Bilaketa emaitza:

Europako kontsumitzailearen erradiografia; Elikagaien Segurtasuna, erosteko jarraibideak, etab.

EFSAk Elikagaien Segurtasunari buruzko Eurobarometro berriaren emaitzak argitaratu ditu. EBko 28 estatuetan egindako 27.509 elkarrizketetan dago oinarrituta. Elikagaien Segurtasunari buruzko laugarren Barometro horren xedea da erakustea europarrek nola hautatzen dituzten elikagaiak, zer dakiten eta zerk kezkatzen dituen Elikagaien Segurtasunaren arloan eta nortaz fidatzen diren informazioa lortu nahi dutenean. [vc_custom_heading text="Gure Kezkak dira ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ardi- eta ahuntz-baztangaren egoera eguneratzea

Irailaren 22an, Benamaurel (Granada) udalerriko ardi-ustiategi batean, ardi- eta ahuntz‑baztangaren lehenengo kasua baieztatu zen, eta harrezkero beste 9 kasu baieztatu dira Andaluzia eta Gaztela-Mantxan. Taula  honetan, kasu berri horiei buruz MAPAk emandako informazioa zehazten da: Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek erregelamenduetan xedatutako kontrol-neurriak hartu dituzte berehala: ustiategiaren saneamendu-hutsaldia, 3 km-ko babes-eremua eta 10 km-ko zaintza‑eremua ezartzea (bai eta ustiategietan biosegurtasun-neurriak ezartzea eta ustiategiak zaintzea ere) eta animalien eta produktuen joan-etorriak murriztea. Agerraldi horiek adierazten dute Espainian berriz agertu dela 1968az geroztik desagertutzat jotzen zen ardi- eta ahuntz-baztanga. Ikerketa epidemiologikoak aurrera jarraitzen du, birusaren jatorria (oraindik aztertzen ari dira) eta gerta zitezkeen arrisku-kontaktuak identifikatzeko. Gaixotasun endemikoa da ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Patogenotasun handiko hegazti gripearen kasu berriak hauteman dira zangetan

Neikerreko Animalien Osasun eta Baliabide Naturalen Laborategiak H5N1 patogenotasun handiko hegazti-gripeko (PHHG) kasu berriak hauteman ditu euskal kostaldeko zenbait udalerritan bildutako zangetan. Algeteko Erreferentziako Laborategi Nazionalean lagin horiek baieztatzeko zain daude. Abuztuaz geroztik, Kantauri itsasoaren ertzean patogenotasun handiko hegazti‑gripearen zenbait kasuren berri eman da zangetan: hamar Galizian, hiru Kantabrian eta beste bi Euskadin, hain zuzen ere. Frantziako kostaldean ere hegazti‑gripea duten zenbait zanga antzeman dituzte. Kasu berri horiekin, bederatzi dira animalien gaixotasun‑fokuak Euskadin 2022an. Izan ere, kontuan hartu behar dira maiatzean agertu ziren sai arreen bi fokuak eta abuztuan Gipuzkoan eta Bizkaian antzeman ziren zangen bi kasuak. Zanga Ipar Atlantikoan habia egiten ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Ardi- eta ahuntz-baztangaren foku bat jakinarazi da Granadan

Benamaurel udalerriko (Granada) ugaltze-ardien ustiategi batean ardi- eta ahuntz-baztanga (AAB) hauteman dela baieztatu da. Irailaren 14an eman zitzaien susmoaren berri Andaluziako Juntako albaitaritza-zerbitzu ofizialei (SVO). Haiek ikerketa epidemiologikoa egin, laginak hartu eta, ondoren, Algeteko (Madril) MAPAren Albaitaritza Laborategi Nagusira (LCV) bidali zuten, han azter zezaten. Laborategiak gaixotasuna 2022ko irailaren 19an baieztatu zuen. Andaluziako animalien osasun arloko agintaritzek berehala jarri dituzte abian kontrol neurriak: ustiategien huste sanitarioa egitea, 3 km-ko babes-eremua eta 10 km-ko zaintza-eremua ezartzea, eta ustiategietan biosegurtasun- eta zaintza‑neurriak indartzea. Halaber, animalien eta produktuen lekualdatzea mugatu dute. Agerraldi honek AABa berriro ekarri du Espainiara; izan ere, gaixotasuna 1968. urteaz geroztik desagertutzat jotzen ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Gomendio dietetiko jasangarriak eta jarduera fisikoaren gaineko gomendioak Espainiako herritarrentzat

AESANek honako txosten hau argitaratu du: AESANen Batzorde Zientifikoaren txostena, Espainiako herritarrentzat gomendio dietetiko jasangarriei eta jarduera fisikoaren gaineko gomendioei buruzkoa. Batzorde horrek joan den uztailean egindako osoko bilkuran onetsi zuen txostena.   Gomendio dietetikoak mantenugaiek eta elikagaiek osasunean duten eraginari buruz eskuragarri dagoen zientzia ebidentzian oinarrituta egiten dira. Gomendio horiek aintzat hartzen dute elikagaien eragina eduki nutrizionalaren araberakoa ez ezik, mantenugaiak ez diren substantzien presentziaren eta elikagaien konbinazioan gertatzen diren sinergien araberakoa ere badela.   Txosten horrek 2015. urtean emandako gomendioen eguneratzea jasotzen du; izan ere,   Garapen Jasangarriko Helburuek argi uzten dute asko aldatu behar dela elikagaiak ekoitzi eta kontsumitzeko modua, produktibitatea eta ...

Irakurri gehiago

Elikagaiekin kontaktuan egoten diren plastiko birziklatuzko materialak eta objektuak: araudi berria

Batzordearen 2022/1616 (EB) Araudia, Elikagaiekin kontaktuan egoten diren plastiko birziklatuzko materialei eta objektuei buruzkoa argitaratu da. Araudi horrek indargabetu egiten du 282/2008 (EE) Araudia.   Europako Batzordeak plastikoarentzako estrategia europar bat onartu zuen 2018an. Estrategia horren helburua da plastikoa birziklatzeko gaitasuna areagotzea eta plastikozko produktu eta ontzietan eduki birziklatuaren kopurua handitzea.   Erabiltzen den plastikoaren kopuru handi bat elikagaientzako ontziak egiteko erabiltzen denez, legeria arautzaile bat behar da.   Araudi berriak bi multzotan sailkatzen ditu birziklatzeko teknologiak:   Teknologia egokiak (“suitable technologies” ingelesez). Teknologia berriak (“novel technologies” ingelesez). Teknologia horiek multzo horretan jarraituko dute “suitable” gisa sailka daitezkeen arte.   Teknologia egokien kasuan, oinarri nahikoa dago EFSAk ebaluazioa egin ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) 2021eko urteko memoria

2021. urtean zehar, 1.081 espediente kudeatu dira SCIRIren bidez; errekorra da (2020an 634 kudeatu ziren), neurri handi batean alerta-espedienteen gorakadagatik (aurreko urtean baino % 32,5 gehiago) eta mugako errefusengatik (324 jakinarazpena, 2020an 103 izan ziren). Hiru izan dira SCIRI markatu duten mugarriak: Hainbat elikagaitan etileno oxidoa detektatzea Banbua eta beste landare-zuntz batzuk erabiltzea, bai eta plastikoa ere, elikagaiekin kontaktuan dauden materialetan (EKM) Alergenoen presentziari, intolerantzia sortzen duten substantziei eta etiketan behar bezala adierazitako glutenaren presentziari dagokienez kudeatutako eta argitaratutako alerten kopurua handitzea Espediente guztietatik (1.081): 473 alertei dagozkie 276 informazioei dagozkie 324 errefusei dagozkie 8 berrikuntzei Espediente garrantzitsuen ikuspegi orokorra hobetzeko, SCIRI txostenak Alerten eta Informazioaren Jakinarazpenen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Erosketa-saski osasungarria: zer produktu hautatu

Elikadura osasungarriak pertsonen bizitzarako beharrezkoak diren mantenugai guztiak dituzten elikagaiak biltzen ditu eta modu anitzean eta orekatuan konbinatzen ditu. Hala, organismoaren funtzionamendu ezin hobea lortzen eta mantentzen da, eta, ondorioz, murriztu egiten da gaixotasunak izateko arriskua.   Geroz eta jende gehiago arduratzen da elikadura osasungarria izateaz, eta, gainera, interesa agertzen du hurbileko produktu jasangarrietan oinarrituta egoteari dagokionez.   AESANek duela gutxi argitaratu du Erosketa-saskia nutrizioaren aldetik kalitatekoa, osasungarria eta jasangarria izan dadin oinarrizko produktuak hautatzeko gida. Gida egiteko aintzat hartu dira bai gomendio dietetiko jasangarriei eta dieta mediterraneoaren berezitasunei buruz Zientzia Batzordeak egindako txostena, bai Agentziak berak beste erakunde batzuekin aurretik egindako lanak.   Horrez gain, ...

Irakurri gehiago

RASFF alerta-sarearen laburpena (pentsuak), 2022ko 2. lauhilekoa

2022ko bigarren lauhilekoan animalien elikagaiei buruzko 83 jakinarazpen egon dira. Horietatik 12 alertak izan dira, 60 informazio-jakinarazpenak eta 11 mugan egin diren ukapenak. Egindako kontrol motari dagokionez, 33 jakinarazpen kontrol ofizialek egin dituzte, pentsuen ekoizpen-kateko zenbait esparrutan; 29 industriako autokontroletan detektatu dira; 18 mugako ikuskapen-postuetan (MIP); 1 kontsumitzaileen kexen ondorioz hauteman da eta 2 zaintza-programen ondorioz. Produktuen arabera, lehengaiei dagozkie jasotako jakinarazpenen % 70, etxeko animalientzako pentsuei eta produktuei % 20, pentsu konposatuei % 5 eta gehigarri eta aurre-nahasketei % 5. Jakinarazpenetan zerikusia izan duten produktuei dagokienez, honako lehengai hauek nabarmendu dira: soja-produktuak (8), txakurrentzako mastekagarriak (6) eta arrain-irina (4). ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Etiketaren araudia berrikusteko oinarri izango diren zientzia-azterlanak

  Ikerketarako Zentro Komunak (JRC) lau zientzia-azterlan argitaratu ditu honako hauei buruzko egungo ebidentzien gainean:   aurrealdeko nutrizio-etiketa jatorriari buruzko etiketa, etiketak ez diren bestelako baliabideen bidez ematen den elikagaiei buruzko informazioa, edari alkoholdunen etiketaren egungo egoerari buruzko azterketa.   Batzordearen asmoa da urtearen amaieran Kontsumitzaileari ematen zaion elikagaiei buruzko informazioaren gaineko Araudia berrikustea, eta emaitza horiek oinarri gisa erabiliko ditu proposamena egiteko.     Honako hauek dira azterlan horietako bakoitzaren ondorio nagusiak:   Aurrealdeko nutrizio-etiketari dagokionez   - Kontsumitzaileek aurrealdeko etiketa zer erosi aukeratzean nutrizio-informazioa jasotzeko modu azkartzat hartzen dute. - Kontsumitzaileek nahiago dituzte koloretakoak eta ebaluatiboak diren etiketak kolore bakarrekoak eta ez ebaluatiboak baino; izan ere, ulertzeko errazagoak dira. -  Aurrealdeko ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago