Bilaketa emaitza:

Azterlana: substantzia perfluoroalkilatuak elikagaietan – EFSA 2011

EFSAk azterlan bat argitaratu berri du elikagaietako Substantzia Perfluoroalkilatuen (PFAS) edukiari buruz. Azterlana egiteko 4.881 lagin aztertu ditu 2000. eta 2009. urteen artean. Hona hemen azterlanaren emaitzak: PFASen familiatik honako hauek aurkitu dira gehienbat aztertutako laginetan: PFOS (% 31.1), PFTriDA (% 17.2), PFOSA (% 16.6), PFOA (% 11.5), etab. Honako elikagai hauetan antzeman dira batez ere: “arrain erraiak (% 68), “ehiza animalien erraiak" (% 64), “ehiza haragia" (% 22), “uretako moluskuak” (% 20), “krustazeoak” (% 17) eta “arrain haragia” (% 9.7)EFSAk gomendatu du informazio zabalagoa jaso behar dela elikagaietan substantzia horien edukiei buruz, zehazki PFAS kontzentrazio maila altua duten elikagaietan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: Gaixotasun transmitigarriak Europako Batasunean – ECDC 2011

Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC) urteko txostenaren 4. edizioa argitaratu du, Europan derrigorrean jakinarazi behar diren gaixotasunen zaintza epidemiologikoari buruz. Gaixotasun kategorien artean daude elikagaien bidez transmiti daitezkeen gaixotasunak eta zoonosiak. Azken talde horretan bi gaixotasunek baino ez dute goranzko joera: campilobacteriosiak eta yersiniosiak. Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Jakinarazpena: Kadmioaren ingesta toleragarriaren maila – EFSA 2011

EFSAren CONTAM Panelak 2009an ezarri zuen kadmioaren ingesta toleragarriaren maila (2,5 µg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko). JECFAk, berriz, beste ingesta maila bat, behin-behinekoa, proposatu zuen 2010ean (5,8 µg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko). Bi maila horien arteko aldea nabarmena da. Alde hori argitzeko, EFSAk konparazio-azterlan bat egin du baloreak ezartzeko erabili diren bi metodologien artean eta ezberdintasun handiak antzeman ditu. Honako dokumentu honetan kontsulta daiteke konparazio-azterlana. Bestalde, EFSAk adierazi du Asteko Ingesta Toleragarriak 2,5 µg-koa izan behar duela gorputz-pisuaren kiloko, adin talde guztien eta edozein kontsumitzaileren segurtasun-tarte egokia bermatu ahal izateko, esposizio maila altuenekoenak barne (begetarianoak edo metal horren kontzentrazio handieneko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia lankidetza EFSAren eta estatu kideen artean-2011

Estatu kideen lankidetza ezinbestekoa da; izan ere, lankidetza horri esker, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) ziurta dezake kontsumitzaileen babesa eta osasun arloko politika oinarrituta egongo direla zientzia-ebidentzia sendoan eta fidagarrian. Hori dela eta, EFSAren Zientzia Lankidetzarako Unitateak txosten tekniko bat osatu du. Txosten horretan bildu ditu EFSAren eta estatu kideen arteko lankidetza jarduera nagusiak. Horiek guztiak EFSAren Estrategian identifikatutako lehentasunezko lau arloetan sartzen dira. Agentziak, araudi arautzailearen 36. artikulua betez, estatu kideetako erakundeak finantzatzen ditu, jarduera horietako batzuk aurrera eraman ditzaten. Bestalde, Kontsultarako Foroa, Foku Guneak eta Sareak sortu dira xede horretarako. Horiek funtsezko baliabideak dira informazioa eta datuak trukatzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku Metaketa Balioztatzea: landare-osasunerako produktuen ingesta – EVIRA 2011

Elikagaien Segurtasuneko Finlandiako Agentziak (EVIRA) urteak daramatza landareak babesteko substantzia aktiboen ingestak kontsumitzaileen osasunean izan dezakeen arriskua balioesten. Orain arte substantzia horiek banaka balioetsi izan ditu; baina, horrek ez zuen erabateko esposizioaren ikuspegi orokorrik ematen. Oraingo honetan, berriz, EVIRAk metaketa simulatzen duten metodoak erabili ditu, substantzia ugariekiko esposizioa balioesteko. Arriskuen Metaketa Balioztatzeko, elikagaien 10.565 lagin hartu eta horietan 250 landare-osasunerako produkturen hondakinen kontrolak egin dituzte. Eta, azkenik, kontrol horien emaitzetan oinarritu dira. Halaber, aintzat hartu dituzte herritar kalteberak, besteak beste umeak. Emaitzen arabera, landare-osasunerako produktuekiko esposizio kronikoak ez du inolako arriskurik eragiten; baina umeek eta, neurri txikiagoan, helduek duten esposizio ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Arriskuen Balioespenak: Landare-osasunerako produktuen hondakinak elikagaietan – FAO/OMS- 2011

2010eko irailean bildu ziren, batetik, FAOren (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) elikagaietan aurki daitezkeen Landare-osasunerako Produktuen Hondakinen arloko Adituen Panela eta, bestetik, OMSren (Osasunerako Mundu Erakundea) Landare-osasunerako Produktuen Hondakinak Balioesteko Taldea. Helburua zen elikagaietan aurki daitezkeen landare-osasunerako 22 produkturen hondakinak kontsumitzearen arriskua, epe luzera zein motzera, balioestea. Ondorioztatu zuten landare-osasunerako bi produkturen epe motzera balioztatutako ingestak (IESTI) gainditu egiten zuela Erreferentziazko Dosia (ARfDak). Hauek dira bi produktuok: bifentrina marrubietan eta triazofoak arrozean. Arriskuen Balioespenak sendotzeko, FAO/OMSren adituen bi taldeek honako gomendio hauek eman zituzten: Hobetu egin behar dira, batetik, ingestaren epe motzeko balioztapena; bestetik, arriskuaren epe motzeko balioespenaren emaitzen ...

Berrikusketa: EFSAk Arriskuen Balioespenean erabiltzen duen terminologia – 2011

Ezinbestekoa da zientzia-aholkularitza argia izatea; batetik, arriskuen kudeatzaileek erabaki egokiak har ditzaten, eta, bestetik, erabaki horiek elikakatean parte hartzen dutenek eta kontsumitzaileek uler eta babes ditzaten. Horregatik, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak (EFSA) jakinarazi zuen beharrezkoa dela terminologia bateratua erabiltzea Arriskuen Balioespen arloan. Behar hori betetzeko, EFSAk Elikagaiak eta Ingurumena Aztertzeko Britainiako Agentziari (FERA) eskatu dio egin dezala erabiltzen den terminologiaren azterketa konparatiboa. Horrela, 2008. eta 2010. urteen artean EFSAren Zientzia Panelen zein Zientzia Batzordearen 219 dokumentuetan erabiltzen diren onura, arrisku, eraginkortasun eta zalantza terminoak definitu ahalko dituzte. Azterketa horren arabera, termino horiek definitzen zituzten deskribatzaile gehienak kualitatiboak ziren (3557/3888). Beraz, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Metal astunen eta dioxinen ingesta Alemanian – BfR 2011

LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek elikagaien bidez. Ikerlan horren ondorioak oso interesgarriak dira eta Arriskuen Balioespenean aplika daitezke. Proiektuaren emaitzen arabera, kadmioaren iturri nagusia landareek eta laboreek osatzen dute; berunaren iturri nagusia, berriz, edariak eta laboreak dira. Metilmerkurioa, batik bat, arrainean aurkitzen da. Dioxinak eta PCBak, ostera, esnekietan eta haragian.Artikulu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago