Bilaketa emaitza:

Hegazti-gripearen aurrean prebentzio neurriak- DEFRA 2006

Ingurumen, Elikagai eta Nekazaritza Gaietako Britainiako Sailak (DEFRA) kontrol eta biosegurtasun neurri batzuk argitaratu ditu Hegazti-griperen arriskua hegazti-ustiategietan murrizteko. Era berean, hainbat gomendio argitaratu ditu langileak babesteko. Horrekin batera, Erresuma Batuan gaixotasuna sartzeko arriskua kontuan hartuta, Arriskuaren Ebaluazioa ere argitaratu du. Informazio gehiago ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gida Oso Patogenoa den Hegazti-gripearen arriskua murrizteari buruz – ECDC 2006

Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Europako Zentroak (ECDC) gida eguneratu ditu. Gida hori Oso Patogenoa den Hegazti-gripeari buruzko arriskua murrizteari buruzkoa da, bai gizakietan, bai hegazti kutsatuetan. Gida horretan, hegazti kutsatuekin lan egiten duten langileen arriskua azaldu dute, bai eta kutsatzeko bideak zein infekzioaren kontra nola babestu ere.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Dioxinak ez bezalako PCBei buruzko txostena – EFSA 2005

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) iritzia jakinarazi du dioxinak ez bezalako bifenol polikloratuen (PCB) presentziari buruz. 209 substantziak osatzen dituzte PCBak. Horiek, propietate toxikologikoen arabera, talde bitan banatzen dira. EFSAk gomendatu du dioxinak ez bezalako PCBak murriztea; izan ere, populazio talde asko dago batez besteko ingesta handiak egiten dituenak. Halaber, EFSAk ezin izan du maila onargarririk zehaztu; izan ere, populazio talde asko dioxinak bezalako PCBak ahoratzen ditu. Beraz, ikerketa toxikologikoen zein epidemiologikoen emaitzak era ezegokian interpreta daitezke.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen arriskuaren Balioztatzea Kualitatiboa – DEFRA 2005

Ingurumen, Elikagaien eta Landa Gaietako Sail britainiarrak (DEFRA) burutu du ekialdeko Europan Oso Patogenoa den Hegazti gripearen (HPAI) gainekoa. Horretarako, Asia, Turkia, Errumania, Kroazia eta Errusiako alde europarrean agerturiko kasuak direla eta, kontuan hartu dute H5N1 birusak eragindako HPAI Erresuma Batuan sartu ahal dela. Ebaluazioaren arabera, gaixotasunak probabilitate handiak ditu Erresuma batuan sakabanatzeko. Era berean, une honetan ziurrak ez diren hainbat faktore zehaztu dituzte, bai eta H5N1 birusa kutsaturiko erregioetatik Erresuma Batura sartzeko bideak ere (ingelesez).Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Garietako okratoxina A mailari buruzko ikerketa – FSA 2005

Elikagaien Segurtasuneko Agintaritza britainiarrak (FSA) ikerketa bat burutu du gari britainiarrekin. Ikerketaren zergatia 2004. urteko hezetasun-baldintzak izan dira: uzta batu baino lehen eta uzta batu ondoko hezetasun-baldintzak hain zuzen. Biltegiratzean baldintza horiek izanez gero, onddoak hazi litezke oso erraz. Ikerketaren arabera, 2004. urteko uztan izandako baldintzek ez dutela okratoxina A maila areagotzen lagundu ondorioztatu dute. Beraz, FSAk ondorioztatu du zerealak eta berorien produktuak ez direla arriskutsuak kontsumitzaileen osasunerakoArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Hausnarkari txikien arteko EET atipikoen gaineko iritzi zientifikoa – EFSA 2005

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzaren (EFSA) Arrisku Biologikoei buruzko Panelak (BIOHAZ) iritzia argitaratu du hausnarkari txikien artean azaldutako Entzefalopatia Espongiforme Kutsakor atipikoen sailkapena jakinarazteko. Ondorioz, "ikara atipikoaren" (scrapie atipico) gaineko definizio operazionala posible izan da, eta kategorizazio-irizpideak ere ezarri egin dituzte. Hala ere, datu ugaririk ez dagoenez, zaila da kuantifikatzea nolakoa den inpaktua animalien osasunean. Den dela, gaixotasunak identifikatzea eta sailkatzea oso garrantzitsua da bai Zaintza Programetan, bai ondorengo ikerketetan, etorkizunari begirako gomendioak eman ahal izateko.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrain eta itsaskietako kutsatzaile kimikoen gaineko ikerketa

Elikagaien Segurtasuneko Agintaritza britainiarrak (FSA) bost ikerketa burutu ditu Erresuma Batuan jandako arrainetako eta itsaskietako kutsatzaile batzuen mailak ezagutzeko (metal astunak, organotinoideak eta HAPak). Hartutako laginen artean, bakar batzuek baino ez dute izan legezko mailatik gorako kopurua. Hori dela eta, FSAk uste du oso maila baxua dagoela kutsatzaile horiei dagokienez. Beraz, dieta orekatua eta osasungarria izateko, arrainaren kontsumoa areagotzea gomendatu du. artsenikomerkuriokadmio, beruna eta merkurioorganotinoideakHAPak ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Arrainaren sukaldaritzako tratamenduen ebaluazioa, Anisakis simplex bidezko infeztazioa arriskua ekiditen duten badaezpadako neurriak hartzeko – ELIKA 2005

Herritar guztientzat sukaldaritzako jarraibide errazak eta ulergarriak ezartzeko projektuen emaitzak, Anisakis simplex-en eraginez, arrain gordina edo gutxi kozinatutakoa jateari lotutako patologiak saihestekoArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arrainaren sukaldaritzako tratamenduen ebaluazioa, Anisakis simplex bidezko infeztazioa arriskua ekiditen duten badaezpadako neurriak hartzeko – ELIKA 2005

Herritar guztientzat sukaldaritzako jarraibide errazak eta ulergarriak ezartzeko projektuen emaitzak, Anisakis simplex-en eraginez, arrain gordina edo gutxi kozinatutakoa jateari lotutako patologiak saihestekoArtikulu osoa ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Zer da Arriskuen Balioztapena? – ELIKA – 2005

Artikulu hau arriskuen Balioztapenaren deskripzioa da, hau da, Arriskuen Analisiaren lehenengo fasea, Elikagaien Segurtasunarako politika jarraitzeko erabilgarria delaArtikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago