Bilaketa emaitza:

Metal astunen eta dioxinen ingesta Alemanian – BfR 2011

LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek elikagaien bidez. Ikerlan horren ondorioak oso interesgarriak dira eta Arriskuen Balioespenean aplika daitezke. Proiektuaren emaitzen arabera, kadmioaren iturri nagusia landareek eta laboreek osatzen dute; berunaren iturri nagusia, berriz, edariak eta laboreak dira. Metilmerkurioa, batik bat, arrainean aurkitzen da. Dioxinak eta PCBak, ostera, esnekietan eta haragian. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Metal astunen eta dioxinen ingesta Alemanian – BfR 2011

LExUKon proiektuaren azken txostena argitaratu dute. Txostenak erreferentzia egiten dio Alemaniako herritarrek duten ingurumen-kutsatzaileekiko esposizio mailari, elikagaien bitartez. Txosten horretan, Arriskuak Balioztatzeko Institutu Federaleko (BfR), Substantzia Arriskutsuen Ikerketarako eta Aholkularitzarako Institutuko (FoBIG) eta Bremengo Unibertsitateko zenbait ikertzailek hartu dute parte. Proiektu horretan kalkulatu egin dute zenbat kadmio, berun, merkurio, dioxina eta PCB hartzen duten kontsumitzaileek elikagaien bidez. Ikerlan horren ondorioak oso interesgarriak dira eta Arriskuen Balioespenean aplika daitezke. Proiektuaren emaitzen arabera, kadmioaren iturri nagusia landareek eta laboreek osatzen dute; berunaren iturri nagusia, berriz, edariak eta laboreak dira. Metilmerkurioa, batik bat, arrainean aurkitzen da. Dioxinak eta PCBak, ostera, esnekietan eta haragian. ...

Irakurri gehiago

Nork ordaintzen du akatsak kominikazioan? – ACSA 2010

"Nork ordaintzan du akatsak komunikazioan?" jardunaldiari buruzko txostena, ACSAk argitaratuta.Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EEBren zaintza berrikustea zenbait estatu kidetan – EFSA 2010

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoen gaineko Zientzia Panelak (BIOHAZ) eguneratu egin du indarrean egon den zientzia-iritzia Behien Entzefalopatia Espongiforme gaixotasunari buruz (EEB). Helburua izan da ezagutaraztea nolako arriskua duen gaixotasun horren zaintza berrikusteak hainbat estatu kidetako giza eta animalien osasunean. Horretarako, Panelak hainbat datu aztertu ditu, hain zuzen ere Europako legediko zaintza- sistemak eta kontrol neurriak gutxienez azken sei urteotan ezarrita dituzten 25 herrialdetako datuak. Ebaluazioa egiteko hainbat agertoki hartu dituzte aintzat. Agertoki batzuk errealistagoak izan dira eta beste batzuk, berriz, “okerrenak” izan dira. Ebaluazio horren bidez, Panelak ziurtatu du, batetik, EEB izurria gainbeheran dagoela; eta, bestetik, zaintza-sistemaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia Iritzia: Barazkietako nitratoen arriskua umeentzat – EFSA 2010

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziaren (EFSA) Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzia argitaratu berri du hosto berdeko barazkietan nitratoen presentziak ume txikien osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Iritziak baieztatu egiten du 6 eta 12 hilabeteko haurtxoek ziazerbak kontsumitzea ez dela arriskutsua euren osasunerako, aintzat hartuta ziazerbak dietaren parte direla pureen osagai gisa. Nolanahi ere, ziazerbak purearen % 50 osatzen badute eta haurtxoari egunean pure horren anoa bat baino gehiago emanez gero, ezin izango litzakete arriskua baztertu. Horregatik, eta kontuz ibiltzearren, gomendatu dute ziazerbarik ez ematea urtebete baino gutxiago duten haurtxoei. 1 eta 3 urte bitarteko umeei dagokienez, Panelak ondorioztatu du kolektibo ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Berrikuspena: Bisfenol A konposatuaren toxikologia eta eraginak osasunean – FAO/OMS 2011

Txostena FAO/OMSren adituek egin dute, eta bertan Bisfenol A konposatuak giza osasunean izan litzakeen eraginei buruzko zenbait alderdi biltzen dira. Honako hauek dira ondorio aipagarrienak: Bisfenol A konposatuak eragin edo gara lezakeen toxikotasunari buruzko ikerketen arabera, dosi altuetan baino ez dira antzematen eraginak. Nolanahi ere, aurretik deskribatu gabeko zenbait eragin, gaur egun ikertzen ari direnak, dosi txikiagoetan ere ager daitezke. Baina, hori etorkizuneko ikerketen bidez berretsi beharko da. Eragin horiek egiaztatuko balira, aintzat hartu beharko lirateke Arriskuen Balioespena egitean; izan ere, toxikotasun-maila konposatu horrekiko esposiziotik oso hurbil dago. Bestalde, aztertu egin beharko dira konposatu horren jarduera-mekanismo alternatiboak, jarduera estrogenikoa aldatzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlana: Mikotoxinak elikagaietan Erresuma Batuan – FSA 2010

Azterlan horren xedea da kuantifikatzea mikotoxinen kopurua laboreetan eta Erresuma Batuko merkatu txikizkarian dauden labore produktuetan; besteak beste, gari, arto, olo, zekale, garagar eta horien produktu eratorrietan. Azterlan horren emaitzen arabera, mikotoxinen kopurua baxua izan zen aztertutako 220 laginetik gehienetan, eta 7 laginek (% 3) baino ez zituzten gainditu araudiak zehazten dituen mugak. Gariari eta eratorriei dagokienez, Trikotezenoak (Deoxinivalenola eta T2/HT2 toxinak) antzeman ziren laginen % 96an eta % 16an, hurrenez hurren. Halaber, Zearalenona ere antzeman zuten laginen % 60an eta A Okratoxina laginen % 52an.Mikotoxinen gaineko azterlana ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gaixotasun transmitigarriei buruz Europa mailan egindako epidemiologia-txostena – ECDC 2010

ECDCk Europako gaixotasun transmitigarriei buruzko epidemiologia-txostena argitaratu du. Txosten hori 2008. urteari dagokio. Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETG) gaineko datuei bagagozkie, txostenak jasotzen du campylobakteriosiari buruzko jakinarazpenek behera egin dutela 2008. urtean, 2007. urtean baino % 3 jakinarazpen gutxiago egin baitira.Bestalde, Europa mailan salmonellosiak gutxitzeko joera izaten jarraitzen du beste urte batez (29,75 kasu 1.000 biztanleko).Listerosiari dagokionez, aldiz, aurreko urtean baino % 11 jakinarazpen gutxiago egin dira.Azpimarratzekoa da 2008. urtean Q sukarrari buruzko 1.680 jakinarazpen egin zirela, aurreko urteetan baino hiru aldiz gehiago; izan ere, 2007an 612 kasu jakinarazi ziren eta 2006an 580.ECDC txostena: Gaixotasun transmitigarriak Europan 2010 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

OGMak landatzeak izaten duen eraginari buruzko gidaliburua eguneratzea

Genetikoki eraldatutako landareek ingurumenean eragiten dituzten Arriskuak Balioesteko Gidaliburua eguneratu du EFSAk. Oraingo honetan eguneratu eta osatu egin dira OGM (Genetikoki Eraldatutako Organismoak) landareen laborantzak ingurumenean izaten duen eragina balioztatzeko beharrezkoak diren berariazko zazpi eremu, eta horien artean honako hauek aipatuko ditugu: Landare horiek inbaditzeko eta irauteko duten gaitasuna. Horretarako, aintzat hartu da OGM landareen eta eraldatu gabeko landareen artean gerta daitekeen gene-transferentzia. Landareetatik mikroorganismoetara geneak transferitzeko aukera eta ondorioak.Jomuga organismoen erresistentziaren bilakaera. Jomuga ez diren beste organismo batzuetan gerta daitezkeen ondorioak. Prozesu biogeokimikoak, besteak beste lurzoruaren osaeraren aldaketak. OGM horiek landu, kudeatu eta biltzean erabiltzen diren tekniken balizko eragina. ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Estrategia arriskuak identifikatzeko – EFSA 2011

EFSAren lehentasunetako bat da etorkizunean gerta litezkeen arriskuei aurrea hartzea. Horretarako, estrategia bat ezartzen ari da sor litezkeen arriskuak identifikatzeko. Estrategia horren oinarria da eskura dauden datu guztien zaintza ezartzea, datuak iragaztea eta arriskuak garaiz antzemateko sareak egituratzea. Estrategia horren barruan dago Parman urriaren 12an egindako hitzaldia. ELIKAk parte hartu zuen hitzaldi horretan. Dagoeneko eman dute estrategia horren lehengo urratsa, eta informazio-iturriak identifikatu eta balioetsi dituzte. Hiru kategoriatan banatu dituzte iturriok: RASFF, komunikabideak eta industria. Halaber, zientzia-literaturaren zaintza zorrotza ere egiten ari dira. Aurreikusi dute 2011ko ekainean argitaratuko dutela lehenengo urteko txostena, eta bertan argitaratuko dituzte eskuratutako emaitza guztiak.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago