Bilaketa emaitza:

EFSAren adierazpena: H1N1 gripe berria eta elikagaiak kutsadura iturri gisa – EFSA 2010

EFSAk adierazpen bat argitaratu du, H1N1 gripea elikagaien bidez transmititzeko aukerari buruzko txostena egin ostean. Adierazpen horrek honako ondorio hauek biltzen ditu: Antzeman da gizakiak birusa transmititu ahal diola hegazti- eta txerri-aziendari. Nolanahi ere, gaur egunera arte ez dago ebidentziarik alderantzizko transmisioa (aziendarengandik gizakiengana) gerta daitekeela ziurtatzeko. Birusa ez da haragira iristen eta ez du kolonizatzen. Hala ere, aurki daiteke karga biral txikia duen haragia. Haragi kontsumoaren bidez, gizakia kutsa badaiteke ere, ziurrenik, birusa inaktibatu egingo da hesteetara iritsi aurretik. Haragia egoki prestatuz gero, segundo gutxitan murriztu dezakegu karga birala. Animaliak zatikatzeko ekipamenduetan erabiltzen diren desinfektatzaile gehienek inaktibatu egiten dute ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Praktika Egokien Gidaliburua: laboreak ongarriztatzea -2010-

Gidaliburu honetako gomendioen helburua da bermatzea laboreak ongarriztatzean nekazaritza arloko praktika egokiak betetzen direla. Praktika egokiak aplikatuz, murriztu egiten dira kostuak eta ingurumenaren gaineko eragina.Halaber, aholku zehatzak eskaintzen ditu, besteak beste: nola kalkulatu zenbat nutriente botatzen diren simaurra aplikatzean eta ongarri organikoak erabiltzean zer egin nutriente kopurua egokia izan dadin.DEFRAren Gidaliburua ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Gidaliburua: Elikagaien Segurtasun arloan erabakiak hartzeko metodologia -EFSA- 2010

Balioztatze Prozesuen Metodologia aztertzeko Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziaren (EFSA) Unitateak gidaliburu bat osatu du. Bertan, elikagaien eta pentsuen Arriskuak Balioztatzeko erabiltzen den “berraztertze sistematikoa” izeneko metodologia deskribatu eta sistema horrek erabakiak hartzean duen eragina aztertzen da. “Berraztertze sistemakoa” prozesuak 8 urrats ditu, eta gidaliburu horretan iradokizunak eta adibideak ematen dituzte, batetik, arriskuen kudeatzaileek urrats horiek guztiak gauzatu ahal izateko, eta, bestetik, kudeatzaileei laguntzeko Arriskuak Balioztatzeko prozesuan sortzen zaizkien zalantzei edo Elikagaien Segurtasunari buruzko politika arloko arazoei erantzuten. Balioztatze Prozesuen Metodologia erabakiak hartzeko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Pestizidak: arriskuen araberako sailkapena, OMSk gomendatua

OMSk argitaratu berri du pestiziden sailkapenaren beste edizio bat. Sailkapen hori arriskuen arabera egiten da, eta azken edizio horrek 2004. urtekoa ordezten du. Dokumentu horretan, pestiziden sailkapena egiteaz gain, honako puntu hauek ere argitu dituzte: sailkapena egiteko erabili dituzten metodoak, substantzia aktiboak bakarka sailkatzeko ildoak eta jarraitu beharreko sailkapen-metodoa substantzia aktibo horiek osagai bat edo gehiagoko formulazio baten parte badira. Pestiziden Sailkapena OMS ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Balioespena: elikagaietako koloratzaileekiko Europako umeen esposizioa -Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentziak-2010

Elikagaien Segurtasuneko Europako zenbait agentziak eta Osasun Publikoko zenbait erakundek balioetsi egin dute 40 elikagaietako koloratzailerekiko esposizio maila epe luzean, Europako 11 herrialdetako umeen artean. Esposizio horren balioespena egiteko, kontsumoari buruzko zenbait datu konbinatu dituzte. Datu horiek eskuratzeko, urte 1 eta 10 urte bitarteko umeen kontsumoa (Txipren 11 eta 14 urte bitartekoena ere bai) aztertu dute bi egunez. Horretarako, 24 orduko oroitzapen metodoa erabiltzeaz gain, aintzat hartu dituzte EFSAk bere balioespenetan lortu eta erabiltzen dituen elikagaietako koloratzaileen kontzentrazio mailari buruzko datuak. Koloratzaile bakoitzarentzat bi eredu hartu dira kontuan: Europa Batasunean indarrean dagoen legediarekin bat datozen gehienezko mugak (MPL izeneko eredua) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kutsatzaile kimikoen ingesta Katalunian -ACSA-2010

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) eta Rovira i Virgili Unibertsitateak aztertu egin dute kutsatzaile kimikoen maila Katalunian kontsumitzen diren elikagaietan 2005-2007 urteko artean. Halaber, balioetsi egin dute Kataluniako herritarren dietaren bidezko esposizioa kutsatzaile horiekiko. Kutsatzaile kimiko hauek aztertu dituzte, besteak beste: metal astunak, dioxinak, PCBak, furanoak eta HAPak. Kutsatzaile horietatik gehienen ingesta askoz ere txikiagoa da gomendatutako erreferentziazko baloreak baino, honako kutsatzaile hauen ingesta izan ezik: Kadmioa: Mailarik altuenak lekaleetan eta arrainetan antzeman dira. Batez besteko kadmio ingesta 17,19 μg-koa da eguneko, eta laboreak (% 25), lekaleak (% 18) eta haragia (% 17) dira kadmio kopuru handiena duten elikagai taldeak. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterlanak: adingabekoen Kromoarekiko eta Selenioarekiko esposizioa epe luzera – EFSA 2010

EFSAk kanpo-txosten bi argitaratu ditu. Honako hau izan da txosten horien azterlana: Europako zenbait herrialdetako adingabekoen kromoarekiko eta selenioarekiko esposizioa epe luzera. Bi kasuotan, herrialdeak alderatuz gero, esposizio maila ezberdinak daude; izan ere, aztertutako herrialdeetako herritarren kontsumo ereduak ere ezberdinak dira. Aldeak alde, herrialde guztietan behera egiten du bi elementu horiekiko esposizioak, umearen adinak gora egiten duen heinean. Kromoari dagokionez, batik bat, “esnearen eta esnekien” eta “laboreen” elikagai taldeek eragiten dute metal horrekiko esposizioa. EFSAren arabera, ezin da egiaztatu kromo ingesta arriskutsua denik kontsumitzailearen osasunerako, elementu horrek ez baitu Ingesta Toleragarriaren Maila Gorenik. Selenioari dagokionez, berriz, estimazioa ahalik eta egoera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-iritzia: Q sukarra – EFSA 2010

EFSAk iritzi bat argitaratu du Q sukarrari eta gaixotasun horrek animalien eta gizakien osasunean izan dezakeen eraginari buruz. Animalien artean (behiak, ahuntzak, ardiak…) Coxiella burnetii bakteriak (gaixotasunaren eragilea) eragiten duen infekzioa endemikoa da Estatu Kide gehienetan. Nolanahi ere, oso animalia gutxik garatzen dute gaixotasuna. Gaixotasuna heda ez dadin, honako epe luzerako neurri hauek identifikatu dira: prebentzioz txertatzea, simaurra kudeatzea, ustiategien egitura aldatzea, mutiltze-prozesua aldatzea, bereizitako erditze-guneak jartzea, material arriskutsuak baztertzea, bisitariei sarrera debekatzea, gordailu diren beste animalia batzuk kontrolatzea eta izurriak (akainak) kontrolatzea. Gizakien artean, berriz, bakteria horren infekzioa kutsatutako aerosolak arnastearen ondorioa izaten da gehienetan eta ez elikagaiak kontsumitzearen ondorioa. EFSAren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europako Batasuneko adingabekoen berunarekiko esposizioa epe luzera – EFSA 2010

EFSAk ikerketa baten emaitzak argitaratu ditu. Ikerketa horretan Europako Batasuneko adingabeen (urte bat eta hamalau urte bitartean) berunarekiko (Pb) epe luzerako esposizioa aztertu dute. Emaitzek ondorioztatu dute elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, batez besteko esposizioa 07 eta 4,1 µg-koa dela gorputz-pisuaren kiloko eta eguneko. Honako elikagai hauek dira dietari berun kopuru handiena gehitzen diotenak: barazkiak, laboreak, fruitu-zukuak, freskagarriak/poloak, edateko esnekiak, eta beste. Bestalde, badirudi esposizioa handiagoa dela adin-talde horretako ume txikienen artean. Elikagaien batez besteko gehienezko berun kontzentrazioa aintzat hartuta, ondorioztatu dute urte bat eta hamar urte bitarteko adingabekoen ingestak gainditu egiten duela Asteko Behin-behineko Ingesta Toleragarria ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterketa: merkurioa atun-sushietan – 2010

Estatu Batuetako zientzialariek aztertu egin dute merkurio kontzentrazioa merkatu estatubatuarretan aurki daitekeen tunido espezietako sushian. Horretarako, bere DNA aztertu dute. Azterketa horren helburua da agentziei laguntzea merkurio kopuru handia duten arrain espezieak identifikatzen; izan ere, espezie horiek arriskutsuak izan daitezke osasun publikoarentzat. Azterketa horren emaitzen arabera, merkurio kontzentrazioak zerikusia du atun espeziearen tamainarekin eta aztertutako ehunarekin. Bestalde, atun mojen (Thunnus obesus) eta atungorrien (Thunnus thynnus) merkurio kopuruak gainditu egiten du FDAk eta Europako Batzordeak baimentzen duten (1 ppm) maila. Atun argiak (Thunnus albacares), berriz, kopuru baxuagoa izaten du. Bestalde, ondorioztatu dute merkurio kontzentrazioa handiagoa izaten dela arrain espeziearen muskulu-ehunetan gantz-ehunetan ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago