Bilaketa emaitza:

Azterlana akuikulturako arrainetan Anisakisaren presentziari buruz 12/02/24

APROMAR Espainiako haztegi-arrain ekoizleen enpresa-elkarteak "Evaluación de la presencia de nematodos del genero Anisakis en los pescados de acuicultura marina españoles" izeneko azterlana egin du 2010. eta 2011. urteen artean. Horretarako, Elikagaien eta Nutrizioaren Zientzia eta Teknologia Institutuaren, Zientzia arloko Ikerketen Goi mailako Zentroaren (CSIC) eta Valentziako Komunitateko Akuikulturaren Osasuna Babesteko Elkartearen (ADS ACUIVAL) laguntza jaso du.Azterlan horren helburua zen erakustea akuikulturako sistema kontrolatuen bidez hazitako arrainetan ia ez zegoela Aniskasis parasitorik.Azterlanaren ondorioak otsailaren 23an aurkeztu zituzten Cadizen egindako mintegian. Garrantzitsuena honako hau da:- Espainian akuikulturako sistema kontrolatuen bidez hazitako arrainetan Anisakisaren presentzia oso txikia da, ez dagoelako parasitorik arrain ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Akuikulturan kudeaketa sanitariorako gidaliburua 12/02/20

Itsas Haztegiei buruzko Aholku Batzorde Nazionalak (JACUMAR) Akuikulturan kudeaketa sanitariorako gidaliburua argitaratu berri du. Gidaliburu horretan, lege-esparrua aztertzen da, sektore horretako gaixotasun garrantzitsuenak azpimarratzen dira, diagnostikoa egiteko metodoak zehazten dira eta osasun-arloko zaintza-programak egiteko aholkuak ematen dira. Gidaliburu hori Elikagaien Ikerketa eta Teknologia Institutuak (IRTA) gidatutako proiektu baten emaitza da. Ikerketa horretan hainbat ikertzailek hartu dute parte; besteak beste, Zaragozako Unibertsitatekoek, Bartzelonako Unibertsitate Autonomokoek eta Nekazaritza, Elikagai eta Ingurumen Ministerioko (MARM) Arrain eta Moluskuen Gaixotasunei buruzko Erreferentziazko Laborategietakoek. Horiez gain, Andaluzia, Galizia, Kanariak eta Murtzia autonomia-erkidegoek ere hartu dute parte. Azterlanean parte hartu duten adituek identifikatu egin dituzte gure lurraldean ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Ikuspegi berria sor litezkeen arriskuak atzemateko – EFSA 2012

EFSAk hobekuntza-taldea sortu du “sor litezkeen arriskuak atzemateko”, gardentasun eta eraginkortasun handiagoa emate aldera. Taldeak hobetzeko honako alderdi hauek zehaztu ditu: Erabiltzen den terminologia egokitzea. Eraginkortasun handiagoa datuak kudeatzean. Horretarako, informazio-iturriak era egokian hautatu eta lehenetsi behar dira. Eraginkortasun handiagoa datuak filtratu eta bildu aurretik. Gardentasun, oreka eta koherentzia handiagoa datuak filtratzean. Bildutako datuak gehiago zabaltzea. Alderdi horiek eta beste batzuk dira arriskuak identifikatzeko estrategiaren aldaketaren oinarriak. Estrategia horrek funtsezko hiru ardatz ditu: Sor litezkeen lehentasunezko arriskuak aldez aurretik atzematea. Informazio-iturri egokiak identifikatzea. Sor litezkeen arriskuak atzematea eta horien azken ebaluazioa egitea. Ikuspegi berri hori da EFSAk aplikatuko duena Europan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Iraunkortasun adierazleak ur gaineko haztegietarako Mediterraneoko itsas akuikulturan 12/02/15

Espainiako Akuikulturaren Behatokia Fundazioak (OESA) gida bat argitaratu du. Bertan jasotzen dira iraunkortasun adierazleak ur gaineko haztegietarako Mediterraneoko itsas akuikulturan. Gida Mediterrane-on proiektuaren emaitza da, eta helburua da sektore urtarra osatzen duten agente guztiei adierazle neurgarri eta ebaluagarriak ematea, sektore horren iraunkortasuna aztertzeko eta hobetzeko. Definitutako adierazleak garapen iraunkorraren hiru ardatz hauen ingurukoak dira: ekonomikoki bideragarria, gizartearentzat bidezkoa eta ingurumenerako onargarria izatea.Gida ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Arriskuaren balioespena: Espainiako herritarren Kadmioarekiko esposizio-maila – AESAN 2012

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak balioetsi egin du elikagaiak kontsumitzeagatik Espainiako herritarren kadmioarekiko esposizioaren arriskua. Aintzat hartu dituzte elikagaien kadmio-kopurua eta kontsumo- ereduak. Balioespena egiteko, zehazki, 2000. eta 2010. urteen artean zenbait elikagai- taldetatik hartutako 5.493 laginen Cd edukiei buruzko datuak erabili dituzte. Lagin horiek 14 autonomia-erkidegotakoak eta administrazioko beste laborategi batzuetakoak ziren, eta 15 elikagai-kategoriatan zeuden sailkatuta. Balioespen-prozeduran atzemandako zalantzak aintzat hartuta, Batzordeak uste du beharrezkoa izango litzatekeela informazio zehatzagoa izatea (analisien eta kontsumoaren datuak), Espainiako herritarren artean dietaren bidezko Cd ingesta behar bezala balioesteko. Eskura zituzten datuak aztertuta, Zientzia Batzordeak honako ondorio hauek atera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Aflatoxinen kutsadura laboreetan aurreikusteko eredu bat – EFSA 2012

EFSAren Sor Litezkeen Arriskuen Unitateak sor litezkeen gaixotasun gisa identifikatu zituen, klima aldaketa dela eta, zerealetan mikotoxinen kutsadura-ereduen aldaketak. Tenperaturak gora egin duenez eta euri gutxiago egiten duenez, mikotoxina sortzen duten onddoek hazteko baldintza egokiagoak aurkitzen dituzte lehen halakorik ez zuten eremuetan.Hori dela eta, EFSAk eredu bat eskatu zuen, aflatoxinen kutsadura posiblea aurreikusteko Europako garian, artoan eta arrozean. Argitaratu berri duen lan horretan, Aspergillus onddoaren hazkuntzan eta jarduera metabolikoan eta uzten fenologian eragina duten faktore ekologikoak aztertu zituzten, bai eta klima-aldaketaren eta meteorologiaren gertalekuak ere. Informazio horrekin eta uztetan atzemandako aflatoxinen mailari buruzko datuekin, hainbat mapa egin dituzte Aspergillus flavus ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berezi@ Bakterioen zenbait antibiotikorekiko erresistentzia EBan – ELIKA 2012

Gero eta garrantzi handiagoa du zenbait mikroorganismoren erresistentzia-mailak Animalien eta Gizakien Osasun Arloan erabiltzen diren antibiotikoen aurrean, eta zientzia komunitatea gero eta kezkatuago dago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gida: Hirumaila eta mailabakarra harrapatutako eguneko arraina manipulatzeko 12/01/23

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak arrantzaren sektorearentzako gida bat argitaratu berri du; zehazki, arrantzatzeko maila-sareak erabiltzen dituen sektoreari dago zuzenduta, hori baita arrainaren kalitateari eta segurtasunari gehien eragin diezaiekeen arrantza-mota, praktika on jakin batzuk egiten ez badira. Gidak honako hauei buruzko jarraibideak ematen ditu: sareak urperatzean eta uretatik ateratzean gogoratu beharrekoak; arrainak saretik kentzean, manipulatzean, hoztean, erraiak ateratzean, garbitzean, paketatzean eta zamatzean egin beharrekoak; eta, azkenik, behin portura iritsita garraiatzean aintzat hartu beharrekoak. Gidaren helburu nagusia maila-saredunen bidez arrantzatutakoaren kalitate handiena lortzea bada ere, arau horiek ezartzea onuragarria izango da beste arrantza-mota batzuentzat ere.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Europako herritarrak kadmioaren eraginpean egotea- EFSA 2012

EFSAren Kutsatzaileei buruzko Panelak gainbegiratu egin du Europako herritarrak dietaren bidez kadmioaren eraginpean egoteari buruzko informazioa. Panel honek egin zuen aurreko balioespenean ikusi zuten beharrezkoa zela identifikatzea zein diren dietako kadmio-iturri nagusiak. Balioespen hartan, honako Asteko Ingesta Toleragarri hau ezarri zen: 2,5 µg/gorputz-pisuaren kilo bakoitzeko. Europako azokan 23 herrialdetako elikagaien kadmio-maila aztertu dute, eta maila handiena honako hauetan atzeman da: algez egindako elikagaiak eta alga jangarriak, kokoz egindako produktuak, krustazeoak, gantz jangarriak, onddoak, olio-haziak, igel-hankak eta moluskuak. Aintzat hartuta kadmio-maila horiek eta Europako herritarren elikagai-kontsumoari buruzko datuak, balioetsi egin dute dietaren bidez kadmioaren eraginpean egotea, eta atzeman da dietan patatek ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Balioespena: Ostretan norobirusak kontrolatzeko metodoak – EFSA 2012

EFSAren Arrisku Biologikoen Panelak balioetsi egin ditu ostretan norobirusak kontrolatzeko dauden metodoak. Adituen Panelaren iritziz, gaur egungo metodoak ez dira eraginkorrak itsaskietako birusak deuseztatzeko. Halaber, adituen taldeak ondorioztatu du birusaren presentzia murrizteko neurrien ardatzak birusaren kutsadurari aurrea hartzea izan beharko lukeela itsaskia hazteko guneetan. Bestetik, panelak dio gomendagarria dela birusaren muga mikrobiologiko onargarria ezartzea EBn merkaturatutako ostren kasuan. Azkenik, PCR metodoa erabiltzen da beste itsaski batzuetan norobirusak atzemateko eta kuantifikatzeko (rRT-PCR), eta adituek uste dute metodo hori egokia izan daitekeela ostretan analisi egokia egingo dela bermatzeko.Baliospena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago