Bilaketa emaitza:

Eguneratzea: hegazti-gripearen egoera epidemiologikoa

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA), Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) eta EBren erreferentziazko laborategiak (EURL) hegazti-gripearen egoera epidemiologikoa ebaluatzen duen zientzia-irizpen bat argitaratu dute. Txosten horrek azpimarratzen du Europan, 2019/2020az geroztik, eskortako hegaztien eta hegazti basatien PHHG kasuen kopururik txikiena erregistratu dela 2024ko martxoaren 16tik ekainaren 14ra bitartean. Eskortako hegaztien artean antzemandako kasu gehienak hegazti basatiekin izandako zeharkako kontaktuaren ondorio izan dira, baina bigarren mailako hedapena ere egon da. Hainbat faktorek eragin dute Europako egoera hobetzea, besteak beste: aurretiko infekzio baten ondoren hegazti basatiek garatu duten immunitatea; hegazti basatien zenbait populazio murriztea; ingurumen-kutsadurak behera egitea; eta genotipo biralen osaera aldatzea. Hala ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Arriskuen ebaluazioan azterlan epidemiologikoak integratzeari buruzko gida

EFSAren batzorde zientifikoak orientazio-dokumentua egin du azterlan epidemiologikoetako frogak baloratu eta integratzeari buruz, ebaluazio zientifikoetan erabiltzeko. Orientazio-dokumentuak honako informazio hau du: Frogak ebaluatzeko oinarrizko kontzeptu epidemiologikoak deskribatu ditu, honako hauen azalpen laburrak barne: lotura-neurriak, esposizioaren ebaluazioa, estatistika-interferentzia, akats sistematikoa eta eraginaren aldaketa. Azterlan epidemiologikoak diseinatzean ager litezkeen ohiko alborapenak azaldu ditu. Kanpo-baliozkotasunaren kontzeptuaren eta azterlan epidemiologikoen balorazio-printzipioen deskribapena eman du. Azterlanak ebaluatzeko prozesuaren pertsonalizazioa aldatu du, alborapenen arriskua ebaluatzeko tresnak hartzea barne. Azterlan esperimentalak eta behaketazkoak balioesteko zenbait adibide erantsi ditu, ikuspegiaren aplikazioa erakusten duen tresnaren bidez. Ebidentzia integratzeko pausoak azaldu ditu. Gizakien azterlan epidemiologikoetako frogak arriskua karakterizatzeko dosi-erantzuna modelizatzeko nola ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietan konposatu organoartsenikoek duten arriskuaren ebaluazioa

Artsenikoaren konposatu organikoek elikagaietan duten arriskua ebaluatu du EFSAK, artsenikoak elikagaietan duen presentziaren zientzia-irizpena (EFSA, 2009) osatzeko asmoz, horrek argi utzi baitzuen konposatu horiei buruzko datu gutxi zegoela. Iritzi zientifiko berriaren arabera, azido dimetilartsinikoa DMA(V) da elikagaietan gehien dagoen konposatu organoartsenikoa, eta kontzentraziorik altuenak arrozean, algetan eta beste itsaskietan daude. Gainera, konposatu organoartseniko guztien artean genotoxizitate eta kartzinogenizitate handieneko konposatua da. Txostenak konposatu horietako batzuentzako erreferentziazko balioak ematen ditu amaieran, eta etorkizuneko arrisku ebaluazioetarako ikerketa beharrak identifikatu ditu. Esperimentazio-animalietan, monometilartsinikoa - MMA(V) nahiz dimetilartsinikoa - DMA(V) ongi xurgatzen dira. Ehunetatik banatzen dira eta, hein handi batean, gernuan aldaketarik gabe kanporatzen dira. Pertsonekin egindako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

ELIKAk Elikadura-sistema jasangarriei buruzko Lankidetzan hartuko du parte

Europako Batzordeak FutureFoodS Lankidetza onartu du 84 erakunderekin, Elikadura‑sistemen eraldaketa bizkortzeko. Dijonen (Frantzia), 2024ko ekainaren 19an egin zen egin zen FutureFoods Lankidetza inauguratzeko bilera eta 120 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Horizon Europe Ikerketa eta Berrikuntza Programarekin batera finantzatutako Elikadura-sistemei buruzko lankidetza horrek 84 erakunde biltzen ditu eta Frantziako Ikerketa Agentzia Nazionalak (ANR) koordinatzen du. FutureFoodS-en zeregina da eskualdeko, nazioko, Europar Batasuneko eta nazioarteko elikadura-sistemen eraldaketa bizkortzea, eta elikadura-sistemak seguruak, jasangarriak, osasungarriak, erresilienteak eta konfiantzazkoak izatea bermatzea, neurri berean planetaren mugak errespetatuta. Ekimen hori bat dator ekoizpen primariotik hasi eta kontsumoraino Elikadura Sistema bidezkoak, osasungarriak eta ingurumena errespetatzen dutenak sortzeko Europako Itun ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

OPSAren elikadura-alertak kudeatzeko gida operadoreentzat

Elikagaien alerta kasuetan ikerketaren, kudeaketaren eta komunikazioaren arloko jardunbide egokiak jasotzen ditu, eta, aldi berean, agintari eskudunekin koordinatzeko irizpideak eta mekanismoak argitzen ditu. “Elikadura-alertak Kudeatzeko Gida Nazionala” produktu ez-seguruak edo desegokiak erabiltzeagatik, fabrikatzeagatik edo merkaturatzeagatik kontsumitzaileen osasunerako zuzeneko edo zeharkako arriskua dagoen egoeretan jarduteko gidalerroak eskaintzen dituen gida laburtua da. Elikagaien Segurtasunerako Organo Iraunkorrak (OPSA) egin du AESANekin lankidetzan. OPSA honako hauek eratzen dute: AECOC, ACES, ANGED, ASEDAS, Nekazaritzako elikagaien kooperatibak, FIAB, Espainiako ostalaritza eta sukaldaritzako markak. Enpresei, eta bereziki ETEei, alertak kudeatzeko eskakizun legalak interpretatzea eta aplikatzea ahalbidetzen die. Horretarako, azten urteotan nekazaritzako elikagaiak produzitzean eta merkaturatzean ikasitakoa gehitzen da 2020ko amaierako ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Hilketako ongizateari buruzko irizpen berria

Duela gutxi, EFSAk txosten bat argitaratu du. Bertan, hilketan ardien eta ahuntzen ongizateari buruzko ebaluazioa egin du. Irizpen zientifiko horren xedea da EFSAren emaitzak eguneratzea eta Europako Batzordeari sakrifizioa ez den beste helburu batzuetarako hilketaren testuinguruan animalien ongizateari buruzko oinarri zientifiko bat ematea. Argitalpen zientifiko berrienak berrikusteko eskatu zitzaion EFSAri, helburu hauekin: Ustiategian hilketa egitean instalazioei, ekipoei eta langileei dagozkien arriskuak identifikatzea. Ondorioak ebaluatzeko irizpide kualitatiboak edo neurgarriak zehaztea. Prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak ematea, egiturazkoak zein kudeaketakoak, detektatutako arriskuei aurre egiteko. Animalia-mota edo -espezieekin lotutako arrisku espezifikoak adieraztea. Europako Batzordeak eskatu zuen txostenean sartzeko animalia indibidual ez-produktiboen, zaurituen edo gaixo terminalen ustiategiko hilketa, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

EFSAren arriskuak jakinarazteko ibilbide-orria

EFSAk ibilbide-orri bat prestatu du elikagaien segurtasunarekin lotutako arriskuen komunikazioaren ikerketaren erronka eta ezagutza-hutsune nagusiei heltzeko. Planteatutako proposamenak aplikatuz, arriskuen komunikazioa hobetzea lortuko da, EBko elikagaien segurtasuneko ekosisteman interesa duten aldeekiko lankidetza eta konpromisoa barne. Planteatutako ibilbide-orria azterketa sakon baten emaitza da. Bertan, ikerketa dokumental zorrotza, berrikuspen bibliografikoak eta interesa duten alde nagusiekin elkarrizketak biltzen dira, Gardentasun Erregelamenduan definitutako printzipioen arabera arriskuen komunikazioa ezartzen laguntzeko ikerketa gehigarria behar den arloetan aurrera egiteko jarraitu beharreko bidea zehazteko.   Kide anitzekin urte desberdinetan garatzeko azken proiektuen proposamenak honako hauek dira: Adimen artifizialean oinarritutako sare sozialak monitorizatzeko sistema bat garatzea, bai eta informazio faltsuak detektatu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gehigarriak bakailaoz egindako produktuetan

  Sorbatoak eta bentzoatoak (E 200-213, azido sorbikoa eta potasio sorbatoa; azido bentzoikoa eta bentzoatoak) arrain gazitu eta lehorretan erabil daitezke, gehienez 200 mg/kg-ko dosian (bakarrik edo konbinatuta), eta sulfitoak (E 220-228) Gadidae familiako arrain gazitu lehorretan, haiek ere gehienez 200 mg/kg-ko dosian. Hala ere, ez dago baimenduta sorbatoak, bentzoatoak edo sulfitoak gehitzea bakailao gezatuari.   Gerta liteke gehigarri horiek dituen bakailao gezatua aurkitzea, baina ez zuzenean gehitu direlako, baizik eta azken produktuaren transferentzia-printzipioagatik, baldin eta osagaietako bat bakailao gazitua bada.   Hori dela eta, AESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du, bakailaoz egindako bi produktu-motetan (bakailao gezatu edo gatz-puntuko bakailao gisa merkaturatuak, lehengaiaren jatorriaren arabera) gehigarrien erabilera argitzeko:   Jatorria ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Berrikuntzak etiketatzean 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera

Ontziei eta horien hondakinei buruzko abenduaren 27ko 1055/2022 Errege Dekretuaren 13. artikuluak markatze- eta informazio-betebehar berriak ezarri ditu, eta horiek indarrean sartuko dira 2025eko urtarrilaren 1ean. Aukera- eta debeku-aipamenak jada indarrean daude 2022ko abenduaren 29tik. 13. Artikuluak araututako markatzeek ontzian bertan edo etiketan egon beharko dute, ontzia ireki ostean ere ikusteko eta erraz irakurtzeko moduan. Derrigorrezko aipamenak Honako aipamen hauek ontzian edo etiketan adierazi beharko dira 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera merkaturatzen diren produktu guzti-guztietan: Etxeko ontziek bota behar diren edukiontzia adierazi beharko dute. Honako hauek dira gaur egun gehien erabiltzen diren logoak, nahiz eta beste batzuk erabili daitezkeen: Webgune honetan logoen formatu guztiak ezagutu ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Etiketa gaztelaniaz ez duten elikagaiak berretiketatzea

Askotan, elikagai asko gaztelaniaz ez dagoen etiketarekin merkaturatzen dira, eta, beste askotan, berriz, gaztelaniazko itzulpena badute ere, ez dakigu zein den horren arduraduna eta eman den elikadura-informazioa osorik dagoen.   Horregatik, AESANek interpretazio-ohar bat argitaratu du, eta bertan gaiari lotutako legedi osoa errepasatu eta kontuan hartu beharreko artikuluak eta apartatuak aipatzen dira.   Honako hau da bertan jasotako legedia:   178/2002 (EE) Erregelamendua, elikagaiei buruzko legediaren printzipio orokorrak ezartzen dituena. 1169/2011 (EB) Erregelamendua, kontsumitzaileari ematen zaion elikadura-informazioari buruzkoa 1945/1983 Errege Dekretua, kontsumitzailearen defentsaren eta nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren arloko arau-hausteak eta zehapenak arautzen dituena. 28/2015 Legea, uztailaren 30ekoa, Elikagaien Kalitatea Defendatzeari buruzkoa.   Honako hauek dira ondorioak:   1169/2011 (EB) ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago