Bilaketa emaitza:

Elikagaiekin kontaktuan dauden materialen arriskuak ebaluatzeko tresna

Legedi orokorraz gain, Europar Batasunak (EB) baditu neurri espezifikoak elikagaiekin kontaktuan dauden material (EKM) batzuei begira, besteak beste, material plastikoak (baita birziklatuak ere), zeramikak, birsortutako zelulosazko filmak, material aktiboak eta adimendunak eta beste substantzia batzuk (adibidez, A bisfenola, epoxi-eratorriak eta nitrosaminak). Hala ere, modu bateratuan berariaz araututa ez dauden material eta substantzia ugari daude, eta, kasu horietan, arriskuaren ebaluazioa banan-banan egin behar da. Alde horretatik, arrisku-kudeatzaileen lana errazteko, Alemaniako Arriskuen Ebaluaziorako Institutu Federalak (BfR) sustatutako “BfR Recommendations on Food Contact Materials” tresna dago. Tresna horrek informazioa ematen du legedi espezifikorik ez duten material horiei buruz. Kasu askotan, irizpenak beste estatu kide ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Alerta: Haurrentzako esne berezietan Cronobacter sakazakii eta Salmonella Newport ustezko presentzia

Europako Elikagaien Alerta Sareak (RASFF) AESANi jakinarazi dio Cronobacter sakazakii eta Salmonella Newport ager daitezke haurrentzako esne berezi bitan. Hauek dira eraginpeko loteak: SIMILAC ALIMENTUM 400g  lotes: 25659Z261 (caducidad 01 2023) 28123Z261 (caducidad 04 2023) 30283Z262 (caducidad 06 2023) 31410Z204 (caducidad 07 2023) 33688Z201 (caducidad 09 2023) SIMILAC ELECARE 400g lotes: 25557Z203 (caducidad 07 2022) 30374Z202 (caducidad 12 2022) Eskura dagoen informazioaren arabera, banaketa autonomia-erkidego guztietako farmazia eta ospitaleen bidez egin da. Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Behi-tuberkulosirik gabeko Euskadi

Europako Batzordeak berriki deklaratu du Euskadi behi-tuberkulosirik gabeko eskualdetzat. Agintariek Batzordeari aurkeztutako informazioaren arabera, EAEn Mycobacterium tuberculosis (CMTB) konplexuaren bidezko infekziorako gaixotasunik ezaren estatusa aitortzeko baldintzak betetzen dira. CMTB hiru patogenok osatzen dute: M. caprae, M. tuberculosis eta Mycobacterium bovis. Azken horrek behi-tuberkulosia eragiten du; zoonosi hori oraindik ere kezkagarria da garapen-bidean dauden herrialdeetan. EAEren kasuan, otsailaren 20az geroztik agertzen da eremu libre gisa 2021/620 (EB) Betearazpen Erregelamenduan (II. eranskina, I. zatia). Horrek arrakasta dakar administrazio publikoek eta abeltzaintza-sektoreak urtetan egindako ahaleginaren ondoren, gaixotasuna desagerrarazteko programan ezarritako abeltzaintza-saneamenduko kanpainen bidez. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

ERANET SusAn-en azken Batzarreko ondorioak

Estatu kideen, Europako Batzordearen eta ikerketako eta abeltzaintzako erakundeen 100 ordezkarik baino gehiagok hartu zuten parte SusAnen azken online Batzarrean, “Animalia-ekoizpen jasangarria EBn: etorkizunera goaz”, 2022ko urtarrilaren 25ean eta 26an. SusAn eta Europako Batzordeko koordinatzailearen ongietorri hitzaldien ondoren, ERA-NETen jarduerak eta emaitzak aurkeztu ziren, eta eragina zehaztasunez eztabaidatu zen; era berean, SusAneko bazkideek, Europako Batzordeak eta SCAR CWG-SAPek beren itxaropenak, esperientziak eta lortutako onurak azaldu zituzten. 'Elevator Pitch' saio bat eskaini zen SusAnen lehen deialdian batera finantzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak aurkezteko. Ondoren, 4 saio paralelo egin ziren; horietan proiektu horien eragin zientifikoari eta sarean jarraitzeko aukerei buruz hitz egin zen, autosostengagarritasun-testuinguruan. Bigarren egunaren ardatza ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

ELIKAk “Elikagaien galeran eta xahuketan lankidetzarako eta elkarlanerako europar sarea sortu du

ELIKA FoodRUs proiektuko lankidetzako zereginen arduraduna da eta “Elikagaien galeran eta xahuketan lankidetzarako eta elkarlanerako europar sarea” (CCN) sortu du, eremu horretan landu diren edo lantzen ari diren 34 proiekturekin eta ekimenekin. Sarearen helburua da proiektu guztien esperientziak eta emaitzak partekatzea eta sinergiak eta osagarritasunak identifikatu ahal izatea, ahaleginak batzeko eta etorkizunean elkarrekin ekintzak garatzeko. ELIKAk proiektuei buruzko informazioa bildu du proiektuetako koordinatzaileek emanda eta lankidetzarako jarduera komunak identifikatu ditu. Lan horren ondorioz, ekintza hauek garatu dira:   Lankidetza-mapa, CCNko 34 proiektuen informazioarekin, gaien araberako kategorietan sailkatuta.   Lankidetza-plana, proiektu horien lankidetza eta elkarlana definitzeko.   CCN web-mintegia (otsailak 16): Web-mintegi horretan amaitutako proiektuek eta ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Fitosanitarioen tratamenduen gidak – 2022

Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait fruta-arboletan ohikoenak diren izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko fitosanitarioen tratamendu gomendatuei buruzko gidak eguneratu ditu Sagarrondorako Sagardo sagarrondorako Madariondorako Mahatsondorako Sagarrondorako produktuak Sagardo sagarrondorako produktuak Madariondorako produktuak Mahatsondorako produktuak ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko Berria 2024: GEPE Berria

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak GEPE Berria jarri du abian, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko berria, 2017an hasitako GEPEren jarraipena eta hura indartzen duena. Plan horrek Euskadi mundu mailako erreferente bihurtu nahi du gastronomiaren eta elikaduraren alorrean, gastronomiaren eta elikaduraren balio-katearen kalitate eta jasangarritasun ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoari esker. Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko Berria diseinatzerakoan kontuan izan dira COVID-19 pandemiaren ondoren lehentasunetan egondako aldaketak, Next Generation programa, Basque Green Deal ekimena etorkizun jasangarriagoa lortzeko, ekonomia zirkularrera egindako eredu aldaketa, nazioarteko beste akordio batzuk, GJHak esaterako, eta Europako “Baserritik mahaira” edo Food 2030 Estrategia, besteak beste. Helburu nagusia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien Elikaduraren Alerta Sarearen (RASFF) 2021eko urteko txostena

2021ean zehar 237 jakinarazpen egon dira animalien elikadurara zuzendutako produktuei dagokienez: 36 alerta (% 15), 162 informazio‑jakinarazpen (% 69), 36 mugako ukapen (% 15) eta 3 albiste (% 1).   2021ean zehar atzemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 50). Jarraian, beste batzuk (% 17) daude hala nola gorputz arrotzak, etiketatu gabeko GEOak, D bitamina kopuru handia; baimendu gabeko gehigarriak/substantziak (% 12); metal astunak eta kutsadura botanikoak (% 5). Produktuen kategoriari dagokionez, lehengaiak jasotako jakinarazpenen % 61 dira, % 20 lagun egiteko animalientzako pentsua, % 20 kontsumitzeko animalientzako pentsua, eta % 6 gehigarriak eta aurre‑nahasketak. Jakinarazpenak 2020. urtearekin alderatzen baditugu honako alderdi hauek azpimarratu behar dira: Egonkor mantentzen da arrisku mikrobiologikoa daukaten jakinarazpenen jatorria (% 50.) Nabarmen ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

OMS/ECDC txostenaren Analisia: Mikrobioen aurkako erresistentziak Europan 2022

Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) Europarako Eskualdeko Bulegoak Mikrobioen aurkako erresistentzien (RAM) zaintzari buruzko lehenengo txosten bateratua argitaratu dute. Txosten horretan CAESAR (Erdialdeko Asia eta Europa) eta EARS-Net (Europa) zaintza-sareen 2020ko datuak ageri dira. Txostenaren arabera, mikrobioen aurkako erresistentzia oso hedatuta dago OMSren Europako Eskualdean, eta zaintzapeko bakterio-espezie eta mikrobioen aurkako taldeen konbinazioetarako RAMen ehunekoak oso altuak dira.} Farmakoerresistenteak diren infekzio bakterianoen 670.000 kasu baino gehiago eta Europar Batasunean hildako 33.000 pertsona baino gehiago egonik, erresistentzia horien karga sanitarioa gripeak, tuberkulosiak eta GIBak batera eragiten duten karga sanitarioaren parekoa da.} Oro har, iparraldetik hegoalderako eta mendebaldetik ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

BIOZIDAK: Gaitasunak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozesuan izen-emate epea ireki da

IVAC-EEIk Gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozesuan izen-emateko epea ireki du. Prozedimendu honen bidez, Profesionaltasun Ziurtagiria lortu daiteke, non gaitasun profesionalak egiaztatzen diren arlo horretan, euren lanean 3 urteko esperientzia minimoa izanda. Prozedimenduan izen-emateko epea abenduak 13an ireki zen. Prozedimendu honen bitartez Biozidak aplikatzeko beharrezkoak diren Profesionaltasun Ziurtagiriak lortu daitezke. Besteak beste, “Izurriak kontrolatzeko zerbitzua” (2. maila) eta “Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuen kudeaketa” (3. maila). Prozedimenduari buruzko informazio gehiago ELIKAko Bioziden atalan. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago