Bilaketa emaitza:

Albaitaritzako sendagaien erabilera arduratsua akuikulturan

Vet+i Fundazioak erakundeak akuikulturan albaitaritzako sendagaiak erabiltzeko gida berri bat aurkeztu du. Tresna oso erabilgarria izango da sendagaiak agintzeko eta erabiltzeko sektore horretan. Gidan, animalien osasun-egoera onaren garrantzia xehatzen da, eta, halaber, osasun-estatusaren zaintzaren eta gorabeheren antzemate goiztiarraren garrantzia ere azpimarratzen da. Era berean, albaitaritzako sendagaiei buruz luze-zabal hitz egiten da; besteak beste, hauek aipatzen baitira: araudi eguneratua, baimen- eta gainbegiratze-prozedurak, sendagai motak eta horiek era desegokian erabiltzearen arriskuak eta ondorioak.   Bestalde, gidak jasotzen du diagnostiko ona egin behar dela sendagaiak zuzen agintzeko, sendagaiak agintzeko jardunbide egokiak zehazten ditu eta tratamenduak diseinatzeko, monitorizatzeko eta ebaluatzeko jarraibideak ematen ditu, baita horiek erregistratzekoak ere.   Gida ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Iodoa algetan: Kontsumorako gomendioak

Alga arreak, eta, zehazki, kombu barietateak, iodo-kontzentrazio handiak dituzte.  Mota horretako algen “gehiegizko kontsumoak” osasun-arazoekin lotura izan dezake biztanleriaren sektore zehatzetan.EBko Giza Elikaduraren Batzorde Zientifikoak (SCF) helduentzat eguneko 600 μg-ko gehienezko ingestio-muga ezarri zuen, eta 1-3 urteko haurrentzat 200 μg-koa. AESANek, Itsasoko algetan metalak eta iodoa zehazteko azterketa prospektiboa (EP 10 19 ALG) (bertan, estatuan merkaturatutako algetan topatutako iodo-balioak zehazten dira, eta, bereziki, Kombu algan -Laminaria japonica, Saccharina japónica-) eta EFSAren algetako arriskuaren ebaluazioa aintzat hartuta, kontsumorako gomendio horiek eratu ditu, zeinak bereziki kontsumitzaileen segmentu honetara zuzenduta dauden: Haurdun dauden emakumeak Edoskitzaroan dauden emakumeak Haurrak Arazo tiroideoak dituzten pertsonak Disfuntzio tiroideoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikadura-entzimak: zientzia orientabide eguneratua

EFSAk eguneratu egin du segurtasuna ebaluatzeko elikadura‑entzimen espedienteak aurkezteari buruzko bere zientzia‑orientabidea Dokumentu berriak eguneratu egiten du EFSAk 2009an argitaratu zuen aurreko gida eta aintzat hartzen ditu elikadura-entzimen arriskuen ebaluazioko hainbat arlotan eman berri diren zientzia-aurrerapenak. Zehazki, honako hauek sartu ditu: entzimen ekoizpenean erabilitako mikroorganismoak karakterizatzeko irizpide berriak, elikagaiekiko esposizioa zenbatesteko metodologia eguneratua eta proba toxikologikorik behar ez duten baldintzak.   Eskarietan eman behar informazioa elikadura-entzimen iturri, ekoizpen eta ezaugarriei, datu toxikologikoei, alergenotasunari  eta elikadura-esposizioaren zenbatespenari buruzkoa  da.   Aurkeztutako datuetan oinarrituta, EFSAk elikadura-entzimen segurtasuna ebaluatuko du eta erabakiko du proposatzen diren erabilera-baldintzetan arriskutsuak ote diren giza osasunerako.   Gidarekin batera, txosten bat argitaratu da. Txosten horrek ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

EBn elikagaiekin kontaktuan dauden materialen kontrol ofizialei buruzko txosten orokorra

  Elikagaiak material askorekin kontaktuan jartzen dira, hala nola prozesatzeko ekipamenduak, laneko gainazalak, elikagaien ontziak, baxerak ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Erlezaintzako ekoizpenean antimikrobianoak arduraz erabiltzeko gida

FAOk erlezaintzako ekoizpenerako jardunbide egokiak garatzen dituen eskuliburua argitaratu berri du, antimikrobianoen erabilera murrizteko helburuarekin. Kontuan hartuta ezti-erleek ingurumen-biodibertsitatean eta, beraz, nekazaritza‑ekoizpeneko sistemetan duten garrantzia, FAOk, gida honetan, erlezaintzako jardunbide egokiak eta biosegurtasun-neurriak zehazten ditu ezti-erleei eragiten dieten gaixotasun garrantzitsuenetako bakoitzerako, One-Health ikuspegiarekin. Helburua ez da soilik ezti-erleak babestea, baita gizakien eta ingurumenaren osasuna ere. Dokumentuak erlezaintzako osasuna du ardatz, eta gaur egun gehien erabiltzen diren antimikrobianoen erabilera egokia eta zuhurra egin behar dela azpimarratzen du, erleen produktuetan hondakinak eta mikrobioen aurkako erresistentzia (RAM) bezalako efektu kaltegarriak saihesteko. Erleen osasuna bermatzeko, albaitaritzako profesionalek lankidetza estuan lan egin behar dute abeltzaintzako ekoizpenean adituak direnekin, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Euskadik SusAn-en 3. deialdiko proiektuetan parte hartuko du

Urte honetan, SusAn eta beste 3 ERA-NET (FACCE ERA-GAS, ICT AGRI-FOOD eta SusCrop) koordinatu egin dira ahaleginak bat egin eta baliabide ekonomikoak optimizatzeko nazioz gaindiko baterako ekimen batean: "Labore mistoen eta abeltzaintza-sistemen zirkulartasuna, berotegi-efektuko gasak arintzeko". 29 proposamen aurkeztu ziren, Nazioarteko Ebaluazio Batzordeak aukeratu ahal izateko, eta Batzordeak zientifikoki ebaluatu ondoren, herrialde eta eskualde finantzatzaileek lehenetsi egin dituzte, eskuragarri dagoen finantzaketan oinarrituta. Azkenean, 9 proiektu onartu dira.   Horien artean dago ConnectFarms "Agroekosistemak eta nekazaritza jasangarriak bioekonomia zirkularrarekin eta teknologia berriekin konektatuz" proiektua. Egitasmo horretan, NEIKER erakundeak parte hartzen du eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du. Finantzatutako proiektuen esperotako inpaktu orokorra da nekazaritza- eta abeltzaintza-sistemen ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Hegazti eta untxien lagin baten post mortem ikuskapenerako gida

AESANek berriki orientazio-gida bat argitaratu du, etxeko hegazti eta lagomorfoen lagin adierazgarri baten post mortem ikuskapenari buruzko kontrol ofizialeko zerbitzuentzat. 2012ko EFSAren txosten baten arabera: post mortem ikuskapenerako sistema tradizionala ez da gai osasun publikorako kezkagarrienak diren arrisku biologikoak antzemateko. Hala ere, baliozko sistematzat hartzen zen gaixotasunak antzeman eta animalien ongizatea ebaluatzeko.   Estatu mailan, aintzat hartzen da 340/2014 Errege Dekretua; horrek kortako hegaztien eta lagomorfoen haragi freskoaren kontrol ofizialetan laguntza eskaintzeari buruzko xedapenak ezartzen ditu. Gainera, horrek jada jaso egiten zituen 2019/67 (EB) Betearazpen Erregelamenduan zein 2017/625 (EB) Betearazpen Erregelamenduan ezarritako baldintzak, gizakion kontsumorako animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialei buruzkoak. Kontroletarako laguntzari dagokionez, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Erlezaintzako ekoizpenean antimikrobianoak arduraz erabiltzeko gida

FAOk erlezaintzako ekoizpenerako jardunbide egokiak garatzen dituen eskuliburua argitaratu berri du, antimikrobianoen erabilera murrizteko helburuarekin. Kontuan hartuta ezti-erleek ingurumen-biodibertsitatean eta, beraz, nekazaritza‑ekoizpeneko sistemetan duten garrantzia, FAOk, gida honetan, erlezaintzako jardunbide egokiak eta biosegurtasun-neurriak zehazten ditu ezti-erleei eragiten dieten gaixotasun garrantzitsuenetako bakoitzerako, One-Health ikuspegiarekin. Helburua ez da soilik ezti-erleak babestea, baita gizakien eta ingurumenaren osasuna ere. Dokumentuak erlezaintzako osasuna du ardatz, eta gaur egun gehien erabiltzen diren antimikrobianoen erabilera egokia eta zuhurra egin behar dela azpimarratzen du, erleen produktuetan hondakinak eta mikrobioen aurkako erresistentzia (RAM) bezalako efektu kaltegarriak saihesteko. Erleen osasuna bermatzeko, albaitaritzako profesionalek lankidetza estuan lan egin behar dute abeltzaintzako ekoizpenean adituak direnekin, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Batzordeak munduko erronka nagusiei aurre egiteko misioak abiarazi ditu

Batzordeak Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeari eta Eskualdeetako Batzordeari Europako misioei buruz igorritako komunikazioa argitaratu du. Horizon Europeren berrikuntza gisa, misioek ikerketa babestuko dute Batzordearen lehentasun nagusiak lehenesteko eta gaur egun ditugun erronka nagusiei erantzuteko: minbiziaren aurkako borroka; kilima-aldaketara egokitzea; ozeanoa, itsasoak eta urak babestea; hiri ekologikoagoetako bizitza; eta lurzoru osasuntsua eta elikadura segurua, osasungarria eta jasangarriak bermatzeko beharra. Hainbat ekintza (besteak beste, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak, jarduteko neurriak eta legegintza-ekimenak) barne hartzen dituzten tresna berriak dira. Helburua da xede zehatzak gizartean inpaktu handiaz eta zehaztutako epean lortzea. Misioek elkarlaneko ikuspegia lortu nahi dute, eta eragina izango dute I+b-ari zeregin berria ...

Elika Ikerketa

Irakurri gehiago

Elikadura-osagarriak: zer jakin behar dugu?

  Elikadura-osagarrien helburua da dieta normal bat osatzea. Oro har, dieta egoki, askotariko eta orekatuak organismo osasuntsu bat ondo garatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren nutriente guztiak ematen dizkigu. Dena den, egoera jakin batzuetan, elikadura-osagarriak beharrezkoak izan daitezke; adibidez, azido folikoa haurdun dauden emakumeentzat eta D bitamina eguzkiaren argirik jasotzen ez duten pertsonentzat.   Elikadura-osagarriak modu arduratsuan kontsumitzeko informazioa emate aldera, AESANek  informazio-liburuxka bat argitaratu du. Bertan honako galdera hauei erantzuna eman die, besteak beste:   Zer dira elikadura-osagarriak? Nola kontsumi ditzaket modu arduratsuan? Nola daude araututa? Zer mezu aurki ditzaket elikadura-osagarrietan? Eta landareak dituzten osagarrietan? Elikadura-osagarriak kontsumitzeak ba al dakar arriskurik? Zer informaziok agertu ...

Irakurri gehiago