Txostena, FAO/OMS erakundeen aditu talde batek bakterio mota horri eta kontsumitzaileen osasunean duen eraginari buruz ateratako ondorioen emaitza da. Agiri horretan eskaintzen dira, batetik, patogeno horien kontrolaren gaineko zientzia-informazioa, eta, bestetik, arriskua murrizteko jarduera praktikoen adibideak. Txostena oso erabilgarria da Elikagaiek sor litzaketen Arriskuen arloko aholkulari eta kudeatzaileentzat, Elikagaien Segurtasun arloko agentzientzat, zientzia komunitatearentzat, ekoizleentzat eta elikagaietako industrientzat. FAO/OMS txostena ...
EFSAk Europar Batasunean elikagaietan erabilitako 11 ke aroma balioztatu ditu. Balioztapenaz arduratu den Panelak ondorioztatu du balioztatutako arometako biren (Scansmoke SEF7525 eta Smoke Concentrate 809045) segurtasun-tartea ez dela arriskua sorrarazteko adinakoa, betiere erabilera-zehaztapenak betetzen badira. Balioztatutako arometako zortzik (TRADISMOKE A MAX, Scansmoke R909, Scansmoke PB 1110, SmokEz C-10, SmokEz Enviro 23, Unismoke, Zesti Smoke Code 10.) segurtasun-tartea txikia dute eta arriskua sorraraz dezakete batzuetan. AM 01 aromari dagokionez, gaur egun dugun informazioaren arabera, ezin da ukatu genotoxikoa denik. Azkenik, Fumokomp aroma ezin izan da balioztatu, ez baitago aroma horri buruzko informaziorik.Iritzien zerrendaElikagaietan erabilitako aromen iritziak ...
OMSk gidaliburu bat argitaratu du elikagaietan arrisku mikrobiologikoa karakterizatzeari buruz. Gidaliburua zuzenduta dago Elikagaiek sor litzaketen arriskuen arloko aholkulari eta kudeatzaileei, eta arrisku mota horretan eta Osasun Publikoan duen eraginean inplikatutako beste eragile batzuei. Gidaliburuan adierazten da nola zehaztu behar den arriskua testuinguru ezberdinetan eta nola erabili behar diren zenbait tresna eta teknika ondorio egokiak lortzeko.OMS Gidaliburua ...
BIOHAZ panelak ondorioztatu du Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarriak (EETak) kutsatzeko arriskua, Scrapie klasikoa duten hausnarkari txikien semena edo enbrioiak erabiltzeari lotutakoa, txikia dela edo ez dagoela ia arriskurik. Nolanahi ere, daturik ezean, ezin da horrelakorik ziurtatu. Hausnarkari txikietan Scrapie klasikoa eta BSEren patogenia oso antzekoak direnez, BSEk ere antzeko arriskua eragin dezake. Bestalde, egiaztatu egin dute intseminazio artifizialaren eta enbrioi-transferentzien prozesuetan EETen transmisio iatrogenikoa gertatzeko arriskua dagoela. Animalia jatorriko hormonek eta erabilitako kirurgia tresnek eragiten dute arrisku hori. Panelak gomendatzen du prozesu horietan hausnarkarien hormonen ordez, proteina birkonbinatzaileak erabiltzea.EFSAren iritzia ...
Ingurumen eta Nekazaritza zein Itsas Gaietako Ministerioak eskuliburu bat argitaratu du barazkigintza arloko ekoizpen ekologikoan Praktika Egokiei buruz. Eskuliburuan honako gai hauek lantzen dira bereziki: batetik, lurraren bioaniztasuna eta emankortasuna, eta, bestetik, belar, izurri eta gaixotasunen kontrola. Eskuliburuak “BUENAS PRACTICAS EN PRODUCCION ECOLOGICA: CULTIVO DE HORTICOLAS” (ISBN 978-84-491-0870-9) du izenburua eta honako helbide honetan aurkituko duzu: Tienda Virtual MARM ...
Elikagaiak eta Ingurumena Aztertzeko Britainiako Agentziak txosten bat egin du, eta EFSAri igorri dio. Txosten horretan kontsumitzaileen furanoarekiko esposizioa kalkulatu dute. Horretarako, tenperatura altuko tratamenduak aplikatu dizkiete zenbait elikagairi, eta zehaztu egin dute elikagai horiek tratamenduaren aurretik eta ondoren izan duten furano maila, bai eta kuzinatzean giroan zein mailatan kontzentratzen den ere. Emaitzek baieztatu egin dute kafea dela gure dietako furano-iturri nagusia; halaber, ogi txigortuak ere furano kopuru altua du. Sukaldeetako giroari dagokionez, furano kopurua aldatzen da prestatutako elikagai, erabilitako teknika eta aireztatze-sistemaren arabera. Txostenaren ondorioa da furano kopuru handiena inhalatzen dela kafeontziko kafeari ur beroa gehitzean, patatak estali gabeko ...
CONTAM Panelak 200 µg/ kg b.w.-ko Erreferentziako Dosi Agudoa (ARfD) zenbatetsi du toxina multzo honentzat. Kopuru honetan oinarrituta eta izaniko zalantzak eta toxina hauen espezie sortzaileen aldakortasuna ikusita, 1.000ko babes faktorea aplikatzea erabaki du Panelak.Honen ondorioz, 60 kg-ko pertsonak ez du toxina mota honetako 12 µg baino gehiago kontsumitu behar (kontsumituriko guztiak gehi ostrocina-D toxina). Halaber, kutsaturiko aldeetako batetik datorren mariskoa 400 gramoko anoan kontsumituz gero, hartutako toxina honetako kopuru potentziala 3 µg-koa izango dela balioetsi du.Txostena ...
Mopest proiektuaren helburua da berrikustea Europako kultiboetan izurriak ezarri, garatu eta hedatzeko gaur egun dauden ereduak, horiek eredu igarleetan erabili ahal izateko eta etorkizuneko izurrien eragina murrizteko. Horretarako, sistema erkidea adostu dute dokumentazioa igortzeko eta webgunea prestatu dute informazio erabilgarri guztia argitaratzeko. Web plataforma horrek bilatzailea ere badu, orain artean bildutako eredu guztiak erakusteko. Guztira, 200 bat eredu dira eta horiek aztertzeko aukera izango dute web gunearen erabiltzaile baimenduek. Lotura honetan duzu kontsulta egiteko moduari buruzko informazio gehiago:Dokumentua ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.