Bilaketa emaitza:

Zientzia-iritzia: ardi- eta orein-aziendaren gibel-haragiko dioxinek osasunean izan dezaketen arriskua -EFSA-2011

EFSAk zientzia-iritzi bat argitaratu berri du, ardi- eta orein-aziendaren gibel-haragiko dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen kopuru altuak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Europar Batasuneko 8 herrialdetan hartu zituzten azterlan hau egiteko laginak. Hala ere, laginen % 60 Alemaniakoak ziren. Azterketan honako aurkikuntza hauek egin dituzte:Ardien haragiaren laginetan antzemandako kopurua askoz ere txikoagoa zen gibelean antzemandakoa baino. Orein-gibelean aurkitutako dioxinen eta dioxinen antzeko PCBen baturaren kopurua handiagoa zen ardi-gibelean aurkitutakoa baino, hain zuzen ere bi aldi eta erdi handiagoa. Ardi-gibela maiz kontsumitzeak areagotu egin dezake (% 20) heldu baten batez besteko esposizioa dioxinekiko eta dioxinen antzeko PCBekiko.Datu horiek aintzat hartuta, EFSAk ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren berrikuspena: birus enterikoak -EFSA 2011

EFSAk berrikuspen bat egin berri du. Berrikuspen horretan aztertu egin dute elikagaien bidez transmiti daitezkeen birusen biologiari, epidemiologiari, diagnosiari eta osasun publikoan duen eraginari buruz bildutako informazio guztia. EFSAren adituen panelaren arabera, ez dago garbi zenbat gaixotasun biral eragiten dituen EBn elikagaien kontsumoak. Halaber, adierazi behar da oraindik ez dagoela zehazterik zein diren elikagai jatorriko gaixotasun biralak eragiten dituzten iturriak (itsaskiak, produktu freskoak, elikagaien erabiltzaileak, elikagai enpresetako ingurumen-baldintzak, eta abar) EFSAk adierazi du, birus-kutsadura saihesteko, garrantzitsuagoa dela aurrezaintzako neurriak aplikatzea, elikagaietako birusak suntsitu edo jarduerarik gabe uztea baino. Azkenik, Europako agentziak gomendatu du irizpide mikrobiologikoa ezarri behar dela kusku biko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: Mikrobioen aurkako erresistentzia EBn – EFSA/ECDC 2011

EFSAk eta ECDC txosten bat argitaratu berri dute. Txosten horretan jaso dira gizakiei, animaliei eta elikagaiei eragiten dieten bakterio zoonotikoen artean egindako analisien gaineko datuak. Azterlana mikrobioen kontrako erresistentziari buruzkoa izan da. Txostenaren arabera, bakterioen kontrako erresistentzia antzeman da agente zoonotikoen (Salmonella, Campylobacter…) eta adierazle gisa erabiltzen diren agente ez patogenoen (E.Coli., Enterococci…) artean. Campylobacterri dagokionez, erresistentzia maila handia antzeman da ziprofloxazinoarekiko (gizaki eta animalietan), ampizilinarekiko (animalietan) eta azido nalidixikoarekiko (gizakietan). Salmonellari dagokionez, berriz, mikrobioen aurkako botiken (tetraziklina, ampizilina eta sulfonamida) erresistentzia maila ertaina da gizakien artean eta altua animalien kasuetan. Baina, ziprofloxazinoarekiko erresistentzia maila ertaina da animalien artean. Salmonellaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

MSPSIk jakinarazpena egin du E. coli-ri buruzko agerraldiari buruz 11/07/01

Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak jakinarazi du Egiptotik zetozen fenogreko alhoba haziak, E.Coliren agerraldiaren sorburu izan litezkeenak, Europako herri batzuetan banatu zirela eta herri horietako bat Espaina izan daitekeela. Honako hau gaineratu du:Haziak Espainiara 2010 urtean helduko ziren eta dagoeneko euren trazabilitatea zein den jakiteko behar diren jarduerak egiten ari dira.Espainian gaurdaino ez da gertatu agerraldi europarrarekin zerikusirik duen inongo E.coli enterohemorragikorik.Europako agintarien iritziarekin bate ginez, kontsumitzaileei honako gomendio hau ematen die: norbere kontsumorako brote begetalik ez ekoiztea eta ez jatea erneriko brote edo hazirik aurretik behar den kozinaturik ez badago.MPSIaren jakinarazpenaEFSA/ECDCren aholkua 11/06/27 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSA/ECDCk elkarrekin emaniko gomendioa erneriko agerraldiei buruz – 2011

Frantzian Sindrome Hemolitiko-Uremiko (SHU) zenbait kasu agertu ondoren, ECDCrekin batera EFSAk arren eskatzen du EZ kultibatzeko erneriko agerraldirik, ez eta produktu hauek kontsumitzeko baldin eta aurretik kozinaturik ez badago. Fenogreko agerraldien kontsumoak Alemaniako eta Frantziako kasuekin zerikusirik duelako ustea dago, bi herri horietan identifikatu den E. coli O104: H4 agente patogenoaren jatorria izan baitaiteke. EFSA/ECDCren aholkua ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Buletina: Ekoizpen primarioan Higiene eta Sanitatea kontrolatzeko Porgrama EAEan 2011/06/31

Nekazaritzako Elikagaien Segurtasuneko Euskal Fundazioaren (ELIKA) laguntzarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Abeltzaintza eta Nekazaritza Sailak, Foru Aldundietako Abeltzaintza Serbitzuekin buletin bat argitaratu dute Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa Euskal Herriko Abeltzaintza Ustiategietan Lehen Mailako Ekoizpenei buruz.Artikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak elikagaietan – ELIKA 2011

Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoei buruzko txosten laburra.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Iritzia: Elikagaietako zearalenonaren eragina osasunean – EFSA 2011

EFSAren iritzi honetan aldatu egiten da 2000. urtetik indarrean zegoen Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI). Orain arteko TDI 0,2 µg-koa zen gorputz-pisuaren kiloko eta hemendik aurrera 0,25 µg-koa izango da. Halaber, iritzi horretan hainbat baieztapen biltzen dira mikotoxina horrekiko esposizioari buruz. Hona hemen horietako batzuk: 2005. eta 2010. urteen artean 23.000 lagin hartu ziren 19 estatu kidetako zereal eta elikagaietan. Analisien datuen arabera, lagin horien % 15etan baino ez zen antzeman ZEA. ZEA kopurua askoz ere handiagoa izaten da prozesatu gabeko aleetan. Beraz, alea hautatzeak eta saneatzeak murriztu egiten du ZEA kopurua kontsumitzeko zerealetan. ZEA kontzentrazio handienak gari-zahian, artoan eta eratorrietan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: Ftalatoekiko esposizioa dietaren bidez – COT 2011

COTek azterlan baten emaitzak argitaratu berri ditu. Azterlan hori Erresuma Batuan egin dute dietaren bidez ftalatoekiko esposizioa balioztatzeko. Hauek dira emaitzarik aipagarrienak: • Aztertutako 20 elikagai taldeetan substantzia horren bi ester hauek agertu dira maizenik: DEHP (aztertutako 20 elikagai taldeetatik 11tan) eta DBP (20 taldeetatik 7tan). DEHPk, di-(2-etilhexil)-ftalatok, eragiten du esposizio maila handiena, eta haurren eta adinekoen esposizioa esnekien, arrainaren, haragi-produktuen eta laboreen bidez gertatzen da. Bestalde, tarteko adin-taldeei dagokienez, arraina, esnekiak, haragi-produktuak eta hegazti-haragia dira esposizioa eragiten duten elikagaiak. Ftalatoekiko batez besteko esposizioek, konposatuak bakarka zein konbinaturik balioztatu direnean, ez dute gainditzen EFSAk eta OMSk ezarritako Eguneko Ingesta Onargarria ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kontsumorako gomendioak, elikagaietan antzemandako kutsatzaile kimikoak direla eta – AESAN 2011

AESANek (Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentzia) kudeaketarako neurri egokiak ezarri ditu elikagaietako arriskuak murrizteko eta kontsumitzaileen babesa bermatzeko. Gauzak horrela, hiru kasu zehatz identifikatu ditu eta horietan beharrezkoak dira neurri horiek: Herritar kalteberei (haurdunak edo haurdun egon daitezkeenak, bularra ematen ari diren emakumeak eta haurrak) gomendioak ematen dizkie zenbait arraini dagokienez (ezpata arraina, marrazoa, atun gorria edo thunnus thynnus espezie handia, normalean fresko edo izoztuta eta xerratan kontsumitzen dena, eta lutxoa), merkurioaren presentzia dela eta. Honako hauek dira gomendioak: Emakume ugalkor, haurdun edo bularra ematen ari direnentzat: kontsumoa ekidin. 3 urtetik beherako umeentzat: kontsumoa ekidin. 3 eta 12 urte ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago