Joan den maiatzean dioxinak eta dioxinen antzeko PCBak atzeman ziren Ipar Renania-Westfaliko oilo erruleen ustiategi handi bateko arrautzetan. Ondorioz, BfR-k Arriskuaren Ebaluazioa egin zuen eta orain ohar bat zabaldu du, ebaluazio horren ondorioen berri emateko. Ebaluazio horretan honako hauek ondorioztatzen dira: Analisietan atzemandako maila handienekiko esposizioak (30 pg dioxinak eta PCBak, dioxina/koipe-gramo motakoak) gainditu egiten du Eguneko Ingesta Onargarria (ADI). Noizean behin gertatzen den esposizioak ez dakar arriskurik osasunerako, baldin eta esposizio hori denboran luzatzen ez bada behintzat, hala nola, urtebetez. Hori guztia ikusita, BfR-k uste du esposizio horrek kontsumitzaileen osasunean eragiteko aukerak oso txikiak direla. Txostena: Dioxinak alemanian 2012 ...
Arriskuaren ebaluazioa: elikaduran eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahastea ILSIak (Bizi Zientzietako Nazioarteko Institutua) txosten bat argitaratu du, erakunde horrek egindako ebaluazioaren berri emateko. Hain zuzen, azterlan hori Europan giza elikadurarako eta elikaduratik kanpo erabiltzen diren uztak nahi gabe nahasteak dakartzan arriskuak ebaluatzeko egin da. Arriskuaren ebaluazioa egiteko, ILSIk zenbait egoera alderatu ditu, hala nola, honako hauek:Almidoi-eduki handia duten patatak haztea, industria-erabilerarako.Azido eruziko asko duten koltza-hazietatik olioa ateratzea.Koltza-hazietatik olioa ateratzea, biodiesel gisa.Genetikoki aldatutako laboreak (MG), elikaduratik kanpo erabiltzekoak.Genetikoki aldatutako artotik ateratako txertoak eta sendagaiak ekoiztea. Gainera, ILSIk honako hauek ere balioetsi ditu: elikaduratik kanpo erabiltzeko landareak lantzeak ...
Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak (EFSA) dokumentu bat aurkeztu du. Bertan, orientabidea ematen da elikagai eta pentsuen segurtasunaren esparruan premiazko aholkularitza behar denean erantzun-ahalmena bermatzeko xedapen praktikoei buruz. Dokumentuak larrialdi-egoerak atzemateari buruzko orientazioa ezartzen du, premiazko aholkularitza-egiturak nola aktibatu eta eman beharreko pausuak azaltzen ditu, eta aktoreak eta horien eginbeharrak zehazten ditu. Esparru berri honen ezaugarri nagusiak dira malgutasuna eta baldintza berezietara egokitzeko ahalmena, eta EFSAk iraganean antzeko egoerei aurre egiten pilatutako esperientziari jarraiki egin da. Orain EFSAko langileak prestatu behar dira premiazko aholkularitza behar duten egoerei dokumentu horretan deskribatutako prozedurei jarraiki aurre egiteko, eta horretarako tailerrak, lan-mahaiak, simulazioak, etab. egingo ...
Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) metodologia berria sortu du, barazkiek lurzorutik zenbat berun xurgatzen duten aurreikusteko.Eredua 32 uzta ezberdineko 2.800 laginen datuekin egin da, eta lagin guztietan, barazkien berun-edukiaz gain, honako hauek ere aintzat hartu dira: pH balioak, buztin-edukia, lurreko materia organikoa eta lurzoruaren berun-edukia. Horrela, lagin bakoitzean berun-bilketaren faktorea (lurzorua - landarea) kalkulatu ahal izan da, eta, horri esker, nabarmen hobetu da arriskuak aurreikusteko eredua.Sortutako ereduaren arabera, lurzoruan berun-maila handia dagoenean berun-bilketaren faktorea (landarearen eta lurzoruaren kontzentrazioen arteko lotura gisa adierazita) gradualki murrizten da. Aurkikuntzak hemendik aurrera erraztu egingo eremu kutsatuetan egiten diren ikerketak. Gainera, lasaitasuna ...
Laburpen honetako datuak “The European Union Summary Report on antimicrobial resistance in zoonotic and indicator bacteria from humans, animals and food in 2010” txostenekoak dira. Txosten hori 2012an argitaratu da eta antibiotikoekiko erresistentziak Espainian gaur egun duen joeraren eta prebalentziaren berri ematen du.Artikulu osoa ...
Arriskuen Ebaluazioak egiteko beharrezkoa da zientzia-ebidentziak oso zehatz biltzea. Bada, ebidentzia horiek zenbait zalantza eragiten dituzte, eta nahitaezkoa da horiek baliatzea. Europako Batzordearen Berriki Identifikatutako Osasun Arriskuen edo Osasunerako Arrisku Emergenteen Zientzia Batzordeak (SCENIHR) dokumentu bat argitaratu du, izendapen horien erabilera azaltzen duena, alderdi interesdunek euren txostenak hobeto uler ditzaten. Arriskuen ebaluazio guztietako lehenengo fasea argitalpen garrantzitsuak atzematea eta hautatzea da. Ondoren aztertu egiten dira, arrisku-analisietan aplikatzeko. Iritzia garatzeko beharrezkoa da, hortaz, kalitate- eta garrantzi-irizpideak aurrez aurre jartzea. Horren ondorioz, kalitate-irizpideak betetzen ez dituzten argitalpenak izango ditugu, eta horiek baztertu egingo dira. Halaber, beste argitalpen batzuek kalitate-irizpideak beteko dituzte, baina ...
Arrisku Emergenteen Europako Sarea (EREN) 2010ean ezarri zen, Elikagaien eta Pentsuen Segurtasunaren esparruko arrisku emergenteei buruzko informazioa trukatzeko EFSAren eta Estatu kideen artean.Txosten horretan 2011n 14 estatu kidek atzemandako 29 arrisku emergenteri buruzko informazioa biltzen da. Arrisku gehienak kutsagarri kimikoek eragindakoak dira, ondoren arrisku mikrobiologikoak eta, maila txikienean, beste alderdi batzuk: kontsumitzailearen joera berriak, etiketatzea, alergenoak, antibiotikoekiko erresistentzia, industria-prozesu berriak eta gorputz arrotzen presentzia.Sareak berretsi egin zuen beharrezkoa dela informazioa Europako beste agentzia batzuekin partekatzea (hala nola, ECDC, ECHA, EEA eta EMEA agentziekin), Arriskuen Ebaluazioetan ikuspegi integratua eta holistikoa erabili ahal izateko.Beste alde batetik, 2011. urteko txostenak 7 estatu kidek ...
Ebaluazio gau RIVM eta RKI erakundeek egin dute batera, eta aldez aurretik ECDCk adierazitakoa berretsi da: “Oso aukera gutxi dago birusak giza osasunean inolako eraginik izateko”.Ondorio horretara iristeko, bi azterketa epidemiologikoren eta serologikoren emaitzak aztertu dira. Bi azterketok animalia gaixoekin eta/edo birus-karga handiko materialekin (erditzeetan eskuratutako material biologikoa, abortuak ...
AESANek jakinarazi du ehiza handiko eta txikiko ehizakietan dagoen batez besteko berun-edukiak gainditu egiten dituela Europar Batasunak haragi eta hondakinetarako ezarritako gehienezko mugak (ez dago muga zehatzik ehizakientzat). Bada, eduki horiek Europa osoan eta beste herrialde batzuetan atzemandakoen parekoak dira, baina uste da Espainian ez dagoela behar besteko informaziorik basoko ehizakien haragiaren berun-edukiari eta haragi horren kontsumoari buruz.AESANeko Zientzia Batzordeak honako kontsumo hau zenbatetsi du: 1,16 eta 2,36 ng Pb gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko (OMEk 2000. urtean ezarritako Asteko Behin-behineko Ingesta Toleragarriaren (PTWI) % 32,2 eta % 65,5 artean). Bestalde, haragi hori gehiegi kontsumitzen dutenei dagokienez, maila hori PTWIaren % ...
Zeelanda Berriko Nekazaritza Ministerioak duela gutxi argitaratu duen txosten baten arabera, patata frijituen ekoizleak euren produktuetan akrilamida kopurua murrizteko egiten ari diren ahalegina hasi da emaitza ematen. Ingurumen arloko Zientzien eta Ikerketaren Institutuak (ESR) 2011n gauzatu zuen azkeneko zaintza. Bertan, akrilamida maila aztertu zuen Zeelanda Berriko merkatuko patataz egindako produktuetan (“poltsako” patata frijituak, “txip” modukoak, erreak eta abar), laboreez egindako produktuetan (ogi freskoa eta errea, gosarietako laboreak, gailetak, magdalenak, arroza, fideoak, snack direlakoak eta abar) eta horien eratorrietan (kakahuete edo gaztaina gurina). Emaitzen arabera, akrilamidaren kontzentrazioa herena murriztu da (1.570 μg/kg-tik 581 μg/kg-ra) 2006az geroztik “poltsako” patata frijituetan. Artoz egindako ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.