Bilaketa emaitza:

Giza Anisakiosiaren prebalentzia murrizteari buruzko Txostena – AESAN 2010

Giza Anisakiosiaren prebalentzia murrizteari buruzko Txostena – AESAN - 2009 2009ko maiatzean, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (EASAN) Zientzia Batzordeak baloratu zuen ea arrantza praktiken bidez murriztu daitekeen Anisakis parasitoaren prebalentzia eta intentsitatea arrainetan.Gaur egun, igo egin da erauzketa-arrantzaren jarduera kala guztietan eta, ondorioz, itsasora botatzen dira arrain eta zefalopodoen erraiak eta beste hondakin batzuk. Horrek areagotu egiten du Anisakisaren prebalentzia itsasoan dauden espezietan. Gainera, gehiegizko ustiaketan ondorioz, zenbait gunetan berriz parasitatutako espezieak gero eta txikiagoak dira, hau da, gazteagoak eta tamaina txikiagokoak.Horregatik, Batzordeak eskatu die erakunde eskudunei susta dezatela tratamendu teknologikoak (besteak beste, denbora batez izoztea) aplikatzea arrain ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Azterketa: merkurioa atun-sushietan – 2010

Estatu Batuetako zientzialariek aztertu egin dute merkurio kontzentrazioa merkatu estatubatuarretan aurki daitekeen tunido espezietako sushian. Horretarako, bere DNA aztertu dute. Azterketa horren helburua da agentziei laguntzea merkurio kopuru handia duten arrain espezieak identifikatzen; izan ere, espezie horiek arriskutsuak izan daitezke osasun publikoarentzat. Azterketa horren emaitzen arabera, merkurio kontzentrazioak zerikusia du atun espeziearen tamainarekin eta aztertutako ehunarekin. Bestalde, atun mojen (Thunnus obesus) eta atungorrien (Thunnus thynnus) merkurio kopuruak gainditu egiten du FDAk eta Europako Batzordeak baimentzen duten (1 ppm) maila. Atun argiak (Thunnus albacares), berriz, kopuru baxuagoa izaten du. Bestalde, ondorioztatu dute merkurio kontzentrazioa handiagoa izaten dela arrain espeziearen muskulu-ehunetan gantz-ehunetan ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Txostena: Mikrobioen aurkako Produktuekiko Erresistentzia animalietan eta elikagaietan – EFSA 2010

Txosten horrek ematen dituen datuen bidez, honako hau egiaztatu da: zenbait estatu kidetan jakinarazi da oso altua dela fluorokinolonekiko erresistentzia oilategi-hegaztietan hartutako Salmonella laginetan, eta oilategi-hegaztietan, txerri-aziendan eta behi-aziendan (bai eta haragian ere) hartutako Campylobacter laginetan, zehazki, % 5 eta % 38 Salmonellaren kasuan eta % 20 eta % 64 artean Campylobacteren kasuan.Beste kasu batzuetan, berriz, jakinarazi da hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko eta makrolidoekiko erresistentzia antzeman dela. Horiek ere mikrobioen aurkako produktu garrantzitsuak dira.EFSAren txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Oilo erruleetan Salmonella murrizteko helburuaren aldaketa balioestea – EFSA 2010

EFSAk duela gutxi garatu duen Arriskuaren Balioespen kuantitatiboaren ondorioen arabera, harreman zuzena legoke S. enteritidisak kutsatutako taldeen kopuruaren eta bakterioak kutsatutako arrautzen kopuruaren artean. Emaitza horiek aintzat hartuta, Europako oilo erruleen taldeetan gaur egungo batez besteko prebalentzia teoria mailan % 3,1etik % 2ra murriztuko bagenu, herena egingo luke behera S. enteritidisak kutsatutako arrautzen kopuruak. Ildo horri jarraiki, helburu erkidea % 2tik %1era aldatuz gero, neurri berean murriztuko litzateke arrautza kutsatuen kopurua. Nolanahi ere, aintzat hartu behar da datu horiek teorikoak direla eta zalantza ugari sortzen direla harremanetan jartzean prebalentziaren murrizketa eta onura teorikoak. EFSAren Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Analisietako emaitzak: Albaitaritza arloko hondakinak eta beste substantzia batzuk elikagaietan – EFSA 2010

EFSAk argitaratu du txosten hori. 2008. urtean 707.058 lagin hartu ziren animalia jatorriko elikagaietan, eta txosten horretan adierazten dira lagin horien emaitzak. Laginen % 0,27k baino ez zuten gainditzen substantzietan baimendutako muga. Mikrobioen aurkako produktuek eragin zuten gainditze kopuruaren ia erdia (% 46). Gainerako kasuak honako hauek eragin zituzten: albaitaritza produktuak (% 18), kutsatzaileak (% 14), debekatutako sustantziak (% 2,3) eta beta-agonistak (%, 0,1).EFSAren Txostena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrisku balioespena: beruna elikagaietan – EFSA 2010-

EFSAren Eikakateko Kutsatzaileen Panelak (CONTAM) Zientzia Iritzi bat argitaratu du elikagaietan berunaren presentziak osasunean izan dezakeen arriskuari buruz. Berunak ingurumena kutsatzen du eta elikakatean sar daiteke. Beruna, batik bat, laboreen, barazkien eta edateko uraren bidez kontsumitzen dugu. Gainera, aintzat hartu behar da umeek izaten duten esposizioa etxeko eta lurzoruko hautsaren bidez. Panelak aztertu egin ditu eskura zituen datu guztiak, eta ondorioztatu du ez dela egokia Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP). Nolanahi ere, ez du ezarri beste erreferentziarik ez baitago ondorio kaltegarririk ez izateko mugaren ebidentziarik. Iritziak, halaber, ondorioztatu du berunarekiko gaur egungo esposizio-mailaren arriskua baxua dela edo ia ez duela ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Salmonellaren Arrisku Biologikoaren Balioespena hazteko eta hiltegietako txerrietan – EFSA 2010

EFSAk zientzia iritzi bat argitaratu du hazteko eta hiltegietako txerrietan egindako Salmonellaren Arrisku Biologikoaren Balioespenari buruz. Aintzat hartuta Europan salmonelosi kasuen % 10 eta % 20 bitartean bakteria horren gordailu den txerri-aziendan antzeman direla, murriztu egingo balitz % 70 eta 80 artean bakteriaren prebalentzia animali horien nodulu linfatikoetan, neurri berean egingo luke behera gizakien gaixotasun kasuen kopuruak. Bestalde, kanal kutsatuen kopurua murriztuko egingo balitz bi magnitude-hurrenkera (100 aldiz), behera egingo luke % 60 eta % 80 artean txerrikia jateagatiko salmonelosi kasuen kopuruak. EFSAren Iritzia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrainetan dauden parasitoen arriskuaren ebaluazioa – EFSA 2010

EFSAk Arrisku Balioespen bat egin du. Balioespen horretan aztertu dira, batetik, parasitoak arrainetan eta, bestetik, parasitoek duten eragina produktu horien kontsumitzaileen alergia kopurua areagotzean. Aztertu diren parasitoen artetik (zestodoak, trematodoak eta nematodoak), Anisakis simplex identifikatu da soilik alergia eragile gisa. Nolanahi ere, alergia sorrarazteko larba biziak kontsumitu behar dira.Nahiz eta zenbait prozesu (marinatuak, hotzean ketuak…) ez diren nahikoak izaten, tenperatura altuko prozesuak (kuzinatzea edo izoztea) eraginkorrak izaten dira larba hiltzeko. Honako tratamendu hauek gomendatzen dira:24 orduz izoztea, -20º C-tik behera. 15 orduz izoztea, -35º C-tik behera. 96 orduz izoztea, -15º C-tik behera. Arrainaren barrualdea 60º C-tik gora kuzinatzea minutu batez. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrainetan dauden parasitoen arriskuaren ebaluazioa – EFSA 2010

EFSAk Arrisku Balioespen bat egin du. Balioespen horretan aztertu dira, batetik, parasitoak arrainetan eta, bestetik, parasitoek duten eragina produktu horien kontsumitzaileen alergia kopurua areagotzean. Aztertu diren parasitoen artetik (zestodoak, trematodoak eta nematodoak), Anisakis simplex identifikatu da soilik alergia eragile gisa. Nolanahi ere, alergia sorrarazteko larba biziak kontsumitu behar dira.Nahiz eta zenbait prozesu (marinatuak, hotzean ketuak…) ez diren nahikoak izaten, tenperatura altuko prozesuak (kuzinatzea edo izoztea) eraginkorrak izaten dira larba hiltzeko. Honako tratamendu hauek gomendatzen dira:24 orduz izoztea, -20º C-tik behera. 15 orduz izoztea, -35º C-tik behera. 96 orduz izoztea, -15º C-tik behera. Arrainaren barrualdea 60º C-tik gora kuzinatzea minutu batez. ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Zientzia-iritzia: Melanina elikagai eta pentsuetan – EFSA 2010

Zientzia-iritzi honetan balioesten da melaninaren eta antzeko egitura dutenen (azido zianurikoa, amelina eta amelida) presentzia elikagai eta pentsuetan.Konposatu horiei buruzko zenbait ikerketa esperimental aztertu eta ziurgabetasunak daudela onartu ondoren, EFSAk proposatu egin du Eguneko Ingesta Toleragarria (TDI) melaninarentzat 0,2 mg/gorputz pisu kg-koa dela.Aldaketa ikusita, EFSAk gomendatu du gainbegiratzea Migrazioaren Berariazko Mugak (SMLak) elikagaiekin kontaktuan dauden materialentzat.Zientzia-iritz ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago