiz eta murrizpena ez den aurrekoen parekoa izan. Txostena: Dioxinak eta PCBak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: kadmioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2012

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) 2008an balioetsi zituen, batetik, kadmioarekiko eta merkurioarekiko dietaren bidezko esposizioa eta, bestetik, esposizio horrek giza osasunean duen arriskua. Balioespen horren emaitzak, berriz, orain argitaratu eta 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu.Emaitzen artean, besteak beste, honako hauek azpimarra daitezke:Merkurioa:Erabateko merkurioari dagokionez, atzeman da merkurio kontzentrazioa handiagoa dela haragi eta eratorrietan, barazki eta ortuarietan, tuberkuluetan eta ogi eta laboreetan. Halaber, merkurio kopuruak behera egin du arrain eta itsaskietan, frutetan, arrautzetan eta lekaleetan.Metilmerkurioaren (konposatu bereziki toxikoa) kontzentrazioak, berriz, oso altua izaten jarraitzen du tamaina handiko arrainetan (hegalaburra, arrain-ezpata). Gehien kontsumitzen diren espezietan (besteak beste, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago