Bilaketa emaitza:

Elikagaien Segurtasunaren arloko Ikerketa Emaitzak Transferitzeko IX. Jardunaldiaren ondorioak

106 pertsonak parte hartu dute apirilaren 7an Eusko Jaurlaritzaren egoitzan aurrez aurre egin den Elikagaien Segurtasunaren arloko Ikerketa Emaitzak Transferitzeko IX. Jardunaldian. Parte-hartzaileen artean zeuden, besteak beste, elikaduraren balio-kateko eragileak (% 20), zentro teknologiko eta unibertsitateetako ikertzaileak (% 30) eta euskal administrazioko teknikariak (% 50). Ikertzaileek 2021ean garatutako ikerketa-proiektuen emaitzak aurkeztu dituzte, elikadura-arriskuak (listeria, anisakisa edo Alternaria alternataren mikotoxina sortuberriak) gutxitzeko egindakoak. Halaber, Elikagaien Segurtasuna kontrolatzeko hainbat metodo azkar ere aurkeztu dira. Horrez gainera, Osasun Publikoak EAEko ikastetxeetako jantokietako NAOS adierazleen emaitzak ere jakinarazi dituzte, Elikadura Osasuntsuaren ekimenen esparruan. Bestalde, bederatzigarren edizio honetan, ELIKAren zuzendari gerenteak 2022-2026 aldirako “Baserritik Mahaira” euskal ikerketa-plan ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Hegazti-gripearen egoerari buruzko eguneratzea

EFSAk txosten bat argitaratu berri du, EBn 2021-2022 denboraldiko HGaren egoera epidemiologikoaren egoera eguneratzeko. Agentziak denboraldi honetako agerraldien kopurua eguneratu du. Guztira, patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHG) 2.653 foku jakinarazi dira EBko 33 herrialdetan abenduaren 9tik martxoaren 15era bitartean. Gehienak Frantzian, Italian, Hungarian eta Polonian erregistratu dira. Birusek hegaztiekiko lehentasuna mantentzen dute; hala ere, ugaztunetarako egokitzapenak aurkitu dira, baina esporadikoki. Aurreko denboraldiarekin alderatuta, IAAPa hegazti urtarretan ez ezik beste hegazti basati askotan ere aurkitu da. Eta horrek eskortako hegaztietarako transmisioa erraztu egin du. Aurreikuspenen arabera, karga birikoaren areagotze horrek berekin ekarriko du eskortako hegaztien infekzioaren areagotze potentziala; eta datozen hilabeteetan hala mantenduko ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien osaera hobetzeko plana: akordioen betetze-mailari buruzko azken ebaluazioa

  AESANek "Elikagaien eta edarien osaera hobetzeko lankidetza-planeko akordioen betetze-mailari buruzko azken ebaluazioaren txostena" argitaratu du.   Elikagaien osaera hobetzea da Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gomendatutako osasun publikoko neurrietako bat, eta xedea da elikagai-ingurunea zuzentzea eta aukera osasungarriagoak ahalbidetzea.   Lankidetza-plana AESANen bidez sustatutako neurri bat da, elikaduraren hainbat sektoretako (fabrikazioa, banaketa, ostalaritza soziala, ostalaritza modernoa eta salmenta) elkarte eta federazioen laguntza jasotzen du. Arloko 182 neurri edo konpromiso biltzen ditu, eta neurri horiek ia 400 enpresa ordezkatzen dituzte.   Hautatutako mantenugaiak (azukrea, gatza eta gantzak) murrizteko akordioek 13 elikagai‑ eta edari‑talde (57 azpikategoria) hartzen dituzte, eta hautatutako mantenugaien batez besteko eduki basala murrizteko ehunekoa ezartzen dute.   ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Elikagaietan plagiziden hondakinei buruzko 2020ko urteko txostena

EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 88.141 laginen emaitzak aurkezten ditu. 2020. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu: Aztertutako laginen % 94,9 legezko mugen barruan zeuden Aztertutako laginen % 54,7n, hondakinen kontzentrazioa ez zen kuantifikagarria (hondakinak<LOQ); % 40,3n plagiziden hondakin bat edo gehiago zegoen, LOQ baino maila handiagoetan, baina hondakinen gehienezko mailara (LMR) iritsi gabe; bukatzeko, laginen % 5,1n hondakinen kontzentrazioak LMR gainditzen zuen. 1.641 lagin aztertu ziren, eta horietatik % 91,7k ez zuten hondakinik (ehuneko hori 2019koa baino txikiagoa da; urte horretan % 97,8 izan zen). Guztira 107 lagin zeuden maila kuantifikagarrietan baina LMR-ren azpitik (% 6,5); ehuneko hori ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Europako elikakatearen kontrol ofizialari buruzko txostena (2019-2020)

Europako Batzordeak argitaratutako txosten batek 2017/625 (EB) Araudiaren esparruan estatu kideek 2019an eta 2020an eginiko kontrol ofizialen funtzionamendua eta emaitzak zehaztu ditu. Kontrol horiek elikagaien eta pentsuen arloko legedia betetzen dela bermatzeko egiten dira, bai eta animalien osasunari eta ongizateari, landareen osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko araudia betetzen dela bermatzeko ere. Lehenengoz txosten horrek datu estatistikoak eta infografikoak jasotzen ditu, eta horietan establezimenduetan eginiko kontrol ofizialen kopuru osoa, antzemandako ez-betetze nagusiak eta ezarritako zehapen kopurua adierazten dira. Halaber, lan-dokumentu bat argitaratu du txostenarekin batera, Batzordeak eginiko auditoriei buruzko xehetasunak jasotzeko, kontrol ofizialei buruzko araudia aplikatzearen arloan. Oro har, 2020an Europan 4.125.695 kontrol ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Bakterio zoonotikoen Antimikrobianoen aurkako erresistentziaren analisia 2019-2020

EFSAk eta ECDCk txosten bat argitaratu dute Europan bakterio zoonotikoetan eta giza, animalia eta elikagai adierazleetan dagoen antimikrobianoen aurkako erresistentziari (RAM) buruz, 2019-2020 epean. ELIKAk egindako analisian, txostenaren honako datu hauek azpimarratu nahi ditugu, patogeno bakoitzaren arabera banatuta: Campylobacter bakterioak erresistentzia handia du ziprofloxazinoarekiko gizaki eta kortako hegaztietan. Ziprofloxazina fluorokinolona antibiotikoen taldekoa da eta normalean gizakion infekzio bakterianoak tratatzeko erabiltzen da. Campylobakteriosia 2020an EBn gehien jakinarazi zen zoonosia izan zen, baita maizen jakinarazi ziren elikagai-jatorriko gaixotasunen kausa ere. Ikusi da Campylobacter jejuni espeziean fluorokinolonekiko gero eta erresistentzia handiagoa dagoela ikusi da, bai gizakietan, bai gizentzeko oilaskoetan. Ziprofloxazinoarekiko erresistentzien maiztasunak oso altuak izan ziren gizakietan C. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasunaren ahultasunak Ekonomia Zirkularraren esparruan

EFSAri eta tartean dauden beste erakunde batzuei kontsultatu ondoren, txosten bat aurkeztu da, bilaketa bibliografiko batean oinarritua. Txosten hori landareen osasunerako, animalien osasunerako, giza osasunerako eta “Ekonomia Zirkularraren (EZ) esparruko elikagai eta pentsu berrien” ingurumenerako arrisku emergenteak identifikatzera dago bideratua. Ekonomia Zirkularra (EZ) jarduera ekonomikoa eta baliabide mugatuen kontsumoa eta hondakinen prebentzioa bereizten dituen ikuspegia da; eta, aldiz, ziklo (ia) itxi batean partekatzean, alokatzean, berrerabiltzean, konpontzean, berregokitzean eta birziklatzean oinarritutako eredu ekonomikoa sustatzen du.   Literaturaren berrikuspen luze honetan, EZko jardunbideak identifikatu eta sailkatu dira, Europako elikagaien eta pentsuen ekoizpen-katearen etapa guztien barruan, egungo jardunbideen eta etorkizunean aurreikusitakoen deskribapen orokorra emateko.   Lau makroeremu identifikatu ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Txosten berria: animalien ongizate-maila baserrietan

EEk txosten bat argitaratu du; bertan, abeltzaintza‑ustiategietan animalien ongizateari buruz egindako kontrol ofizialen azken emaitzak aztertzen dira eta ongizatea neurtzeko ezarritako sistemetako batzuk deskribatzen dira. Batzordeak kontrol ofizialei buruz egindako azken ikuskaritzetako emaitzen arabera, zailtasunak daude ustiategietan animalien ongizatearen arloan egindako aurrerapenen jarraipenerako sistema eraginkorrak ezartzeko. Izan ere, ez dago ongizatea neurtzeko mundu osoan onartutako adierazleen multzo bakarra. Datuek legezko betekizunak betetzen diren ala ez adierazten dute, baina ez dute aztertzen arazoaren garrantzia eta ez dute animalien benetako egoerari buruzko informazio nahikorik ematen. Txostenean, ustiategiko baliabideen hornikuntzan baino gehiago (adibidez, kaiolatutako animaliak, mastekagarriak) animaliaren egoera orokorrean oinarritutako adierazleak erabiltzen hasi diren (Italia, txerrietan ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Albaitaritzako sendagaiei buruzko infografia berria

Elikak albaitaritzako sendagaiari buruzko 2019/6 Erregelamendu berriaren aldaketa garrantzitsuenak jasotzen dituen infografia bat egin du, errazago ulertzeko. Joan den urtarrilaren 28an indarrean sartu zela argitaratu ondoren, araudi berri honen berri eman genuen albiste hau argitaratzean. Orain, arau honen aldaketa garrantzitsuenak laburbiltzen dituen infografia hau argitaratu du ELIKAk: Sektoreko profesionalen eskura jartzen dugu infografia, inprimatzeko moduan: ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Albaitaritzako sendagaiei buruzko araudi berria

Indarrean sartu da 2019/6(EB) Erregelamendua, albaitaritzako sendagaien erabilerari buruzko araudi berria ezartzen duena. Arau hori duela hiru urte onartu zen, baina urtarrilaren 28tik da aplikagarria, eta garrantzitsua da helburuak lortzeko bi mailatan: «Osasun bakarra» Europako Ekintza Plana eta «Baserritik mahaira» estrategia. Araudiak neurri zehatz ugari aurreikusten ditu antimikrobianoen aurkako erresistentziaren (AME) kontra borrokatzeko eta animalietan antimikrobianoen erabilera zuhurra eta arduratsua sustatzeko, besteak beste: Antibiotikoen prebentziozko erabilera debekatzea animalia taldeetan. Animalietan antimikrobianoen erabilera metafilatiktikoa murriztea. Hazkundea sustatu eta errendimendua areagotzeko antimikrobianoak erabiltzeko debekua indartzea (baita pentsuetan hazkundearen sustatzaile gisa antibiotikoak erabiltzeko 2006ko debekua ere). Zenbait antimikrobiano soilik gizakientzat gordetzeko aukera. Estatu kideek animalietan ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago