Bilaketa emaitza:

Gaixotasun Transmitigarriei buruz Europa mailan eginiko epidemiologia- txostena – ECDC 2009

ECDCk Europako gaixotasun transmitigarriei buruzko epidemiologia-txostena argitaratu du. Txosten hori 2007. urtetik 2008. urtera bitarteko aldiari buruzkoa da. Elikagaiek transmititu ahal dituzten gaixotasunen (ETAk) gaineko datuei bagagozkie, txostenak jasotzen du campylobakteriosiari buruzko jakinarazpenek gora egin dutela 2007. urtean, 2006. urtean baino % 15 jakinarazpen gehiago egin baitira. Eta Europan horixe da, hain zuzen, beste urte batez, urdail-hesteetako gaixotasun ohikoena. Bestalde, Europa mailan salmonellosiak gutxitzeko joera izaten jarraitzen du beste urte batez. Listerosiari dagokionez, aldiz, jakinarazitako kasuen % 70 etxean bertan sortuak izan direla baieztatzen du txostenakArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasuna Europan – BfR 2009

Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutu Federalak (BfR) txosten bat argitaratu du, Europan elikagaien segurtasunaren arloan lan egiten duten estruktura juridiko eta erakundeen informazioa emanez eta europako 30 herrialdeen datuak jasoz. Arriskuak balioztatzen dituzten Espainiako erakundeei dagokienez, txostenean azpimarratzen da, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaz gain, badaudela eskualde mailan arriskuak toki mailan balioztatzen dituzten bi erakunde ere, Euskadikoa eta Kataluniakoa hain zuzen ere. Halaber, txostenak, EFSAri aholkularitza eskaintzeko sarea osatzen duten 22 erakundeen zerrenda biltzen du, 178/2002 Araudiak 36. artikuluan jasotakoa alegia. Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-iritzia: artsenikoa elikagaietan – EFSA 2009ko urrian

EFSAk zientzia-iritzia argitaratu du elikagaietako artseniko mailari buruz. Iritzia emateko, Europako 15 herrialdek igorritako laginak aztertu dituzte. Erabilitako tekniken bidez antzemangarriak diren mugetatik beherako baloreak izan dituzte lagin horietako bi herenek. Mailarik altuena honako elikagai hauetan antzeman dute: arrainak, itsaskiak, itsasoko algez egindako elikagaiak, zerealak eta eratorriak (batik bat, arroz-elikagaiak), ernamuina eta zahia. Hauek dira europarren dietan artseniko ez-organikoaren kopuru handiena duten elikagaiak: zerealak eta eratorriak, produktu dietetiko bereziak, ontziratutako ura, kafea, garagardoa, arroza eta arroza duten elikagaiak, arraina eta barazkiak. Hiru urtetik beherako haurrek izaten dute esposizio mailarik handiena. Haurren esposizioa, batzuetan, helduena baino hiru aldiz handiagoa izaten da; ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Batzordearen datuak: pestizidak Europan – CE – 2009ko Urriak

Europako Batzordeak datu base bat argitaratu du web orrian. Datu basea pestizidei buruzkoa da, eta berori argitaratzeko arrazoia izan da legeen gaineko gardentasuna bermatzea eta informazio egokia ematea EBn erabili ahal diren eta onartuta dauden pestiziden inguruan. Bestalde, informazio-foileto bat ere argitaratu du. Foiletoak erreferentzia egiten die azken urteotan pestiziden gainean gauzatutako ekintzei. Eta bertan jasotzen da 1993. urtearen aurretik berrikusi beharreko pestiziden % 67 merkatutik kendu dituztela, balioztatze prozesu egokia ez pasatzeagatik.Sarrera Data Basera ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Batzordearen datuak: pestizidak Europan – CE – 2009ko Urriak

Europako Batzordeak datu base bat argitaratu du web orrian. Datu basea pestizidei buruzkoa da, eta berori argitaratzeko arrazoia izan da legeen gaineko gardentasuna bermatzea eta informazio egokia ematea EBn erabili ahal diren eta onartuta dauden pestiziden inguruan. Bestalde, informazio-foileto bat ere argitaratu du. Foiletoak erreferentzia egiten die azken urteotan pestiziden gainean gauzatutako ekintzei. Eta bertan jasotzen da 1993. urtearen aurretik berrikusi beharreko pestiziden % 67 merkatutik kendu dituztela, balioztatze prozesu egokia ez pasatzeagatik.Sarrera Data Basera ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Landare-espezieak eta horien estraktuak elikagaietarako gehigarri gisa erabil daitezkeen ala ez balioztatzeko gidaliburua

EFSAk gidaliburu bat argitaratu du. Horren helburua da gehigarri gisa erabiltzen diren landare-espezieen eta horien estraktuen segurtasuna balioztatzea. Gidaliburua, halaber, baliagarria izan daiteke elikagaietan eta pentsuetan erabil daitezkeen ebaluatzeko ere. Gidaliburuan zehazten dira, batetik, zein ezaugarri izan behar dituen landare-espezie batek "ustez segurutzat" kalifikatua izateko, eta, bestetik, ondoren egingo den balioztapena. Bestalde, zerrenda bat osatu da elikagaietarako gehigarri gisa erabiltzeko ustez kaltegarriak izan daitezkeen espezieak biltzeko.EFSAko gidaliburua ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago