Legedi orokorraz gain, Europar Batasunak (EB) baditu neurri espezifikoak elikagaiekin kontaktuan dauden material (EKM) batzuei begira, besteak beste, material plastikoak (baita birziklatuak ere), zeramikak, birsortutako zelulosazko filmak, material aktiboak eta adimendunak eta beste substantzia batzuk (adibidez, A bisfenola, epoxi-eratorriak eta nitrosaminak). Hala ere, modu bateratuan berariaz araututa ez dauden material eta substantzia ugari daude, eta, kasu horietan, arriskuaren ebaluazioa banan-banan egin behar da. Alde horretatik, arrisku-kudeatzaileen lana errazteko, Alemaniako Arriskuen Ebaluaziorako Institutu Federalak (BfR) sustatutako “BfR Recommendations on Food Contact Materials” tresna dago. Tresna horrek informazioa ematen du legedi espezifikorik ez duten material horiei buruz. Kasu askotan, irizpenak beste estatu kide ...
Europako Elikagaien Alerta Sareak (RASFF) AESANi jakinarazi dio Cronobacter sakazakii eta Salmonella Newport ager daitezke haurrentzako esne berezi bitan.
Hauek dira eraginpeko loteak: SIMILAC ALIMENTUM 400g lotes:
25659Z261 (caducidad 01 2023)
28123Z261 (caducidad 04 2023)
30283Z262 (caducidad 06 2023)
31410Z204 (caducidad 07 2023)
33688Z201 (caducidad 09 2023) SIMILAC ELECARE 400g lotes:
25557Z203 (caducidad 07 2022)
30374Z202 (caducidad 12 2022) Eskura dagoen informazioaren arabera, banaketa autonomia-erkidego guztietako farmazia eta ospitaleen bidez egin da. Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea.
...
Europako Batzordeak berriki deklaratu du Euskadi behi-tuberkulosirik gabeko eskualdetzat. Agintariek Batzordeari aurkeztutako informazioaren arabera, EAEn Mycobacterium tuberculosis (CMTB) konplexuaren bidezko infekziorako gaixotasunik ezaren estatusa aitortzeko baldintzak betetzen dira. CMTB hiru patogenok osatzen dute: M. caprae, M. tuberculosis eta Mycobacterium bovis. Azken horrek behi-tuberkulosia eragiten du; zoonosi hori oraindik ere kezkagarria da garapen-bidean dauden herrialdeetan. EAEren kasuan, otsailaren 20az geroztik agertzen da eremu libre gisa 2021/620 (EB) Betearazpen Erregelamenduan (II. eranskina, I. zatia). Horrek arrakasta dakar administrazio publikoek eta abeltzaintza-sektoreak urtetan egindako ahaleginaren ondoren, gaixotasuna desagerrarazteko programan ezarritako abeltzaintza-saneamenduko kanpainen bidez.
...
Estatu kideen, Europako Batzordearen eta ikerketako eta abeltzaintzako erakundeen 100 ordezkarik baino gehiagok hartu zuten parte SusAnen azken online Batzarrean, “Animalia-ekoizpen jasangarria EBn: etorkizunera goaz”, 2022ko urtarrilaren 25ean eta 26an. SusAn eta Europako Batzordeko koordinatzailearen ongietorri hitzaldien ondoren, ERA-NETen jarduerak eta emaitzak aurkeztu ziren, eta eragina zehaztasunez eztabaidatu zen; era berean, SusAneko bazkideek, Europako Batzordeak eta SCAR CWG-SAPek beren itxaropenak, esperientziak eta lortutako onurak azaldu zituzten.
'Elevator Pitch' saio bat eskaini zen SusAnen lehen deialdian batera finantzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak aurkezteko. Ondoren, 4 saio paralelo egin ziren; horietan proiektu horien eragin zientifikoari eta sarean jarraitzeko aukerei buruz hitz egin zen, autosostengagarritasun-testuinguruan.
Bigarren egunaren ardatza ...
ELIKA FoodRUs proiektuko lankidetzako zereginen arduraduna da eta “Elikagaien galeran eta xahuketan lankidetzarako eta elkarlanerako europar sarea” (CCN) sortu du, eremu horretan landu diren edo lantzen ari diren 34 proiekturekin eta ekimenekin. Sarearen helburua da proiektu guztien esperientziak eta emaitzak partekatzea eta sinergiak eta osagarritasunak identifikatu ahal izatea, ahaleginak batzeko eta etorkizunean elkarrekin ekintzak garatzeko. ELIKAk proiektuei buruzko informazioa bildu du proiektuetako koordinatzaileek emanda eta lankidetzarako jarduera komunak identifikatu ditu. Lan horren ondorioz, ekintza hauek garatu dira:
Lankidetza-mapa, CCNko 34 proiektuen informazioarekin, gaien araberako kategorietan sailkatuta. Lankidetza-plana, proiektu horien lankidetza eta elkarlana definitzeko. CCN web-mintegia (otsailak 16): Web-mintegi horretan amaitutako proiektuek eta ...
Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait fruta-arboletan ohikoenak diren izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko fitosanitarioen tratamendu gomendatuei buruzko gidak eguneratu ditu Sagarrondorako
Sagardo sagarrondorako
Madariondorako
Mahatsondorako Sagarrondorako produktuak
Sagardo sagarrondorako produktuak
Madariondorako produktuak
Mahatsondorako produktuak ...
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak GEPE Berria jarri du abian, Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko berria, 2017an hasitako GEPEren jarraipena eta hura indartzen duena.
Plan horrek Euskadi mundu mailako erreferente bihurtu nahi du gastronomiaren eta elikaduraren alorrean, gastronomiaren eta elikaduraren balio-katearen kalitate eta jasangarritasun ekonomiko, sozial, kultural eta ingurumenekoari esker. Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategiko Berria diseinatzerakoan kontuan izan dira COVID-19 pandemiaren ondoren lehentasunetan egondako aldaketak, Next Generation programa, Basque Green Deal ekimena etorkizun jasangarriagoa lortzeko, ekonomia zirkularrera egindako eredu aldaketa, nazioarteko beste akordio batzuk, GJHak esaterako, eta Europako “Baserritik mahaira” edo Food 2030 Estrategia, besteak beste. Helburu nagusia ...
2021ean zehar 237 jakinarazpen egon dira animalien elikadurara zuzendutako produktuei dagokienez: 36 alerta (% 15), 162 informazio‑jakinarazpen (% 69), 36 mugako ukapen (% 15) eta 3 albiste (% 1).
2021ean zehar atzemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 50). Jarraian, beste batzuk (% 17) daude hala nola gorputz arrotzak, etiketatu gabeko GEOak, D bitamina kopuru handia; baimendu gabeko gehigarriak/substantziak (% 12); metal astunak eta kutsadura botanikoak (% 5). Produktuen kategoriari dagokionez, lehengaiak jasotako jakinarazpenen % 61 dira, % 20 lagun egiteko animalientzako pentsua, % 20 kontsumitzeko animalientzako pentsua, eta % 6 gehigarriak eta aurre‑nahasketak. Jakinarazpenak 2020. urtearekin alderatzen baditugu honako alderdi hauek azpimarratu behar dira: Egonkor mantentzen da arrisku mikrobiologikoa daukaten jakinarazpenen jatorria (% 50.)
Nabarmen ...
Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) Europarako Eskualdeko Bulegoak Mikrobioen aurkako erresistentzien (RAM) zaintzari buruzko lehenengo txosten bateratua argitaratu dute. Txosten horretan CAESAR (Erdialdeko Asia eta Europa) eta EARS-Net (Europa) zaintza-sareen 2020ko datuak ageri dira.
Txostenaren arabera, mikrobioen aurkako erresistentzia oso hedatuta dago OMSren Europako Eskualdean, eta zaintzapeko bakterio-espezie eta mikrobioen aurkako taldeen konbinazioetarako RAMen ehunekoak oso altuak dira.}
Farmakoerresistenteak diren infekzio bakterianoen 670.000 kasu baino gehiago eta Europar Batasunean hildako 33.000 pertsona baino gehiago egonik, erresistentzia horien karga sanitarioa gripeak, tuberkulosiak eta GIBak batera eragiten duten karga sanitarioaren parekoa da.}
Oro har, iparraldetik hegoalderako eta mendebaldetik ...
IVAC-EEIk Gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta akreditatzeko prozesuan izen-emateko epea ireki du. Prozedimendu honen bidez, Profesionaltasun Ziurtagiria lortu daiteke, non gaitasun profesionalak egiaztatzen diren arlo horretan, euren lanean 3 urteko esperientzia minimoa izanda. Prozedimenduan izen-emateko epea abenduak 13an ireki zen.
Prozedimendu honen bitartez Biozidak aplikatzeko beharrezkoak diren Profesionaltasun Ziurtagiriak lortu daitezke. Besteak beste, “Izurriak kontrolatzeko zerbitzua” (2. maila) eta “Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuen kudeaketa” (3. maila).
Prozedimenduari buruzko informazio gehiago ELIKAko Bioziden atalan.
...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.