Bilaketa emaitza:

Nutrizio-profilak sortzea: EFSAk emandako aholkularitza zientifikoa

Europan energia-, gantz ase-, gatz- eta azukre-kontsumo handiegia dago eta kontsumo horiek murriztea lagungarria litzateke osasungarriak ez diren dietekin lotutako gaixotasunei aurre egiteko. Bestalde, Europako biztanle heldu gehienak zuntz eta potasio gutxiegi hartzen dute eta horien kontsumoa hazteak osasuna hobetuko luke. Horiek dira Europako Batzordeak eskatuta EFSAk egin duen aholkularitza zientifikoaren ondorio nagusietako batzuk nutrizio-profilak sortzeari buruz.  Osasun publikorako garrantzia duten mantenugaiak identifikatu dituzte adituek, Europako dietetan zeregin garrantzitsua duten elikagai-taldeak eta nutrizio-profilak egiteko mantenugaiak aukeratzeko erabili daitezkeen irizpide zientifikoak identifikatzeaz gain.   EFSAk irizpen-proiektuari buruzko kontsulta publikoa egin du 2021eko azarotik 2022ko urtarrilera eta 21 herrialdetako 83 erakunde eta pertsonaren 529 iruzkin ...

Irakurri gehiago

Afrikako txerri-izurriaren egoeraren eguneraketa Europan

EFSAk txosten bat argitaratu du, non gaixotasunaren egoera epidemiologikoa aztertzen den EBko herrialdeetan. Txostenak II. genotipoko Afrikako txerri-izurriaren (ATI) epidemiaren deskripzio-analisi bat ematen du EBn eragina jasan duten estatu kideetan eta ondoko herrialdeetan, 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra arte. Jarraian, dokumentuaren ondorio garrantzitsuenak laburbiltzen dira: Lehen jakinarazpena 2020ko irailaren 10ean egin zen, Alemaniako basurdeekin. ATI EBn hedatu da, nagusiki basurdeen bidez. Oro har, ATIak zirkulatzen jarraitu du basurdeen bidez hainbat estatu kidetan eta ondoko herrialdeetan, eta pixkanaka hedatu da basurde-taldeen artean. Geroztik, 1.872 kasu hauteman dira basurdeetan, baita etxeko txerrien hiru foku ere. Arrisku-faktore esanguratsuenak lotuta daude habitatarekin, faktore sozioekonomikoekin eta ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europako gazteriaren elikadura-segurtasunari buruzko azterlana

Duela gutxi argitaratutako azterlan batek ondorioztatu du gazteriak elikagaien bidez transmititutako gaixotasunak gutxiesten dituela, eta agerian utzi du hezkuntza-baliabideak eta ikasketa-planak hobetzeko beharra, elikagaien higienea txertatuta. Azterlana Horizon 2020k finantzatutako SafeConsume Europako proiektuaren esparruan egin zen. Proiektu horren xedea da kontsumitzaileen portaera aldatzea, elikadura-arriskuekiko esposizioa murrizteko, eta, horrela, elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen osasun‑karga txikitzeko. Duela gutxi amaitutako ikerketa Europako 4 herrialdetan (Portugal, Frantzia, Ingalaterra eta Hungaria) egin zen, eta, horretarako, 11 eta 18 urte arteko 156 gazte elkarrizketatu ziren. Elikadura-higienean zuten heziketa ikertzeaz gain, elikagaien bidez transmititutako gaixotasunei eta elikadura-segurtasunarekiko zuten jarrerari buruz galdetu zitzaien. Lortutako ondorio nagusia honako hau izan zen: ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien ongizatearen etiketatzearen inguruko txosten berria

EBk ikerketa bat argitaratu du eta bertan animalien ongizatearen etiketatzearen inguruko informazioa jaso eta aztertzen du. Dokumentua 2021eko apirilaren eta 2022ko otsailaren artean egin da eta kontsumitzaileen datu kuantitatibo eta kualitatiboak jasotzen ditu baserriko animalien ongizatearen estandarren inguruko ezagutzari dagokionez. Era berean, etiketatzean eska dezaketen informazioari buruzko datuak jaso dira. Txostenaren xede nagusia da EB laguntzea Europa mailan egin daitezkeen ekimenetan. Ikerketak EBn dauden 51 etiketatze‑sistema izan zituen ardatz; sistema horien 17 ekoizpen ekologikokoak dira. Honako hau da txostenaren ondorioen laburpena: Kontsumitzaileek argi adierazi dute animalia‑jatorria duten produktu guztien ekoizpenerako erabiltzen diren animalien ongizateari buruzko informazioa behar dutela. Produktu ekologikoak: ez dago argi ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Euskadiko herritarrek jasangarritasunari buruz duten pertzepzioa

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Enfokamer Merkataritza Behatokiaren bidez, jasangarritasunari dagokionez kontzientziazio- eta inplikazio-mailari buruzko informazioa biltzeko Euskadiko herritarren artean egindako ikerketaren emaitzak argitaratu ditu. Zundaketa baten bidez, zenbait alderdiri buruzko iritziak eta jarrerak bildu dira, baita gizarteak ingurumenaren eta jasangarritasunaren alde egiten dituzten ekintza zehatzak ere. Zehazki, ikerketak ere erantzuna eman nahi die honako helburu hauei: Euskadiko herritarren Garapen Jasangarriko Helburuen ezagutza-maila eta testuinguruan bertan esleitutako lehentasunak ezagutzea. Euskadiko biztanleen ingurumen-kontzientziazioko gradua eta kontserbazioaren alde izandako jarrera eta egindako ekintza zehatzak ezartzea. Euskadiko biztanleen garapen jasangarriari buruzko iritzietan, jarreratan eta ekintza zehatzetan sakontzea. Hondakinen birziklatzeari buruzko pertzepzioa eta Euskadiko ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Merkurioa elikagaietan: merkurioaren gehienezko edukia aldatzea arrainean, gatzean eta elikadura-osagarrietan

Duela gutxi onetsi den 2022ko apirilaren 12ko Batzordearen 2022/617 (EB) Erregelamenduak 1881/2006 (EE) Erregelamendua aldatzen du arrainean eta gatzean egon daitekeen merkurioaren gehienezko kopuruari dagokionez Europako Batzordeak arrainean dagoen merkurioaren kopuruari buruzko azken datuak, EFSAk eta beste hainbat erakundek emandako irizpenak eta Codex Alimentariusa aztertu ditu eta erabaki du 1881/2006 (EE) Erregelamenduaren eranskina aldatzea, elikagaien merkurioarekiko esposizioa are gehiago murrizteko. Horretarako, arrainaren kontsumoak gure osasunari ekartzen dizkion onurak aintzat hartuta, gehienezko muga batzuk zenbatetsi ditu: Araudi-aldaketa honen bidez gehitutako aldaketa nagusiak honako hauek dira:  Arrainen haragi-taldea bi taldetan banatu da; talde horietan arrain berriak sartu dira eta bi muga bereizi dira (0,3 eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagai-alergenoei buruzko FAO/OMEren arriskuen ebaluazioa

Ikerketa-zentroetako, administrazioetako eta elikagaien industriako langile zientifikoek osatutako FAO/OMEko Adituen Batzorde bat lehen aldiz bildu zen Codexeko lehentasunezko alergenoen zerrenda berrikusteko eta baliozkotzeko. Aipatutako Adituen Batzordeak egiaztatu zuen elikagai‑alergenoen zerrendan hipersentikortasun immunologikoa (IgE bidezko elikaduragatiko alergia edo gaixotasun zeliakoa, besteak beste) sortzen duten elikagaiak edo osagaiak gehitu behar direla. Hortaz, laktosa, sulfito eta elikagai‑gehigarriak, besteak beste, ez dira zerrendan sartuko; izan ere, ez dute immunitate‑sistemaren kontrako efektu larririk sortzen. Lehentasunezko alergenoen zerrenda zehazteko funtsezko irizpideak honako hauek dira: Prebalentzia; hau da, immunitate‑sistemak elikagai espezifiko batekiko duen hipersentikortasuna. Larritasuna; hau da, elikagai/osagai batekiko erreakzio objektibo larrien maiztasuna edo proportzioa. Elikagaiaren/osagaiaren potentzialtasuna; adibidez, proportzio zehatz ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren eta ECDCren ebaluazio azkarra: Belgikako txokolateak eragindako Salmonella agerraldia

EFSAk eta ECDCk batera ebaluatu dute Belgikako prozesatuen fabrika batean egindako txokolateak eragin duen Salmonella agerraldia. Eskuragarri zegoen informazioa aztertu ostean, Adituen taldeak ondorioztatu du prozesatuen fabrikan bertan ikerketa handiagoa egin behar dela agerraldia zerk eta noiz eragin duen identifikatzeko, bai eta kutsadura eragin duten faktoreak identifikatzeko ere. 2021eko abenduan, enpresak S. typhimurium hauteman zuen autokontrolerako laginetan, Belgikako prozesatuen fabrikan, eta esne-gazura identifikatu zuten balizko kutsadura-puntu gisa. Higiene-neurriak ezarri eta lagin gehiago hartu ostean, egiaztatu zen txokolate-produktuek ez zutela Salmonella, eta mundu osoan banatu ziren.   2022ko otsailaren 17an, Erresuma Batuak Salmonella typhimurimek eragindako infekzio monofasikoko hainbat kasu jakinarazi zituen. 2022ko apirilaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Indarrik gabe geratzen dira ustiategien hegazti-gripeari aurre egiteko neurriak

AGINDUA, 2022ko apirilaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarenaren bidez, indarrik gabe uzten da honako agindu hau: Agindua, 2021eko abenduaren 28koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan hegazti-gripearen aurka hartu beharreko prebentzio-neurriak ezartzen baitira. Gaixotasunak ez du inolako eraginik Euskal Autonomia Erkidegoan, hegaztien migrazio-denboraldia amaitu da, eta, ondorioz, gaur egun dagoen osasun-arrisku txikia denez, 2021eko abenduaren 28ko Aginduan aurreikusitako neurriak kendu behar dira. Agindu hau, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, hau da, 2022ko apirilaren 12an. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Erditik moztutako fruten kontserbazioa: AESANen Batzorde Zientifikoaren txostena

  AESANek argitaratu du txikizkako dendetan erditik moztutako frutak kontserbatzeko baldintzei buruzko txostena.   Elikagai-produktuen higienea 852/2004 (EE) Erregelamenduak arautzen du eta, horren arabera, giro-tenperaturan segurtasunez biltegiratu ezin diren elikagaiek hotz kateren bat mantenduko duten arren, tenperatura kontrolatuko ez zaien epe mugatuak baimenduko dira manipulatzeko behar praktikoengatik, osasunarentzako arriskurik ez badago.   Bestalde, irizpide mikrobiologikoei buruzko 2073/2005 (EE) Erregelamenduak txikitutako fruta eta barazkien segurtasun- eta higiene-irizpide batzuk ezartzen ditu. Dena dela, txikitutako fruta eta barazki horiek kontserbatzeko berariazko tenperatura-baldintzarik ez da zehazten.   Gaur egun AESAN Errege Dekretu proiektu bat egiten ari da denda horietan txikitutako barazkiak eta frutak kontserbatzeko baldintzak arautzeko, besteak beste, azken kontsumitzaileari zuzenean ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago