Bilaketa emaitza:

Arriskuaren balioespena: zerbak kontsumitzearen ondorioz, umeen nitratoekiko esposizio-maila – AESAN 2011

EFSAk duela gutxi argitaratu du arriskuen balioespena, barazkietako nitratoek umeen osasunean izan dezaketen eraginari buruz. Balioespen horretan ziazerbak eta letxuga baino ez dira kontuan izan. Zerbak, berriz, alde batera utzi dituzte Europan oso gutxi kontsumitzen baitira. Espainian, ordea, zerba asko kontsumitzen denez, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziari (AESAN) eskatu zitzaion arriskua balioetsi zezala ikuspuntu horren arabera. Batzordeak bere txostenean berretsi egin zituen EFSAren gomendioak ziazerbei dagokienez, eta adierazi zuen Espainian zerba ugari kontsumitzen denez, EFSAk ziazerbentzat emandako gomendioak bete egin beharko liratekeela zerben kasuan ere. Gainera, eta zerben kasuan legeak dituen hutsuneen ondorioz, Batzordeak azpimarratu egiten du gomendagarria izango ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

E. coli bakterioak Europan eragindako elikagai-krisiaren berrikuspena – ELIKA 2011

ELIKAk, Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioak, txosten bat egin du, eta bertan bildu ditu E. coli bakterioak aurtengo maiatzaren amaieran Europan eragindako brotearen inguruko gertaera guztiak. Agiri horretan, batetik, zerrendatu egin dituzte parte-hartzaileen jarduerak eta, bestetik, brotearen bilakaera baldintzatu zuten eta elikagai-krisia eragin zuten faktoreak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

OMEren txostena: E. coli enterohemorragikoa haragian eta haragi-produktuetan – OMS 2011

OMEk txosten bart argitaratu berri du, eta bertan egiaztatu egiten dira azken urteotan arrisku horren inguruan Australian, Estatu Batuetan, Holandan eta Irlandan egin diren 5 balioespen. Berrikuspen horretan, txostenen zientzia-edukia berrikusteaz gain, aztertu egin da balioespena egiteko erabili den metodoa, ondorioak atera dituzte arriskuen balioztapena elikakatean aplikatzeari dagokionez, zerrendatu egin da antzemandako informazio eta datu eza (maila orokorrean zein herrialde mailan), eta bildu egin dira ikerketarako etorkizuneko beharrak. Halaber, azpimarratu egiten da O-157 ez diren anduiak aztertu egin behar direla. Txostenak ondorioztatzen du ECVTren arriskuaren kudeaketa dela herrialde gehienen erronka. izan ere, oso arriskutsua da osasun publikoari begira. Oraindik ere ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Inkesta nazionala: Ingesta Dietetikoa Espainian – AESAN 2011

2009. eta 2010. urteen artean egin zen Espainiako ingesta dietetikoari buruzko lehenengo inkesta nazionala (ENIDE), eta Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AESAN) orain argitaratu berri ditu inkesta horren ondorioak. Inkesta egiteko, banakako kontsumoa aztertzeko metodologia batean oinarritu ziren, eta 18 eta 64 urte bitarteko 3.000 pertsonak hartu zuten parte. Inkesta honen helburua nagusia izan da ezagutzea elikagaien kontsumoa Espainian, eta, zehazkiago, zehaztea zein diren emakumezko zein gizonezko helduen ingesta dietetikoaren ereduak. Halaber, inkestaren bidez lortutako informazioa oso garrantzitsua izango da arriskuen balioespenak egitean; izan ere, informazio horri esker, balioespen zehatzagoak egin ahal izango dira elikagaiek eragin ditzaketen arriskuekiko esposizioari ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskua Balioztatzea: elikagaietako alergenoak – ILSI 2011

Txosten honetan biltzen dira elikagaietako alergenoen arloko 100 adituren ondorioak. Aditu horiek guztiek parte hartu zuten ILSI Europak antolatutako “Frontiers in Food Allergen Risk Assessment” sinposioan. Honako hauek dira ondorioetako batzuk: Badirudi lotuta daudela hirietako bizitza-moldea eta elikagaietako alergenoen prebalentzia handiagoa. Badira ebidentzia batzuk adierazteko garrantzi handieneko alergiak lurraldeen araberakoak izaten direla. Nolanahi ere, arrautzekiko eta esnearekiko prebalentzia umeen artean homogeneoa da mundu osoan. Zenbait ikerketaren arabera, elikagai alergenikoen zerrendak eraginkorrak dira alergiko gehienen artean eragin dezaketen arriskua ziurtatzeko. Oraindik ere ahalegin handia egin behar da baliozkotzat jotzeko, baita antzemate-teknika erabilienak ere, eta matriz ezberdinetan erabiltzeko. Arriskua balioztatzeari buruzko txostena: ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrantza produktuen arriskuak kontrolatzeko gida – FDA 2011

FDAko Elikagai eta Nutrizio Segurtasunerako Zentroak Arrantza Produktuen Arriskuak Kontrolatzeko Gidaren laugarren edizioa argitaratu du. Horren bidez, produktu horiek izan ditzaketen arrisku guztiei buruzko informazio zabala lor daiteke, eta horrez gain, horiek identifikatzeko eta kontrolatzeko estrategiak abian jartzeko orientazio errazak ere jasotzen dira. Gida hori hiru helbururekin argitaratu da: Arrantza sektoreko profesionalei laguntza ematea, leku kritikoen arriskuak aztertzeko eta kontrolatzeko planak abian jartzeko (APPCC). Kontsumitzaileak eta oro har herritarrak kontzientziatzea arrainaren segurtasunaren inguruan, horien arrisku eta kontrolei dagokienez, eta horrez gain euren esku jartzea etxean manipulatzeko zenbait jarraibide erraz. Tresna hau agintarien esku jartzea, sektoreko APPCC planak ebaluatzean erabil ditzaten.APPCC ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Amina biogenoak elikagai hartzituetan – EFSA 2011

EFSAk arriskuen balioespen kualitatiboa egin du, eta bertan honako ondorio hauek jaso ditu: Euren toxikotasuna dela eta, Elikagaien Segurtasunaren arloan garrantzi handieneko aminak histamina eta tiramina dira. Amina-mota horiek sortzeko, honako aurre-baldintza hauek egon behar dira: aminoazido libreak, mikroorganismo sortzaileak eta horiek hazteko baldintza egokiak (tenperatuta eta pH-a) egotea, bai eta mikroorganismo horien entzimek aminak sortzeko behar dituzten baldintza egokiak izatea ere (zehazki, pH baxua). Elikagai hartzituek betetzen dituzte aldeko baldintza horiek guztiak. Honako hauek dira histamina sor lezaketen elikagai-taldeak, beheranzko hurrenkeran: beste arrain eta arrantza-produktuen taldea, saltxitxa hartzituak, gazta, arrain-saltsak eta barazki hartzituak. Honako hauek dira, berriz, tiramina sor ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aholkuak Australian arraina kontsumitzeko – FSANZ 2011

Elikagaien Segurtasuneko Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak (FSANZ) triptiko bat argitaratu du. Triptikoan hainbat galdera ageri dira, hain zuzen ere, merkurioaren kutsadurari dagokionez, arrain kontsumoaren inguruan kontsumitzaileek euren buruari egiten dizkiotenak. Hamar galdera sinpleren bidez, erantzuna ematen zaie zenbait zalantzari, besteak beste, haurdunen, edoskitzaroan dauden emakumeen edo haurtxoen arrain kontsumoaren inguruko zalantzei edo ezpatarrainaren, marrazoaren, latako hegalaburraren, arrain olioaren, krustazeoen eta moluskuen kontsumoaren ingurukoei. Zientzia arloko azken ezagutzetan oinarrituta, Agentziak gomendatzen die haurdunei eta haurrei astean 2-3 anoa arrain, edozein mota, kontsumitu behar dutela. Nolanahi ere, perka kontsumitzen badute, ez da komenigarria beste arrain mota batzuk kontsumitzea aste horretan. Marrazo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aholkuak Australian arraina kontsumitzeko – FSANZ 2011

Elikagaien Segurtasuneko Australiako eta Zeelanda Berriko Agentziak (FSANZ) triptiko bat argitaratu du. Triptikoan hainbat galdera ageri dira, hain zuzen ere, merkurioaren kutsadurari dagokionez, arrain kontsumoaren inguruan kontsumitzaileek euren buruari egiten dizkiotenak. Hamar galdera sinpleren bidez, erantzuna ematen zaie zenbait zalantzari, besteak beste, haurdunen, edoskitzaroan dauden emakumeen edo haurtxoen arrain kontsumoaren inguruko zalantzei edo ezpatarrainaren, marrazoaren, latako hegalaburraren, arrain olioaren, krustazeoen eta moluskuen kontsumoaren ingurukoei. Zientzia arloko azken ezagutzetan oinarrituta, Agentziak gomendatzen die haurdunei eta haurrei astean 2-3 anoa arrain, edozein mota, kontsumitu behar dutela. Nolanahi ere, perka kontsumitzen badute, ez da komenigarria beste arrain mota batzuk kontsumitzea aste horretan. Marrazo ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Berezi@ Kontrol Ofizialak Elikakatean 11/09/29

Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionalari buruzko artkulua (PNCOCA)Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago